Bero-beroan


2021eko uztailaren 27an


18/98 auziaren salaketa Bilboko kaleetara

Datorren larunbatean 18/98 makroauziaren aurkako mobilizazio handia egingo da Bilbon. Epaiketa mota hauen atzean dagoen jokaldi politiko osoa salatu nahi da, ETArekiko identifikazioa eta lotura logika eta errealitatetik guztiz kanpo eraman zuen PPren politika haren salaketa gordina. Eta politika hura guztiz lekuz kanpo bazegoen, PSOEko agintari askok ahopeka onartzen dutena, Zapateroren Gobernuak bere ondorioak saihesteko politika moldeak bideratzea litzateke logikoena. Bilbon, azken finean, gisa honetako epaiketa eta errepresio joeren aurkako oihua entzungo da, izan errepresio kolpe hau Segiren aurkakoa edo izan Egunkaria ixteko. Bi urte bete dira, hain zuzen, Espainiako judikaturak Egunkaria itxi zuenetik eta auzi hartan auzipetutakoek Egunkariaren Alde Kultur elkartea sortu dute Juan del Olmo epaileak eraiki eta Espainiako judikaturak sostengatu duen gezur erraldoia desegiteko. Plurala da kaltetutakoen multzoa eta erantzunetan ere antzematen da hori.


ETAren hilketak, desioa eta errealitatea

Estatuko segurtasun indarren lanaren berri ematerakoan aspaldi galdu da froga eta zantzu hitzen esanahi zehatza. ETArekin lotutako atxiloketa eta auzietan bederen hori oso garbia da. Azken bi asteetan izandako atxiloketa mordoxketan, poliziak atzeman duen materiala ETAk hilketei berrekiteko duen asmoaren frogatzat aurkeztu dira, eta komunikazio munduaren eragile gehienek ontzat jo dituzte zantzuak besterik ez direnak. Bere historia kontuan hartuta, ETA oso luzaro ari da inor hil gabe, eta azken hilabete luzeetan egindako atentatu mota ikusita, hilketak saihestera jo duela esan daiteke. Horrek eta sortu den elkarrizketaren aldeko giroak literatura ugari egitera eraman gaitu komunikabideak, seguruenik desioa eta errealitatea nahasteraino. Izan diren atxiloketa eta mugimenduak ikusita, ez dirudi esan litekeenik ETAk hilketak eragitea bere egungo jardunetik baztertu duenik; frogak ez, baina hori sumatzeko zantzuak agertu dira.


18/98 auzia eta Kursaaleko ekitaldia: El País eta El Correoren bi titulu

Kursaalen joan den larunbatean 18/ 98 auziaren salaketa ekitaldiaren ispilu izan nahi dute ondoko tituluek. El País prestigiotsuak zutabe erdi eta honako titulua erabili zituen: «Arzalluz eta Otegi Segiko auzipetuei sostengua emateko ekitaldi batean izan ziren». El Correoko titulua ere ez zen txantxetakoa: «Arzalluzek eta Egibarrek ETAren ingurunearen epaiketaren aurkako ekitaldiari sostengua eman zioten».


The Jerusalem Posteko artikulugilearen begirada Euskal Herrian pausatu da

Hillel Halkin da artikulugilea eta Palestina eta Euskal Herriko egoerei buruzko gogoeta egin du. Ibarretxe Plana hartu du aitzaki, eta Espainiako Gobernuak Euskal Herriari autodeterminazio eskubidea ukatzen diola azaldu du, hain zuzen ere Palestinako arazoa bideratzeko Israeli behin eta berriz gomendatzen dionean. Espainiak eta oro har Europako herrialdeek autodeterminazioaz egiten duten irakurketa bitxia dela dio egileak. Ulertzen duela Euskal Herria eta Palestinako egoera guztiz desberdina dela eskubide eta zapalkuntzari begiratuz gero, baina agian euskaldunek palestinarrak baino estatu premia handiagoa dutela dio, batez ere herri txiki bat direlako eta beren kulturari eusteko gaur egun estatu batek dituen tresna guztien beharra izan dezaketelako. Gogoeta bitxiak, batez ere Jerusalemetik datozelako. www.izaronews.org helbidean irakur daiteke osorik.


Zortzi irakasle postu eta erdi gutxiago Iparraldean

Pirinio Atlantikoetako Eskola Kartari buruzko bilera eginda sindikatuak eta guraso elkarteak haserre atera ziren. Bazekitena baieztatu zieten: Zuberoa, Nafarroa Beherea eta Lapurdiko eskoletatik zortzi irakasle lanpostu eta erdi kenduko zituztela 2005eko ikasturtean, alegia. Haur eskolak eta eskola elebidunak kaltetuenak direla salatu dute sindikatu eta guraso elkarteek. Esate baterako, Zuberoako Altzürüküko eta Larraineko haur eskolak kenduko dituzte.


Patxi Larrainzar ikastetxea leku eske

Eraikin berean daude Ave Maria ikastetxeko ikasleak eta Patxi Larrainzarrekoak. D eredua eskaintzen duen Iruñeko Arrotxapea auzoko eskolak tokia behar du ikasle-irakasleentzat eta Nafarroako Gobernuaren zain dago. Eraikin berria egitekoa zen Gobernua Patxi Larrainzarreko haurrak biltzeko, baina oraindik lanak hasi gabe daude. Hezkuntza Sailari aurreikuspen falta egotzi diote Patxi Larrainzar ikastetxeko arduradunek.


Arabako Foru Aldundiak euskara neurtzeko planaren 3. fasea onartu du

Foru Aldundiak Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planaren 3. fasea onartu du eta orain arte bezala, euskararen eskakizuna %24,4 lanpostutan eskatuko da. Plan hau, sail guztietan, 2007. urtera arte izango da indarrean.


Euskara Elkarteen kanpaina bazkideak egiteko

Kanpainak Zein da hizkuntza eta zapaten arteko ezberdintasuna? izena du eta Estitxu Fernandez telebista aurkezle ezaguna eta Kirmen Uribe idazlea aukeratu dituzte kanpaina babesteko. Honako euskara elkarteek antolatu dute kanpaina, besteren artean: Bizkaiko Axola (Abanto), Barriketan (Elorrio) Berbaizu (Deustua), Zorrizketan (Lezama), Euskal Birusa (Ermua); Nafarroako Bierrik (Sakana), Gipuzkoako Dobera (Hernani) eta Pilpilean (Soraluze) eta Arabako Geu (Gasteiz) .


Haika-Segi auzia eta ezinulertuak

Itzultzaileekin arazo ugari izan zuten joan den astean Haika-Segi auzian. Hilaren 15ean saioa eten egin behar izan zuten itzultzailea euskara ulertzeko gai ez zelako eta egindako itzulpenak zeharo kaxkarrak zirelako. Hurrengo egunean, Alfonso Guevara epaileak auzipetuei jakinarazi zien euskaraz deklaratzen segi nahi bazuten hala egiteko, baina itzultzaileei hutsak zuzentzeko aukerarik ez zutela izango. Bigarren egunean ere, itzultzaileekin lasai ez eta Berria, Gara eta Euskadi Irratiko kazetariei itzultzaile lanetan aritzeko eskatu zien Auzitegiko prentsa arduradunak.


Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude