Ahalegina arte bihurtuta


2021eko uztailaren 27an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Gizadiaren historia ahalegin ikaragarri baten historia omen. Berdin artearen historia. Bizitzaren esparru guztietan egindako ahaleginek, pertsonalek, sozialek, kulturalek, ekonomikoek, ideologikoek, erlijiosoek eta baita artistikoek ere, eraldatu dute mundua mendetan zehar. Horixe izan da Juan Antonio Alvarez Reyes Ahalegina izeneko erakusketako komisarioak abiapuntutzat hartu duen ideia Koldo Mitxelenako erakusketa atontzeko orduan. Zertara bideratzen ditu lehian oinarritutako egungo gizarteak ahaleginik gogorrenak edota ahaleginik hutsalenak? Merezi ote du ahaleginari eskainitako bizimoduak? Hamaika dira otsailaren 5a arte honetaz guztiaz pentsatzera eramango gaituen erakusketan parte hartu duten nazioarteko artistak. Eta dirudienez, guztiak bat datoz euskarria aukeratzeko orduan: bideoa eta bideo instalazioak dira jaun eta jabe, antolatzaileen esanetan, narratibitatea ahalbidetzen duen euskarria izanik, publiko orokorrarengana hurbiltzeko modua ematen dutelako.

Ingurura egokitzea

Eguneroko bizitzan egiten ditugun ahaleginak hamaika dira eta mota guztietakoak. Ez da ordea ahalegin horien tamaina edo gogortasuna gerora ekarriko duten emaitza neurtzen duena. Kirolariak dira horren adierazgarri argiena: segundo ehunen batean, luzeago edo laburrago emandako pauso batean, giharren tenkatze batean, egon liteke zerua baina baita beraientzat infernuaren parekoa dena ere: ahanztura. Bi artista dira erakusketan kirolaren mundutik abiatzen direnak ahaleginaz jarduteko. Erakustaretora sartu orduko João Penalva artista portugaldarraren bideoarekin topo egingo du ikusleak. Gimnasta bat eraztunetan ariketa bat egiten ari da, giharrak tentsioan, epaimahaiaren eta ikusleen aurrean. Kirolariak aipatzen dituen beste artista Tracey Moffat australiarra da. 2000. urtean Sidneyko olinpiar jokoetan laugarren geratu zirenei argazkiak atera zizkien; sufrimendua, nekea eta konpentsaziorik eza bistaratzen dute erretratuek.

Bi artista hauen lanek nabarmen erakusten digute ahalegin guztiek ez dutela merezitako ordainik ematen edo ez guk desio izandakorik behintzat. Norbaitek noizbait ezarritako arauek kirolarien bizitza baldintzatuko dute eta era berean, lan hauek erakusten digute gizarte arauak diren sokaren gainean gabiltzala gu geu ere, pausoa non emango beldurrez, eta pausoa apur bat desbideratuz gero, sarritan, gureak egin duela.

Lana da baldintzatzen gaituen gizarte arau horietako bat. Hortaz dihardute Marta de Gonzalo eta Publio Pérez Prieto madrildarrek. Bikote baten eguneroko bizitzako arazoak aurkezten dizkigun bideo baten alboan diapositiba proiekzio bat ezarri dute. Soldata ezberdinekin produktu bera erosteko zenbat lan ordu egin behar ditugun azaltzen zaigu bertan. Ogibide bat edo beste izan, gure ahalegin eta denborak zein balio ezberdina duen, alegia.

Orain arte ikusitakoak argi erakusten digu gizakiaren ahaleginik handienak ingurura egokitzeko egindakoak direla; arauak bete beharra dela, lana dela... Egokitzapen horixe izan da gizakiaren betiko erronka nagusietakoa. Unean uneko ingurura egokitzean hizkuntzak ere badu bere garrantzia. Horixe da Esra Ersen artista turkiarrak If you could speak swedish... (Suedieraz hitz egin ahal izango bazenu...) bideoan landu duena. Artistak Suedian ikasle etorkin batzuei galdetu zien suedieraz jakinez gero zer esango luketen testu batean idazteko. Ondoren testu horiek suedierara itzuli eta etorkinak beraiek irakurri zituzten kamera aurrean, ederki saiatuta, irakasle batek ahoskera zuzentzen zien bitartean.

Alferrikako zenbat ahalegin

Erakusketak biltzen dituen zenbait lanek ahalegin absurdo edo alferrikakoen berri ematen digute. Zenbat indar eta denbora galdu ohi dugun zentzu handirik gabeko asmoak betetzeko esperantzan. Zenbait artistek ikuspegi ezkor eta ironikotik landu dute esfortzuan oinarritutako gizartea, gure ahalegin askoren izaera hutsala kritikatuz. Lars Siltberg suediarraren bideo instalazioa da horren eredu. Hiru pantaila ezarri ditu gela batean, hiruretan gizon bitxi bat da protagonista. Esku zein oinen ordez baloiak ditu eta bere eginbeharra egoera horretan ingurura egokitzea da, lurrean, uretan eta airean. Ekintza absurdua inondik ere. Hasiera batean barregarria izanik ere azkenerako penagarri bihurtzen dena.

Lin Yilin txinatarrak ere ekintza absurduak ditu gustuko. Hori adierazten du behintzat aretoko patioetako batean ezarri duen instalazioak. Telebistako monitoreetan zenbait urtetan zehar egindako performanceak ikus ditzakegu. Adreiluz egindako eraikuntza bitxiak, igeriketa saio bereziak... ingurura egokitzea ardatz duten ekintzak guztiak ere.

Beharbada Artur Zmijewskiren bideoa da ikuslea gehien harritzen dutenetako bat. Lehen begiratuan eliza batean entseatzen ari den abesbatza arrunt bat dirudi baina bideoa aurrera joan ahala, ikuslea ohartzen da ez dela abesbatza arrunt bat, gor-mutuz osatutakoa baizik. Nota bakoitza bere lekuan jartzeko egiten duten saiakera izugarria da, ikuslea hunkitzerainokoa. Eta emaitzak ere, noski, ez dauka inolako zerikusirik ohiko abesbatzekin.

Yaël Davids israeldarrak erakusketako inaugurazioan egindako performancea biltzen duen bideoa, Jaan Toomik estoniarrak gaixotasuna dela-eta geldirik egon ezin duen margolari bati egindako elkarrizketa eta Magnus Wallin suediarrak bideojokoen estetika jarraituz sortutako animazio dramatikoa dira ikusgai dauden gainontzeko artelanak.

Informazio lagungarria
Bideoan egindako artelanak gustuko dituenarentzat erakusketa gomendagarria da, zer pentsatua ematen duena eta atsegina. Gainera, aretoan eskertzekoa den informazio gune berezi bat ezarri dute eta interesa duenak bertan kontsulta ditzake artista parte-hartzaileen katalogoak, beste lan batzuk eta abar. Eta ingurura egokitzearen gaiarekin jarraituz, ingelesez dauden bideoak euskaraz zein gaztelaniaz azpititulaturik ikusteko pantailak ere ezarri dituzte.
Ia hiru hilabetez zabalik egongo den erakusketa bukatzear da, baina oraindik joan ez denak badu aukera erakusketa interesgarri bat ikusteko otsailaren 5a arte.


Azkenak
Zestoako Gaztetxearen desalojoa geratzea lortu dute

Uztailaren 19an, 8:00etan zegoen gaztetxea husteko agindua emanda. Momentuz, lortu dute desalojoa atzera botatzea. Zestoako Gazte Asanbladak Bilboko Aresti Zentro Sozialistaren desaloa jasan zutenei elkartasun osoa adierazi die.


Yael Braun-Pivet izango da berriz Frantziako Asanbleako lehendakaria

Frantziako Asanbleak Yael Brau-Pivet hautatu du legebiltzarreko presidente. Lehia aurreikusten zen FHB eta Macronisten artean, eta azkenean, gutxigatik bada ere, lehendakariaren alderdikoak gailendu dira.


Margolan figuratibo zaharrena

Sulawesi (Indonesia) uhartearen hegoaldean, Leang Karampuang kobazuloan hiru irudi antropomorfoz eta basurde batez osatutako margolana aurkitu dute Griffith eta Southern Cross unibertsitateetako eta Indonesiako Agentzia Nazionaleko arkeologoek. Nature aldizkarian argitaratutako... [+]


Leonard Peltierren ihes ukatua

Lompoc (Kalifornia, AEB), 1979ko uztailaren 20a. Leonard Peltier ekintzaile indigenak eta beste bi presok espetxe federaletik ihes egin zuten. Iheskideetako bat kartzelaren kanpoaldean bertan tirokatuta hil zuten; bestea ordu eta erdi geroago atzeman zuten handik milia batera... [+]


Adin txikiko neska baten erasotzaileari jarritako epaia salatu du Gasteziko Mugimendu Feministak

Gasteizko adin txikiko neska bati sexu erasoa egin zion adin txikiko mutil batek, 2023ko ekainean. Gasteizko Mugimendu Feministak ez ditu bidezkoak ikusten epaileak erasotzaileari ezarri dizkion neurriak. Uste du erasoa jasan duenaren birbiktimizazioa bultzatzen dutela... [+]


Donostiako udaltzainek Parte Zaharreko hainbat gazte “jipoitu eta zauritu” dituztela salatu dute

Alde Zaharreko Gazte Asanbladak (AZGA) salatu du Donostiako Udaltzaingoak auzoko hainbat gazteren aurka astelehen gauean egindakoa: “Auzoko hainbat gazte futbolean jokatzen ari ziren Trinitate enparantzan, Udaltzaingoa hurbildu eta mehatxuka guztiak identifikatzeko agindua... [+]


Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidente izendatu dute

401 aldeko boto eta 284 kontrako jaso ditu, baina gehiengoa lortu du 41 botogatik. Hurrengo bost urteetan berriro ere presidente izango da, popularren, sozialdemokraten, liberalen eta berdeen babesa jasota. EH Bilduk kontra bozkatu du, eta EAJk alde.


Hamabost urte beharko dira Gazako genozidioan Israelek sortutako 40 milioi tona hondakin jasotzeko

NBEren ikerketa baten arabera, lehertu gabeko artilleria, substantzia kaltegarriak eta palestinarren gorpuak daude hondakin artean. 50.000 bonba baino gehiago bota ditu Israelek urritik, eta 40 milioi tona hondakin sortu dituzte.


1.200 soldadu israeldarrek baino gehiagok egin dute beren buruaz beste azken 50 urteetan

Genozidioarekin lotutako suizidio ugari identifikatu dira, armada sionistak datuak ezkutatzen baditu ere.


Eguneraketa berriak daude