Korrika 14: Euskaldun berriaren lau aurpegi


2021eko uztailaren 27an
Euskal Herria euskalduntzen; ni ere bai! Lelo horrekin eskatu nahi die AEK-k euskaraz ez dakitenei euskaldundu daitezen. Ildo horretan, euskaldun berriak goraipatu ditu. «Euskarak lortu badu hizkuntza bizi eta moderno irautea, euren burua euskalduntzea, 'euskaldun berri' izatea erabaki zuten/duten hainbat eta hainbat euskal herritar zein kanpotarri esker izan da», dio AEK-k. Hala, horien guztien ikur har daitekeen Andolin Eguzkitza zenduari omenaldia eginez eman zitzaion hasiera Korrika aurreko kultur ekitaldi sortari.

AEK, «nik ez, baina nire umeek badakite» bezalako jarrerei oldartu nahi zaie oraingoan. Bideoa egin du 43 euskaldun berriren adibideak bilduz -adibide eredugarriak- eta hori izan da koordinakundeak Korrikaren atariko asteotan erabili duen euskarri nagusienetakoa. Bideoan agertzen diren asko sano ezagunak dira Euskal Herrian, eta batzuek, euren burua euskaldundu ez ezik, euskaraz jardun dute gerora ere hainbat zereginetan: musikagintzan, literaturan... Beste batzuk ez dira hain ospetsuak, baina euren esperientziak esanguratsuak dira oso. Lehenengo zein bigarren multzoko zenbaitekin solastu gara, haien euskalduntze prozesuak gogora ekarriz. Euskara ikastea hizkuntza baten arauak buruan gordetze hutsa baino zerbait gehiago izan dela esan digute. Euskal Herria beste modu batez ikusten lagundu die euskarak. Euskal mundua esaten zaion horren ateak ireki dizkie.

Jose Maria Rivadeneyra, Kordobako euskalduna

Kordobako (Espainia) Jose Maria Rivadeneyra Donostiara etorri zen orain 21 urte, ikasketak berton burutzeko asmoz, eta hemen gelditu zen. Etorreran bazuen euskararen berri, baina berarentzat ezustea izan zen hizkuntza «hain bizirik egotea». Lehen unetik piztu zitzaizkion euskararenganako grina eta jakin-mina, baina ikasten hasteko erabakia atzeratu zuten ikasle garaiko diru faltak, bateko, eta Kordoban bizi behar zuen batek bere burua euskalduntzea alferrikako lana zela usteak, besteko.

Azkenik, Rivadeneyra lanean hasi zen Donostian eta euskara ikasteari ekin zion. Ez zitzaion bereziki zaila iruditu. «Ikasteko oso zaila den uste hori mito hutsa dela uste dut. Askoz zailago iruditzen zait ingelesa euskara baino. Gaztelaniaz dakien batentzat, euskararen fonetika oso erraza da. Gramatika ez hainbeste, baina...».

Xabier Montoia, usteak erdia ustel

Rivadeneyra harritu egin zuen kalean hainbeste euskara entzuteak. Xabier Montoia musikari eta idazle gasteiztarrari, berriz, aurkakoa gertatu zitzaion. Euskara ikasteaz batera konturatu zen euskaldunek ez zutela berak uste bezain atxikimendu sendoa hizkuntzarenganako. Eta horrek zanpatuta utzi zuen: «Ordura arte euskaldunak talde trinkoa zirela uste nuen, pitzadurarik gabekoa. Baina, artean euskara ikasten nenbilela, Euskal Filologian hasi nintzen Donostian -lehen lau hilabeteetan ez nuen tutik ere ulertu- eta nire ikaskideak, ia denak euskaldun zaharrak izanda ere, elkarrekin erdaraz zebiltzala konturatu nintzen. Handik gutxira joan nintzen lehenbiziko aldiz ikastolen aldeko jai handi batera -Kilometroak- eta gauza bera gertatzen zela ikusi nuen. Hogei urte daramat euskaldunez inguratuta bizitzen eta lan egiten, eta egunero ikusten dut erdara dela nagusi horiengan ere».

Euskal Herriaz gozatzeko, euskara ezinbestekoa

Gasteizkoa da, halaber, Ruben Sanchez gaztea. Hamasei urterekin hasi zen euskara ikasten, eta gaur egun AEK-ko irakaslea eta bertsolaria da. Honela gogoratzen ditu euskara ikastera bultzatu zuten arrazoiak: "Konturatu nintzen bazegoela euskarazko mundu bat, asko erakartzen ninduena, baina euskaraz jakin ezean gozatu ezin nuena. Horregatik ikasi nuen, hura galduko nuelako bestela". Sanchezen ustez, euskal kulturaren adierazpide ugari bete-betean dastatu ahal izateko ezinbestekoa da euskaraz jakitea. «Araba Euskaraz bat, sagardotegi bat... erdaldunak ere joaten dira horietara, baina ez da berdin».

Ruben Sanchezen uste bertsukoa da Caroline Phillips abeslari eta enpresari estatubatuarra. Hemeretzi urte zeuzkala alde egin zuen San Francisco sorterritik, eta bizitzaren bidezidorrek Euskal Herrira »Baiona ingurura» ekarri zuten. Ordurako bazekien frantsesez, eta hori aski izan zezakeen Iparraldean moldatzeko, baina Phillips ez dator bat halako pentsamoldeekin: «Edozein herritan bertako hizkuntzan hitz egin behar duzu, bestela ezin duzu bertako kulturan, bertako gizartean... parte hartu. Hemen euskaraz jakin gabe ere bizi daitekeela? Baliteke, baina nire ustez ez».

Korrika laguntzailea
Orain dela bi urte, Korrika 13 zela eta, AEK-k Korrika laguntzailea ekimena abiarazi zuen, garai hartan euskalduntze koordinakundeak jasan zuen erasoari aurre egiteko premiak behartuta. Aurten ere, orduan bezala, Korrikari ekiteko laguntza beharrean dagoela adierazi du AEK-k, eta horregatik eutsi dio Korrika laguntzailea kanpainari. Bertan parte hartzea erabakitzen dutenek beherapenak edukiko dituzte Euskal Herriko 300 komertziotan egindako erosketetan. 12 euro ordaindu behar dira beherapenetan parte hartzeko.

Orreagatik Bilbora
2.150 kilometrotan zehar herria eta hiria lotuko ditu hamalaugarren Korrikak. Orreagan hasiko da lasterketa, martxoaren 10ean, eta Bilbon amaituko da hil bereko 20an. Nafarroako Pirinioetako herrixka bere euskalkiari eusten jakiteagatik aukeratu dute antolatzaileek; Bizkaiko hiriburua, berriz, Euskal Herri osoko milaka euskaldunen topagune izateagatik, "eta euskarak gizarte modernoan lekua baduela erakusteagatik".
Bitartean, aurrera doa Korrika kulturala. Urtarrilaren 22an abiatu zen, Andolin Eguzkitzari Euskalduna Jauregian egindako omenaldiarekin, eta martxoaren 11ra arte iraungo du. Egun horretan, lasterketa Orreagatik irten eta biharamunean, Donostiako Atano III.ean jokatuko den pilota partidak emango dio amaiera Korrika iragartzen duen ekitaldi sortari.


Azkenak
Osakidetzan euskaldunak identifikatuta: arta euskaraz bermatzeko bidean pauso bat?

Ospitalizatuta dauden pazienteek eskumuturrekoan eramango dute “e” ikurra. Hala, osasun langileek badakite herritar horiek eskatu dutela euskaraz artatua izatea. Osakidetzak dio euskarazko komunikazioa errazteko beste tresna bat gehiago dela. Proiektu zabalago bateko... [+]


“Udalak onartu duen HAPOaren ondorioz, Kabia egoera ezegonkorrean dago”

Kabia gune okupatuaren 19. urteurrena ospatzeko jarduerak egingo dituzte gaurtik domekara bitartean, apirilaren 24tik 26ra. Bi hamarkada betetzear dagoen gune autogestionatu honek hainbat gorabehera izan ditu bere ibilbidean, eta, Udala bultzatzen ari den Hiria Antolatzeko Plan... [+]


Anestesia, Delirium Tremens, Zea Mays, Talco, Zetak eta Naxker Hatortxu Rockeko iragarpen berrien artean

24 talde berri iragarri ditu Hatortxu Rock elkartasun jaialdiak. 63 talde iragarri dituzte dagoeneko eta guztira, 100 talde izango dira jaialdiko bost eszenatokietan.


Izaki Gardenak
Kantuak euria atertu zuenekoa

Izaki Gardenak
Noiz: apirilaren 20an.
Non: Iruñeko Gazteluko Plazan.

