Net Hurbil: Holokaustoaren errautsen azpian milioi bat ijito


2021eko uztailaren 19an
Auschwitz-eko heriotz eremu nazian 2.897 ijito akabatu zituzten 1944ko abuztuaren 2tik 3rako gauean. Eta haien likidazioarekin itxi zuten Auschwitz-Birkenau izena zeraman kontzentrazio gune ikaragarria. 60 urte beranduago haien oroimenezko ospakizun handirik izan ez dela eta, Index on Censorships aldizkariak aipamen berezia egin dio.

Kazetak honela definitzen du bere burua: Index on Censorship Stephen Spender-ek fundatu zuen, gizakiaren oinarrizko eskubidea den adierazpide askea defendatzeko». 31 urte daramatza lan horretan. Mundu osotik hautatu diren istorioen artean, Michael Shafir-ek idatzi duen Rom jendearen masa hilketa: historiak ahaztu ditu Holokaustoaren biktima hauek artikulua hautatu du Indexek udazkeneko aldizkarirako eta web gunerako.

Shafirren hitzetan, Auschwitzeko heriotz eremu erraldoi hartan 23.000 ijito eduki zituzten naziek preso. 1943ko otsailean ireki zuten Ijitoentzako zelaia bertan. Juduen eremu nagusian ez bezala, Ijitoen eremuan bildutakoak familiaka bizi ziren, hasieran bederen. Sartu zituzten 23.000 buhame haietatik gehienak gosez eta gaixotuta hil ziren, eta 3.000 inguru baino ez ziren atera bizirik. Ijitoez gain, Auschwitzen naziek 75.000 poloniar akabatu zituzten eta 1,1 milioi judu.

Hitlerren garbiketa proiektuetan zenbat ijito edo rom jende akabatu zituzten? Horren datu zehatzik eza da arazoetako bat. Juduen kasuan ez bezala, oraindik behar bezala aztertu gabe baitago rom jendeak jasandako Holokaustoa (prorrajmo beraien hizkuntzan).

Naziek akabatu zituzten judu kopuruetan zehaztasun nabarmena dago: etnia horretako 5,1 edo 6,2 milioi pertsona hil ziren nazien zapalkuntzapean. Aldiz, ijitoen kasuan ikerlari batzuek hildakoak 200.000 izan zirela uste dute eta beste batzuen ustez 1,5 milioi. Asko, edozein gisaz, 60 urte geroago hain ahaztuta lagatzeko.

Oroimenean datza, edo zehazkiago oroimen idatzian, gai honen arazo handietakoa. Juduen alderantziz, rom jendea eskolatu gabea zen gehienbat, edo izatekotan doi-doi irakurri eta idazten zekiena. Anikilazio eremuetatik bizirik atera ziren buhameek ez zuten libururik idatzi, ez eguneroko eta ez oroimenezkorik, eta ikerlariek ez dute haien arrasto handirik aurkitu.

II. Mundu Gerra aurretik Europan zenbat Rom (Eki Europako ijitoak) eta zenbait Sinti (Ipar-Mendebaleko Europakoak) bizi ziren jakiteko datu demografikorik ere ez da, gehienak batetik bestera eten gabe mugituz bizi zirelako. Naziek juduekin ez bezala gutxi idatzi eta dokumentatu zuten ijitoei eman zieten tratua. Hori aski ez balitz, juduen «garbiketa» aztertu duten ikerlari batzuek (juduak nagusiki) uste dute ijitoen etnia osoa metodoz suntsitzeko plan orokorrik ez zutela naziek.

Egia da nonbait, naziek bereizketa egiten zutela okupatutako herrialdeetan bizi ziren ijitoen artean. Begirune gehiago omen zuten Sinti eta Lalleri ijitoekin: Europako Ipar-mendebaldean bizi ziren hauek eta nolabait arraza arioko ijito kontsidera zitezkeen, nazien ustean benetako ijito gaiztoekin kutsatu gabe zeudelako. Ijito gaiztoak («Europako kriminalak») ekialdeko Rom ijitoak ziren. Hala ere, historiagile batzuek erakutsi dute jendea hiltzen hasita, batzuen eta besteen arteko ezberdintasunak ez zituztela askotan kontutan eduki, eta Sinti eta Lalleritarrak ere bidali zituztela heriotz eremuetara.

Juduak baino mespretxatuago

Buhameak akabatzeko politika naziekin batera beraiek okupatutako Europa osora hedatu zen. Lurralde oso handia izaki, eta ijitoek haietako herrialde bakoitzean gerra aurretik ere gainerako herritarrekin harremanak zituztenez, batetik bestera aldatzen zen suntsiketa planak aplikatzeko gogortasuna ere.

Naziek Krazia okupatu zutenean, bertako Ustasha miliziek egin zuten garbiketa lana, eta haien eskuetan 23.000 ijito hil zirela kalkulatu dute ikerleek. Serbian hamar milako batzuk hil zituzten.

Hungariak 1940 hasieran promulgatu zuen bere herritar Rom etniakoen kontrako bazterketa legea, artean alemanak sartu gabe zeudenean. Baina hauek 1944ko martxoan Ferenc Szalasiren erregimena ezarri zutenean, honek milaka ijito bidali zituen kontzentrazio eremuetara, eta han hil ziren gehienak. Polonia okupatuan berriz 20.000 eta 35.000 artean dago han alemanek edo tiro bakar batez edo heriotz eremuetara eramanda hil zituzten ijitoen kopurua.

Bulgariako gobernuak juduekin bezala jokatu zuen antza, ijitoekin. Bere lurraldean zeudenak deportaziotik babestu omen zituen «etxeko ijitoak» zirelakoan, baina Bulgariak berak okupatuta zeuzkan Mazedonia eta Traziako buhameak heriotzara bidali zituen. Errumanian berriz, Antonescuren erregimenak 19.000 edo 25.000 ijito deportatu zituen Transnistria eskualdera (eremu hori dago preseski gaur ere eztabaidan Errumania eta Moldaviaren artean) eta milaka horietatik erdiak lortu omen zuen bizirik itzultzea.

Alemaniak okupatutako beste lurraldeetan segituz gero (Txekia, Eslovakia, eta abar) kontu berdinak ateratzen dira: milaka ijito eraman zituztela kontzentrazio eremuetara, zahar, haur eta gazte. Beste presoek bezala, hauek ere bortxatutako lanak egin behar zituzten, eta mila esperimentu ikaragarri egiteko erabili zituzten, goseak jada ahuldutako gizaki haiek. Interneten pixka bat arakatzen duenak (eta are gehiago Auschwitzekoa bezalako heriotz eremu ikaragarrietara hurbiltzen denak) aurkituko ditu horien guztien arrasto grafikoak: familia osoak preso, Rom etniako jendeen «neurketa» (balizko arraza horren arrasto fisiologikoak aztertzeko), kontzentrazio eremuetan egindako esperimentuak, gosez hiltzeko zorian dauden jende errukarriak...

60 urte beranduago, nazien garbiketa ahalegina gaindituta, Europan present daude ijitoak. Europa ekialdera zabaltzearekin gainera, paper garrantzitsuagoa hartu dute. Eta gerra aurretik bezala, oraindik gainerako europarrok ez dakigu oso ondo nola konpondu gure artean ditugun 10-12 milioi erkide horiekin.

www.argia.eus/nethurbil helbidean, gai honi buruzko informazio gehiago eta Interneteko loturak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: II. Mundu Gerra
Memoriaren herbarioak

Oraindik ikusgai dago Donostiako San Telmo museoan Memoriaren Basoak erakusketa, maiatzaren 11ra arte. Totalitarismoek gizartea kontrolpean hartzeko erabiltzen dituzten metodo eta tekniken inguruko hausnarketa bat da, espresio artistiko ugariren bidez ondua.


Muga-zergek depresioa areagotzen dute

Washington (AEB), 1930eko ekainaren 17an. AEBetako Kongresuak Muga-Zergen Legea onartu zuen. Smoot-Hawley Legea ere esaten zaio Reed Smoot senatariak eta Willis Hawley diputatuak bultzatu zutelako.

Legeak 900 produktu ingururako inportazio zerga-mugak %40 eta %60 artean igo... [+]


Naziek deportaturikoen oroimena, diru-zorro batean

1945ean Neuengammeko nazien kontzentrazio esparruan hil zen Jean Iribarne gamerearraren diru-zorroa berreskuratu eta bere senideei eman diete. Ipar Euskal Herrian gutxienez 350 herritar deportatu zituzten erresistentzian parte hartzeagatik, eta ia erdia ez ziren bizirik atera.


Gizonak frontera, emakumeak zubira

Londres, 1944. Dorothy izeneko emakume bati argazkiak atera zizkioten Waterloo zubian soldatze lanak egiten ari zela. Dorothyri buruz izena beste daturik ez daukagu, baina duela hamar urte arte hori ere ez genekien. Argazki sorta 2015ean topatu zuen Christine Wall... [+]


Koordinakundea eratu dute, Bigarren Mundu Gerran deportatu zituzten euskal herritarrak ezagutarazteko

Deportazioaren Memoriarako Euskal Koordinakundeak aintzat hartu nahi ditu Hego Euskal Herrian jaio eta bizi ziren, eta 1940tik 1945era Bigarren Mundu Gerra zela eta deportazioa pairatu zuten herritarrak. Anton Gandarias Lekuona izango da haren lehendakaria, 1945ean naziek... [+]


Aliatuen errekorrak

Porzheim (Alemania), 1945eko otsailaren 23a. Iluntzeko zortziak jotzear zirela, hegazkin aliatuak hiria bonbardatzen hasi ziren bonba su-eragileekin. Erasoak sarraski izugarria eragin zuen denbora gutxian. Baina Pforzheimen gertatutakoa itzalean geratu zen, egun batzuk lehenago,... [+]


Bakerik ez hibakushentzat

Japonia, 1945eko abuztuaren 6a eta 9a. AEBek bonba atomiko bana bota zuten Hiroshima eta Nagasaki hirietan milaka eta milaka hildako eraginez; kopuru zehatzik ez dagoen arren, urte horren bukaeran hildakoak gutxienez 210.000 inguru izan zirela diote kalkulu zuhurrenek. Baina... [+]


Ospitalepeko zigor-sarekada oroimenean

Ospitalepea, 1944ko ekainaren 27a. Soldadu alemaniarrek sarekada egin zuten Zuberoako 80 biztanle inguruko herri txikian. Zortzi lagun hil zituzten zigor-ekintzan eta hemeretzi atxilotu, guztiak zibilak; horietatik bederatzi deportatuko zituzten eta kontzentrazio esparruetatik... [+]


Hildako guztiek ez dute berdin balio

Normandia. 1944ko ekainaren 6a. Overlord operazioa abiatu zuten: Britainia Handiko, AEBetako eta Kanadako milaka soldadu Normandiako hondartzetan lehorreratu ziren, Bigarren Mundu Gerraren eta, beraz, historiaren norabidea goitik behera aldatzeko. Edo horixe da behintzat duela... [+]


Jesús Carrera, frankistek torturatu eta fusilaturiko buruzagi komunistaren bizitza pantailara

Hari buruzko aipamenik apenas iritsi zaigu historia liburuetan, baina Jesús Carrera Olascoaga (Hondarribia 1911 – Alcala de Henares 1945) Espainiako Alderdi Komunistaren idazkari nagusi izatera iritsi zen. Frankistek atxilotu, torturatu eta fusilatua, bere... [+]


Genozidio ahaztuak

Genozidioa zoritxarrez modan dagoen hitza da. Rafael Lemkinek 1946an egin zuen definizioaren arabera, “talde nazional, etniko, arrazazko edo erlijioso bat erabat edo partzialki suntsitzeko asmoz egindako ekintzak” dira genozidioa. Ekintza horiek “taldeko kideak... [+]


2024-04-08 | ARGIA
Gurseko kontzentrazio esparruan egondako presoak omendu dituzte, tartean 6.000 euskaldun

Urtero bezala, Terres de Mémoire(s) et de Luttes elkarteak Gurseko kontzentrazio esparruan egondako presoak omendu ditu. Horietako asko Euzko Gudarosteko eta armada errepublikarreko kideak ziren. Francoren aurka aritutako beste hainbat, eta Hitlerren eta Mussoliniren... [+]


Missak Manouchianen lorratza
Euskal partisano komunistak nazien kontra

Otsailaren 21ean Missak Manouchian eta Melinée Assadourian senar-emazte armeniarren gorpuzkiak Pariseko Panteoian sartuko dituzte ohore guztiekin. Poeta eta partisano komunista, Manouchianek ekintza ikusgarriak gidatu zituen Bigarren Mundu Gerran okupaturiko Frantzian,... [+]


2024-02-12 | Jakoba Errekondo
Indi gaztainondoaren gerrateak

Zuloan sartuta egotea ez duk txarrena –esan zion Manuk–, txarrena duk ez jakitea noiz aterako haizen, edo inoiz aterako haizen ere. Lander Garroren Gerra Txikia nobelan, non gerra bateko iheslarien gorabeherak azaltzen dituen, pertsonaien artean, Anna Frank dakarte... [+]


Frankismoko bunkerrak
Hormigoizko orbainak Pirinioetako mugan

1936ko Gerra amaitzear zela, Franco diktadoreak Pirinioetan milaka bunker eraikitzea agindu zuen. Mendian horiek ikusten aspaldi ohituak gaude, baina ez genekien defentsarako lerro erraldoi bat osatzen zutela, eta azken urteetan berreskuratzeko ekimenak jarri dira abian. Izan... [+]


Eguneraketa berriak daude