Ihesi: Ahüzki-ko iturria


2021eko uztailaren 27an
Altzürükura iristeko, Donibane Garazitik Donapaleura doan (D-953) errepidean, Larzabaleko saihesbidea hartuko dugu (D-918). D-147ak Altzürüku herrira eramango gaitu. Herritik 10 kilometrora dago Ahüzki mendia. Bidean, gure arbasoen arrastoak topatuko ditugu, Ithe-ko trikuharria esaterako. Ibarbürüko lepotik ezkerrera hartuaz, Ahüzkiko aterpetxearen albotik hasiko dugu ibilbidea. Bohokortia mendia aurrean dugula, hasierako pausoak errepidez egingo ditugu. Bidea markatuko diguten seinale hori txiki batzuk ikusiko ditugu errepide alboan. Berehala iturrira joateko mendi bidea hartuko dugu ezkerrera. Ahüzkiko iturriko ura, ur sendagarria da, diuretikoa. Honela dio bertako grabatuak: "Bortian Ahüzki hur hunak osoki". Altuera hartzen goazela bistak izugarriak dira, atze aldean Pirinioak elurtuta, Auñamendiko (Anie) gailurra nabarmentzen dela, aurrean Behorlegi, Arbailaleko mendilerroko tontorrik garaiena eta zeru gainean, sai arre izugarriak gertu-gertu. Zertxobait igo ondoren, otadian zehar, beherantz hasiko gara. Ganadu aztarna ugari topatuko dugu bidean. Seinaleak ez galdu. Behe aldean, hiru artzain borda ikusiko ditugu, eskuin aldean Bohokortia mendia eta ezker aldean, harkaitza galanta. Metro gutxi batzuk errepidean egin ondoren, berriz ere bide zidorra hartuko dugu. Pixkanaka, ikuspegi karstikoa »kareharriaren gainean eratzen diren hainbat formazioen multzoa» ematen digun harkaitz arteko gure bidea, baso zoragarrian barneratuko da, Arbailako basoan. Harkaitzek uraren higadura lana jasan dute sima, leize eta antzeko egiturak sortuaz.

Herensugeren basoa

Arbailako basoa ipuinetakoa da, euskal kondairak dioenez (ikus koadroa). 13.000 hektareako baso hau, garrantzi komunitarioko lekuen zerrendan sartua dago. Ez galdu seinalea, basoan harrien gainean pintatua ikusiko dugu horiz, ez kasurik egin gainontzeko koloretako seinaleei. Beherantz dezente jaitsi ondoren, Elzarreko ordokira iritsiko gara.

Elzarre, animalien erreinua

Zelai ederra da Elzarrekoa. Bertan egoten dira ardiak bazkatzen, maiatzetik aurrera belarra goxoagoa baita zonalde baxuagoan. Ardiek bazkatutako belarraren arabera, gasnaren zaporea aldatu egiten da, bertako artzainak azaldu digun moduan. Bertako biztanleen jarduera ekonomiko nagusiak abeltzaintza eta nekazaritza dira. Gazteek, nahiago dute inguruko hirietara alde egitea, bestelako bizimoduaren bila. Biztanle kopurua etengabe jaistea dakar honek. Elzarreko ordokiaren atzeko basoan, oreinen orroa entzuten da. Ehiztariak ere han dabiltza, Patrolean hara eta hona basurde bila, pista zabala baitago ordokira eramango gaituena. Baina ordokia eskuinera dago eta gure ibilbidea ezkerrerantz doa, pistan bertan ikusiko dugu seinalea.

Frontoian lehertu arte

Pixkanaka gorantz, basoan gaude berriz ere, pagadian. Bidetik atera gabe, Istaurdi-pea izeneko artzain bordara iritsiko gara. Bertan egoten dira ardiak maiatza bitarte. Bidea jarraituaz, hurrengo errebueltan alde batera utziko dugu pista nagusi hori. Ezker aldera hartuaz, mendian sartuko gara. Hauxe izango da igo beharko dugun aldaparik gogorrena, ordu laurdeneko gauza. Eta berriz ere Pirinioak aurrez aurre ditugu, zuri-zuri, eta lurrean eguzki loreak eguneko azken eguzki printzak harrapatu nahian dabiltza. Orain aldiz, Bohokortia mendia ezker aldera izango dugu, dagoeneko itzulia egina baitugu. Pistatxoa jarraituaz, aterpetxera iritsiko gara, gainaldean Ahüzkiko iturria dugula. Nahi izanez gero eta indarrak soberan baditugu, frontoi ederra daukagu aterpetxearen alboan pilotan aritzeko.

