Nabaskozeko almiradioan bizikletaz

  • Nabaskozeko almiradioa Nabaskoze eta Gazteluberri udalerriek osatzen dute. Bien artean dago Illon mendilerroa. Bizikletaz egindako ibilbide gorabeheratsuan denetik ikusiko dugu: zoko laiotzak, landa latz idorrak, basurde eta orkatzen bizileku diren baso trinkoak, trikuharriak, arroila sakonak... Mendi buelta gogorra da hau baina nahi izanez gero ibilbidea bi egunetan egin daiteke. Udazken goiz batez abiatu ginen Nabaskozeko plazatik. Geroztik, elurrak tapatuko zituen gure gurpil arrastoak.

2021eko uztailaren 27an

Probestu plazako iturrian bidoia goraino betetzeko. Errepidean behera abiatu eta, 300 metrora, ezkerreranzko bihurgune itxiaren ostean bide ertzeko hesiaren tarte batetik eskuinera egingo dugu. Jaitsiera laburra baina zoragarria da zuhaixkek bildutako tunel moduko batetik. Amaieran topatuko dugun zubia gurutzatu eta ezkerrerantz segi. Biluztutako soroen artetik doa bidea orain. Hurrengo bi bidegurutzetan eskuinera egingo dugu. Aurreraxeago errekasto bat topatuko dugu eta horri jarraituz egingo dugu bidea lau bat kilometroan. Erreka ikusi, ez da ikusten; bailaraxkaren zuloko landaredi oparoak salatzen du. Erreparatu gure eskuineko mendi magalaren eta ezkerrekoaren arteko kontrastea. Lehendabizikoa iparraldera begira dago eta zuhaitz lerdenak ditu, hostogalkorrak asko; bigarrena egutera da, hegoaldera begira dago eta sastraka eta zuhaixka iharra du gehiena.

Hirugarren kilometroa bete ahala zubia, ataka eta eroritako borda batzuk pasako ditugu. Bidea gorantz doa baina nola errekaren hegitik goazen, malda gozoa da. Bosgarren kilometroan ezkerretik jarraituko dugu. Geroxeago erreka gurutzatu, urte sasoiaren arabera bustialdia hartu, eta aldapa pikoa hasiko da. Eskuineranzko bihurgunean hartu arnasa oraindik puska bat geratzen da eta.

Egurretan ari den nabaskoztarrarekin bi hitz

Biskasa izeneko paraje ainube horretan topatu genuen Valerio Hualde nabaskoztarra negurako egurretan ari zela. Zerramotorraren harrabotsa isiltzean agurtu eta bota berri duena zein zuhaitz den galdetu genion. Illona »mendilerroari izena ematen dion zuhaitza, euskaraz iarroa» dela erantzun zigun eta irri karkailetan hasi zen negua gogorra izango ote dugun galdetzean. Ez zaio gaizki etorri izango bildutako egurra! Gero azaldu zigun nola Kontzejuak baimena ematen dien herritarrei etxeko sutarako egurrez hornitzeko. Hori bai, norberak egin behar du entresaka dagozkion bost tonak hartzeko. Denetik botatzen omen dute, gehiena iarroa, haritza eta pagoa. Arnasa bere onera ekartzean berriz bideari eutsi genion.

Ibilbide motza

Ezkerreranzko bihurgune batean bukatzen da aldatsaren zati latzena. Gero bidegurutzean zuzen jarraituko dugu mendi-lepora iritsi arte. Lepo honetatik hegoalderantz Illon mendilerroaren ikusmira ederra daukagu.

Beherantz egingo dugu erdiko bidetik, ganaduarentzako ataka pasa eta eskuinerantz jarraituko dugu. Adi ezkerrean paralelo datorren errekak sortutako meandroei, aski bitxiak dira eta. Bide honek Nabaskozetik Coronas gainera eta handik Burgira doan errepidera eramango gaitu. Han eskuinera hartuz gero, maldan behera Nabaskozera itzuliko ginateke. Aukera ona da hori itzuli guztia egiteko sasoia, gogoa edo denbora ez dutenentzat.

Gu gorantz abiatu gara bizi antzean, asfaltoak bidean gora egitea asko errazten du eta. Coronas gainean neska-mutil bikotea topatu dugu atseden hartzen, beraiek skate-rollingekin igo dira. Guk ere kera egin dugu bertako orientazio mahaiari bistadizoa emateko aitzakian. Egun argietan sortaldera begiratuz Collarada eta Pala de Ip ikusi omen daitezke hemendik; gaur sinesteak ere lana ematen du.

