Erabakiak hartzeko orduan


2021eko uztailaren 16an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Proposamen xume bat egin nahi nuke nik ere, inork gaizki hartuko ez didalakoan. Ez da izango noski Jonathan Swift-ek Irlandako gosetearekin bukatzearren argitaratutako hura bezalakoa, zeinetan, ondo gogoratzen bazaizue, kanibalismoa aldarrikatzen baitzen; baina, mutur horietara iritsi gabe, izango du nire honek ere bere ausardia. Erakunde asko aurka jarriko zaizkit, seguruenik ere, baina kontzientziak agintzen dit, eta baita, nola ez, gure Euskal Herri honen egoerak. Baina joan nadin polikiago, azaldu dezadan auzia txukun.

Kontua da, irakurle jaun edota andreak, euskal arazoa deitzen dugun horrek ustekabeko norabidea hartu duela azken aldi honetan, eta gizartearen gehiengoa zalantza batean bizi dela, zer pentsatu ez dakiela. Begira dezagun, zeinahi gau gorritan, auzune bateko leihoetarantz: zenbat daude argitan? Ez al dira asko? Ba, bai, asko dira, ohi baino askozaz ere gehiago. Zer gertatzen da, beraz? Ba jendea esna dagoela, jendea hizketan ari dela goizeko ordu bietan edo hiruretan. "Kezkatuta nago -esaten dio senarrak bere emazteari-. Goxoak egin izan zaizkit beti 'subiranotasuna', 'autodeterminazioa', 'independentzia' eta holako hitzak, baina, zintzotasunez aitortuta, beldur pittin bat ematen dit Ibarretxeren planak". "Zaude lasai, Andoni -erantzuten dio emazteak-. Urruti dago kinka hori". "Ez, Carmen. Atean daukagu jada. Begira zer jartzen duten egunkari horiek guztiek". Baina Carmenek ez die gelako mahaitxoan pilatuta dauden egunkariei begiratzen, baizik eta kanporantz; Santutxu bere auzunerantz, kasu. "Zenbat argi!", dio. "Bai, loa galduta dabil jendea", egiten du Andonik hasperen. "Ni ere kezkatuta nago", errematatzen du Carmenek. Egia da. Kezkatuta daude berak eta kezkatuta daude auzuneko, hiriko, herrietako guzti-guztiok. Lo hartu eta gero ere, ametsetan, "Ibarretxe", "Bai", "Ez" "Estado Español", "Euskadi" eta antzeko hitzak ernetzen dira arnaska eta zurrungen artean. Egia da, umeak bezalakoak gara: ez dakigu nahi duguna nahi dugun. Idatzita utzi zuen Paul Valery zorrotzak: "Batzuetan ez naiz nire iritzikoa".

Baina erabaki beharra dago, atera beharra daukagu kinkatik. Zaila izango dela? Ba, ez, ez dut uste. Ez behintzat nire proposamena aintzat hartuz gero. Izan ere, proposamenak metodo bat dakar, eta metodo horrek ez du behin ere huts egin. Herodotori sinestera, berarekin egin zuten pertsiarrek aurrera.

"Pertsiarrei arazo larriren bat sortzen zitzaienean -dio Herodotok- bi aldiz eztabaidatzen zuten. Aurrena, mozkortuta; bigarrenean, ardo ttanttarik edan gabe. Ondoren, bilera bat egiten zuten, bi eztabaidetako aktak irakurri eta konparatuz, eta orduantxe hartzen erabakia".

Irakurle jaun edota andreak, seguru zuei ere niri bezala gertatu zaizuela pasartearen bukaerara iristean. Txinpartak sentitu izango dituzue buruan, "eureka!" egin izango duzue hots. Izan ere, ez al da nabarmena metodo honek giza-arimaren egiarekin duen lotura? Gogora zaitezte Santutxuko bere gelan hizketan ari ziren Andoni eta Carmenekin. Ez al zaizkizue zuhurregiak, epelegiak iruditu? Joera horrekin, ez Ibarretxe planik, ez pisu aldaketarik, ez bidaiarik, eta ez ezer! Baina imajina ditzagun Andoni eta Carmen berberak zainetan alkohol arrasto bat dutela: "Aupa Ibarretxe!", orduan; "Aupa apartamentua Getxon!"; "Aupa Cancun!". Non dagoen egia? Konparatu egin behar. Pertsiarrek bezala.

Metodo honek, gainera, oinarri sendoak izango lituzke Euskal Herrian. Errioxa, esate baterako. Errioxako ardoa eskura daukagu. Eta sagardoa, berdin. Bertako garagardoa, zer esanik ez. Eta gero, lokalak: pentsa zenbat elkarte, txoko, taberna, jatetxe, sagardotegi...! Akta hartzailearen kontua bihurriagoa izan daiteke, zeren delakoak tentuan egon beharra baitauka beti, bai lehen bileran eta bai bigarrenean; baina konponduko da hori ere. Sagardotegietan, kasu, autobusaren txoferra izan daiteke akta hartzaile. Plus bat ordaindu, eta kito.

Ez dezagun panorama argitzeko aukera hau galdu, irakurle jaun edota andreok. Sasoi ederrean gaude horretarako.


Azkenak
2025-03-20 | El Salto
Kataluniako erreferendumean gomazko balak jaurti zituzten lau poliziari ez diote amnistia emango, eta auzipetu egingo dituzte

Lau agenteak lesio-delituengatik ikertzen ari dira eta horrek galarazten du 2024ko amnistia aplikatzea. Polizia horietako batek, ustez, gomazko bala batekin begi bat zartatu zion Roger Español kataluniarrari.


2025-03-20 | Euskal Irratiak
Arrazismoaren kontrako giza-katea egingo dute Baionan larunbatean

Arrazismoaren aurkako nazioarteko eguna kari, larunbat honetan 16 alderdi, kolektibo eta elkartek deia luzatu dute, Baionako Marengo eta Pannecau zubien artean giza kate bat osatzeko. Aniztasuna, elkartasuna eta giza eskubideen errespetua aldarrikatzera deitu dute,... [+]


2025-03-20 | Gedar
“Ertzainek aita jipoitu zuten nire alboan, 65 urte ditu eta elbarria da”

Ertzaintzak martxoaren 13an Bilbon zauritutako bi pertsonaren testigantza jaso ditugu. Athleticen partidaren ostean larriki zauritu zituzten aita-semeak, borra-kolpeka, eta atxilo eraman zuten haietako bat. Furgonetatik ikusi zuen ertzainek nola egin zuten tiro jendearen kontra,... [+]


Israelen genozidioa salatzeko protesta andana antolatu dute

Palestinarekin Elkartasuna plataformak osteguna, ostiral eta larunbatean eginen ditu protestak, Israel genozida. Palestinar erresistentzia aurrera! lelopean. Gernika-Palestina-k ere manifestazio nazionala antolatu du larunbaterako Donostian. Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak... [+]


2025-03-19 | ARGIA
“Proiektu honi ez!” Arratzua-Ubarrundiako plataformaren adierazpena

Arratzua-Ubarrundiako "Proiektu honi ez!" plataformak adierazpen hau kaleratu du, udalerri horretako EH Bilduko hiru zinegotziek dimisioa aurkeztu berritan.


2025-03-19 | ARGIA
Dimititu egin duten Arratzua-Ubarrundiako EH Bilduko zinegotziek herritarrei zuzendutako agurra

Arratzua-Ubarrundia (Araba) herriko EH Bilduko hiru zinegotziek dimisioa eman dute Solariaren zentral fotovoltaikoagatik. Hau da hiru zinegotziek, Txetxu Zengotitabengoak, Laura Sanchok eta Javier Ruiz de Arkautek, herritarrei zuzendu dieten agur mezua.


2025-03-19 | Bertsozale.eus
Maiatzean jokatuko da Udabarria Bertsotan

Maiatzaren 8an hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea. Zortzi saio bikoitz jokatuko dira maiatzeko eguenetan. Sarrerak eskuragai daude bertsosarrerak.eus atarian.


Hwei-Ru Tsou. Brigadista txinatarrak xede
“Batera gogoratzen ditugu Gaza eta Gernika!”

Iazko uztailean, ARGIAren 2.880. zenbakiko orrialdeotan genuen Bego Ariznabarreta Orbea. Bere aitaren gudaritzaz ari zen, eta 1936ko Gerra Zibilean lagun egindako Aking Chan, Xangai brigadista txinatarraz ere mintzatu zitzaigun. Oraindik orain, berriz, Gasteizen hartu ditu... [+]


2025-03-19 | Maialen Arteaga
Pavloven txakurra eta kanpaia

Naomiren etxeko eskailerak igotzen ari dela datorkion usainak egiten dio memorian tiro. "Ez da sen ona, memoriaren eta emozioaren arteko lotura da. Baldintzapen klasikoa", pentsatzen du Peterrek bere golkorako Intermezzo-n, Sally Rooney irlandarraren azken eleberrian... [+]


2025-03-19 | Jesús Rodríguez
Infiltratuak, legez kanpo

2022ko ekainaren 7an, Directa-k serie luze bateko lehen polizia infiltratuaren kasua argitaratu zuen. Martxoaren 5ean, Belen Hammad fikziozko izena erreta geratu zen, polizia-argotean dioten bezala. Jada hamar dira Directa, El Salto eta El Diario-k azken hiru urteetan argitara... [+]


Eguzki beltza

Joan den urte hondarrean atera da L'affaire Ange Soleil, le dépeceur d'Aubervilliers (Ange Soleil afera, Aubervilliers-ko puskatzailea) eleberria, Christelle Lozère-k idatzia. Lozère da artearen historiako irakasle bakarra Antilletako... [+]


2025-03-19 | June Fernández
Meloi saltzailea
Black lives matter

Hurrengo ariketa egin ezazu zure lantokian, euskaltegian edo gimnasioan:

Altxa eskua Minneapoliseko George Floyd nor den dakizuenok.

Altxa eskua Madrilgo Mame Mbaye nor den dakizuenok.

Altxa eskua Barakaldoko X nor den dakizuenok.

Mame Mbaye manteroa duela zazpi urte... [+]


Biharamuna

Igande gaua. Umearen gelako atea itxi du, ez guztiz. Ordenagailu aurrean esertzeko momentua atzeratu nahi du. Ordu asko aurretik. Zazpietan jaiki da, eta, bihar ere, astelehena, hala jaikiko da. Pentsatu gabe ekiten badio, lortu dezake gauak pisu existentzialik ez izatea. Akats... [+]


Eguneraketa berriak daude