Galzorian dagoen espeziea
Zubereraz Zuberoa, Xiberoa dugu. Xiberotarrek üska deitzen diote euskarari. Zuberoako euskara, xiberotarra, betidanik egiazko euskalkitzat onartua izan da. Euskara ez da ofiziala Iparraldean. Bigarren Mundu Gerra ondorengo urteetan, hizkuntzaren atzerakada izugarria izan zen. Bestalde, Zuberoako biztanleria etengabe gutxitzen eta zahartzen ari da. 1975. urtean 16.247 biztanle ziren, 1982an 15.404, 1990ean 14.377 eta 1999an 13.471. Azken mende honetan 10.000 bizilagun galdu ditu Zuberoak. Bere biztanleria ahularekin, 15 urtez beheitikoen %5ak baizik ez daki euskara. Datu kezkagarriak euskaldun guztiontzat.

Zuberoan azpi euskalkiak badirela onartzen badugu, bi azpi euskalki eta nafarrera hitz egiten direla esan dezakegu. Lehen bi azpi euskalkiak bereizten dituen lerroa, Madalena muinotik hasten da eta Arbailako oihanaren hegoaldeko ertzeraino doa. Muga horrek bereizten ditu iparraldeko eta hego aldeko azpi euskalkiak. Iparraldeko azpi euskalkia ekialdera hedatzen da, Zuberoa ofizialetik kanpo, Eskiula eta ondoko auzo euskaldunak hartuaz. Ipar ekialdeko zuberera ondoko herrietan entzun genezake: Pagola, Urdiñarbe, Altzürüku, Sohuta, Urrustoi-Larrabile, Barkoxe eta Eskiulan. Hegoaldeko zuberera, berriz, ondokoetan: Larraine, Altzai-Altzabeheti-Zunharreta, Montori eta Santa Grazin. Nafarrera edo amikuzera, ipar-mendebaldeko Zuberoan mintzatzen da. Amikuzeko nafarreraren azpi euskalkia, lau herritan hitz egiten da: Domintxine-Berroeta, Etxarri, Arüe-Ithorrotze-Olhaibai eta Lohitzüne-Oihergin.

Nahiz manexoi -xiberotarrentzat, gainontzeko euskaldunak- oso ulergaitza zaigun euskalki hau, zuberera eta batua ez daude elkarrengandik hain urrun. Lexikoan erdararen eragina nabaria da, batez ere biarnesarena -okzitanieraren dialektoa- eta frantsesarena.

Hona hemen zuberotarrek aholkatzen digutena Ahüzkiko ibilaldia egiterako orduan:
Abiatü beno lehen, aroaren berri har ezazü: 08 92 68 64 zonbakiala deitzez. Ürzoka denboran (ürrieta) edo sühaka sasuan -ürrietaren 15a eta martxoaren ürrentzea artean- ez da konbeni ibilaldi zonbait egitea. Bazterrak xahü etxeki behar dira bai eta kartieleko jenteak errespetatü. Hala, kihilla bat zabaltü ondoan, ez ahatz arrazerratzea, kabaleak ez lotsaraz eta zure ondarkinak zureki arra-ekar etzazü. Hunki jin Xiberoan!

Ahüzkiko Herensuge
Euskal kondairak dioenez, Ahüzki mendian, Azalegiko kobazuloan bizi zen Herensuge. Bere hatsarekin animaliak erakartzen zituen eta ondoren jan, baita pertsonak ere zenbaitetan. Altzai herriko gazte batek pozoitu zuen Herensuge. Herensuge sutan jarri zen eta itsasorantz abiatu zen. Bidean zihoala, Arbailako pagoen goi muturrak moztu zituen isatsarekin bere haserrea erakutsiaz.


