Net Hurbil: Indian ikasi dute hondamendiei aurre egiten


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Indiako Gobernuz Kanpoko Erakundeek (GKE) esperientzia handia pilatu zuten duela lau urte Gujarat herrialdean gertatu zen lurrikara handian, eta horregatik erantzun diete hain azkar duela hilabete eta erdi tsunamiak (Tamil Nadu herrialdean batez ere, baina kostaldeko beste herri askotan ere bai) kaltetu zituen jendeen beharrei.

New Delhiko gobernuak nazioarteko laguntzari publikoki uko egin zionean, aditu askok aipatu zuen Indiako agintariak potentzia handiaren plantak egiten ari zirela. Baina Indiako prentsaren jarraipena egin dutenak ohartu dira beste arrazoi bat ere bazela: bertako GKEak sendoak dira, oso ugariak eta herrialde osoan barna daude kokatuta. Horregatik, tsunamiaren indarrez Tamil Naduko kostaldea eta Andaman eta Nicobar uharteak birrinduta geratu zirenean, erakunde horietako batzuk biharamunetik lanean ari ziren bertan, besteren artean, South Indian Fisher Folk Society (Indiako Hegoaldeko Arrantzale Jendearen Elkartea) eta Sneha, (Madrasen fundatutakoa) laguntza psikologikoan ahalegintzen dena.

Mendebaldeko gizarteetan (dena esateko, batez ere herritar turista asko bertan galdu dituztenen artean, hala nola, Suitzan, Suedian, Britainia Handian edo Holandan) hondamendi honek solidaritate uhin zabala eragin badu ez da txikiagoa Indiako herritarren artean piztu duena. Bertako kronistek diotenez, karrika, horma eta komertzioetako kristalak elkartasuna aldarrikatzen duten afitxez bete ziren tsunamiaren biharamunetik. Hemengo artistek bezala, Bolliwood-eko zine izar famatuek dirua eman dute eta batzuk triskantzaren parajeetaraino iritsi dira. Prentsa eta telebistek kontu korronteak eskaini dituzte dirua emateko.

Indian diren Gobernuz Kanpoko Erakunde ugariek beren materialak eta giza ekipoak jarri dituzte lanean, baina horiekin batera katastrofe batean ondo edo gaizki egiten denaz pilatu duten informazioak urrea balio du. Erakunde horietako asko Gujarat herrialdeko Kutch eskualdean 2001ean gertatu zen lurrikara izugarrian trebatu ziren eta munduko herritar gehienok hondamendi hartaz ahaztu garen arren beraiek hango esperientzia zeukaten fresko jasota ingurura esportatzeko.

The Times of India Online egunkariak titulu hau ipini zion Harit Mehta-k sinatutako kronika bati: «Kutch-eko GKEek beren esperientzia esportatu die tsunamiak kaltetutakoei». Pasarte batean zioenez, «GKE asko jadanik kanpatuta daude Indiako Hegoaldeko kostaldean eta batzuk Indonesiarantz abiatu dira, bertako erakundeei Kutchen ikasitakotik erakusteko ».

Tamil Naduko Nagapattinam herrian kazetariak bi boluntario elkarrizketatu zituen Kutch Navnirman Abhiyan (KNA) erakunde-koordinatzailekoak, eta hauek berehala ohartuak ziren esku artean zeukaten arazo larriena, boluntarioen eta erakundeen arteko koordinazio falta zela.

Kostalde horretan Gujarateko 42 erakundetako 100 boluntario ari ziren lanean urtarrilaren erdialderako, eta beste GKEak auzoko lurralde batzuetan zeuden hedatuta. Denen artean koordinazio zelula ipini zuten martxan, eta ondoren hasi ziren errehabilitazio, herri sukalde, mediku laguntza, osasungintza, gorpuen lurperatze, haurren zainketa eta etxe eraikuntzan.

