Bero-beroan


2021eko uztailaren 27an

Une oso garrantzitsuen atariko doinuak?

Egunetik egunera berotuz doa giroa euskal politikaren esparruan. Batasunak Jose Luis Rodriguez Zapaterori bidalitako gutuna berritzailea da. Ondoren emandako mugimendu batzuek, ordea, une klabetan izandako zenbait pausu ekarri dute gogora. Zapateroren erantzuna ez da izan ezer arbuiatzekoa, El Paisek gutunari emandako tratamendua, ETAren komunikatua eta honi oro har emandako erantzun leuna, biolentzia amaituz gero PSE-EEko zenbait kidek ezker abertzalearekin hitz egiteko erakutsitako borondatea... Eta guztiaren zurrunbiloan ETAren balizko su-etena, berandu baino lehen heldu beharko lukeena, bai une berezi hau baliatzeko eta, batez ere, Batasunak »edo haren ordezko batek?» EAEko hauteskunde autonomikoetan parte hartu ahal izan dezan. Etorkizuna asmatzea aztien kontua da, baina hainbat elkarrizketa eta negoziazio garaitan antzeko aurrekariak egon ohi dira.


Ibarretxe lehendakaria, duin eta euskaldun Madrilen

Ez zen txantxetakoa izan Ibarretxe lehendakariak Madrilen izandako agerraldia eta honek lortu zuen oihartzuna. Egin beharrekoak duintasun eta segurtasun handiz jorratu zituen, non eta bere aurkako ekaitz mediatiko-instituzionalaren bihotzean. Zapaterorekin bildu ondoren, Madrilgo komunikabideen aurrean azalpenak emateko orduan euskaraz »eta luzez» ekin izana izan zen keinu esanguratsuenetakoa euskaldun askoren begietara. Juan Mari Atutxak ere berdin egin zuen Espainiako Kongresuan Estatutu Berriaren proposamena utzi zuenean. Eta ez da oharkabean pasatzen ari azken garaian, oso modu sinbolikoan bada ere, Patxi Lopezek zenbait unetan euskarari emandako lehentasuna, esate baterako joan den larunbateko mitin garrantzitsuan.


Laborarien ganbera: ausardia eta errealismoa

Prefetaren mehatxuaren gainetik, Euskal Herriko Laborarien Ganbera zabaldu berri da Ainhize-Monjolosen, prefetak agindu bezala Chambre (Ganbera) hitza erabili gabe. Ezin uka ganberaren irekitzearen sinbolismo sakona, baina onartu behar da, halaber, sinbolismotik haratago joan direla Iparraldeko laborari abertzaleak, abertzale eta ez abertzaleen zerbitzura aritzeko asmoz. Ipar Euskal Herriaren txikitasunetik eta etorkizunarekiko apustu handia eginez, ausardia eta errealismoa uztartzen jakin izan dute ELBkoek.


Kontsulta saihesteko tresnak

Espainiako Kongresuak martxoan botako ei du atzera Ibarretxe Plana. Orduan, Ibarretxe lehendakariak bere hitza beteko badu, Eusko Jaurlaritzaren hurrengo pausoa herri kontsulta deitzea izango da. PSE-EE eta PPren iturrietan, nahita ere Jaurlaritzak ez luke bitartekorik kontsulta normaltasunez eramateko. Gauzatzea erabakiko balu, ordea, Espainiako legedian honen aurka egiteko dauden tresnen artean asko hitz egiten da Konstituzioaren VIII. (armada) edo 155. (autonomiaren indargabetzea) artikuluez. Behar adinako «inpultsu politikoarekin», dena den, beste tresna batzuk ere izango lirateke, El Correok bildu ditu horietako batzuk, eta hiru azpimarratu ditugu hemen: Konstituzioaren 161.2 artikuluaren arabera, Auzitegi Konstituzionalaren aurrean jarritako helegiteak kontsulta deialdia bertan behera utziko luke Auzitegiak berea »5 hilabete luke horretarako» ebatzi arte. Kode Penalaren 506. artikulua medio, halaber, eskumenen usurpazioaren kontzeptua bitarteko, bat eta hiru urteko kartzela zigorrak egon daitezke; eta kode bereko 410.1 artikuluaren bidez isunak eta kargugabetzeak izan daitezke.


