Mundu poliglota ingelesaren diktadurari ihes egiteko


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Frantziako eskoletan haur hezkuntzan ingelesa derrigorrezko ikasgai izateko egin diren proposamenen haritik hasi du artikulua Cassenek: "(...) Ingelesa ‘nazioarteko harremanetarako’ hizkuntza bakarra izateko presioa handia da, batez ere hedabideetan, nahiz eta zehatz-mehatz ez jakin horrek zer esan nahi duen".

"Ingelesa, sistema global baten erdigunean kokatzen da, eta hor, nazioarteko moneta sisteman dolarrak duen betebehar bera du. (...) Billete berdearen bi ezaugarriei esker, (ordaintzeko modua izatea eta nazioarteko erreserbako moneta dominatzailea izatea) Amerikako Estatu Batuak gainerako planetaren kontura bizi daitezke. Hizkuntza hiperzentrala edukitzeak errentagarritasun handia lortzeko egokieran jartzen du.

Estatu Batuek, batetik, etekin ideologikoa ateratzen die hizkuntzari: «Mugaz haraindiko alderdi estatubatuarrak munduko ‘elite’ gehienak nagusiaren hizkuntzaren basailu izatera bultzatzen ditu (...). Bestetik, etekin ekonomikoa dago, «gainerako estatuak baitira ingelesa ikasteko edo itzultzeko gastuak ordaindu behar dituztenak». Mundu multipolarra nahiko bagenu ordea, ordenu linguistikoak ere multipolarra beharko luke Cassenen ustez eta horrek esan nahi du ingelesari ez zaiola utzi behar ez sinbolikoki, ezta materialki ere, hiperzentralitatearen monopolioa izaten.

Monopolio hori hausteko aterabideak aurkezten hasita, «hizkuntz familiak» terminoa kontuan hartu eta hizkuntza horien arteko ulermena irakastea proposatzen du. Batik bat, hizkuntza latinoen familiari buruz ari da Cassen: «Hizkuntza horiek, ikasketari dagokionez, hizkuntza bakartzat har daitezke (...). Hizkuntza erromantzeak ofizialak dira 60 estatutan: 30etan frantsesa hitz egiten dute, 20tan espainola, zazpitan portugesa, bitan italiarra (Italia eta Suitza) eta estatu batean errumaniarra. Andorran katalana darabilte... Ingelesa hizkuntza ofiziala 45 estatutan baino ez da eta arabiera 25etan".

2025erako aurreikusitako demografiari dagokionez, zifra hauek aipatu ditu Cassenek: 1.561 milioi txinatar, 1.048 milioi anglofono, 484 milioi gaztelera hiztun, 285 milioi portuges hiztun eta 506 milioi frankofono. Kopuruak ikusita, hiperzentralitatea ingelesean ez beste inon ezartzea aurreikuspenerako gaitasun gutxi erakustea dela uste du Cassenek.

Europan, ingelesa, eskolako oso maila goiztiarretan sartzen saiatzen ari direla dio eta ez du etorkizuna hor kokatzen: «Europan hizkuntz aniztasuna beharrezkoa dela uste badugu, arrazoi asko daude, hain justu, ingelesa izan ezik, gainerako hizkuntza guztiak irakasteko. Ingelesa hirugarren hizkuntza moduan ikasteko denbora izango da gero (...).

Ez diezaiegun europarrei beste behin ere esan, komunikatzeko ingelesak beste ezerk ez diela balio. Europako Batasunean 174 milioi biztanlek hitz egiten dituzte hizkuntza latinoak eta anglofonoak 70 milioi baino gutxiago dira. Umberto Ecok dioen bezala: ‘Poligloten Europa ez da hizkuntza asko erraz hitz egiten dituen hiztunek osatzen dutena, baizik eta onenean ere, bakoitzak bere hizkuntza hitz eginda elkar ulertzen dutenena, nahiz eta bestearen hizkuntza ondo hitz egiteko gai ez izan».


Azkenak
2024-11-15 | Axier Lopez
Georges Abdallah askatzeko agindu du Frantziako Justiziak, Europako preso politikorik zaharrena

Urriaren 24an 40 urte egin du preso Georges Ibrahim Abdallah libanoarrak Frantziako Estatuan. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatua da... [+]


Osakidetzari eginiko erreklamazioak %20 igo dira azken urtean

Kexak eta esker onak paretsu mantendu dira, baina erreklamazioetan bada aldea. Esaterako, aurtengo ekaina iazkoarekin alderatuta, ia %30 igo dira erreklamazioak.


2024-11-15 | Leire Ibar
Iratiko Oihana Biosfera Erreserba izendatu du UNESCOk

UNESCOk Munduko Biosfera Erreserben Sarea zabaldu du hamaika izendapen berrirekin, horien artean da Iratiko Oihana. Astearte honetan jaso dute diploma Zaraitzu eta Aezkoa ibarretako presidenteek Ariben. 


Doakotasuna itunpeko ikastetxeetan: zer dela eta?
Zertarako irakaskuntza kontzertatua?

Eskola publikoko eragile gehienen kontra EAEn onartu den Hezkuntza Lege berriak irakaskuntza kontzertatuaren doakotasuna bermatzea du helburu, beti ere botere publikoen finantzaketaren bidez, jakina. Espainiako Estatuan ere gobernukideek... [+]


2024-11-15 | Gorka Julio
S2 - Sareak berreskuratu eta berrasmatu

Azaroaren 15ean Errenteria-Oreretan Euskal Herria Digitala osatzen dugun eragileek antolatutako hirugarren jardunaldiak egingo ditugu. Autodefentsa digital feminista lantzeko tailer bat eta digitalizazio demokratikoa oinarri izango duen hitzaldi bat izango dira... [+]


“Menopausia patologizatu beharrean, etapa baten parte gisa bizi behar dugu”

Sexologian eta zoru pelbikoan aditua den Juncal Alzugaray Zurimendi fisioak zenbait gako eman ditu klimaterioa eta menopausia hobeto ulertzeko.


Bazterkeria egoeran dauden pertsonen inklusioa lantzen duen zinema festibala abian da Bilbon

Bizitegi elkarteak 2016a geroztik antolatzen duen duen film eta antzerki jaialdia jada abian da Bilbon.


2024-11-15 | Sustatu
The Guardian eta La Vanguardia egunkariek X/Twitter utzi dute

The Guardian egunkari britainiarrak lehenbizi eta La Vanguardia katalanak (espainolez argitaratzen du edizio zabalduago bat, baina katalanezko bertsioa ere badu) erabakia jakinarazi zuten atzo X/Twitter sare soziala uzten dutela, desinformazioaren ukuilua bihurtu delakoan.


2024-11-15 | Gedar
Haserrea Gurutzetako ospitalean, Joint Commission-en auditoriaren astean

 Aste honetan zehar egongo da AEBko auditoria Gurutzetako ospitalean; bere estandarrak betetzen dituzten osasun-zentroei akreditazioa ematen die. Osakidetzak 106.843 euro gastatu ditu bere aurrean itxurak egiteko.


Israelgo justizia ikertzen ari da ea Netanyahuk bazuen urriaren 7ko Hamasen erasoen berri

Hori da Israelgo hedabideetan azken egunotan bolo-bolo dabilen albistea. Baieztapenaren inguruan auzi ugari daude, eta horietako batzuk ikerketa judizialean aztertzen ari dira. Israelgo Estatuko Fiskaltza urriaren amaieratik ikertzen ari da Benjamin Netanyahu Israelgo lehen... [+]


'Zorretan'
Berezko lore bat

ZORRETAN

Testua eta zuzendaritza: Agurtzane Intxaurraga.
Aktoreak: Miren Gaztañaga, Iñake Irastorza, Jabi Barandiaran.
Noiz eta non: Urriaren 25ean, Donostiako Gazteszenan.

----------------------------------------

Bere argi propioa bilatzen ari den loreari... [+]


2024-11-14 | Uriola.eus
Bilboko euskaltzaleen GUKA mugimenduak euskaraz bizitzeko erronkak irudikatu ditu metroko eskailera mekanikoetan

GUKA Bilboko euskaltzaleen mugimenduak euskararen aldeko ekintza esanguratsua burutu du astearte arratsaldean Deustuko metro geltokian, Bilbon euskaraz bizitzeko oztopoak eta aukerak irudikatzeko.


Eguneraketa berriak daude