Ezpalak


2021eko uztailaren 27an

Aurreko mendearen berri klik eginez

Geroz eta gehiago jotzen dugu Internetera, informazio bila. Tresna garrantzitsu bilakatu zaigu amarauna. XX. mendeko Euskal Herriaz gehiago jakiteko, tresna garrantzitsua da Antso Jakituna fundazioak eta Koldo Mitxelena kulturuneak sortutako Kulturaldi proiektua (http://www4.gipuzkoa.net/corporac/cul/kulturaldi/index.asp). Erakundeok 1880 eta 1999 urteen artean argitaratutako hamasei euskal aldizkaritan »Euskal Esnalea, Euskal Erria, Fontes Linguae Vasconum, Gure herria...» agertutako artikuluak jasotzen dituen datu basea paratu dute Interneten. 30.000 artikulutik gora jaso dituzte. Bi erakundeen arteko akordioaren fruitu da datu basea eta gehiago izango dela jakinarazi dute.


Bost begirada kontagintzari

Euskarazko narratiba zertan den aztertu asmoz, Euskal Kontagintza Gaur. Bost Begirada hitzaldi zikloa antolatu du Eusko Ikaskuntzak. Hiru hilabetez, bost euskal idazlek hitzaldiak eskainiko dituzteko Gasteizko Filosofia, Geografia eta Historia fakultatean. Otsailaren 16an Iratxe Retolazak euskal eleberria eta XX. mendea izango du hizpide. Martxoaren 16an Anjel Lertxundik poetikaz jardungo du. Elkarrizketa nobelari buruz hitzaldia emango du Lourdes Oñederrak apirilaren 20an. Harkaitz Canok Belarraren bisturi zorrotza lelopeko mintzaldia eskainiko du maiatzaren 4an. Amaitzeko, Iban Zaldua Literatura itzala da saioko hizlaria maiatzaren 11n izango da. Hitzaldi guztiak goizeko 10:30ean izango dira eta parte hartzea libre da.



Arabako Txapelketarako oina jarrita

pasa den larunbatean abiatu zen Arabako Bertsolari Txapelketa. hogeita hiru bertsolari ariko dira lehian guztira. Aurreko larunbateko eta datorreneko kanporaketetan hemezortzi bertsolarik hartuko dute parte eta horietatik zazpi sailkatuko dira finalaurrekoetarako. Zazpi horiei, iaz finalean aritutako bost bertsolari »Asier Otamendi, Manex Agirre, Iñaki Viñaspre, Oihane Perea eta Juan Mari Juaristi» izango dira martxoaren 12ko (Amurrio) eta 19ko (Legutiano) finalaurrekoetan. Finala apirilaren 9an jokatuko da Gasteizen. Aurten txapelaz gain, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartzeko aukera egongo da jokoan. Bertsozale Elkarteak jakinarazi duenez, urrian hasi eta abenduaren 18an jokatuko da Txapelketa Nagusia eta finala BECeko Bizkaia Arenan izango da. Lehiaketa erdal komunitateari hurbiltze aldera, egingo da finala Barakaldon.


Arte plastikoen jardunaldiak

Makina bat lan egin du Gasteizko Amárica plataformak artearen inguruan. Oraingoan, Gasteizko Udalak artelanak kalean jartzeko aurreikusi duen dirutzak (4,5 milioi euro) kezkatuta eta bertako artistentzako beka ezak larrituta, Arabako kultur politikaren gaineko lan mahaiak antolatu nahi ditu martxorako. Arabako Foru Aldundiko, Gasteizko Udaleko, aurrezki kutxetako eta EHUko kideak gonbidatu nahi ditu. Haiek onartuz gero, martxoaren 10ean hasiko dira eta astean behin bilduko dira, arte plastikoez jarduteko.


