Otsaileko hostoak


2021eko uztailaren 28an
Etxeen prezioak gora
Topografo batek, barreiatzen ari den arrastoekiko ardura handirik gabe, hesola bat sartu du soroaren erdian; perimetroaren ardatza seinalatu du; mugak markatu ditu; zulaketa egiten hasteko toki egoki bat zehaztu du. Hesola, perimetroaren ardatza, mugak, zulaketarako kokapena: zuten distira urria galtzen hasi dira ordu arte orube horretan zeuden arrasto ia ikusezin horiek, topografoak ez du barkamenik eskatuko hango harri, belar eta lohien patxada beti zaharra profanatzeagatik.
Topografoaren neurriak baliaturik, promotoreak orubea erosiko dio baserritarrari.
Hasi da espekulazioa.

Europa
Baietzak irabazi zuen ala abstentzioaren handiak? Emaitza oso desberdinak izan ziren, behintzat, Euskal Herrian eta estatuan. Itsuen erresuman begibakarra errege omen: nahi diren interpretazio guztiak atera daitezke joan den otsailak hogeiko emaitzetatik.
Europa sistema osatu bat al da gure burmuinetan, Euskal Herria sistema osatu baten gisa ikusten dugun modu bertsuan? Maria Zambranok zioen: sistema bat indartsua da bere baitan dauden kreaturak forma baten jabe direnean, eta ez formaren zerbitzari.
Forma baten jabe. Europakoak gara, baina zenbat urte beharko ditugu europarrak izateko? Vasco-españolak edo vasco-frantsesak izan nahi ez eta hemendik aurrera vasco-europarrak izateko bidean jarri al gara?

Balentriak
"Asteburu honetan Toledora joateko asmoa dugu heroismo pixka bat arnastera", hala esan omen zuen Mutrikuko kondesak Espainiako gerra bukatu eta hilabete gutxitara. Alkazarrera iritsirik, Moscardó-ren balentrien usain minduarekin lebitatzerainoko gozamena hartzen omen zuen Mutrikuko damak!
Heroismoaren garaiak, aldi eta leku guztietan, terrorearen garaiak izan ohi dira, batzuen heroismoak besteen terrorea izaten baitu bazka.

Trukean
"Orain urte batzuk polemika bat izan nuen nire euskarako irakaslearekin. Egia esateko, biziki estimatzen nion irakaskintzari eransten zion eszeptizismoa, baina ziplo bota nion:
- Irakasle jauna, euskal gaztediak zergatik ez du benetan baliagarria zaiona ikasten? Zergatik sartu behar ditu kaskezurrean bigarren mailako gauzak?
- Zertaz ari zara, Lertxundi? Zer esan nahi duzu?
- Oso xumea da. Literatura orduetan Arrese-Beitia, Bilintx eta Mogel ikasi behar izaten ditugu, literatura unibertsalaren ikuspegitik guztiz bigarren mailakoak diren idazleak, eta hori Gamiz kontutan hartu gabe… Eta, bitartean, ez dugu Shakespeare edo Goetheri buruzko arrastorik. Denbora galtzen dugu Gamazada ikasten, baina ez ditugu Europako eta munduko historiak ezagutzen. Eta latin-hiztegia? Irakaskuntza honen erruz, ez daukagu Erromatarrean eta Grezian, guztiz ezezagunak zaizkigun bi kultura handi horietan, familiartasunez ibiltzeko betarik. Zer balore du horrelako heziketa batek?
- Ez zaizu arrazoirik falta. Eskolak arreta gehiago eskain diezaioke kultura unibertsalari. Baina ez ahaztu euskaldunak garela.
- Eta?
- Lertxundi, ahaztu egin al zaizu orain gutxi arte zure gurasoak eta zure gurasoen gurasoak zigortuak izaten zirela eskolan euskaraz hitz egiteagatik?
- Ez, ez, jakina, ez zait ahanzten. Baina horregatik ezjakinak izan behar al dugu guk?"
Trukatu berri dudan testu bat da. Arrese-Beitia, Bilintx, Mogel eta Gamiz zioen tokian jar itzazue Mickiewicz, Slowacki, Krasinski eta Towianski, erromantizismo poloniarraren lau izar. Euskara dioen tokian, jar ezazue poloniera. Zamakolada dioen tokian, Tadeusz Kosciusz-en matxinada. Lertxundi dioen tokian, Gombrowicz.
Bai. Euskal egoerara egokitu dudan testu hori Gombrowiczena da, eta, Gombrowiczekin batera, esaten hasi beharra dago: ez da batere on, ez osasungarri aberria ezkutu gisa baliatzea mundutik bereizteko; ez da on ezta osasungarri ere ez kulturarentzat, ez aberriarentzat berarentzat ere, eta irakurleak uler bitza bai kultura bai aberria nahi duen eran.

