Publizitatea: Euskararentzako plaza eta tresna


2021eko uztailaren 27an
Euskararen normalizazio bidean, lehen-lehen mailako garrantzia du publizitateak. Hala dio Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiak eta hala aitortzen du, baita ere, Bai Euskarari Akordioaren Plan Estrategikoak. Praktikan, ordea, inork ez du oraindik behintzat euskarazko publizitatea sustatzeko erantzukizuna bere gain hartu.

Konformista samarrak ari gara izaten euskaldunak publizitatearenean. Espainiako Barne Ministerioak publizitate kanpaina baten bitartez gazte euskaldunak drogak hartzera animatu zituenean, hausnarketa eta zarata publiko pixka bat egin genuen euskarazko publizitatearen inguruan. 1999. urtean izan zen, gaztelerazko "A tope sin drogas" leloa, leloren batek euskaratu zuen: "Atsedenik ez drogarik gabe".

Konformaerrazak izaten jarraitu genuen hala ere. 2000. urtean, esaterako, ARGIA aldizkariak Publizitate Saria eman zion hemengo iragarle oso ezagun bati, zergatik eta "iragarkiaren euskarazko bertsioa erdarazkoa bezain duina izatea lortu duelako"... Lorpena bada, egia esan, kanpaina bat zein hizkuntzatan sortua izan den ezin igarri ahal izateko moduan itzultzea. Baina duina ez ezik, eraginkorra izan behar du batik bat publizitateak, eta horregatik esan daiteke euskaldunak ez garela aprobetxatzen ari publizitateak euskarari egin ahalko liokeen mesede guztia.

Zer egin dezake, bada, publizitateak euskararen alde?

- Nonahi dagoenez eta une oro, eta gainera hizkuntzarekin jolas eta egitura berriak egiten saiatzen denez, euskara zuzen, jator eta egokia gizarteratzeko euskarri ezin egokiagoa izan daiteke publizitatea.

- Diru iturri garrantzitsua da publizitatea, eta alde horretatik, euskarazko hedabideen hazkunde eta hedapenerako erabakigarria izan daiteke zeharo. Horrek ekar dezakeen guztiarekin: produktu hobeagoak, audientzia zabalagoak, eragiteko ahalmen handiagoa, erreferentzialtasuna, euskararen presentzia nabarmenagoa...

- Euskara sustatzen laguntzeko ere balio dezake publizitateak: euskararen beraren erabilpena sustatzeko kanpainak, euskaltegiek egiten dituztenak, euskal hedabideenak, euskal produktuak merkaturatzeko egiten direnak...

Asko egin dezake publizitateak euskararen alde. Argi dago. Horretarako, ordea, euskaldunak behar ditugu publizitate agentzietan eta enpresetako komunikazio-arduradun postuetan; adierazkortasun zorrotza euskaraz eta marketinaren eta publizitatearen inguruko ezagutzak, bi-biak dauzkaten profesionalak. Egia esan, Publizitatea eta Harreman Publikoak lizentziatura duten euskaldunak badauzkagu dagoeneko, baina erdalduna izaten jarraitzen du publizitatearen sistemak, eta iragarkiak osorik erdaraz pentsatu eta moldatu ostean, azkeneko unean euskaratzen baldin badira »ia beti egin ohi den bezala», ezin aterako diogu publizitateari euskararen alde egin dezakeen guztia.

Galestarren adibide eredugarria

Galestarrek, esate baterako, argi asko ikusi dute esparru zeharo garrantzitsua dela publizitatea hizkuntza gutxitu bat bultzatzeko, eta enpresek, erakundeek eta gainontzeko gizarte eragileek beren komunikazioetan galesera (ere) erabil dezaten lortzen saiatzeko, hainbat ekintza sustatzen ditu Galesaren Kontseiluak:

- A guide to bilingual design gida egin, argitaratu eta zabaldu, enpresa, erakunde, publizitate agentzia eta gainontzeko gizarte eragileen artean.

- Horiek guztiek kasu bakoitzerako itzultzaile egokiena aurki dezaten errazteko, itzulpen enpresen direktorio bat sortu eta zabaldu.

- Itzulpen labur edo kontsultetarako doako zerbitzua eskaini (telefono zenbaki bat eta eposta bat) beren komunikazioetan galesera erabiltzera doazen enpresa edo taldeei.

- Saltoki eta bulegoetako identifikazio kartelak eta bestelako komunikazio piezak ele bitan egiten dituztenei dirulaguntzak eman.

- Bilingual Design Awards delako sariak banatu urtero.

Behar-beharrezkoa da hizkuntza gutxitu batek publizitatearen plazan duen presentzia ahalik eta zabalena izatea, eta norabide horretan egiten dute lan batez ere galestarrek; baina hizkuntzak publizitatearen plazan betetzen duen lekua areagotu ez ezik, betetzen duen papera ere hobetu behar litzateke, publizitateak hizkuntzaren alde ahal duen guztia egin dezan nahi badugu.

