Ezpalak


2021eko uztailaren 27an

Zer eta zenbat irakurtzen dugu aisialdian?

Hemezortzi urtetik gorako EAEko herritarrek aisialdian dituzten irakurketa ohiturak aztertu berri ditu Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak. Ikerketaren emaitzen araberea, Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrek Espainiako Estatukoek baino gehiago irakurtzen dute. EAEko herritarren %74 ohiko irakurlea da, %17 aldizkako irakurlea eta %9k ez du inoiz edo ia inoiz irakurtzen. Ohiko irakurle gehienek gaztelaniaz irakurtzen dute batez ere, nahiz eta batzuk euskaraz ere irakurtzen duten. Datuak aldatu egiten dira irakurgaia aldatzean ere. Hala, ohiko egunkari irakurleen %18k euskarazko egunkariak irakurtzen ditu, ohiko liburu irakurleetatik %15ek euskarazkoak irakurtzen ditu, %16k euskarazko komikiak irakurtzen ditu eta %8k euskarazko aldizkariak. Beraz, irakurle, azken horien artean »gutxienez» zaude zu.


Ekimen ugari Gaiarre antzokian

Antzerki emanaldietara jende gutxi joaten dela kexu dira maiz antzerki alorreko profesionalak. Jendea antzerkira zaletzeko egitasmoen garrantziaz ohartuta, Así es, si así os parece (Horrelaxe izango da, halaxe nahi baduzue) programa dago martxan Iruñeko Gaiarre antzokian. Ikusleei zein obra ikusi nahi zuten galdetu zitzaien eta bost lan aipatu zituzten: Federico García Lorcaren La casa de Bernarda Alba, Arthur Millerren Death of a Salesman, Oscar Wilden Lady Windermere's fan, Pedro Muñoz Secaren La venganza de don Mendo eta José Sanchiz Sinisterraren íAy Carmela!. Azken biak denboraldi honetan ikusi ahal izango dira eta beste hirurak eskaintzeko asmoa dute, koprodukzioaren aukera baztertu gabe. Aipatzekoa da baita ere antzokiko Ikusle Eskola. Victor Iriarteren gidaritzapean, antzezlanak aztertzen dituzte ikusleek taldean.


Objektua artean

Marcel Duchampek 1917an pixatoki bat Iturria izenpean New Yorkeko Grand Central galeriak antolatutako lehiaketa batean aurkeztu zuenetik, askok erabili izan dituzte eguneroko objektuak, arruntak, artelanak egiteko. Bere horretan aurkeztu izan dituzte batzuek eta eraldatuta beste batzuek. Gasteizko Artium museoak zabaldu duen Gauzen egoera. Objektua artean 1960tik gaur egunera arte erakusketan horietako batzuk bildu ditu. Frantziako mamazazpi eskualdetako arte funtsetako lanekin osatu duten erakusketa maiatzaren 22a bitartean bisitatu ahal izango da.


Modorrra hirugarrengoz

moda diseinatzaile gazteentzako erakusleihoa da Modorrra jaialdia. Hirugarren aldia du aurten eta martxoaren 5ean eta 6an egingo da Bilbon, Suelen.org promotorak antolatuta. Bi sari emango dituzte aurten: diseinatzaile berri onenari bata eta modelo ez profesional onenari bestea. Informazio gehiago nahi izanez gero, begiratu www.modorrra.org.


Beethoven 62 kontzertutan

musika klasikoa hedatzea eta sustatzea du xede Musika-Música jaialdiak. Aurten Beethovenen lana zabaldu nahi dute Bilbon martxoaren 4tik 6ra egingo den jaialdian. Guztira, 62 kontzertu eskainiko dituzte Euskalduna jauregian eta Arriaga antzokian. Konpositore alemanaren sonatak, Bederatzigarren sinfonia... entzun ahal izango dira 4-7 euroren truke. Besteak beste, Varsoviako Sinfoniak, Das Neue orkestrak eta Bilbao Orkestra Sinfonikoak eskainiko dituzte kontzertuak.

* * * * * * * * * * * * * * * *

Sexmetraia film laburren lehiaketa antolatu du Arrasateko Udaleko Sexologia Zerbitzuak, sexualiteen erakusleiho izateko xedez. Edozein hizkuntzatan aurkez daitezke filmak. Hori bai, 2002tik aurrera ekoitzitakoak izan behar dute eta martxoaren 8rako eman behar da izena, nahiz eta ekainaren 28ra arte izango den berauek aurkezteko aukera. Bi sari emango dituzte: 1.500 eurokoa bata eta 600ekoa bestea. Informazio gehiago www.sexologiazerbitzua.com helbidean.

Sagarrondotik jaialdia antolatu du aurten ere Sagardoaren Kultura Sustatzeko Elkarteak. Martxoaren 4an eta 5ean talde andana izango da Hernanin: The Wailers, Kauta, Martires del Compas, Marea... Martxoaren 12an ekitaldirako propio sortu duten koreografia »Jon Maiak egina» eta ikuskizuna »bertsolari, dantzari eta kantariek parte hartuko dute» estreinatuko dute Oialumen (Astigarraga). Apirilaren 16an Benito Lertxundik kantaldia eskainiko du Hernanin. Gehiago ere izango da: herri kirol lehiak, sagardo dastaketak...

