Nafarroaren berezia


2021eko uztailaren 28an
Gure unibertsoaren ezaugarri nabarmenetako bat, eta gure planetarena, aniztasuna da. Eta planetan, ez bakarrik kontinenteen artekoa, baita kontinenteen barnekoa ere, eta barne horretako hainbat zati eta arloren artekoa. Zati ttiki horietakoa dugu Nafarroa, nabarmenki anitza.

Mendialdea eta zelai-aldea, euritsua eta eguzkitsua, hariztiak eta mahastiak, euskara eta gaztelania. Atsegin dugu batetik bertzera ibiltzea, batekin nahiz bertzearekin begiak eta bihotza asetzea. Eta zer irudituko litzaizuke anitz hori bakar bihurtuko bagenu, edo bakar bihurtu nahi bagenu? Mendi eta zelai ordez dena mendi edo dena zelai egin nahi bagenu, dena mahasti huts edo pinudi huts? Ez ginateke aisa anitza bakartzearen aldekoak izanen, anitzaren ordez bakarra izatearen aldekoak, alegia. Sinestezina iduri du horrela pentsatzen duenik ere izatea. Eta amets gaiztoa izanen litzateke, horrelakorik gertatzea.

Zenbaitetan, ordea, amets gaiztoetan baino gaiztoagoa bilakatzen da eguneroko errealitatea. Euskara eta gaztelania? Zertarako? Gaztelania aski da. Bakarra. Horrela diote PPko agintariek, eta hauen senide diren UPNkoek: hizkuntza ofiziala bakarra. Lurraldeko eremu txiki batean biak baldin badira ere ofizialak gaur egun, hori aldatu nahian dabiltza, horretan ere bat bakarraren ofizialtasunerako bideak ari zaizkigu prestatzen gero eta gogorrago. Azkenetako ekintzak, duela egun gutxi, euskararen zaintzeko dirulaguntzak murriztea edo kentzea. Inoiz baino arlo gehiagotan, inoiz baino maila handiagoan, Herri-telebistarako lizentziak ukatzea... gero eta zailago bihurtzen ari dira euskararen ikastea, gero eta ezinago bilakatzen euskaraz komunikatzea.

Anitza, bakarra egin nahi dute. Hori dugu, behar bada, gaur egun eta zoritxarrez, Nafarroaz aipatu beharreko berezi nabarmenetakoa. Adibide bat: Nafarroa soilik omen da, Europako eremu osoan, bertako hizkuntza zaindu beharrean, baztertzen ari dena. Bertzeak bertze, Europako Hizkuntza Gutxituen Elkarteak salatua da.

Bakarra izatea da Elizako arduradunen egitasmoa ere. Gaztelaniari babes berezia ematea, euskarari eman ordez; agintarien jokaera bakarzaleari geriza eskaintzea. Hizkuntza bakarrarekin ez dela giza-eskubiderik zanpatzen, erranez. Baina bertze gairi buruzko pentsamoldea ere bakarra nahi baitute, ahal bada. Eliza arduradunek, eurek antolatutako gogoetak eta bilerak soilik onartzen dituzte. Egun hauetan entzun dugu Nafarroa bakarra dela Estatu espainoleko autonomia erkidego guztietan, aborturako aukerarik ematen ez duena, nahiz legeak baimendu. Eta, arrazoi etikoren eztabaidan sartu gabe, nahiz eta hemen ere fededun eta fedegabekoak bizi, etika ezberdineko gizon eta emakumeak izan arren, hemen ere.

Nafarroan, gizartean nahiz Elizan, herritarren partehartzea eragozten joan dira eta doaz, hondar urteetan. Zergatik, bertzela, Udalen ahalak gutxitu? Zergatik Elizako laiko nahiz apaiz erakunde nagusiak ia-ia hitzik gabe utzi? Nafarroa orain ere bere izaera galtzen, bere nortasuna ukatzen, izena ere aldatzen. Espainola omen da-eta, Miguel Sanzek berriki errana, guztion hizkuntza ofiziala, Nafarroa espainola omen da egiazko Nafarroa. PP-UPN, Eliza katolikoaren sektore nagusia, Opus Dei eta bere itzalpeko hainbat erakunde eta jende, bakarraren alde ari zaizkigu, izaera bakar, pentsamendu bakar eta legedi espainol bakarraren alde. Xabier Letek bere kantuan agertzen duenarekin bukatuko dut: Nafarroa, kondaira urratu baten oihartzuna… Nahiaren eta ezinaren borrokatoki… Hormarik gabe utzitako etxea… Ezkorra ikuspegia? Bertze hau ere kanta dezakegu: Kondairak bideratzen ahal dira, baita horma eroriak eraiki ere. Urte berri baten hasieran gaude.


Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude