Hordago!


2021eko uztailaren 28an
Nola hasiko naiz artikulua idazten? Galdetu diot nire lagun minari. «Ba... zoazte guztiok porkulo hartzera!», erantzun dit erdi irrifartsu. Ni ere banoa, noski!, esan diot ene buruari. Gaua da. Orain dela ordu gutxi, Sagarroiko lagunekin Ezekiel obra estreinatu dut. Estreinaldiko nerbio eta adrenalinak hein batean pasa dira, eta aspaldiko partez, asteburua luze dator eta Bilboko Atxurin 8 artistek daukaten lokalean nago. Espazio bitxi honetan, bertako gela batean sartu, eta musean gabiltza. Zu eta ni, zerua eta infernuaren aurka.

Hordago handira: artea, politika eta ekonomia. Nire ondoan beti fin eta langile dabilen Antzerkiolako kideari, zera galdetu nion behin: zerk mugitzen gaitu? «Ekonomiak, Lipus, ekonomiak!», erantzun zidan. Beti bezala, klarua eta bortitza izan zen nire laguna. Bihotzeko taupadak ezintasunari josita gelditu zitzaizkidan. Eta ez nuke sentimentalismoan jauzi nahi, baina egia da. Bihotzean, krak! Gezurra edo egia, beste erantzun batzuk aurkitzearen buruhaustea, tranpak, dudak, absurdu sentsazioa. Jokoan sartuta nago jada. Nahitaez, jokoan sartu gaituzte. Europarrak gara! Eta karta handiak ez bazaizkizu iristen zer? Zer dela eta injustizia hau? Zergatik horrenbeste engainu? Handitasunean bizi behar ote dugu? Baina… erregeak ez dira existitzen. Alaskak abesten du: «Zuk ez Jainkoarengan sinetsi, Jainkoak berak ere ez baitu zugan sinesten». Eta orduan, zer? Retegi pilotariari egindako elkarrizketa batean, zera irakurri nion: «Lehen pilota artea zen, gero kirola, eta orain negozioa bihurtu da». Orduan... handira hordago! Txiki izateak ez ote gaitu bada handi egiten?

Hordago txikira: artea, artismoa, artrosia eta artletismoa. Maitasunez egiten den guztia da artea. Edonor izan daiteke artista. Maitasuna eta artea dira txikira aritzeko enbido ederrenak. Sortzaile edo poeta izatea zailagoa da. Prai-modernismoaren garaia iritsi da! Kale, taberna, eta abarretan sortzaile eta poeta moderno gehiegi ikusten dut. Neronek ere jantzi izan ditut marka hauek, eta batek daki, tranpa honetan gehiagotan ere eroriko naizen »ez nuke nahi!». Batez ere, etiketa hauen atzean ezereza ezkutatzen delako. Espektakulua, dirua, fama, glamurra, boterea eta batez ere faltsukeria dira artismoaren ezaugarri arriskutsuenak. Garena baino zerbait gehiago izatearen karentzia. Zaila da artismotik eskapatzea, espektakuluaren gizartean bizi gara eta, Guy Debordek esango lukeen bezala. Bide-bizitza integro bat eramatetik, desintegraziora eramaten gaituen »ismo madarikatua. Eta nik ere, zulo horretan erori naizela eta erortzen naizela onartzea baino ez daukat.

Egia esanda, beti dago erortzearen arriskua. Gaixo sentitzea. Geldi dagoenak ez daki zer den hori, eta alde handia dago eskuak bustitzetik eskuak garbitzera, Herodes bezala. Jokoa bukatzen denean, kartak erakutsi egin behar dira eta ez ezkutatu. Bizitzan aurpegia eman behar den moduan. Mugimendu ezak, ekintzarik gabe aritzeak, ezjakintasunera eraman ahal gaitu, bizitzan hilda egotearen arriskua du. Errealitatearen kontzientzia kritikorik ez edukitzeak, ez eraikitzeak, artrosiaren gaixotasuna edukitzea bezala da. Norberak nahi duena izatetik, besteek agintzen dutena izatera alde ederra dago. Mesedez, izan zaitezke bala bat, pilota bat, zuhaitzaren hostoa, edota amets bat, nahi duzuna izan zaitezke, bilatze kontua besterik ez da. Indar honek bultzatzen baigaitu artrosiaren gaixotasuna alde batera utzi, eta desioz jositako bihotza eraikitzera, jositako hariak apurtzera. Desioaren potentziak ez du helburu konkreturik, helburua egiten eta sortzen dugun bidea bera da. Bizitzaren desioa bizitzearen baitan dago, ez bizitzaren transzendentzian. Bizitza, bizitza da, eta kito! Bizitzaren zentzua praktikan aurkitzen da.

Artletlismoarekin berdina egiten digute. Hasiera eta helmuga bat dagoela sinistarazi. Artletismoaren ezaugarri penagarrienak ez zizkidaten ikastolan erakutsi: izaera militarra, konpetentzia, eta irabazle/galtzaile kontzeptuak dira. Gizakiak ezarritako lege edo arau gordin eta krudelak izatetik, kirolaren edota artletismoaren mundua lege naturala bihurtu da. Badirudi modernitatearen ezaugarri nagusia, puntuak akumulatzea dela. Zure eta nire borrokak inurrien bidea jarraitzen du. Maitasunak ez dauka preziorik, maitasuna ez da puntuatze kontua. Artez esango dizut, txikira hordago!

Hordago pareetara: artea eta bizitza. Sarritan bikotearen kontu hauek antzinako gauzak direla pentsatzen dut. Memorian gordetzen diren bikoteak. Adan & Eva, gizona & emakumea, Jesus & gurutzea, maitasuna & gorrotoa, Bony & Klide, Auswitch & Bagdad, bakea & guda, Bilbo & Ibaizabal. Hauek dira gure memoriaren bikoteak. Eta gure pareak ordea, artea eta bizitza dira. Bosteko bi izango banitu bezala. Bikote xumea, sakratua, gure karten jokoan, ia ezertarako balio ez duen bikotea. Baina badakit, elkarrekin datozenean, hitz magikoak esateko indarra ematen digula, nahiz eta bidearen erdian ito. Maitasunez… pareetara hordago!

Jokorik ez! Jokora iritsi gara. Zerua eta infernua ixilik daude. Eta guk argi erantzuten diogu. Jolasa maite dugu, ez dago jokorik!

Hordago puntura! Partida bukatzear dago. Goiza iritsi da. Esandako guztia hitz multzo baten konposaketa besterik ez da. Metafora bat. Puntuatzeko orduan, bihotzetik pentsamendura ateratzen diren hitzek zolik balio dute. Horiek dira benetakoak. Horregatik zu eta ni ez gara inoiz 31ra iritsiko. Ez daukagu horren beharrik! Martxel Mariskalek Ezekielen horrela esaten du: «Zaldi basatia ez da hezi lehiaketetan irabazteko, lehiaketetan parte ez hartzea da garaipenik handiena».


Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude