Bero-beroan


2021eko uztailaren 27an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Elkarrizketa izanik ere, logikoena ukatzea da

Egoera apur bat baretu ondoren, Espainiako Gobernuak argi adierazi du ez dagoela ETArekiko kontakturik, eta Arnaldo Otegik ere ez dagoela prozesurik. EAJ eta EAtik mesfidantzaz ikusi dira PSOE eta Batasunaren arteko balizko harremanak, batez ere Ibarretxe Planak zubipean geratzeko arriskua duelako. Errealismorako tartea dator orain, eta aktore politiko guztiek eszenatoki berrian nola kokatu pentsatu beharko dute. Ez da ezaguna ETA eta Espainiako Gobernuaren artean kontakturik izan den edo bidean den, baina Maria Teresa Fernandez de la Vegak ezer dagoela ukatzeak ere ez du balio handirik oraingoz, balego ere, sasoi honetan logikoena dagoela ukatzea litzateke eta. Borondaterik onenarekin ere, Jose Luis Rodriguez Zapaterok ez du lan makala izango Espainiako iritzi publikoa ETArekiko elkarrizketaren kausara irabazteko.


Francisco Gonzalez BBVAko lehendakariak egoera zaila bizi du

Otsailaren 26an izango da BBVAko akzionisten Batzar Nagusia eta egun horretan banku ospetsuko lehendakaritza galdu dezake Francisco Gonzalezek. Azken asteetan zurrunbilo latza bizi du, bi arrazoirengatik batez ere. Batetik, SACYR eraikuntza-enpresa erasoaldian ari da, kapitalaren %5 eskuratu eta bankuaren Administrazio Kontseiluan sartzeko. Bestetik, Francisco Gonzalezek 1996an FG Valores burtsa enpresa saldu zion Merry Lynch banku amerikarrari eta haren ondorioz 4.808 milioi euroko irregulartasunak topatu dira. Horren atzean izan daitezkeen delituak iraungita leudeke, denbora honetan guztian salaketarik jarri ez delako. Hala ere, orain Merkatu Baloreen Nazio Batzordeari (CNMV) »1996an PPren agindupean» datuak suntsitzearen akusazioa egiten ari zaio eta agian, prebarikazio delitua egon litekeela aipatu da. CNMVk, aldiz, (orain PSOEren kontrolpean) hiru egunetan eta ezustean itxi du auziaren ikerketa, 1996an gertatutakoa jakitea oso zaila delako. Itxiera faltsua dela dirudi, dena den, eta auziak oraindik ekaitza handiagoa ekarriko duela uste da.


ETBk Oiartzungo bertso saioa zentsuratu du

Urtero Etxeratek Oiartzunen antolatzen duen bertso saioa ETBk zentsuratu egin du aurtengoan. Saioa urteko garrantzitsuenetakoa da eta urtarrilaren 9an izan zen. Saioa ETBko Hitzetik Hortzera bertso programan ateratzeko grabatu zen, baina ez da atera irudietan «Euskal presoak Euskal Herrira» leloa duen bandera ezaguna agertzen zelako.


Euskal presoen kartzela zigorrak luzatzeko neurriak

Espainian beren zigorra betetzen ari diren euskal presoen kartzelaldia nola-hala luzatzeko etengabeko ahaleginetan ari dira agintari judizial eta politikoak. Iñaki de Juana Chaosen auzia izan da entzutetsuena eta funtsean bi bide nagusi erabiltzen ari dira ahalik eta gartzelaldi luzeena lortzeko. Batetik, garai batean epaitu gabeko sumarioen irekiera eman da, jadanik gertatutakoak tipologia berberekoak diren kontuan izan gabe edota birfundizioaren kontzeptuari muzin eginez. Bestetik, 1973ko Kode Penalaren arabera epaitutakoen erredentzioen berrazterketa osoa egingo dela iragarri du Auzitegi Nazionalak, erredentzioa ematen duten gaiei buruzko balorazioa nagusiki funtsionarioen esku utziz. Hirugarren bide bat ere irekitzen ari da, dena den, De Juana Chaosekin abian jarri dutena: aitzakirik txikiena ere baliatzea salaketa berriak egin eta espetxe zigor berriak lortzeko; gainera, De Juana Chaosen Garako iritzi artikuluak nola interpretatu eta erabili dituzten ikusita, bide oparoa izan daitekeena. Edo, neurri hauek guztiak, agian, oparoak izan daitezke, halaber, Espainiako Gobernuak etorkizunean ETArekin izan dezakeen edozelako negoziazioan. Hori ere entzun eta irakurri izan da.


Euskal Herriko irrati nazionala sortzeko ahalegina

Euskal Herri osoko irratia sortzeko, aurrez, herri elkartea eratu dute, Azti-Begia izenekoa. Proiektuaren nondik norakoak elkarteko kide Iñaki Altunak (Gara egunkariko zuzendariorde izandakoak) eman zituen. Egitasmoari atxikimendua azaltzeko honakoak ere bildu ziren aurkezpenean: Luzien Etxezaharreta (Gure Irratia), Itziar Artega (Egin Irratiko esatari ohia), Mikel Perurena (Arrosa Ekoizpen Zentroko arduradun ohia) eta Idoia Blanco (Arabako Hala-Bedi irratiko kidea). Egitasmoaren bultzatzaileen ustez, Euskal Herrian Espainiako eta Frantziako irrati kateak eta EITB daude, baina horiek ez dira aski. Irrati berriak zulo hori bete nahiko luke. Emisio hasierak ez du datarik, aurrez «ahots berri»en beharra dagoela zabaldu nahi dute eta herritarren babesa aurkitu. Erabiliko duten hizkuntzari dagokionez, garbi dute gehiena euskaraz eta gaztelaniaz izango dela eta gainerakoa frantsesez.


Donostia Ospitalean euskaraz

Ospitaleko Zuzendaritza Batzordeak, Euskara Batzordeak eta sei sindikatuk (CCOO, UGT, LAB, ELA, SAE eta SATSE) jarri dute abian kanpaina. Ospitalean lehen hitza euskaraz eta Nahi baduzu, euskaraz leloak aukeratu dituzte eta euskaraz aritu nahi duten ospitaleko langileek pina eramango dute aldean pazienteek jakin dezaten.


Kataluniako patronalen ustez produktuak katalanez etiketatzea zaila da

Kataluniako Autonomia Estatutu Berriak jaso lezake produktuen etiketetan katalana erabiltzea derrigorrezkoa izatea. Kataluniako erakunde patronalek hori betetzea zaila izango litzatekeela adierazi dute. Horri buruzko iritzi artikulua idatzi du (La Vanguardia, 2005-01-19) Quim Monzók. Hona zatitxo bat: «Hamarkadak daramatzagu inork betearazten ez dituen hizkuntz legeak nola ematen diren ikusten. Lehen agintzen zutenek logoa itsas urdina izateak eta oraingoek gorrimina ez du perspektiba aldatzen. Jende jakintsua eta prestatua, enpresariek hori dena badakite, eta badakite baita ere, politikoen pragmatismoari eta epelkeriari esker, araua ematen bada, ez dela aplikatuko. Beti gertatu den bezala. Eta hala gertatuko balitz, eta politikoen pragmatismoak eta epelkeriak balioko ez balute, patronalak beraiek arduratuko dira, dioten moduan, katalanez etiketatzea zaila izan dadin».


Elfriede Jelinek euskaratu gabe

2004an Literatur Nobel Saria irabazi duen Elfriede Jelinek idazle austriarraren Die Liebhaberinnen liburua itzultzeko XVIII. Jokin Zaitegi saria eman gabe geratu da. Aurkeztutako laginak aztertuta horixe erabaki du Edorta Mataukok, Urtzi Urrutikoetxeak eta Maria Colerak osatutako epaimahaiak.


Zaldiko Maldikoren 2004ko sariak

Lamien Urrezko Orrazia IKA eta AEKri emango die Iruñeko Zaldiko Maldiko elkarteak eta Asto-Masto saria berriz, Nafarroako Hezkuntza kontseilari Luis Campoyri.


ASTEKARIA
2005eko urtarrilaren 30
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Intza Gurrutxaga Loidi, EHE-ko kidea
“Oldarraldiaren aurrean, hainbat administraziotatik, adibidez, koldarraldia dator”

Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]


Bidasoako haur eta gazteen psikiatriako kontsultaren itxierak haserrea piztu du

Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.


2025-03-28 | Irutxuloko Hitza
Metroaren lanetako gainkostua 33,3 milioi eurokoa dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak

EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


2025-03-28 | ARGIA
200.000 euro lortzeko kanpaina abiatu du Integrazio Batzordeak

Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]


Atzera bota dute Zaragoza eta Araba arteko goi tentsioko linearen proiektua

Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]


AEBn ekoizten ez diren autoei %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez. 


2025-03-27 | Arabako Alea
Greba mugagabea hasi dute Gasteizko lorezainek

%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


Eguneraketa berriak daude