Panpi Saint-Marie: «Euskal Herria biziaraztea ekimen politikoa da funtsean»


2021eko uztailaren 28an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
120 auzapezen sostenguarekin eta 1.000 lagunen presentziarekin inauguratu zen Laborantza Ganbera. Pozik?
Bai. Alta, komeni da zehazpen bat egitea. Hastapeneko proiektuari 120 auzapezek eman zioten baietza, baina orduko proiektua ez da egungoa, proiektuak ez du erran bera egun. Hau da, 120 auzapezek estatuari eginiko Laborantza Ganberari eskaera sostengatu zuten. Eskaera egin genuenetik, 1995ean, Paueko Ganberak mespretxuak eta jarrera bortitzak baino ez dizkigu erakutsi. Proiektua sozializatuz joan den ahala ganberaren eskaera eta eraikitzeko moldea erradikala bilakatu da. Azkenik, ELBk eskaera obratu du. Alabaina, gaur egun 120 auzapez horiek berdin emango ote lukete baiezkoa? Auzapez kopuru horrek Laborantza Ganbera ofizialari baietza eman zion, baina hau ez da ofiziala.

Prefetaren mehatxuak jaso zenituzten. Inaugurazio egunean beldur al zineten?
Ez baitezpada. Prefetak badaki guk ez dugula proiektua geldituko, baina berak laborariengan beldurra sarrarazi nahi zuen: proiektuari ilegaltasun kutsua ezarri nahi izan dio. Guk, berriz, konfiantzazko mezua helarazi diogu jendeari lehenbailehen. Adibidez, Ganberaren izena euskaraz eman dugu eraikinean. Gisa horretara, ezin dute erran izen bera daraman Paueko egoitza ofiziala »frantsesez» ordezkatu dugunik. Ganberaren izen nagusiaren azpikoak Pour une devéloppement rural dio. Prefetak egitura hau ilegala dela dio, dirua ez baitu jaso erakunde publikoetatik. Guk legearen araberako elkartea dela diogu. Inaugurazio eguna arte ez zen existitzen, laborarien bozen bitartez sortu da. Ondoren, eskaera prefekturara eraman dugu legala izan dadin. Prozedura errespetatu eta desmartxa eta argipenak eman dizkiegu laborariei. Aritzeko manerak zaindu ditugu prefektuak jendea izutzeko agertu duen asmoari aurre egiteko.

Nolanahi ere, auzapezek ongi erantzun zuten inaugurazio egunean.
Bai. Hendaiako auzapezak »eta ez da abertzale» presioak politikan ohikoak direla eta kuraiaz erantzun behar zaiela erran zuen. Auzapez abertzaleentzat desafioa izan da. Abertzale ez direnentzat, berriz, iraultza gisakoa. Auzapezak, oro har, lasai egon ziren, ekimena legala dela transmititu zuten. Ororen buru prefektuak proiektuari oihartzuna eman dio eta «laborarien alde jokatu du» (irriak).

Euskal laborariek bere ganbera daukate. Epe laburrean zein da egitekoa?
Proiektuak hamasei langile bildu nahi ditu, gutxienez. Baina zuhurtziaz jokatu behar dugu. Urte hondarrerako ongi liteke zortzi langile ukatea. Oraingoz bi langilerekin hasi gara. Animatzaile nagusi batekin eta bere ondokoa. Paueko Laborantza Ganberako bozak burutu bitartean bi urte ditugu gure ganbera antolatzeko, laborariei frogatu behar diegu laborantza lagundu eta egituratu dezakegula. Laborarien artean badago abertzale munduko ez den asko, eta horiei bereziki zerbitzu sendoa eskaini behar diegu. Laboraria administrazioak itota bizi da »paperen eta tramitazioen menpe» eta guk Ganbera hau arazoak konpontzeko dela erakutsi behar diegu. Arazo anitzek jurista baten laguntza behar dute eta proiektua bermatzeko jurista bat ere lanean ari da Ganberan.

Ganbera Hegoaldeko Robles-Arangiz Fundazioaren diru laguntzaz sortu da.
ELBk 550 kide inguru ditu. Guk ezin dugu egitura hori muntatu, ezta Batera plataformaren inguruko taldeen laguntzaz ere. Berehala ohartu ginen Hegoaldeko sektore sindikalen laguntza behar genuela eta proiektua haiekin landu dugu. ELA izan da lehenik interesatu dena, eta besteak ondoren heldu dira, bakoitza bere ahalen arabera. Guretzat oso pozgarria da. Sindikatuez gain, Udalbiltzak ere sostengu ekonomikoa nahiz politikoa eskaini dizkigu. EAJko EBBko Josu Jon Imaz lehendakariaren eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza sailburu Gonzalo Saenz de Samaniegoren sostengua dugu halaber.

