Nola egin errenta aitorpena euskalgintza laguntzeko


2021eko uztailaren 27an
Lehenbiziko Euskarari zor zaiona kanpaina 2000. urtean egin zen. Oinarriak taldeak bultzatu zuen hasieran, eta ondoren AEK, IKA, Karrikiri, Euskal Kultur Elkargoa, Nafarroako Ikastolen Elkartea, Sortzen-Ikasbatuaz, CGT, ESK-CUIS, LAB, ELA eta STEE-EILAS elkartu zitzaizkion. Mikel Aldasoro, ekimenaren arduradunetako baten esanetan, "Nafar Gobernuak euskararenganako daukan politika okerra neurri batean zuzentzeko egiten da kanpaina". Aldi berean, politika horrek sortutako hainbat hutsune estaltzeko erabiltzen da jasotako dirua, urtero euskararen aldeko asmo bati lagunduz.

Ekimenean parte hartzeko, lehenik eta behin diru kopuru jakin bat sartu behar da Oinarriak-ek horretarako irekitako kontuan. Gero, errenta-aitorpena egiteko momentuan, azken emaitza ematen dutenean, euskararen aldeko elkarte bati egindako ekarpen hori kenkari berezi gisa agertzea nahi dugula esan behar da, "gobernuak betetzen ez duen hutsunea betetzeko", azaldu du Aldasorok. Horretarako badago laukitxo berezi bat, 585a. Errenta-aitorpena egiten duen bankuko langileari eskatu behar zaio Oinarriak-en kontuan sartu den kopurua laukitxo horretan adierazteko -norberak eginez gero, berdin-, eta diru-sarreraren ordainagiria aurkeztu.

Gerta liteke errenta-aitorpena egiten digun langileak oztoporen bat ipintzea. "Egiten ari garena erabat zuzena ez dela esan diezagukete »dio Aldasorok», baina horrelakoetan norberak erantzukizuna onartzen duela esan behar da". Langilea temati paratuz gero, behin eta berriro esan beharko zaio erabakia norberarena dela eta eskubidea dagoela halako zerga-eragozpenak egiteko.

Beste bide bat ere badago, errenta-aitorpena normal egin eta gero, zuzenketa egitea eska daiteke idatzizko agiri baten bidez, euskalgintzako erakunde bati ekarpena egin diogula azalduz eta dagokion ordainagiria aurkeztuz. Eskaeran, hala egitera bultzatu gaituzten arrazoiak azalduko ditugu halaber.

Gehienek aurrera egiten dute

Kanpainan biltzen den dirua, beraz, parte hartzen dutenen sakeletatik jasotzen da azken batean. Xedea, jakina, ekarpena egiten dutenek errenta-aitorpena egin ostean diru hori berreskuratu ahal izatea da, ordaindu behar dutenek gutxiago ordainduz, eta jaso behar dutenek gehiago jasoz.

Baliteke, ordea, Nafarroako Ogasunak errenta-aitorpen horiek aintzakotzat ez hartzea. Hala gertatuz gero, ekarpena egin duenak diru hori ez luke berreskuratuko. Mikel Aldasorok dioskunez, aldiz, hori ez da batere ohikoa izaten. "Guri, behintzat, oso jende gutxik deitu digu dirua ez duela berreskuratu esanez. Beti berrikusten dituzte aitorpen batzuk, eta estatistikaren arabera suerta liteke horietako bat gurea izatea, baina gehienak ontzat ematen dituzte". Dena dela, kanpainan esku hartzen dutenei garbi esaten zaie agian ez dutela dirua berriz jasoko.

Nora doa jasotako dirua?
Urtez urte, Euskarari zor zaiona ekimenak emandako sosak egitasmo bat indartzera bideratu dira. 2000 urtean, zati bat Udako Euskal Unibertsitateari eman zitzaion eta beste bat Sanferminetako peñei, jaietako egitarau elebiduna argitara zezaten, Udalak gaztelera hutsezkoa atera zuen eta. 2001ean, Oinarriak-ek bultzatutako Euskaraz eskubide osoz kanpainari lagundu zitzaion. Kanpaina hartan, euskaraz arreta ematen duten bulego, denda eta abarretan euskarri batzuk ipini ziren, euskaldunek ezagut zitzaten. 2002 euskarazko komunikabideen urtea izan zen. Batutako dirua Nabarra aldizkariaren, Euskalerria Irratiaren eta Berria egunkariaren artean banatu baitzen. 2003koa, azkenik, AEK-k eta Zabaldik etorkinak euskarari hurbiltzeko abiarazitako proiektua sustatzeko erabili zen.
2004an lortutako diruarekin zer egingo den ez da iragarri oraindik. Normalean, urteroko kanpaina aurkeztean esaten da aurreko urtean lortutakoa nora bideratuko den. Hori otsaila edo martxo aldean gertatuko da, errenta-aitorpena egiteko epea ireki baino hilabete bat edo bi lehenago.

Ia 300 lagunek hartu zuen parte iazko kanpainan
2004ko errenta-aitorpenean, 292 nafarrek egin zioten jaramon Euskarari zor zaiona ekimenean esku hartzeko deiari. Bakoitzak emandako diru kopurua desberdina da, baina normalean 30 eurokoa izaten da ekarpena. Iaz, 7.500 euro batu ziren modu horretan. Mikel Aldasorok adierazi digunez, jasotako diru kopurua 6.000-8.000 euro bitartean egon ohi da.


ASTEKARIA
2005eko urtarrilaren 16a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


“Benetan horrek egin nau komiko: emanaldia gaizki doanean ere gozatzen jakiteak”

Iruñea ez da oso handia, baina Beñat Iturbek elkarrizketarako lekua hautatu duen arte ez dut jakin institutu berean ikasi genuela. Madril eta Iruñea artean bizi da, han hemen baino gehiago, oraingoz. Etxera egin duen bisita bat probestu dut harekin... [+]


2025-04-16 | Jon Alonso
Zozo zuriak

Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]


2025-04-16 | Itxaro Borda
Irauteko

Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]


Aitonita eta ortologia

Ansorena´tar Joseba Eneko.

Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]


Eguneraketa berriak daude