Publizitatea, plaza eta tresna

Ohiturarik ez duten enpresa, erakunde eta elkarteek euskarazko publizitatea (ere) egin dezaten lortu behar dugu, batetik. Bestetik, berriz, publizitatea ele bitan egiten dutenei ikusarazi behar diegu bi hizkuntzatan aterako den kanpaina batek bietan funtzionatu behar duela. Konturatu behar dute euskarak ez lukeela beren kanpainetan paper anekdotiko hutsa bete behar, baizik eta funtzionala eta eraginkorra.

Iragarle euskaldunen kasuan, gainera, euskara hutsezko produktu edo marka bat iragarri nahi denean alegia, publizitatea euskaraz sortu dezaten sustatu behar genuke. Euskarazko publizitate eraginkorra egiten badakigula erakusten duten adibideak badaude, gutxi baina onak: EiTBren euskarazko komunikabide orokorrak, ETB1 eta Euskadi Irratia sustatzeko egin zen kanpaina entzutetsuak, txapelari ez ezik, euskarazko publizitateari ere eman zion buelta "Zabal-zabalik" harekin (eta horregatik sarituko zuen ARGIAk 2003. urtean).

Eta oraindik gure artean den beste publizitate kanpaina batek, euskara sustatzeko asmoz Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailak egin duen azkenak, erakusten du euskarazko publizitatea izan daitekeela zeharo berritzaile eta frexko, euskal senetik sortua: "Direnak eta ez direnak zertzeko. Esanak Esan. Euskara".

Andoni Egañak, Joxerra Garziak eta Kike Amonarrizek euskararen kalitateari buruzko txostenean bi aholku edo proposamen egiten dituzte euskarazko publizitatearen esparrurako propio. Ekarpen bat baino gehiago egin genuen, baita ere, Euskarazko I. Kazetaritza Kongresuan publizitatearen inguruko mahai-inguruan. Eta artikulu honen egileak ere astero jarduten du gai honen inguruan sarean: http://www.sweetcreeps.com/euskaraz

Konformistak izateari utzi, eta serio helduko bagenio euskarazko publizitatea sustatzeari, egiteko eta irabazteko asko genuke seguru euskaldunok eta euskarak. Egingo al dugu zer edo zer? Zein erakundek hartu nahi (behar) du erantzukizuna?


Azkenak
Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


47 urteko gizon batek bere ama hil du Irunen

Atzo eguerdian labanaz eraso zion bere amari Irunen eta Donostiako Ospitalean hil da. Erasotzailea epailearen aurrean deklaratzeko esperoan dago.


Ipar Euskal Herriko lehen indarra izaten segitzen duela ohartarazi du ELBk, botoen %48 jasorik

Otsailaren 6 honetan zenbatu dituzte departamenduko laborantza ganberarako bozak. Biarnoa eta Ipar Euskal Herria biltzen dituen departamenduan lehen indarra izaten segitzen du agroindustriaren sustatzailea den FDSEAk baina indarra galdu du: %54tik %46ra pasa da.


2025eko urtarrila, mundu mailan inoiz erregistratu den urtarrilik beroena

Aurtengo urtarrila 1850. urteaz geroztik beroena izan dugu. Gainera, aurreko hilabeteen joera mantentzen du, azken hemeretzi hilabeteen artean, hemezortzigarrena da bero erregistroak apurtzen. 


Ehunka emakume hil eta bortxatu dituzte Kongoko Errepublika Demokratikoko espetxe batean

Nazio Batuen Erakundeak adierazi duenez, Goma hiria hartu ondoren hango espetxe batean zeuden ehunka emakume bizirik erre zituzten M23ko matxinoek, eta denak hil. Herrialdearen ipar ekialdean borrokan diharduten talde armatuek sexu indarkeria "arma gisa" erabili dutela... [+]


EITBko Euskara Batzordearen adierazpena

Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]


Euskal Herrian Euskarazek manifestazio nazionala deitu du apirilaren 6rako Baionan

Manifestazioa goizeko 11:30ean izango da, Justizia Jauregian. Mugimenduak euskaldunon eskubideen alde eta auziperatuekiko elkartasunean luzatu du deialdia. Auziperatuek iazko Euskararen Egunean Baionako Justizia Auzitegian "Justizia Euskararentzat" pintaketa egin zuten... [+]


Trumpen Gazarako proposatutako garbiketa etnikoak hautsak harrotu ditu nazioartean eta AEBetan

AEBetako presidentearen Gazako palestinarrak kanporatzeko asmoak aurkako erreakzio ugari eragin ditu nazioarteko nahiz herrialdeko politikan, baita Alderdi Errepublikanoan ere. Gehienek "garbiketa etnikoa" sustatzea egotzi diote, baina Trumpek bere asmoa berresten... [+]


Eguneraketa berriak daude