1924koak dira lehen trikiti diskoak

lehen trikiti diskotzat jo genuen 1926-27 inguruan Serafin eta Antonia Arantzetak grabatutako Jota vasca ARGIAko 1979 zenbakian. Hori da gordetzen den zaharrena, baina Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak jakin berri duenez, 1924an plazaratutako Trikitrixa de Guipuzcoa eta Trikitrixa de Zumarraga dira grabazio zaharrenak. Eresbil artxiboan jaso dute Elkartekoek disko horien berri. Bi diskoak musikari berek, Joxe Oria pandero jotzaileak eta Etxesa-Korta soinu jotzaileak, grabatu zituztela uste dute Elkartekoek eta Oriaren oinordekoek. Bi diskoak Columbia etxeak euskal errepertorioa plazaratzeko sortutako Regal azpizigiluarekin grabatu zituzten.


Kultur alorren berri Eremulauak gunean

Komunikabideetan kultur alorreko berri gutxi izaten dela iritzita, www.eremulauak.com webgunea jarria dute abian EHUko Kazetaritza fakultateko zenbait ikaslek. Sei atal ditu guneak: Berriak, ikus-entzun, musika, literatura, artea, agenda, lekuak eta foroa. Gunearen gainean iritzia emateko edota bertan kolaboratzeko asmorik izanez gero, idatzi mezu bat eremulauak@eremulauak.com posta helbidera.


Tradizio orala gordetzeko literatur lehiaketa

dinekoen ondarea lelopean, tradizio orala berreskuratze aldera literatur lehiaketa antolatu du bizitzako eremu guztietan adinduen parte-hartzea sustatzeko lan egiten duen Hartu-emanak gobernuz kanpoko erakundeak. Zaharrek eta haurrek parte hartu ahal izango dute, euskarazko nahiz gaztelaniazko idazlanak bidaliz. Idazlanek ahozko tradizioko ipuinak jaso beharko dituzte.


Artista gazteentzako Off Kale Lehiaketa Leioan

Kaleko arteak sustatzea eta artista gazteak promozionatzen laguntzea du xede Leioako Umore Azokak »maiatzaren 26tik 29ra izango da aurten» antolatu duen Off lehiaketak. 30 urtetik beherako artistek nahiz taldeek eman ahal izango dute izena, martxoaren 21a baino lehen. Irabazleek Leioan, Araian, Bilbon, Palentzian nahiz Castellon kalean aritzeko aukera izango dute.


Azkenak
2024-12-31 | Julene Flamarique
24 urteko espetxe-zigorra bete ostean libre da Guillermo Merino durangarra

Merino 2001. urtean atxilotu zuten, eta dispertsioa jasan du, zigorraren zati handi bat Euskal Herritik kanpoko kartzelatan igaro baitzuen baldintza “zailetan”. Orain, askatasuna berreskuratu du.


2024-12-31 | Leire Ibar
Prezioek gora egingo dute urte berriarekin batera

Urte berriaren hasierarekin, hainbat zerbitzu eta produkturen prezioetan igoerak izango dira. Elikagaietan, energia fakturetan, udal-zergetan eta etxebizitza gastuetan garestitze nabariak atzemango dira.


2024-12-31 | ARGIA
Apirilaren 11n egingo da Aberri Egun bateratua, Euskal Herria Baterak deituta

Euskal Herria nazio dela aldarrikatzeko ekitaldia egingo dute Donostiako Kursaalean. Astebeteko ekitaldi sorta izango da.


2024-12-31 | ARGIA
Gontzal Fontaneda euskaltzale gasteiztarra hil da

Euskaltzale eta militante gasteiztarra abenduaren 30ean hil da. Gontzal Fontaneda Orille (1943-2024) 1960ko hamarkadan euskarak Gasteizen egin zuen bidearen lekuko eta bidelagun izan zen. 15 urterekin hasi zen euskara ikasten. Euskara ikasteko metodo bat asmatu zuen eta euskara... [+]


Eraikiz kolektiboa: “Gizonok matxismoaren aurrean ardurak hartzeko unea iritsi da”

Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.


2024-12-31 | ARGIA
Zarautzen terapia kontsulta duen gizon bat atxilotu dute, emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita

Getariako etxebizitza batean egin dio eraso, Segurtasun Sailaren arabera. Emakumea astero joaten zen terapia naturaleko kontsultara, eta Ertzaintza ikertzen ari da ea antzeko ekintzen biktima gehiago dauden.