Lau apunte
Ibarretxek Madrileko Kongresuan botatakoen artean zipitzik ere gustatu ez zitzaidan kontu bat: euskaldunon aberastasunaren, euskaldunon errentaren, euskaldunon ondasun gehiago nahiaren gorazarrea. Egun batzuk lehenago erkidego autonomoko pobreziaren datuak eman zituzten.
Joseba Permachek dio kondenak iraganekoak direla baina indarkeriak presentekoa izaten segitzen du. Presentekoak izan nahi dugunok kausa-efektuaren funtzionamendua ikasten hasi beharko dugu Permachen logikari buruzko klaseetan.
"Europa buruzagi politikoek soilik eraiki dezakete", zioen Josu Ortuondok. Ez dakit bere burua Europako buruzagi politikotzat daukan. Nolanahi ere den: zergatik eta zertarako deitu ziguten bozkatzera?
"Madrilen masiboki egiten da bekatu", bota zuen, bai bota ere, Espainiako gotzainen buruak. Putetxeetako ate eta hormetan egoten omen diren zulotxoetatik begira bezala irudikatzen dut Rouco Varela madrildarren bekatuak kontabilizatzerakoan. Kuriosoa litzateke zenbat bekatu egiten den Bilbon edo Iruñean edo Apatamonasterion. Baina gure gotzainak lotsaz daude nonbait zirrikituetatik begiratzeko.

Auschwitz
Auschwitz kontzentrazio eremua itxi zela, berrogeita hamar urte. Tragedien efemerideak ere ospatzen hasita gaude. "Hura berriro gerta ez dadin", esaten digute. Berriro gertatuko den beldurra dugulako esaten zaigu.
Nolanahi ere den, Auschwitzi buruz irakurri ditudan liburu eta testu ugarien artean, Ökerny idazle hungariarraren testu labur kitzikagarri bat etortzen zait burura.
"Neska koskorrak ez zituen lau urte besterik. Haren oroitzapenak, seguru asko, urtuta zeuden, eta amak, neska koskorra zetorkien aldaketara ohitu zedin, txarrantxez jositako kontzentrazio zelaiko hesira eraman zuen, eta handik urruti ikusten zen tren bat seinalatu zion:
- Ez al zaude gustura? Laster libre izango gara. Tren horrek etxera eramango gaitu.
- Eta orduan, zer gertatuko da?
- Orduan, etxean biziko gara!
- Zer esan nahi du etxean bizitzeak?» galdetu zuen neska koskorrak.
- Lehen bizi ginen tokian biziko gara.
- Eta zer dago han?
- Oroitzen al zara zure hartzatxoaz? Agian aurkituko ditugu zure panpinak ere…
- Ama, eta etxean ba al dago zentinelarik?
- Ez, laztana, han ez dago.
- Orduan, handik... handik ihes egin daiteke?"

Bankua eta solidarioa?
Angel Toña irakaslea eta beste hainbat eragile banku solidario alternatibo bat zabaltzekotan dira Bilboko Zazpi Kaleetan. Bankua eta solidarioa: oximoron bat dirudi, kontraesana, ikatz zuria bezalako irudikeria bat.
Ametsa dirudi. Hobeto esateko, ez du posiblea denik ematen. Baina Angel Toñak dio:
"Ametsa da, baina amets egingarria. Batzuk betirako busti gara. Zoratuta gaudela esaten digute lagunek, baina jendea itxaropentsua da aldi berean. Beste mundu batean sinisten ez badugu, sekula ez dugu beste mundu hori egingo, eta guk sinisten dugu, bidea malkartsua izango dela jakin arren".
Eskertzen da hitzez eta ekitez eskaini nahi den mundu hobe bati buruzko testigantza.

Antzezpena
"Teatroan esan behar dena soilik esaten da, egin behar dena bakarrik egiten da. Bizitzan, aldiz, desbideratu egiten gara hitz egiterakoan, gaizki antzezten dugu, eta beti daude egokitzen ez diren detaileak, soberako nota faltsuak". Georges Hyvernaud, La peau et les os (Azala eta hezurrak).


ASTEKARIA
2005eko martxoaren 06a
Azoka
Azkenak
Bere militante batek eraso “faxista” jasan duela salatu du Tolosaldeako Kontseilu Sozialistak

Larunbatean pertsona talde batek Tolosaldeako Kontseilu Sozialistako kide bati eraso egin ziola salatu dute. Azaldu dutenez, "faxistei aurre" egin zien propaganda jartzen ari zirela, eta piperbeltz espraiarekin zipriztindu zuten.


Tuterako Nano Automotive lantegia itxiko dute eta 120 langile kaleratuko dituzte

Zuzendaritzak argudiatu du "ahalegin guztiak" egin arren, bezeroen eskaria "drastikoki" murriztu dela. Nafarroako industriaren defentsan igandean egingo den mobilizazioan parte hartuko du enpresaren komiteak.


Ustezko ezkerra migratzaileen sarekadak egiten (eta harro) Erresuma Batuan: 4.000 atxilotu sei hilabetetan

Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.


Eraso matxista bat salatu dute Amurrion

Amurrioko Emakume Sareak elkarretaratzera deitu du eraso matxistari erantzuteko, asteartean 19:00etarako. Bilbon, adin txikiko neska bati egindako sexu erasoa salatzeko mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean.


Hamasek bertan behera utzi du larunbat honetako preso trukea, Israeli su-etena urratzea leporatuta

Erakunde islamistak Israelek urratu dituen neurrien artean aipatu ditu Gaza bonbardatzen jarraitzea eta aske utzitako preso palestinarren egoera. Trumpek mehatxatu du, preso trukea egin ezean, Gaza "infernu" bihurtuko duela.


Ikerketa abiatu dute Arrasateko taberna bateko komunean kamera bat aurkitu ondoren

Arrasateko Udaltzaingoak abiatu du ikerketa, neska batzuek igande goizaldean erdialdeko taberna bateko komunean kamera txiki bat aurkitu ondoren. 


2025-02-11 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Muga-zergak: gerra ekonomikoan ere, eszenografiak ezin du estrategia ordeztu

Air Force One hegazkinean Super Bowl-erako bidaia aprobetxatu du Donald Trumpek, ezartzear dituen muga-zergen berri emateko. Eszenografiaren aldetik, bikain. Etxerako mezua da “lasai baino lasaiago nago ni; begira nora goazen... Estatubatuarrak ere lasai egon daitezke... [+]


Ikasleek asanbladak eta mobilizazioak antolatu dituzte mezu “faxistak” zabaltzeagatik ikertutako EHUko irakaslearen aurka

Gasteizko campuseko Farmazia Fakultateko ikasleek "faxismoaren aurka antolatzearen beharra" azpimarratu dute, eta EHUri irakaslearen berehalako kaleratzea exijitu diote.


Txatbot hoberenaren bila

Azken urteetan, adimen artifizialaren (AA) garapenak hizkuntza gutxituen egoeran eragin nabarmena izan du. Teknologia erraldoiek garatutako eredu nagusiak, hala nola ChatGPT, hizkuntza nagusietan trebatzen dira, eta horrek euskararen moduko hizkuntzak bazterrean uzteko arriskua... [+]


2025-02-11 | Sustatu
Metak Libgen pirateatu badu, zuk zergatik ez?

AEBetako auzi judizialen batengatik jakin denez, Metak (Facebook-eko jabeak) Libgen sareko liburutegia masiboki pirateatu du BitTorrent protokoloak erabiliz. 81.7 terabyte gutxienez lortu zituzten horrela, beren adimen artifizialeko sistemak elikatzeko. Saiakera eta zientzia... [+]


‘Emaiezu hemengoa, emaiezu euskara’ leloa erabiliko du Nafarroako Gobernuak euskara sustatzeko kanpainan

Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara... [+]


Debako liburutegiak “espazio mugatua” duela dio udalak, umeei ordu gehienetan bertan egotea debekatzeko

6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin dute egon Debako liburutegian. Udal gobernuak argudiatu du "liburutegian erabilgarri dagoen espazioa mugatua" dela, baina ez du argitu espazio mugatu horregatik ezartzen dituzten ordu murrizketak zergatik aplikatzen... [+]


Eguneraketa berriak daude