Ibilbide luzea: Legarozko trikuharria

Etorri garen bidea utzi eta eskuinetik mendian gora abiatuko gara berriz "Erronkariarren artzaibidetik" »zeinu zuri-gorriz balizatua». Bideko ezusteko handienetakoa topatu dugu bat-batean: Jeremiah Johnsonena dirudien txabola. Barrura sartzeko tentazioa izan dugu baina geldialdi gehitxo lirateke hain tarte txikian eta gora segi dugu. Hurrena ehiza postu batzuk topatu ditugu errenkadan. Asper-asper eginda diruditen ehiztariek ezer ez dela pasa esan digute, "birigarroren bat; besterik ez!".

Mellua izena du alderdi honek eta hemen jaiotako errekak Burgiko haitzartera amiltzen dira. Ezpela nagusi da bidearen alde bietan, tartean pinuak, ametzak eta iarroak ere badira. Hurrengo bidegurutzean eskuinera egin dugu eta kostata heldu gara soilgune eder batera, hor zelaia da bidea. Hemendik Borreguil mendiaren (1.423m) iparraldeko mazela ederki ikusten da. Pinuaren berdeak eta hostogalkorren hori-gorriztak tapiz zoragarria egiten zuten orduan. Orain pinuak ez beste denak biluzik egongo dira, edo zuriz jantzita.

Mendi magalean Beata Borda dago eta horren atzetik basoan sartzen den bidetik jarraitu behar dugu artzaibidea utzita. Kilometro neurgailuak hamasei pasatxo markatzen du pare honetan. Basoan sartu ordez soilguneko ertzera jarraitu eta denbora-pasa aritu gara Legarozko dolmena zeinek lehenago aurkitu. Trikuharriak ezpelek osatutako uztaia du inguruan, gordeta dago, eta nekez topatuko genukeen parean duen hormigoizko seinale txikiagatik ez balitz.

Ollateko trikuharria

Zerbait jan ondoren kontrabidea desegin eta basoko gerizpera sartu gara. Orbel gainean kilometro inguru gorantz ibili ondoren bideak behera egiten du beste kilometroa, pinuditik Ollateko zelai ederrera arte.

Hesitutako putzua eta ganaduarentzako aska daude zelaian. Eta aurreraxeago Ollateko trikuharria. Hau ere Brontze Arokoa da eta ezpelen zaintzapean dago. Inguruan beste bi trikuharri daude, baina hurrengo batean zer bilatua izate aldera Nabaskozera jaistea erabaki dugu. Honaino heldu bazarete bale zarete! Igo beharrekoak igota, beheitirantz gozatzea gelditzen da.

Nabaskozera jaitsiera

Trikuharria pasa eta berehala eskuinerantz jaisten da bidea. Hasieran aldapa latza da eta bidea estua. Gainera harri handi samarrak daude tarteka eta komeni da abiadura handiegia ez hartzea. Gero bidexka pista bihurtzen da. Vallau borda inguruan gora egiten du bideak, baina aldats laburra da. Illon mendilerroaren iparraldea alderik-alde ari gara pasatzen. Gure eskuinean Benasa haitzartea gero eta sakonagoa da. Eskuineko amildegiaren ederra arbolatik arbolarako tartean nabari dugu begi ertzetik. 180Nkko bi bihurgune datoz jarraian: lehena eskuinera eta bigarrena ezkerrera. Aprobetxatu abiada moteldu beharra eta gelditu hor. Bigarren errebueltaren kanpoaldean, zuhaixka artetik, Benasako haitzartea patxadaz gozatzeko talaia naturala duzue. Naturgune babestua da inguru hau eta hegazti mota anitzek egiten du habia amildegiko zirrikituetan. Guk dozena erdi putre ikusi ditugu gainean jiraka, ez da harritzekoa, bertatik-bertara dago Arbaiungo arroila eta han munduko sai arre talde handiena bizi da. Okila ikusi ez dugu egin baina aditu bai: kax, kax, kax...

Jaitsiera bukatu aitzin bidegurutzean eskuinera hartu eta udan errekako urez betetzen den igerilekua pasako dugu. Errepidera irtendakoan berriz eskuinera jo eta kilometro eta erdi egin beharko dugu Nabaskozera iristeko.

Herrira sartu ordez aurrera jarraitzen baduzue Santa Maria ermitara iritsiko zarete berehala. Eliza erromaniko ederra da. Erreparatu atearen gaineko orla ajedrezatuari -Jacako estilokoa- eta teilatuaren hegalpeko mensulei, figura apaingarriei -aurpegiak, piztiak...-.

Begi urdinen jatorria
Afari-merienda egiten ari garela ezagutu dugu Jaime Iriarte, nabaskoztarra. Erreportajean jartzeko moduko zerbait kontatzeko eskatu diogu eta kontu-kontari hasi zaigu. Berak esanda jakin dugu Zaraitzuko bailara Uskartzen bukatzen dela eta Nabaskozek «aparteko» barrutia osatzen duela Erdi Arotik Gazteluberrirekin batera: Nabaskozeko almiradioa. Bertakoak, denak, aitonsemeak direla ere azaldu digu eta Jeremiah Johnsonen etxolaz ere eman dizkigu argibideak, ehiztari kataluniar batzuek jaso omen zuten duela hogeitamarren-bat urte. Kontatu digu hemendik atera zela Nafarroako lehendabiziko erregea, Ollaten Abderraman III.ari burua moztu ziona. Eta gerra kontu gehiago: "Napoleonen ejertzitoa Aizpurgin jipoia jaso eta ihesean iritsi zuan Nabaskozera. Mendeku hartzeko herriko emakumeak bortxatu zitiztean... horregatik gaituk hemen hainbeste ilehori eta begi urdin" ondorioztatu du barrez Jaimek. Bera behintzat begiurdin eta ilegorria da. Ez dakigu soldadu napoleondarren razziak edo burua moztu zioten buruzagi mairuarena berak esplikatu bezalaxe jazo ote ziren. Seguruenera historiatik pixka bat eta istoriotik beste pixka bat zuen bere solasaldiak. Ez digu batere inporta, historialari jantzienaren azalpenekin ez genukeen hainbeste gozatuko.

»Asuna», «kokote», «sabayao»... Nabaskozeko erdaldunen eguneroko hitzak
Nabaskozen euskara noiz galdu zen zehatz esaterik ez dagoen arren, XVIII. menderako erdaldundua zegoen ia almiradio osoa. Hala ere Bonapartek egindako euskalkien azterketari esker badakigu Ustaizeko Arrakas Goiti auzoan euskara bizirik zegoela 1863an. Euskarak lorratz gutxi utzi ditu toponimian, ale bakan batzuk baino ez: Alzarri, Basalator, Ilintxeta, Oianzar, Zabaltza, Landeta, Urdantxi... eta noski: Ollate ere bai. Gaztelaniak euskara ordezkatu zuelarik jatorrizko hizkuntzaren ele batzuk hartu zituen. Hitz horiei «hondarreko euskara» esaten diete hizkuntzalariek eta adi egonez gero erdaraz baizik ez dakitenen ahotik jatorrizko mintzairaren apurrak jaso daitezke. Nabaskoztarren eguneroko hizkeran daude: asuna, birika, kokote, sabayao »sabaia edo ganbara», usin »bisutsa, elur edo euri ekaitza»... Almiradioaren zoko-mokoetako izenak ikasi eta paraje horiek zerutik begiratuta duten tankera ikusi nahi duenak aukera du horretarako Brako ostatuan, pilotalekuaren ondoan. Irudi handi-handiak dituzte tabernako hormetan zintzilik. Ez da naturaren interpretazio gune modernoa prezeski, baina koadroei so zaudela mokadutxoa egin dezakezu galdutako indarrak berreskuratzeko. Logelak ere badituzte.


Azkenak
2025-04-25 | Enbata
Herriek (ere) asko egin dezakete euskararen alde

2026ko hauteskundeei begira, zutabe bat ireki du Enbata-k. Plantan emanak izanen diren zerrenda abertzaleen hautagaiei ideia kutxa bat eskaini nahi die, beren programak Herriko Etxeen eskumeneko sail ezberdinetan eraikitzeko. Hilabete honetan, Herriko Etxeek euskararen alde egin... [+]


2025-04-25 | Aiaraldea
Baso Erresilentea proiektua martxan, mendietako jasangarritasunaren mesedetan

Urduñako 2022-2042 Onura Publikoko Mendia Antolatzeko Planaren parte da ekintza, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren babesa eta Bizkaiko Foru Aldundiko Mendi Zerbitzuaren laguntza jaso du.