2024-12-31 | Leire Ibar
Kataluniako emakume kazetarien erdiak baino gehiagok jasaten du sexuagatiko diskriminazioa

Media.cat-ek egindako azken ikerketak agerian utzi du emakume kazetariek Katalunian jasaten duten sexu-diskriminazioa. Inkestatutako emakumeen %54,4k sexu-jazarpena jasan dutela eta %55,1ek sexu-generoaren araberako jazarpena izan dutela adierazi dute.


2024-12-31 | Julene Flamarique
Akusazioak hemezortzi urteko espetxe-zigorra eskatu du Mario Lopez Gernikako entrenatzaile ohiarentzat

Sexu erasoak 1998an hasi ziren, biktimak 13 urte zituenean. 2003an kluba utzi bazuen ere, emakumeak iaz salatu zituen sexu erasoak, Mario Lopezek taldeko entrenatzaile gisa jarraitzen zuela. Orain 18 urteko espetxe-zigorra eskatzen du akusazioak, fiskaltzak baino lau urte... [+]


Israelgo espetxerik ankerrenean atxiloturik dago Gazako azken ospitaleko zuzendaria

Hussam Abu Safiya medikua askatzeko eskatu du Osasunaren Mundu Erakundeak, eta bere aldeko kanpaina ere abiatu dute sareetan. Abu Safiya medikua ez da edonor; nazioartean erreferente bihurtu da, berak zuzentzen zuen ospitalearen aurka egindako erasoak kontatzen zituelako.


2024-12-31 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Obrak eta obrak, marra horia lausotzeko

Garai aproposa izaten da urteburua iraganeko lorpenak goraipatzeko eta, are gehiago, etorkizuneko asmo-usteak aldarrikatzeko. Eta halatsu da Txinan ere, alafede. Bide batez, ez da harrigarria abenduko azken orduetan, aurreikusitako planari aurrea hartuz, Xinjiangeko Urumqi-Yuli... [+]


Petardo eta bengalak, albo-kalteak dituen tradizioa

Urtezahar gauean petardo, bengala, traka, suziri eta bestelako gailu piroteknikoekin jolasean arituko dira asko eta asko aurten ere, horietako ez gutxi adin txikikoak. Eta errepikatuko dira istripuak, suhiltzaileen esku-hartzeak, eta burrunba gordin sufritzen duten ume, adineko... [+]


2024-12-31 | Usurbilgo Noaua
Beste sute bat izan zen erraustegian

Suhiltzaileek beste sute bat itzali behar izan zuten abenduaren 27an Zubietako erraustegian.


2024-12-31 | Josu Iraeta
Borroka luzearen ametsak, egiazko nahi ditut

Badira, garun distiratsua izanik, "zehaztasun gutxiko" definizioekin, gauza bera, beste era batera esanda, aldatzen eta itxuraldatzen adituak direnak. Berea zen, eta hainbat hamarkadatan errepikatu den proiektu in eternum bat izan da. Hasiera batean hori zen hegemoniko... [+]


Bizilagunekin plataforma munduko futbol kopa Donostian jokatzearen aurka: “Ez dugu gure aurkako golik ospatuko!”

Bizilagunekin plataformak gogor kritikatu du Donostia 2030eko munduko futbol txapelketaren egoitzetako bat izatea, Marokok, Portugalek eta Espainiak antolatuko duten edizioan. “Hiria munduko mapan kokatzea” eta “lehen mailako kirol ikuskizuna herritarrei... [+]


2024-12-31 | Sustatu
Max streaming plataforman ere euskarazko edukiak agertzen hasi dira

Nazioarteko ordainpeko streaming plataformetan, Amazon Prime Video eta Netflix izan ziren lehenak euskarazko edukiak eskaintzen, eta orain Max gehitu zaie (2024 arte HBO edo HBO Max izan dena). Pantailak Euskaraz-ek azpidatziak moldatu ditu, eta EITBk bikoizketak eskaini, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude