Argitalpenak


2021eko uztailaren 20an
Atzoko eta gaurko harresiak
Asier Blas
Txalaparta
278 orrialde
15 euro

Ekialdeko Europan barrena

Berlingo harresia bertan behera uztea erabaki zutenetik hamar urtera egileak Ekialdeko Europan barrena egindako bidaia aitzakia harturik, bisitatutako herri eta nazioen historiaren eta egungo egoera sozial eta politikoaren gainean gogoeta eginez idatzi du Asier Blasek liburu hau. IV. Aramaioko Sagitario Saria, Bidaiari Handien Literatur Lehiaketa, irabazi zuen Gaueko expresoak idazlanaren jarraian osatu du Blasek Atzoko eta gaurko harresiak. Aztertzen dituen gaien artean herrien Europa, Balkanetako egoera, Hungaria bere gordinean, Praga kosmopolitaren metamorfosia, Krakoviarako bidaia, bigarren mailako errefuxiatuak, Kroatoserbiera/Serbokroaziera, Bosnia-Herzegovina, eta ekialdeko Suitza daude.

Astoa. Historiako astorik ospetsuenak
Juan Manuel Etxebarria Ayesta
Ibaizabal
111 orrialde

Astoari buruzko xehetasunak, mitoak eta gainerakoak

Gizakiarentzat hainbeste lan egitea egokitu eta gero gaur egun ia desagertzeko trantzean dagoen den astoari eskaini dizkio Juan Manuel Etxebarria Ayestak liburu honetako ahaleginak. Munduan zehar zein Euskal Herrian astoari buruz dauden mito, esaera, fabula, pasadizo, ipuin, abesti eta bestelakoak bildu ditu, astoaren jatorria eta historian utzi duen arrastoa bazterrera utzi gabe. Astoa Biblian, duela 50.000 urteko Egiptoko faraoi baten hilobian arkeologoek eginiko astoari buruzko aurkikuntza, Grezian animalia hori zaldi bilakatu zutenekoa, Txirritaren astakumea, Indiako astodun kontrabandista, edota Chang-Huo-Lao txinatarraren asto magikoa azaltzen ditu egileak hemen, besteak beste.

Aberri Eguna 1934 Gasteiz
Roman Berriozabal
Arabera
112 orrialde 12 euro

1934ko Aberri Egun hura

1934an Gasteizen ospatu zen Aberri Egunaren nondik-norakoak azaldu ditu Roman Berriozabalek liburu honetan, argazki eta kartel gogoangarriz lagundurik. Aberri Egun hura ez zen izan gure historian egindako lehendabizikoa -Bilbon, 1932an ospatu zen-, ezta bigarrena ere -1933an, Donostian izan zen-, baizik eta hirugarrena, baina garrantzi handia izan zuen, Arabako lurretan euskal abertzaletasunaren indarra erakutsi nahi zelako, jauntxokeria arabarrak abertzaletasunari eta euskalduntasunari nolako eraso bortitza egin zion ikusita. Egun gogoangarri hartan gertatu zirenak eta data haren ingurumariak dauzka hizpide Roman Berriozabalek lan honetan. Nahitaezkoa, garai hartan Arabako familia jeltzalea nolakoa zen ezagutzeko.

Eseté
Batzuen artean
Amasté
114 orrialde
5 euro

Mexiko alai eta garratza

Mexiko hirian bertan bizi diren hainbat mexikarrek gigalopoli erraldoi horretako eguneroko bizimoduaz eskaintzen duten ikuspegiarekin osatu dute Eseté aldizkarikoek Méx-Mix izenburupean kaleratu duten zenbakia. 20 milioi biztanle inguru dituen metropolian, arnasa hartzeko ere arazoak ditu pertsonak, kutsadura baita airean nagusi. Eta jakina, ekonomia, ingurumena, kultura, politika, arkitektura, gastronomia eta baita koloretan ere dituen aldeak izugarri nabarmenak dira. Kale berean ikus daitezke ondasun handienen jabe direnak bere aberastasuna erakutsiz, eta miseriarik gorrienen seme-alabak zerbait eskuratzeko ahaleginean. Bistan da, hiri arriskutsua da DF, alaia bezain garratza. Gertu-gertuko berri izan nahi duenak oraintxe du aukera .

Ekosindikalismoa
Iñaki Barcena Hinojal
Manu Robles-Arangiz Institutua
56 orrialde

Ekosindikalismoari buruzko hausnarketa

Iñaki Barcena Hinojalek ekosindikalismoaren esanahia azaltzeko helburuarekin euskaraz eta gaztelaniaz eskaini duen lan honen izenburu zehatza Ekosindikalismoa: Ekologismoaren eta sindikalismoaren arteko kontraesanak eta kidetasunak da, eta hainbat ekologistek eta ezkerreko jendek mugimendu sozialen herentzia intelektuala eta analisi-ikuspegia oinarri harturik gaiari buruz egindako hausnarketa jasotzen du. Beraien aburuz, euskal gizartea «amerikartu» egin da, Mendebaldeko beste gizarteak bezala, eta merkatuaren menpeko bihurtu dira gure produzitzeko eta kontsumitzeko erak. Diotenez, bizi-maila eta bizi-kalitatea bereizten oso ondo ikasi beharko genuke, ez baitira gauza bera.

Alisios
Josu Landa
Basarai
96 orrialde
12 euro

Josu Landa venezolarraren azken olerki bilduma

Baikor eta era berean kezkati agertu da Josu Landa venezolarra Alisios poema bilduman, gizakia eta inguratzen duen mundua aztertzerakoan. Hemen jaio gara eta hemen amaituko dugu, ez dugu inongo jaungoikoaren, ez eta bizitzaz haraindiko etorkizun oparoaren beharrik munduan benetan bizi eta are goza ahal izateko. Negarrez igarotako gauak hainbeste diren arren, eta mundu honek Hiroshima, Kosovo eta Ruanda asko baditu ere, hauxe da guk geuk duguna, eta ez dago besterik.

Begi-ikarak
Felipe Juaristi
Erein
84 orrialde 8,90 euro

Begi-ikarak, Felipe Juaristiren arrisku berria

Bere aurreko poesiarekiko aldaketa nabaria soma daiteke Felipe Juaristiren Begi-ikarak liburuko poemetan. Espresioa bigunduz eta justuko hitzak baino ez erabiliz olerkari azkoitiarrak nahita bilatu duen aldaketa da hauxe, irakurlea pentsatzera bultzatuko duen poesia eskaini nahi zuelako, adierazi nahi zuena oso sakona baitzen. Izan ere, berak jasandako mina adierazten du Begi-ikarak honetan. Eta hitz arruntekin eta irudi sinpleekin azaldu du bere min hori. Poemok azken urtean bizi izan duen esperientzia latz baten ondorio direlako. Heriotza zer den ikustera iritsi eta ia heriotzetik bueltan etorria den pertsona baten mina adierazten dutelako. Rembrandten begiak, infinitua bilatu nahia, norberaren mina, urdina eta isiltasuna dira Felipe Juaristik horretarako erabili dituen elementuak, artifizio oro baztertuz bere barru-barrutik sortutako poesia honetan. Bere iritziz, filosofiak duen sakontasun berbera lortu behar du poesiak, bestela ez duelako ezertarako balio. Poesia poesiarengatik ez da poesia, etika etikarengatik etika ez den bezala. Biak uztartu behar dira. Horregatik ahalegindu da filosofia eta poesia uztartzen poemotan.


ASTEKARIA
2005eko otsailaren 27a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


2025-04-16 | Jon Alonso
Zozo zuriak

Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]


Eguneraketa berriak daude