Xaloa Telebista eta Ttipi-Ttapa Telebista lizentziarik gabe

Espainiako Zientzia eta Teknologia Ministerioak Tokiko Telebista Digitalaren Plan Teknikoa 2004ko martxoaren 12an onartu zuen. Erret Dekretuak abenduaren 3an itxi zuen aldaketak sartzeko garaia. Tokiko telebistei emango zaizkien lizentzien banaketaren arabera, Nafarroako euskal eremuan ezingo du emititu telebista bakar batek ere eta orain, bi ari dira emititzen euskara hutsean: Xaloa (Baztan) eta Ttipi-Ttapa (Bortziriak). Planaren arabera, bost eskualde hauetako telebistek emititu ahal izango dute: Iruñerria, Lizarra, Zangoza, Tafalla eta Tutera. Beraz, Nafarroako udalerrien %83ak eta populazioaren %31k ez luke tokiko telebistaren zerbitzurik izango. Zerbitzurik gabe geratzeaz gain, euskarazko toki telebistarik ez lukete euskal eremuan.
Joxe Manuel Irigoien Ttipi-Ttapako koordinatzaileak, ARGIAri adierazi dionez, «gureak zein Xaloak bizirautea zaila dute, emititzeko frekuentziarik gabe geratzeaz gain, diru-laguntzak asko murriztuko zaizkigulako eta telebistak diru asko behar du».
EAko lehendakari Begoña Erraztik bi telebistek beren egoera Nafarroako Parlamentuan azaltzea eskatu du eta otsailaren 15ean izango dira bien agerraldiak.


Kataluniako Autonomia Estatutu berriak katalanez jakitera behartuko du

Horixe adostu du Kataluniako Autonomia Estatutuaren erreforman lanean ari den Parlamentuko batzordeak. Akordioa alderdi guztietako kideen aldeko botoekin lortu da. Adostutako testu berriaren arabera, Kataluniako herritar guztiek katalana jakin beharko dute, gazteleraren maila berean. Baliteke, katalanaren obligazioa produktuen etiketetan ere aplikatzea.


2010erako 20.000 ikasle elebidun lortu nahi dituzte Bretainian

Bretainiako (Frantzia) erregio kontseiluak aho batez onartu du hizkuntza politikan egitasmo berria abian jartzea. Proiektuaren arabera, eskolan frantsesa eta bretoiera ikasten duten 9.700 ikasleren kopurua 20.000ra igo nahi dute 2010erako. 150 irakasle prestatu nahi dituzte urtero helburua lortzeko. Bretoiera hitz egiten dutenen %64ak 60 urte baino gehiago ditu.


Sakanako hezkuntza gida

Nafarroako bailara horretako ikastetxe guztien aurkezpena egin du Sakanako Mankomunitateak. Batez ere seme-alabak matrikulatzeko dituzten gurasoentzat egin du eta arreta berezia jarri die hizkuntz ereduei. Haurrak D ereduan matrikulatzea aholkatu diete gurasoei A ereduak ez duelako euskararen ezagutza bermatzen.


Azkenak
Osakidetzan egiturazko eta egiazko konponbideak eskatu dituzte Gasteiz, Bilbo eta Donostian

Milaka pertsona kalera atera dira larunbatean, Eusko Jaurlaritzari eta Osasun Sailari "konponbide errealak" eskatzeko, Osakidetzaren arazo estrukturalak konpon ditzaten.


Aroztegiari ezetz esan dio jende oldeak Iruñean, eta auzipetuen absoluzioa eskatu du

Milaka eta milaka lagun elkartu dira larunbat bazkalondoan Iruñean, Baztango Aroztegiaren makroproiektuari aurkakotasuna adierazteko eta maiatzean epaituko dituzten zazpi auzipetuen absoluzioa eskatzeko. Bideoz grabatu dugu amaiera ekitaldiko hitzartzea [albistearen... [+]


Bonus track: non dago saria?

Jan-edanean zeuden denak, itxuraz alai, baina baten bat urduri zebilen aperitibo eta aperitifa artean. Bigarrenez jasoko zuen saria, baina eskuetan edukiko zuen lehenbizikoa izango zen. Eta urduri zegoen, oroigarriak bulegora heldu beharra zeukalako, joder. ARGIA Sariak ez dira,... [+]


Argia Sarien kronika
Galga azkartasunari

Gauzak bizi eta azkar aldatzen badira ere, zenbait kontu ez dira aldatzen: Argia Sarien ekitaldia da horietako bat. Horixe esan dio kronikagile honi beharrera etorri den kanpoko kazetari batek, ARGIA asko aldatu dela esatearekin batera, sari-banaketa hasi aurretik. Onerako ari... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Interneteko Argia Saria: Oroibidea

Galtzaileen herri ondarea sarean jartzeko erakunde publiko batetik egindako ahaleginagatik, ahots gabeen ahotsa entzuteko aukera emateagatik, eta batez ere, Nafarroak aitzindari izaten segi dezan oroimen historikoa berreskuratzeko bidean, Interneteko Argia Saria Nafarroako... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Banatu ditugu euskarazko komunikazioaren 2025eko Argia Sariak

Sei sari banatu ditugu aurten: ikus-entzunezko saria EITB Kultura telebista saioari eman zaio, prentsako saria Irutxuloko Hitza Donostiako hedabideari, entzunezko saria BaDa!bil podcastari, interneteko saria Oroibidea bilatzaileari eta komunikazio kanpaina onenaren saria Altxa... [+]


2025-01-31 | ARGIA
ARGIAko lantaldearen mezua: Mundu ilunean, ARGIA gehiago

Onintza Irureta Azkunek egin du hitzartzea ARGIAko lantaldearen izenean:

"ARGIAko komunitatea osatzen duten milaka lagunetako batek berriki adierazi digu batzuetan ARGIA iluna dela, barruak mugiarazten dizkion albiste gogorrak daudela. Lan ona egiten dugula, baina... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Urteko kanpaina onenaren Argia Saria: Altxa Burua

Seme-alabek lehen mugikorra izateko adina atzeratzeko eskolaz eskola egindako lanagatik eta lortutako emaitzengatik, ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasgune izateko borrokagatik, kanpaina onenaren Argia Saria guraso elkarteek osaturiko Altxa Burua ekimenarentzat izan da... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Merezimenduzko Argia Saria: Ene Kantak

Hamabost urteotan gazteenen artean euskara sustatzeko egindako lanagatik eta lortutako arrakastagatik,  Merezimenduzko Argia Saria Ene Kantak proiektuarentzat izan da. Saria Nerea Urbizu, Fermin Sarasa eta Jesus Irujok jaso dute.


2025-01-31 | ARGIA
Entzunezko Argia Saria: BaDA!bil podcasta

Entzunezko Argia Saria BaDA!bil podcastak jaso du, Hiru Damatxo ekoiztetxeak ekoitzitakoa, eta Gerediaga elkarteak eta EITBk finantzatutakoa. Podcastak kulturgintzan dabiltzan lau mahaikidez osaturiko bost mahai inguru jaso ditu Durangoko Azokaren bueltan. Saria jaso dute Amets... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Prentsako Argia Saria: Irutxuloko Hitza

Prentsako Argia Saria Irutxuloko Hitza-rentzat izan da, eskuin muturraren igoerari egindako jarraipenagatik eta talde erreakzionarioen benetako aurpegia erakusteko kalean hor egoteagatik. Aurten 20 urte beteko ditu Donostiako hedabideak. Aizpea Aizpurua, Andrea Bosch,... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Ikus-entzunezko Argia Saria: EITB Kultura

EITB Kultura telebista saioak jaso du Argia Saria euskal kulturgileen lana bistaratzeagatik, Euskal Herriko txoko guztietako proiektuak telebista publikora ekartzeagatik, eta egiten duten kalitatezko ikus-entzunezkoagatik. Saria Leire Ikaranek eta Kerman Diazek jaso dute, Berde... [+]


Calexit, Kaliforniaren independentzia bilatzen duen ekimena

Ekimenak erreferendum eskaera egin du eta Shirley Weber estatu idazkariak onartu. Orain, prozesuari jarraipena emateko, 546.000 sinadura lortu behar dituzte datorren uztailerako. Marcus Evansek egin du eskaera.


Eguneraketa berriak daude