Argitalpenak


2021eko uztailaren 27an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.


Nafarroa Oinez 25 urte
Batzuen Artean
Iñigo Aritza Ikastola, Altaffaylla Kultur Taldea
101 or.+ CD+ DVD
20 euro

Nafarroa Oinez urtez urte

Nafarroa Oinez jaiaren 25. edizioa ospatzeko Iñigo Aritza ikastola eta Altaffaylla kultur taldearen artean argitaratu den bilduma honetan, Nafarroa Oinez-ek izan dituen logotipo guztiak aurki daitezke, hala nola ospatu den bakoitzeko sortu izan diren abestiek eduki izan dituzten hitz den-denak ere. Eta horiez gain, Nafarroa Oinez bakoitzari Castillo Suarez idazleak eskaintzen dion testua »euskaraz eta gaztelaniaz», gehi Jose Mari Morcillo marrazkilariaren ilustrazioak koloretan eskaintzen dira. CDan, berriz, Nafarroa Oinez dela-eta kaleratu diren kantu guztien bilduma jaso dute, eta DVD-an, Nafarroako ikastolen aldeko jai hau egin bakoitzean editatu diren bideoklip eta iragarkien bilduma.

Esne katilu batean ezkutatu egiten zen neska
Javi Cillero Goiriastuena
Aizkorri
87 orrialde
7,50 euro

Bere senera etorri arte gauzetan ezkutatzen zen neska

Guraso langile baten alaba izateak bere gorabeherak ekarri zizkion Javi Cillerok sortutako Esne katilu batean ezkutatu egiten zen neskari. Izan ere, ikasi eta zine zuzendari izan nahi zuen hazitakoan berak, jakinik bere aitak hamasei urte bete orduko lanean jarri nahi zuela. Aitarekin etengabe eztabaidan ez aritu behar izateko era, eskolan nota onak atera eta beka mantentzea zen, gustura egiten zuen gauza, eta aitaren haserrea saihesteko, irudimenaren laguntza: txiki-txiki egin eta gauzetan ezkutatzea. Azken afizio honek, ordea, bazituen bere desabantailak, eta badaezpada, isilean gordetzea erabaki zuen; psikologo harroputzari ez zion aitatuko, behintzat! Heltzen lagunduko zioten adiskideak egin zituen arte.

Dultzaina Gipuzkoan. 1950 hamarkada arte
Juan Mari Beltran
Herri Musikaren Txokoa
447 orrialde 25 euro

Dultzainaren historia Gipuzkoan

Oiartzungo Herri Musikaren Txokoak sortu zuen Herri Musika Bilduma, euskal herri musikaren alor batzuk ezagutzera emateko asmo sendoarekin. Eta hain zuzen ere, bilduma horrek plazaratutako aurreneko liburua da Juan Mari Beltran Argiñenaren Dultzaina Gipuzkoan. 1950 hamarkada arte. Juan Mari Beltran Argiñenak aurrera eramandako ikerketa honen helburua dultzainak eta dultzaineroak Gipuzkoan eduki duten lekuari buruzko berriak ahalik eta modu zabalenean jaso eta biltzea izan da, soinu-tresna honen inguruko hainbat osagai bat eginik bere iragana aztertu eta argitu nahian. Datuak, beste ikertzaile batzuk egindako lanetan aurkituak, eta azken dultzaineroek »edo hauek ezagutu zituztenek» egileari eman dizkiotenak dira.

Zehar
Batzuen artean
Gipuzkoako Foru Aldundia
68 orrialde

Sexu gunea aztergai

Artelekuko aldizkariaren 54. zenbakian, sexu gunea berriro politizatzea gaur egungo jarduera artistikoetan daukate aztergai, queer teoriak eta praktikek nortasun, genero eta sexu ezberdintasunean izan duten eragina, alegia. Horri lotuta plazaratzen dituzten lanen artean, Terre Thaemlitzen Ez naiz lesbiana!, Itziar Okarizen Garuna muskulu bat da, Beatriz Preciadoren Género y perfomance, Hans Sheirlen Arteak haurdun utzi du lurra. Mundu trans-... bat, Cecilia Barrigaren Nitaz geratzen dena, eta Laura Cottinghamen Zenbait ohar lesbianismoaren inguruan daude. Bestalde, aldizkari berean aurki daizteke ere Susana Blasen Ulrike Ottinger, Kebir Sabar-en Route 181 edota Ana Arregiren Gaixotasun bat daukat: hizkuntza ikasten dut bezalako lanak.

Narrazioak eta olerkiak. R. Mª Azkue saria
Batzuen artean
BBK Fundazioa, Euskaltzaindia
122 orrialde
3 euro

Gaztetxoenek 2003an eskuratutako sariak

Euskal eskoletako umeak literaturgintzara bultzatu eta euren artean irakurketa indartzeko asmoz Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak eta Euskaltzaindiak urtero antolatu ohi duten R. Mª Azkue sarietan, 2003an irabazle gertatu zirenen lan guztiak jasotzen ditu liburu honek. A mailan, 12 urte dituen Hazparneko Enma Aristeguiren Tikot Orzatxatarren historia narrazioak eta 13 urte dituen Hodei Balantzategi arrasatearraren Denbora olerkiak eskuratu zuten lehenengo saria. B mailan, berriz, Pasai Donibaneko 17 urteko Ane Arbillaga Etxarriren Amildegi amaieran narrazioak eta 16 urteko Amets Zuazo Garmendia irundarraren Teilatuan kontatzen nizkizun ipuinak olerkiak.

Alaba adoptatua...
Xosé A. Neira Cruz, Jokin Mitxelena
Elkar
30 or./ 5,65 euro
euro

Neskato adoptatu baten zuhaitz genealogikoa

Xosé A. Neira Cruz idazle galiziarrak sortu eta Jokin Mitxelenak marraztutako Alaba adoptatua naiz. Eta zer? kontakizunak jatorri txinatarra duen eta gurasoak hemengoak dituen neskato baten gorabeherak azaltzen ditu. Arazo berezirik gabe bizi zen Lu, eskolan maistrak zuhaitz genealogikoa egitea proposatu zien arte. Neskatoak badaki adoptatua dela eta, beraz, bi ama, bi aita, lau amona eta lau aitona dituela, baina, nola azaldu hori guztia zuhaitzean? Izan ere, nortzuk ote dira Txinan utzitako haien izenak?

Itoitz. Porlanezko gezurra
Edurne Elizondo
Txalaparta
200 orrialde 15 euro

Itoitzko urtegiari aurre egin dion borroka

Edurne Elizondok burutu duen lan honek ia hogei urtean zehar aurrera eramandako borrokaren berri zehatz bezain sentitua ematen du. Batez ere, Itoitz, Artozki eta Orbaitz bezala urtegiak betirako desagerrarazi zituen herrietan bizi zirenen lekukotza biltzen du, Francoren garaiko proiektu horri beti aurre egin zioten herritarrena, urtegia egin ez zedin zuhaitzetara igo eta etxeetara kateatu ziren solidarioena, baita Itoizko Koordinakundea osatzen dutenen urratsak ere, epaitegiz epaitegi egindako bide korapilotsua ahaztu gabe. 1985eko urtarrilaren 26an Nafarroako Gobernuak Itoizko urtegiko proiektua Espainiako Herri Lan ministroa zen Julian Campori aurkeztu zionetik iazko ekainaren 19an Itoizko Koordinakundeak deituta milaka lagunek Iruñeko kaleetan urtegirik ez zutela nahi aldarrikatu zutenera arte koak kontatzen ditu liburuak. Tartean, Itoizko urtegiari ezetz esan diotenen ahalegina eta, nola ez, proiektua aurrera atera zedin gogor saiatu direnena: hau da, Nafarroako zein Espainiako Gobernuak, Ebroko Ur konfederazioa, obrak egiteko lehiaketa irabazi zuten enpresak, Uraren Plataformako erakundeak...


ASTEKARIA
2005eko urtarrilaren 30
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Intza Gurrutxaga Loidi, EHE-ko kidea
“Oldarraldiaren aurrean, hainbat administraziotatik, adibidez, koldarraldia dator”

Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]


Bidasoako haur eta gazteen psikiatriako kontsultaren itxierak haserrea piztu du

Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.


2025-03-28 | Irutxuloko Hitza
Metroaren lanetako gainkostua 33,3 milioi eurokoa dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak

EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


2025-03-28 | ARGIA
200.000 euro lortzeko kanpaina abiatu du Integrazio Batzordeak

Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]


Atzera bota dute Zaragoza eta Araba arteko goi tentsioko linearen proiektua

Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]


AEBn ekoizten ez diren autoei %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez. 


2025-03-27 | Arabako Alea
Greba mugagabea hasi dute Gasteizko lorezainek

%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


Eguneraketa berriak daude