Dena galdu duena ez umiliatu

Indonesiako GKE koalizio batek dei egin zien indiarrei laguntza eske, eta bertara abiatu behar zuten boluntario batzuekin mintzatu zen Harit Mehta. "Kontzeptu mailako laguntza eskatzen dute". Boluntario horiek garapen ahaleginetan ari zirela harrapatu zituen 2001eko lurrikarak Gujaraten. Gero gainera bi zikloi ere jasan zituzten herrialde hartan. Geroztik beren langintza nagusia gobernuaren eta atzerrikoen laguntzak herritarren artean ondo bideratzea izan da, lurrikararen biktimek berriro gizartean beren lekua egin dezaten. Orain Indonesian dakitena erakutsi eta laster bertako erakundeei utzi nahi diete lan egiten, beraiek Indiara alde eginda. "Hondamendiaren ondorengo denbora antzekoa da denetan: edonon laguntza piloa kaos betean iritsita. Koordinazioa da gauzak hobetzeko lan nagusia".

Kolpez iritsitako laguntza kaotikoaren arazoak ezagutzeko Madraseko The Hindu egunkariak R.K. Radkakrishnan kazetaria bidali zuen Tamil Nadu herrira, GKE horiek egin behar zuten bilkura batera. Albistearen buruan honakoa idatzi zuen urtarrilaren 3an: "Hondamendi naturalen biktimen zainketan eta errehabilitazioan esperientzia handia duten GKE hauek gaur bilkuran eskatu diote Indiako Gobernuari jakinarazi dezala zehatz-mehatz laguntza lanak noiz bukatu eta errehalibitazioa noiz hasiko den".

Boluntario buruekin mintzatzean batek esan dio: "Zenbat eta doako janari gehiago bidaltzen duzun, orduan eta menpekotasun gehiago ari zara eragiten. Laguntza noiz bukatuko den argi esan behar duzu".

Tsunamia gertatu eta egun gutxiren tartearekin ohartu ziren bilkuran zeuden boluntario horiek haiek lau urte lehenago Gujaraten ikusitako arazo berak ari zirela orain errepikatzen Tamil Nadun eta bestetan. "Badakigu lehen 25 egunetan egindako akatsak gero etengabe errepikatuko direla. Lagundu nahiak hasieran laguntza eskea gainditu egiten du".

Aldiz, boluntario horiek kexu ziren hondamendiaren lekuetan oso jende gutxi dagoelako bertakoei entzuteko. Familia, lana, etxea, abereak, dena galdu dutenak shock egoeran daude eta haiengana entzutera hurbildu behar da. "Herritarrei entzun eta haiekin hitz egin besterik egingo ez duten jendeak behar ditugu epe batean. Biktimek ez dute aholkulari beharrik, beren barruak husteko entzutera hurbilduko zaizkien gizakiak baizik".

Ez dituzte nahi adopzio loturak ere, urrutiko pertsona, herri edo enpresek borondate onez eskaintzen dituzten adopzio horietakoak. "Hori hasiera txarra da herrien eta familien berreraikitze lanetarako. Lagundu nahi dutenek ez dute presaka adopzioetan sartu behar. Eraikitzen laguntzeko elkarteak osatzea formula hobea da. Lehen unean erabiltzen diren hitzek baldintzatuko dituzte geroko harremanak".

Mundu osoan zabaldu den elkartasun ahalegin honetan sortu diren okerrak, horiek bai iritsi dira gure begi-belarrietara. Indiako egunkariek ere eman dute horien albiste, The Sunday Expressek, konparazione: «Jakin dugu tsunamiak kaltetutako herrietan hasi direla saltzen dohain edo oso merke eskuratu dituzten gauzak». Herritarrek bertako GKEek emandako arroza edo dilistak saldu dituzte. Laguntza bonoak ere bai. Borroka eta ukabilkadak izan dira laguntza materialen zain zeudenen artean eta eskuratu zituztenek biharamunean saldu egin zituzten.

Baina bertan diren boluntarioek kontatu dituzte alderantzizko kasuak ere: ezer gabe geratu diren hainbat herritarrek uko egin die modu umiliagarrian eskaini dizkieten laguntzei. Pertsonekin hitz egiteak zenbat balio duen.


www.argia.eus/nethurbil helbidean, gai honi buruzko informazio gehiago eta Interneteko loturak.


Azkenak
2025-03-08 | ARGIA
ARGAZKI GALERIA
Mugimendu Feminista: “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude”

Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.


2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Mazónek ez du lortu bere misioa: Valentziako gurasoek katalanaren alde egin dute

“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]


800.000 euro gastatuko ditu EBk errusiar inbasioaren mamuari aurre egiteko

Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]


Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


“Topaketa antiinperialistak” egingo ditu Askapenak martxoaren 15 eta 16an Bilbon

Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]


Eguneraketa berriak daude