Azkenak
Lineal A idazkunik luzeena

Lineal A duela 4.800-4.500 urte erabilitako idazkera minoikoa da. Berriki, Kretako Knossos jauregi ezagunean, bolizko objektu berezi bat aurkitu dute, ziurrenik zeremonia-zetro gisa erabiliko zutena. Objektuak bi idazkun ditu; bata, kirtenean, laburragoa da eta aurkitutako... [+]


Gizonak frontera, emakumeak zubira

Londres, 1944. Dorothy izeneko emakume bati argazkiak atera zizkioten Waterloo zubian soldatze lanak egiten ari zela. Dorothyri buruz izena beste daturik ez daukagu, baina duela hamar urte arte hori ere ez genekien. Argazki sorta 2015ean topatu zuen Christine Wall... [+]


Resako aztarnategia Andosillan
Ebroko muga zaharraren lorratzetan

Nafarroako Erriberako Andosilla herrian, sorpresa ugari ematen ari den indusketa arkeologikoa egiten ari dira Aranzadiko arkeologoak eta herritar boluntario taldeak. Resako aztarnategian orain arte oso ezezaguna zaigun Goi Erdi Aroko gizarteak hobeto ulertzeko aztarnak aurkitu... [+]


Pippi Kaltzaluzek 80 urte bete ditu, beti bezain iraultzaile

Pippi Kaltzaluzeren istorioak lehenengoz kaleratu zirenetik 80 urte bete direla-eta, leku berezia eskaini diote Boloniako Nazioarteko Haur eta Gazte Liburu Azokan. Azkarra, independentea, errebeldea, lotsagabea, menderakaitza, apur bat basatia, sormen handikoa, ausarta eta... [+]


Trans Pertsonen Lehen Mailako Arretako Zerbitzuak jarriko ditu abian Osakidetzak

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako trans pertsonei zuzendutako protokolo asistentziala eguneratzea da helburua. Lehen Mailako Arretako Taldeak (LMAT), trans pertsonentzako Lehen Mailako Arretako Zerbitzu berriak (tLMAZ) eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean dagoen Genero... [+]


Osakidetzako datuen kontraesanak: itxaron-zerrendak behera, herritarren kexak gora?

Jaurlaritzak ziurtatu du itxaron-zerrendak bi hilabetetik behera jaitsi direla azken hiruhilekoan. Manu Lezertua EAEko arartekoak, berriz, beste datu bat nabarmendu du herritarren kexei buruzko urteko txostenean: Osakidetzari dagozkion kexak %70 igo dira, eta batez ere... [+]


“Neutrotzat aurkezten dena, egiaz, ideologia nagusiaren konplizea da”

Gozamen aparta bezain deskribatzeko zaila dakar, norbaiten hitzak irakurri edo entzun ostean, zera pentsatzeak: “Horixe zen neu aurreko hartan azaltzen saiatu nintzena!”. Idazlea eta itzultzailea da María Reimóndez, eta galegoz aritzen da, hizkuntza... [+]


Unibertsitate pribatuak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak

Ugaritu diren “txiringito pribatuei” muga jartzeko asmoz, unibertsitate berriak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak. Euskal Herrian polemika artean jaio zen azken unibertsitate pribatuak adibidez, Gasteizko Euneizek, gaur gaurkoz ez ditu... [+]


2025-04-02 | Cira Crespo
Espainiako bandera

Juan Bautista Bilbao Batxi idazleak barku batean egiten zuen lan, eta bere bidaietako kronikak bidaltzen zituen Euzkadi egunkarira. Horri esker, XX. mende hasierako mundu osoko kronika interesgarriak ditugu, euskaraz. 1915eko ekainean, hain zuzen, Murtzian egin zuen... [+]


Segurtasuna, etorkinak eta beldurra

Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.

Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]


Haurtzaroaren denbora

Haurtzaroaren amaiera eleberri distopikoa idatzi zuen Arthur Clarkek, 1953. urtean: jolasteari utzi dion gizarte baten deskribapena. Eta ez al da bereziki haurtzaroa jolasteko garaia? Jolasteko, harritzeko, ikusmiratzeko eta galdera biziak egiteko unea. Ulertzeko tartea zabalik... [+]


2025-04-02 | Castillo Suárez
Erantzunak

Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]


2025-04-02 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Hirigintza militarra

Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]


Eguneraketa berriak daude