Frantziako lehen ministroaren alabak ere salatu du “bortizki jipoitu” zutela Betharramgo ikastetxean

Alain Esquerrek idatziriko Le silence de Bétharram (Betharramgo isiltasuna) liburuan eman du lekukotza Helene Perlantek, François Bayrouren alabak. 1980ko hamarkadan egon zen ikastetxe katolikoan ikasle eta berrogei urte luzeetan isilik atxiki ditu bertan jasandako... [+]


Espainiako Gobernuak atzera egin du Israelgo balen erosketan

Israelgo IMI Systems enpresarekin Espainiako Barne Ministerioak egindako bala erosketa bertan behera uztea agindu du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko lehendakariak. PSOEren eta Sumar-en arteko gobernu koalizioan zegoen apurketa arriskua baretu du erabakiak.


‘Elgarrekin’ lelopean ospatuko dute aurtengo Herri Urrats maiatzaren 11n

Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko bestaren 42. edizioa iraganen da maiatzaren 11n Senperen.


Aurrekontu militarren handitzea salatzeko bizikleta martxa egingo dute Bilbon

Bilbotik abiatu eta Barakaldoko ITP Aero eta Getxoko Sener enpresen paretik pasako da bizikleta martxa, bi enpresa horiek "ekoizpen militarraz arduratzen direlako", antolatzaileen aburuz. Azken aldian ematen ari den armamentu gastuen hazkundea salatzeko protesta izango... [+]


Artzain Egun jendetsua, Ordizian

Aurten 1.500 ardi inguruk zeharkatu dute Kale Nagusia, bost artaldetan banatuta. Idiazabal Gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egin da, udaletxean. Garena Jatetxeko Julen Bazek eta Peli Perez de Anuzitak moztu dute gazta.


MADDI OIHENART
“Kantuen ikastez hasi nintzen euskara ikasten”

1997an plazaratu zuen Maddi Oihenartek (Barkoxe, 1956) lehen diska, Lurralde zilarra, Mixel Arotze eta Mixel Etxekoparrekin batera. Txiki-txikia zenetik barrenean dituen paisaiak, isiltasunak eta soinuak partekatzen dizkigu kantuan ari denean. Kantatzean aurreko ahotsen... [+]


2025-04-24 | ARGIA
Bere etxearen aurkako erasoa salatu du Aritz Otxandianok, eta berriztagarriekin duen jarrerarekin lotu du

Asteartetik asteazkenerako gauean familiaren etxearen aurka bi bengala bota dituztela jakinarazi du Fagor kooperatibako jasangarritasun arduradunak.


Espainiako Gobernuak 1.041 milioi euro gastatu ditu Israeli armak erosten azken urte eta erdian

2023ko urritik armamentua erosteko 40 kontratu sinatu ditu Espainiako Estatuak Israelekin eta hango enpresekin, horien erdia azken urte erdian. Horietako kontratu batekin ika-mika piztu da Espainiako Gobernua osatzen duten PSOE eta Sumarren artean, bereziki azken horren barnean,... [+]


Asier Urbieta, 'Faisaien irla'
“Guretzako mugarik ez dago eta horrela estreinatu behar zen: mugarik gabe”

Asteazkenetik aitzina Ipar Euskal Herrian, eta ostiraletik Hego Euskal Herrian; film oso gutxi estreinatzen dira horrela zinema aretoetan. Halaxe egingo du asteon Faisaien Irla-k. Fikzioa baitira mugak, horrela dio Asier Urbieta (Errenteria, 1979) zuzendariak: ez dira... [+]


Haur Hezkuntzako irakasleen %94 emakumeak dira

Ikaslea zenbat eta adinez txikiagoa izan, orduan eta feminizatuagoa da irakasle lana: Haur Hezkuntzan, 10 irakasletik 9 baino gehiago emakumeak dira munduan, Lehen Hezkuntzan %67a eta DBHn %54a. “Kuriosoa da, zaintza oinarri duten beste lan batzuetan (erizainak, erizain... [+]


2025-04-24 | Gedar
Indarkeria matxistaren aurkako babesa: Hego Euskal Herrian, salatutako kasuen %31tan ez ziren neurriak hartu

Espainiako Estatu mailan, behera egin dute bai ezarritako babes-neurriek bai aurkeztutako eskaerek.


Sarako Idazleen Biltzarraren 42. edizioak euskal idazle eta irakurle andana bildu ditu

Ekintza sorta ugariko bi eguneko egitaraua eduki dute bertaratu diren irakurleek: besteak beste, liburu azoka, ikuskizunak, tailerrak eta mahai-inguruak izan dituzte. Maider Elcano koordinatzailearen ustez, Biltzarraren indarra idazleei eta sortzaileei lekua ematen dien... [+]


Eguneraketa berriak daude