Taldekako bertso lehiak. Otsailaren 22an abiatu zen XIII. Bertsolari Gazteen BBK Sariketa. Bizkaiko sei eskualdetako taldeak ari dira lehian, bi mailatan: 18 urte artekoa eta 19-24 bitartekoa. Finala martxoaren 12an izango da Bilbon. Gipuzkoan ere martxan da GR-5 bertso liga. Otsailaren erdialdetik lehian ari dira Lasarte, Hernani, Orio, Oiartzun eta Errenteriako taldeak. Maiatzaren 7an eta 8an amaituko da norgehiagoka. Ikusleen iritzia kontuan hartuko da aurten lehenengoz.


Azkenak
Argalarioko parke eolikoaren aurka agertu da Bizkaiko Foru Aldundia, ingurumenean eragingo lituzkeen kalte “kritikoengatik”

Natura Ondarearen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du Barakaldoko mendi horretan bost haize errota jarri nahi dituen Iparaixe II proiektuaren aurka. Barakaldoko Udalak duela urte eta erdi eman zion ezezkoa egitasmoari, Mendietan Eolikorik Ez–Barakaldo plataformaren... [+]


Azokaroa: sei ekintza kultural Ziburuko 6. azokaren atarian

Apirilaren 30etik aurrera Azokaroa-ren lehen printzak sumatuko dira Ipar Euskal Herriko zenbait txokotan. Uxue Alberdi egongo da Hetero liburua aurkezten, Maialen Lujanbiok errezetaldia eskainiko du eta Maddi Sarasuak bere liburuaren aurkezpen musikatua egingo du senide eta... [+]


Ernaik “nazio bulkada berri bati” ekiteko asmoa adierazi du Berriozarren egindako Gazte Topagunean

Ostegunetik igandera bitarte egindako topagunean 3.000 lagunetik gora bildu dituela esan du Ernaik. Larunbat iluntzean egin dute jardunaldietako ekitaldi politiko nagusia, gazte antolakundeko bozeramaile Amaiur Egurrolak hitza hartuta. Aberri Egunaren harira EH Bilduk... [+]


Laborantza lurrak babesteko barazki landaketa herrikoia antolatu dute Marienean

Kanboko (Lapurdi) lurrak babesteko deia zabaldu dute ELB, Lurzaindia eta Ostiak. Maiatzaren 17an ibilaldia, ekitaldia eta landaketa herrikoia antolatu dituzte. "Lurraldearen oraina, eta geroa ere, gure inplikazioaren araberakoa da", adierazi dute.


2025-04-22 | Gedar
Munduko gastu militarra hirukoiztu egin da Gerra Hotzetik

Hainbat ikerketak erakusten dute inbertsio militarraren gorakadak osasuna edo hezkuntza bezalako sektoreen suntsipena dakartela herrialde batzuetan.


2025-04-22 | Aiaraldea
Jai euskaldunak erdiesteko urrats berriak emango ditu Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak

Gora Aiaraldeko Jai Euskaldunak dinamika jarri du martxan aurten ere Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak, Udal eta elkarteekin elkarlanean. Jaien testuinguruan euskararen presentzia eta erabilera sustatzea dute helburu. Iaz abiatutako bidetik jarraitu nahi dute aurten ere,... [+]


2025-04-22 | Euskal Irratiak
Brebetaren zientzietako froga euskaraz egiten ahalko da, sare pribatu zein publikoan

Antton Kurutxarri, Euskararen Erakunde Publikoko presidente ordearen hitzetan, Jean Marc Huart Bordeleko Akademiako errektore berriak euskararen gaia "ondo menderatzen du"


Larunbatean egingo dute Frantzisko aita santuaren hileta, eta maiatzean berria hautatzeko konklabea

88 urterekin hil da Frantzisko aita santua astelehen goizean, iktus baten ondorioz. Azken boladan osasun arazoak izan zituen. Miñan liburua gomendatu zuen publikoki, migratzaileen egoera kontatzen delako.


2025-04-22 | ARGIA
Israelek hildako 15 langile humanitarioen ikerketa-txostena gezurrez josita dagoela salatu dute

Hamabost langile humanitario hil zituen Israelgo armadak martxoaren 23an, terroristak zirela eta ez zutela euren burua identifikatu argudiatuta. Bideo batek bertsio hori gezurtatu ostean, gertatutakoaren barne-txostena egin dute Israelgo Defentsa Indarrek, baina bertan esaten... [+]


Euskal Herria nazioa dela aldarrikatu dute eragile ugarik Aberri Egunean

Eragile nahiz alderdi politiko ugarik plazaratu dituzte euren aldarriak aurtengo Aberri Egunean. Azken urteetan egin bezala, Bilboko eta Iruñeko kaleak hartu dituzte EAJk eta EH Bilduk, hurrenez hurren. Bagira-k, Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzaleak, abertzaleen... [+]


Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


Eguneraketa berriak daude