Ukatzeak ez du arazoa desagerrarazten


2021eko uztailaren 27an
Iazko urtearen amaieratik hona, ugariak izan dira elkarrizketa, negoziaketa, konponbidea, bake bideari ateak irekitzea, normalizazioa eta antzeko hitzen erabilpenak. Hedabideetan, mahai-inguruetan, politika eta gizarte arduradunen artean, maiz entzuten dira, batez ere azkenaldian, elkarrizketa eta negoziaketa hitzak. Baina denak prest badaude elkarrizketaren bidez negoziatzeko, eta hala diote, zer arraio gertatzen da negoziaketa gauzatzeko eta ixteko garaian?

Badirudi askotan hitz horiek -negoziaketa, elkarrizketa...- errazegi, merkeegi erabiltzen direla, bestela ez litzateke ulertuko, hainbeste aldiz aipatu ondoren, hain fruitu gutxi ematerik. Eta, jakina, benetan negoziatu nahi bada, horretarako jarreraz aparte, benetako borondatea behar da, eta bakoitza bere egiaren zati bat uzteko prest egon behar da. Eta, noski, bestearen egia zati bat, bederen, onartzeko gai izan. Bestela hitz jario hutsean erortzen gara.

Honelako zerbait gertatu zen Madrilgo Parlamentuan, otsailaren 1ean, Ibarretxe Lehendakaria Eusko Legebiltzarraren proposamena aurkeztera joan zenean. Esku zabalik, negoziaketa eskaintzen, arazoak eta proposamenak aztertu eta eztabaidatzeko asmoz eta gogoz agertu zen Lehendakaria. Eta, hasiera hasieratik, euskaraz gainera, markatu zuen bere lehen puntua: «Eusko Legebiltzarraren izenean nator, euskal herritarron eskubidea gure etorkizuna aukeratzea eta erabakitzea delarik». Aspalditik datorren arazoari irtenbide bat eman nahirik, negoziaketa sakon eta sendo bat irekitzeko borondatearekin heldu zen Lehendakaria. Eta, berehalaxe, hitz bitan, laburtu zuen mezuaren muina: «Erabakitzeko eskubidea eta hitzartzeko betebeharra». Bikote horretan oinarritu zuen argudio eraikigarria: «Gurea da, euskaldunona da, gure etorkizuna hautatzeko eskubidea, baina bai gu eta bai zuek -estatua- behartuta gaude negoziaketa bide bat irekitzera. Ez Zapaterok eta ez Raxoik ez dute erabakiko gure etorkizuna, bai, ordea, Bilbon, Sevillan edo Marokon jaiotako euskal herritar batek.

Lehendakariak bi erakundeen arteko mailara igo zuen eztabaida. Gaia Estatuko Parlamentuaren eta Eusko Legebiltzarraren arteko negoziaketa izaki. Azken honetan »gehiengoz eta zilegitasun osoz» onartutako proposamena zeraman Madrilgo Kongresura eta elkarrizketa txanda bat eskatzen zuen, parez pare, inongo mendekotasunik gabe, inolako morrontzarik gabe. Herri baten ordezkari moduan agertu zen, tinko eta irmo, esaten zuena sinesten zuela helaraziz.

Madrilgo Parlamentuak, aurretik jakina zen moduan, ezezkoa eman dio »gehiengo zabalez» Eusko Legebiltzarraren proposamenari, baina han geratu da irudia, han geratu da proposamena, han geratu da arazoa »konpontzeke». Negoziaketari ateak itxi zaizkio, oraingoz, baina proposamena ez da ezabatu eta bere bidea jarraituko du, eta Lehendakariak, berak, esan zuen bezala, ez dauka itzulerarik, ez du atzera egingo, zailtasunak zailtasun, oztopoak oztopo aurrera segituko du, betiere eskua luzatuz eta negoziaketaren bidez.

Otsailaren 1ean Madrilen entzun da euskaldunon ahotsa, han ikusi da gure ordezkariaren testigantza, nahiz eta estatuko bi alderdi nagusienen aldetik muzin egin zaion. Bakoitza bere erara: Raxoik nazionalismo espainiarraren mitoak eta esentziak harrotuz eta Zapaterok, suabeago, zuhurrago, badaezpada ere, zirrikitu guztiak itxi gabe, ateak zerratu bazituen ere.

Otsailaren 1a, ez dakit egun seinalatu izateraino gogoratua izango den, baina bai egutegi politikoan aipamen berezia izango duela. Ez da euskal ordezkariek Madrilen egiten duten burujabetzaren aldeko lehenengo saioa, gogora ekartzekoak dira foruak ezabatzean egindakoak, baina oraingo hau ozenagoa, aldarrikatuagoa eta jarraituagoa izan dela aitortuko nuke.

Lehendakariak argi eta garbi agertu du Madrilen »estatuko ordezkari politikoen aurrean» zein den herri honen gehiengoaren nahia, bere etorkizuna aukeratzea. Demokraziari ezin zaiola hesirik jarri. Arauak eta legeak baino zabalagoa dela demokrazia.


Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude