Ezpalak


2021eko uztailaren 27an

Artelekuk 18 urte...

Eta Joxe Joan Gonzalez de Txabarri Gipuzkoako ahaldun nagusiak esan duenez, beste hainbeste ere egingo ditu. Donostiako Tabako Fabrikako proiektua gauzatuko dela-eta, Artelekuren patuari buruzko kezka ez da oraingoa. Horregatik, ahaldun nagusiak esan du Tabako Fabrikaren espazioaren definizioak kultur baliabideak aztertzea eskatuko duela eta hor Arteleku giltza dela.
Etorkizun hurbilari helduz, 2005eko proiektuak aurkeztu dituzte ahaldun nagusiak eta Artelekuko zuzendari Santi Erasok. Berrikuntzen artean dira Lupa eta imana (pinturaren esperientziatik abiatutako arte praktikarako lantegia) eta Espedizioa (mendia nortasuna bideratzeko espazio gisa hartzen duen ikerkuntza proiektua).


Lauaxetaren liburu kutunak

Esteban Urkiaga, Lauaxeta, 1937ko ekainean fusilatu zuten tropa frankistek. Etxean liburutegi itzela zuen eta frankistek suntsitzeko beldurrez, EAJko EBBko idazkari izandako Luis Arregik liburu guztien zerrenda egin zuen. 650 izenburu. Liburuak berriz, Baiona bidean jarri zituen. Orduz geroztik ez da haien berririk izan. Baina, liburuen zerrenda agertu da eta Lauaxeta hobeto ezagutzeko, edo behintzat, bere irakurgai kutunak zeintzuk ziren jakiteko balio izan du. Jon Kortazar literatur kritikariak azaldu du nazionalismoa edo euskara gaitzat ez zuten liburu asko irakurri zuela, adibidez, feminismoari, ekonomiari edo psikologiari buruz. Frantziako poesia eta Espainiako 27ko belaunaldia ere oso gustuko zituen. Kortazarren ustez, Lauaxeta «modernoa» erakutsi digu liburu zerrendak.


70eko pinturak Iruñean

Coleccion Caja Navarrako pinturen aukeraketa da «Se70tenta» erakusketa. 70eko hamarkadakoak dira guztiak, 22 artisten 45 obra. Dámaso Munarriz Nafarroako Kutxa Fundazioko zuzendariak dioenez, «70eko hamarkada pinturaren jokaleku errebeldea izan zen. Artistetako inor ez zen estetikaren ingurumaritik at geratu». Horietako batzuk dira Alfredo Alcaín, Jose Ramon Anda, Joaquín Resano eta Pedro Osés. Iruñeko García Castañón kultur aretoan apirilaren 17a arte dago ikusgai erakusketa.


Iparraldeko Haur Kantu Txapelketa

Euskal Kantagintza sendotzea, sorkuntza sustatu eta kantua zabaltzea xede dituen txapelketa martxan da. Apirilaren 9an eta 10ean nafarrak Aiziritzen lehiatuko dira. Urtero 50 kantu inguru aurkezten dira kanporaketa honetara, eta aurten partehartze handiagoa izango dute. Zuberotarrek apirilaren 17an kantatuko dute, Maulen. Kanporaketa honek ere badu bere berezitasuna, Zuberoatik kanpo oso haur gutxik abesten baitu ahots hutsez. Lapurtarrak maiatzaren 14 eta 15ean entzun ahal izango dira, Hazparnen. Gainera Lapurdin bereziki, eskoletan haurrek txapelketa prestatzen dute. Oraindik erabakitzeke dago herrialde bakoitzeko bi edo hiru kantari pasatuko diren finalera. Txapelketan bakarka, binaka edo taldeka parte hartuko dute, eta sail bakoitzak izango ditu bere sariak. Sari bereziak ere badira, esaterako, sorkuntzari eta ahotsari emandakoak, baita kantu bereziena eta interpretazio onena epaitzen dituena ere.


Saxoaren eromena: 7 emanaldi Bilbao Distrito Jazz 2005ean

Apirilaren 16 arte era guztietako jazzak astinduko ditu Bilboko Begoña, Deustua eta Rekalde auzoak eta hiria bera. 7 emanaldi izango dira guztira, eta zikloa Victor de Diego Quartet-ek hasi zuen, martxoaren 4an. Bartzelonan bizi den saxofoi-jole bilbotar honek laugarren diskoa aurkeztu berri du: Oraindik ametsetan (Gaztelupeko Hotsak). Kantu denak berak sortutakoak dira, eta jazzetik rockerako estiloak batzen ditu, erritmo latinoak ere frogatuz. Bizkor ibilita, Doris Cales Quartet-en feeling-a sentituko duzue apirilaren 16an. New Yorkeko kantaria bakarlari arituko da, eta berak adierazi duenez, "beti interpretatu nahi izan ditudan abestiak" aukeratu ditu. Zikloa itxiko duen azken kontzertua, berriz, didaktikoa izango da, batez ere umeei zuzendutakoa, apirilaren 16an, 11:30ean.


Literatuztaren laugarrena kalean

Azpeitiko Literatuzta taldearen aldizkariak, Literatuztak, hotela hartu du gai nagusitzat laugarren alean. Hamahiru idazlek poemak eta narrazioak izkiriatu dituzte hotela aitzaki. Gai beraren inguruko argazkiez lagundu dute argitalpena.


Emakume Idazlearen Eguna

Munduan diren gainerako 140 PEN Clubek bezalaxe, Euskal PEN Klubekoek Emakume Idazlearen Eguna ospatuko dute, herri eta hirietako liburudendetan emakumeek euskaraz idatzitako liburuei txoko bat eginez, martxoaren 7tik 12ra.


Salsa Kongresua

Asteburu honetan (hilaren 11tik 13ra) Euskal Herriko I. Nazioarteko Salsa Kongresua egingo da Bilbon eta Donostian. Besteak beste New York, Mexiko, Argentina, Cuba edo Pariseko dantzariek hartuko dute parte, Euskal Herriko ordezkariekin batera. Gauez ikuskizunak eta festak egingo dira. Baita ikasi nahi dutenentzat tailerrak ere. www.salsabastian.com helbidean aurki daiteke xehetasun gehiago.


Arte ikastaroak Amazonian

Lan egiten duen inguruneak eragina izan ohi du artistarengan. Harreman horretan sakontzeko, Brasilgo Mamori aintzirara hurbilduko da Euskal Herriko eta Kataluniako hainbat artista uda honetan, ekaina eta urria bitartean. Artistok, elkarrekin bizitzeaz gain, argazkilaritza, arkitektura, diseinu eta soinu workshop edo ikastaroak burutuko dituzte Amazonian.


Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude