Elbira Zipitria, andereñoen andereño


2021eko uztailaren 28an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Zein zaila den euskalduna izan eta gure lana aintzakotzat hartua izatea Euskal Herrian eta euskaldunen artean!

Hala ere, ezin esan munduari bizkar emanez bizi garenik, ezta gutxiagorik ere! Baina zein erraz bueltatzen ditugun begiak eta goraipatzen ditugun kanpokoak, eta, aitzitik, zein erraz ahanzten ditugun eta gutxiesten ditugun etxekoak… urrutiko intxaurrak hamalau, nonbait!

Gainera, gertakizunen joan-etorrien gurpil ero horretan geroz eta laburragoa da gure oroimena. Duguna »merezi duguna edo ez, hori zuk erabaki», beti horrela izan balitz bezala bizi dugu, sarri. Gehienetan, ordea, borroka luzeen eta lorpen zailen emaitza da. Eta borroka horiek ez dira sekula anonimoak, izenik gabeak; borrokalari horietako bat dugu, hain zuzen, Elbira Zipitria.

Elbira Zipitria Irastortzak Gipuzkoako lehen euskal etxe-eskola sortu zuen 1946. urtean, Francoren diktadura garaia puri-purian zela.

Ez zen hori izan, ordea, euskal irakaskuntzan egin zuen lehen lana, 1936ko gerrak eten baitzuen muñoatarren ikastolan hasia zuen hezkuntza ibilbidea.

Beraz, kontuan izanik Elbira Zipitriak Espainiako gerra aurretik, eta, batez ere, gerra ondorengo ikastolen hasieran izan zuen eragina, esan daiteke hura izan zela euskal eskolaren gerra aurreko eta gerra ondorengo mugimenduak lotu zituena.

Halaber, etxe-ikastolen esperientzia hark ahalbidetu zuen, gerra aurreko belaunaldiaren ekarpenari eta 60ko hamarkadan eratu zen ikastolen mugimenduari eman zion loturari esker, euskararen eta euskal kulturaren proiektua bere osotasunean eta jarraipen historikoarekin garatzea.

Garai hartan, Euskal Herriak eskola librea, modernoa, euskalduna, europarra, berria... behar zuen, eta, behar horretatik abiatuz, Elbirak jakin zuen ikastola izango zenaren lehen hazia ereiten; gerra ondorengo hezkuntza sistema ilunean bere lekua egin zuen.

Elbira Zipitria Euskal Irakaskuntzaren alde borrokan aritu zen bere bizitza osoan, euskaraz irakasten zen lekuetan egin baitzuen lana beti. Gainera, hizkuntzaz euskalduna zen eskolaz gain, edukiz eta formaz berezia izango zen irakaskuntza izan zuen helburu.

Ezbairik gabe, ikastolen mugimendua herri zahar honen historian gertatu den fenomeno sozial garrantzitsuenetakoa eta aberatsenetakoa izan da; herri ekimenetik sortu zelako eta, oztopoak oztopo, ekarri interesgarria egin diolako herrigintzari, hitzaren zentzu zabalenean.

Kontuak atera eraikitzen ari garen Euskal Hezkuntza Sisteman horrek guztiak eskaintzen duen oinarria. Eta ez gara gu izango, bederen, mugak ipiniko ditugunak: gertatu ote da neurri horretako mugimendu pedagogikorik eta sozialik Europan?
Lan eskerga hori egin zuen arren, zer gertatu da Elbirarekin eta egin zuen ekarriarekin Euskal Herrian? Zergatik ez dugu ezagutu gure prestakuntza pedagogikoan nazioarteko beste pedagogoen ondoan?

Batzuek pentsatuko dute emakumea zelako gertatu dela hori, besteek euskalduna zelako, besteek zuen izaera zuelako… bakoitzak hel diezaiola nahi duen hariari. Kontua da ia oroimenaren bidezidorretan barna galdu dugula.

Guk, gure txikian, ilunetik argira ekarri nahi izan dugu Elbira Zipitria. Eta lan horretan poliedroak hainbat alde dituen emakumea aurkitu dugu. Abertzalea, euskaltzalea, fededuna, klase kontzientzia handikoa, eta frankismoaren urte beltzenetan isilpean eta ausardiaz jokatu zuena.

Poliedro horretan guk, batik bat, hezkuntzaren aldeari begiratu diogu. Haatik alde asko geratu dira aurkitzeke.

Desadostasunen gainetik bakoitzari berea zor zaiolakoan gaude. Horregatik, Elbira Zipitria, ilunetik argira lanarekin herri oroimenetik berreskuratu nahi izan dugu. Balio beza lan honek euskaldunok Euskal Herriko historia idazten dugunean, Elbira Zipitria eta bere gisan hainbeste eman zuten euskal pertsonaia historikoak ez ahanzteko eta merezi duten lekuan ipintzeko.


Azkenak
2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


2025-03-21 | ARGIA
Ertzainen %20ak eta udaltzainen %30ak ez dute euskara-eskakizunik azken deialdian

ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.


Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


2025-03-21 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


2025-03-21 | Elhuyar
Autismoak: normaltasuna zabaltzeko aukera bat

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.


Euskal Herriko Filosofia Zaleen Sarea eratzeko prozesua abian da

Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute. 


Duero ibaitik gora otsoa berriz ehizatzea onartu du Espainiako Kongresuak

PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.


Burlatako gaztetxearen aldeko protesta amaitutzat eman dute Gazte Asanbladako kideek

Protestak 24 ordu bete dituenean, suhiltzaileak bertaratu dira udaletxera eta kateak moztu dizkiete bi gazteei. Bi kateatuek gaua bertan igarotzea "udaletxearen hautua" izan dela adierazi du Gazte Asanbladak, eta udalaren ordezkariek "ekintza deslegitimatzeko eta bi... [+]


Etxegabetzeetara ohitu zaitezke, baina egon, badaude

Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]


Eguneraketa berriak daude