Prefetak berehala erran du dirua Espainiatik heldu dela…
Sosa atzerritik heldu dela dio. Guk ganbera ofiziala eskatu genuen eta ukatu ziguten. Sosa lagunengandik hartu dugu. Ez dut uste hori debekatua denik. Europatik heldu diren diru laguntzak atzerritik heldu dira. Oraingoan Europako lagunengandik heldu zaigu eta gainera lagun euskaldunengandik. ELBk euskalduntzat jotzen du bere burua, ez abertzale. Euskal Herrian eta munduan oro har erroturiko sindikatua gara. Euskal Herria errealitate soziala dela diogu. Beraz, sosa ez da Espainiatik heldu, Euskal Herritik bertatik heldu da. Gainera, sosa langileen aldetik heldu zaigu. Keinu naturala eta eskergarria da.

FDSEAko Jean-Pierre Goitik ganbera "legaltasunik gabeko elkartea" dela erran du.
Goiti Paueko Laborantza Ganberako lehendakariordea da. Zer erranen du? Paueko Ganberak ematen dio jatera. Goitik gure alde amiñi bat eginez gero bere kargutik kenduko lukete. Baina honezkero ezin du gure Ganbera legala ez dela erran. Gurea ez da Paueko Laborantza Ganbera, gurea elkarte bat da. Alta, urte batzuen buruan estatuak gurea errekonozitu beharko du, erronka hori irabaziko dugu. Honelako proiektuak »Seaska eta Herrikoa bezala» hasieran ez dira onartuak, alta herriko erakundeetan eta jendartean txertatzen bada, estatuak azkenean onartu beharko du. Orduan egitasmo politikoa bilakatuko da. Euskal Herria biziaraztea ekimen politikoa baita funtsean.

ELAko Jose Elorrietak Ganbera proiektu nazionaltzat jo du. Hazparneko kontseilari Beñat Intxauspek, berriz, proiektua laborarien arlo profesionalean garatu behar dela, ez politiko bihurtu, erran du.
Nahi dutena erran dezakete, libre da, ezta? Elorrietak alde bat azpimarratu du, Intxauspek beste bat. ELBn pentsaera politiko ezberdinak biltzen dira eta laborarien pentsaera guztiak errespetatzen ditugu, baita sostengua ematen dutenenak ere. Guk proiektuari kutsu politikoa kendu nahi diogu. ELBk alkimia hori lortu du, jende desberdinen sostenguak batu ditu: Joseba Permach eta Frantxua Maitia egon ziren inaugurazio ekitaldian, arrazoi desberdinengatik egongo ziren. Adibidez, ELBko kide askok ziur Maitia bozkatzen duela. Orduan, Maitiak bere interesak zaindu behar ditu.

Iparraldeko laborantza proiektuak beste laborarien arreta bereganatu du...
EHNEri ELBren proiektua interesgarria iruditzen zaio. Hegoaldean laborantza ttipia lantzen dute edo industriala. Iparraldean, badugu geure moldea, erdibideko molde bat erdietsi dugu, eta haiek hona so egiten dute. Laborantza herrikoia lantzen ari gara, ekoizpena neurtuz, baditugu geure kontraesanak, bistan da. Zeregin horretan, Hegoaldean nahiz geure diasporan gure proiektua lantzen segitu nahi dugu eta berau ongi azaldu. Mota guztietako euskaldunen atxikimendua eta sostengua jaso ditugu eta erdietsi ditugun lorpenak eskaini eta trukatu nahi ditugu beste laborari euskaldunekin.

Laborantza Ganbera Batera-ren aldarrikapenetako bat da. Laborariak aitzindari, horra! Zer gogoeta egiten duzu?
Laborariok eta ez direnak ere etsituta gaude Batera-ren aldarrikapenak ezin erdietsiz ari garelako. 10 urte borrokan, baina ez ditugu aldarrikapenak lortu. Hala ere, ezin dugu beste 10 urte berdin iragan. Baterak, guk laborariok oro har egin dugun gogoeta bera egin eta landu behar du. Guk hordagoa bota dugu eta Batera bultzatu dugu pixka bat bederen. Laborariok Batera-ren aitzindari gisa agertu gara. Orain bidea irekitzen eta sendotzen badugu, beste aldarrikapenentzako ere bide eta perspektiba berriak zabalduko dira. Egoera zaila da alabaina, baina esperantzari leiho bat irekirik bizi behar dugu.


ASTEKARIA
2005eko urtarrilaren 30
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Intza Gurrutxaga Loidi, EHE-ko kidea
“Oldarraldiaren aurrean, hainbat administraziotatik, adibidez, koldarraldia dator”

Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]


Bidasoako haur eta gazteen psikiatriako kontsultaren itxierak haserrea piztu du

Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.


2025-03-28 | Irutxuloko Hitza
Metroaren lanetako gainkostua 33,3 milioi eurokoa dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak

EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


2025-03-28 | ARGIA
200.000 euro lortzeko kanpaina abiatu du Integrazio Batzordeak

Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]


Atzera bota dute Zaragoza eta Araba arteko goi tentsioko linearen proiektua

Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]


AEBn ekoizten ez diren autoei %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez. 


2025-03-27 | Arabako Alea
Greba mugagabea hasi dute Gasteizko lorezainek

%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


Eguneraketa berriak daude