-----------------------------------------------

Ordu erdia baino ez da falta Iruñeko Gazteluko Plazan kontzertua hasteko; baina erdi hutsik da oraindik, euria ari baitu. Porlanezkoa nahiz ez den,... [+]


Trumpek gelditzeko eskatu dio Putini, eta Errusiak dio bake akordiorako ia prest dagoela

Zelenskiri Ukrainako gerra amaitu behar duen bake akordioa "arriskuan" jartzea leporatu ostean, Putini egin dio errieta Trumpek bere sare sozial Truth Socialen. Sergei Lavrov Atzerri Ministroak adierazi du bake akordioa adosteko prest dagoela Errusia. Kievek jakinarazi... [+]


Eguneko zentro publiko baten beharra aldarrikatu dute Uribe Kostako herritarrek

Bizkaian eguneko zentro publikorik ez duen eskualde bakarra da. Elkarretaratzea eginen dute apirilaren 27an, 12:00etan, Sopelako (Bizkaia) Udaletxeko plazan.


2025-04-25 | Enbata
Herriek (ere) asko egin dezakete euskararen alde

2026ko hauteskundeei begira, zutabe bat ireki du Enbata-k. Plantan emanak izanen diren zerrenda abertzaleen hautagaiei ideia kutxa bat eskaini nahi die, beren programak Herriko Etxeen eskumeneko sail ezberdinetan eraikitzeko. Hilabete honetan, Herriko Etxeek euskararen alde egin... [+]


2025-04-25 | Aiaraldea
Baso Erresilentea proiektua martxan, mendietako jasangarritasunaren mesedetan

Urduñako 2022-2042 Onura Publikoko Mendia Antolatzeko Planaren parte da ekintza, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren babesa eta Bizkaiko Foru Aldundiko Mendi Zerbitzuaren laguntza jaso du.


Frantziako lehen ministroaren alabak ere salatu du “bortizki jipoitu” zutela Betharramgo ikastetxean

Alain Esquerrek idatziriko Le silence de Bétharram (Betharramgo isiltasuna) liburuan eman du lekukotza Helene Perlantek, François Bayrouren alabak. 1980ko hamarkadan egon zen ikastetxe katolikoan ikasle eta berrogei urte luzeetan isilik atxiki ditu bertan jasandako... [+]


Analisia
Denok gaude katean

Urtarrilaren 29an, gaur egungo mundu berekoi honetan ohituta ez gauden zerbait gertatu zen Laudioko Guardian lantegiaren atarian. Zuzendaritzak hango labea itzaltzeko asmoa erakutsi zuen, eta horri aurre egiteko, langileek atea blokeatu zuten pankarten bidez. Baina ez zeuden... [+]


Espainiako Gobernuak atzera egin du Israelgo balen erosketan

Israelgo IMI Systems enpresarekin Espainiako Barne Ministerioak egindako bala erosketa bertan behera uztea agindu du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko lehendakariak. PSOEren eta Sumar-en arteko gobernu koalizioan zegoen apurketa arriskua baretu du erabakiak.


‘Elgarrekin’ lelopean ospatuko dute aurtengo Herri Urrats maiatzaren 11n

Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko bestaren 42. edizioa iraganen da maiatzaren 11n Senperen.


Aurrekontu militarren handitzea salatzeko bizikleta martxa egingo dute Bilbon

Bilbotik abiatu eta Barakaldoko ITP Aero eta Getxoko Sener enpresen paretik pasako da bizikleta martxa, bi enpresa horiek "ekoizpen militarraz arduratzen direlako", antolatzaileen aburuz. Azken aldian ematen ari den armamentu gastuen hazkundea salatzeko protesta izango... [+]


Artzain Egun jendetsua, Ordizian

Aurten 1.500 ardi inguruk zeharkatu dute Kale Nagusia, bost artaldetan banatuta. Idiazabal Gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egin da, udaletxean. Garena Jatetxeko Julen Bazek eta Peli Perez de Anuzitak moztu dute gazta.


MADDI OIHENART
“Kantuen ikastez hasi nintzen euskara ikasten”

1997an plazaratu zuen Maddi Oihenartek (Barkoxe, 1956) lehen diska, Lurralde zilarra, Mixel Arotze eta Mixel Etxekoparrekin batera. Txiki-txikia zenetik barrenean dituen paisaiak, isiltasunak eta soinuak partekatzen dizkigu kantuan ari denean. Kantatzean aurreko ahotsen... [+]


Eguneraketa berriak daude