Ezabatu, ezin batu?


2021eko uztailaren 28an
Hilaren hasieran, Nafarroan gehien saltzen den egunkariak Antsoaingo Euskara patronatuburuaren iritzi gutuna argitaratu zuen: "Respeto… A qué?, y… A quién? En Ansoáin" (Diario de Navarra, 2005eko ilbeltzaren 8koa, 19. orr.). Kexu eta salaketa gutuna zen, Euskal Herrian Euskaraz taldeak antolatutako azken ezabaketa egunaren karitik, Antsoain herriko sarbideetako hainbat bide seinale eta errotulu elebidunetako gaztelaniazko testuak ezabatu baitituzte.

Ez da lehendabiziko aldia iritzi gutun horrek salatutakoa gertatzen dela. Egia erran, azken urteotan nik neuk anitzetan izan dut horren gaineko kezka eta arrangura.

Euskal Herrian Euskaraz taldeak hogeita bortz urte bete berri ditu Euskal Herrian euskaraz bizi ahal izatearen aldeko aktibismoan. Anitz izan dira euskaldunon hizkuntza eskubideen egoera zerbitzu publikoetan eta, bereziki, herritarrendako berebiziko garrantzia duten hezkuntza, justizia edo osasuna moduko arloetan hobetzeko antolatutako mobilizazioak: elkarretaratzeak, giza-kateak, sinadura eta kexa bilketak, gose grebak, intsumisio judizialak... beti ere euskararen giza eta lur esparru osoari erreparaturik. Hori ez ezik, hizkuntza eskubideen gaineko materialak argitaratu ere egin ditu, adibidez, Bideak, euskaldunon eskuliburua liburuxka; eta aldarrikapen egunak antolatu ditu, 2004ko apirilaren 4an Lesakan jendetza bildu zuen hizkuntza eskubideen aldeko lehen Aldarrikapen Eguna, kasu; edo ezabaketa egunak, euskararen ikusgarritasun sozialaren agerkari diren seinale eta errotuluetan euskarak bere lekua behar duela aldarrikatzeko. Horiek denek, eta aipatzeke gelditu diren bertze anitzek, aski ongi azaltzen dute zein izan den azken mende laurdenean talde honek euskaldun jendearen hizkuntza eskubideen alde, gizartearen akuilu eta erakunde publikoen presiobide gisa, egindako lana. Bihoakiola nire zorionik zintzoena EHEri bete berri dituen hogeita bortz urteengatik.
Baina, kezka eta arrangura erran dut arestian. Bai, kezka Iruñerrian errotulu elebidunetako gaztelaniazko testuak ezabatzea euskararendako eskatzen dugunarekin kontraesanean dagoelako. Arrangura, horrek Nafarroako egungo egoeran euskaldun jendearen eskubide bidezkoarekin ulerberatasuna handitzen lagunduko ez duelako.

Ederki ezagutzen dugu Nafarroako Gobernuak euskararen kontrako bere gurutzada hasi zuenez geroztik zer aldaketa gertatu zen bide seinale eta errotulu elebidunetan. Hiru hitzetan: euskara desagerrarazi zuten. Eta euskaldunon hizkuntza eskubideen kontrako egoera horretan anitz gizarte erakunde aritu dira lehen elebidunak ziren errotulu horietatik euskara ezabatu izana salatzen, horrek adierazten duen bazterkeria eta aniztasunaren zapalketa agerian uzten eta geure kexa Nafarroan, Euskal Herrian, Estatuan nola Estatutik kanpoko ahal diren foro gehienetan zabaltzen.

Kezka eta arrangura erran dut arestian, Antsoainen salatu denarekin argudioak ematen baitizkiegu euskara agerizko den orotik kanpo nahi duten horiei, eta geure aldarrikapenari indarra eta koherentzia kentzen baitizkiogu. Nafarroan hizkuntza gutxiengoarendako begirunea, izateko eta garatzeko eskubidea eta gehiengoarekiko legezko parekotasuna eskatzea eta gehiengoaren hizkuntza ezabatzea ez dira adosgarriak. Ezin gara ibili, batzuk errotulu elebidunak eskatzen eta bertzeak errotulu elebidunetako erdal hitzak ezabatzen.

Euskal Herrian Euskaraz taldearekin egin bezala, Ipar Euskal Herrian euskal jendearen hizkuntza eskubideen aldeko aldarrikapena egiten duten Demoak ere zoriontzea dagokit, berriki bortz urte bete baitituzte. Demoen ez-biolentzia aktiboak frantses hutsezko zerbitzu publikoen alorrean euskararen erabilera eragitea du xede. Ezagunena, agian, Societé Nationale des Chemins de Fer (SNCF) tren enpresa publikoaren aitzinean eraman duten mobilizazioa eta desobedientzia zibilaren estrategia da, zuzena ez dena zuzenduz, hau da: frantses hutsezko seinaleetan euskarazko ordaina tindatuz.

Niri bederen, eraginbide oso ezberdinak iruditzen zaizkit erdara hutsezko seinaleak ezabatu, erdara hutsezko seinaleetan euskarazkoa ere idatzi edo seinale elebidunetako erdal testuak ezabatu. Ezberdinak diot, aurreneko bietan euskararendako leku eza salatu eta dagokion lekua aldarrikatzen baita. Hirugarrenean, ordea, elebitasuna da, preseski, ukatzen dena.

Nafarroan euskaldunok ez gaude ezer eta inor ezabatzeko moduan, guregana indar eta jende berriak erakartzeko premian baizik. Ezabatzea ezin batzea bailitzan dagerkigu eta ez dut uste euskararendako eskatzen duguna ondoan dugun hizkuntzarendako ez aitortzeko egoeran gaudenik.


Azkenak
Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


“Oldarraldi faxistari” galga jartzeko deia Errenterian

Oldarraldi faxistaren aurrean askatasuna leloarekin manifestaziora deitu dute dozenaka herritarrek. Ostiralean —hilak 21— 19:00etan Herriko Plazatik abiatuko da protesta, eta ahalik eta jendetsuena izatea nahi dute deitzaileek, faxismoaren oldarraldiari galga... [+]


Eguneraketa berriak daude