Harrizko hesietan libre

  • Burga, Soalar eta Mauliz tontorrak zapaldu ditugu ia oharkabean, gure ibilbidean zehar. Baina bertara iritsi aurretik bi bailara eta beste hainbat auzo ezagutu ditugu: Berro eta Beartzun.
Elizondo eta Elbete herriak bereizten dituen Beartzun erreka pasa eta Elizondoko Santiago parroki ederraren atzean dagoen errepidea hartu dugu. Markak izango ditugu lagun ibilbide guztian zehar. Lehenengo gorri-zuriak, eta hori-zuriak ondoren. Elizatik 200 metrora Agerrea baserri ondotik pasa eta Etxaide baserrian pista utzita, eskuinetik, mendi bideari heldu diogu.

Besiegi errekako zubian geldialditxoa

Kontrabandorako paraje izandakoei so, lehenengo metroak irabazi ditugu. Lasai goaz, inguruko ardi, zerri, baserri eta bizibideaz hausnartuz. Laster gara Santa Engraziko ermitan. Gaur ardien babesleku, garai batean ingurukoen biltoki izana. Zuhaizpea abaro duen ermita utzi eta asfaltozko errepidean egin dugu aurrera. Ezkerrera Berro auzoa egonik, beherantz egingo dugu. Gasna egiten dutela ohartarazi digu idatziak, eta nahi izanez gero, erosteko moduan dago. Pisua izango dela eta, motxilan daramagun apurrarekin aurrera egitea pentsatu dugu. Bertako zubia etenalditxo bat egiteko aproposa da: nekeagatik baino, gure patxadaren seinale. Ordubete eskas besterik ez da ibilbideari ekin diogula eta Besiegi errekatxoa gurutzatu dugularik, goizeko hotzak hezur-mintzak sentiarazi dizkigu.

Baserri ederrei so

Aldapan gora goaz orain, eta pixkanaka, altuerarekin batera, bailararen ikuspegia hartuz goaz. Zuhaitz batean okilak lan pixka bat egina daukala ere ohartu gara. Ez dira baserritarrak, beraz, izerdia ateratzen duten bakarrak. Aurrera jarraituz, iturrian ahoa freskatu eta inguru hauetan berezi diren baserri ederrekin topo egin dugu. Ez da arrunta horrelako inguruetan, eta hain usadio zaharreko baserri ondoan, palmera zuhaitzarekin topo egitea. Balkoi ederra duen Baztaneko baserri ederrari argazkia ateratzeko bertako zakurraren baimena jaso ez badugu ere, argazki bakarren bat ostu, eta pozik goaz aurrera.

Bide zenbait badago ere, denek eramango gaituzte terreno zati guztiak harresiek ongi banatzen dituen Beartzun bailaratxo ederrera. Autoz Elizondora 10 minutu baino ez badaude ere, mendiz iritsita bestelako zirrara eragiten du toki honek.

Koartel zaharra

Hainbat txabola ikusirik, Elbeteko ikazkinak bizi zuen miseria gorriarekin oroitu gara (koadroan duzue istorioa). Ingurumarian Herioren hatsa sumatzeko beldur, pauso irmoan aurrera joatea izan dugu irtenbide.

Errekasto bat igaro eta Elizondotik datorren bide nagusian sartu gara. Bidean aurrera eginda, zenbait baserri ondotik igaro gara, Loiza eta Burgaren magaletan. Gutxira Guardia Zibilaren koartel zaharrarekin egingo dugu topo. Zer ez ote zieten egingo inguruko baserritarrei, iparraldea eta hegoaldea mendiz elkartzen zuten kontrabandistei? Bitartean, kurriloak ikusi ditugu beraien kontrabandoa egiten, eta zalantza dugu koartel zaharraren gainetik igaro direnean, izutu eta atzera ez ote duten egin!

Burga tontorretik Soalarrera, Soalar tontorretik Irlintzera

Basabarko lepoan izango gara, haize fina lagun, bi ordu eta erdiren buruan. 690 metrotan Elbete non dagoen azalduko digu bertako seinaleak.

Ordu laurden eskasean, Burga tontorrean izango gara, Baztango bailara osoa ikusteko moduan. Handik Soalar gainera, 20 minutu baino ez ditugu izango. Beherantz Irlintz lepoan, txabola bat dagoen tokian, Maulitz tontor borobildura iritsiko gara.

Elbete, Valle-Inclán idazleare bizitoki

Hemendik jarraitu beharreko bideak ez du galbiderik. Behean ikusi ditugu Elbete eta Elizondo. Autrin eta Oketa gainetatik jaisten jarraitu eta uso-postu batzuen bidetik Elbeten izango gara berehala. Jaurola etxearen ondoan emango ditugu azken pausoak: Ramón María del Valle-Inclán idazle espainiarrak bizitoki izan ohi zuen, ezin lasaiagoa den etxe ederra.

Agotak, aparteko kasta
Garai bateko agotak paraje hauetan bizi bide ziren. Aparteko tokietan bizi ere. Eliza eta toki publikoetan besteengandik berezita egoten ziren eta elkarrekin baino ezin zuten ezkondu. Oro har, artisauak ziren. Fisikoki ere ezberdinak omen ziren. Legendak dioenez, lehenengo agota Erromako soldadu baten semeak behar omen zuen izan, Jesukristo gezi batekin zeharkatu zuena, hain zuzen ere. Esan ohi da legenarrak kutsatutakoak zirela, albinoak zirela eta baita jentilen ondorengoak zirela ere. Kontu zaharra da bestetik, agoten odola hain beroa izanik, sagarrak ere beraien eskuetan xigortu egiten zirela. Horrexegatik ez zieten oinutsik ibiltzen uzten, belarrik erre ez zezaten. Jakiekin loturarik zuten ofizioak ere debekatuta zituzten. Egur lanean langile onak omen ziren eta baita txistulari zein bertsolari ere. Ehorzketak ere ohiko tokietatik berezita egiten zituzten. 1817an Nafarroako gorteek agotak beste hiritarren maila sozial berean jarri zituzten.

Ikazkina eta Herio
Antzinako garaietan, ba omen zen ikazkin behartsu bat Elbeten. Ahora eramateko moduko ogirik ere ez zuen izaten. Mendian bizi zen, berak egindako adar eta lastozko etxolan. Bere zorigaiztoaz ernegatzen eta bizitza hobea amestuz ematen zituen egunak.

Gau batean atea jo zuten bere etxolan. Jainkoa zela esan zion atearen bestaldeko ahotsak. Gauerako aterbe eske zebilen ahots errukarri hura. Halere, inguru haietatik aldentzeko oihukatu zion ikazkinak, haserretuta, inoiz ez ziola aterberik emango esanez. Bera Jainkoa bazen, ez zela zuzena argudiatu zion, batzuei horrenbeste eman eta besteak goseak hiltzen edukitzea...

Handik gutxira, Herio zela esanez, beste norbaitek jo zuen atea eta gauerako aterbea eskatu zion. Ikazkinak atea zabaldu eta goitik behera beltzez jantzita eta amaierarik gabeko begiekin begiratzen zion gizona topatu zuen. Irribartsu barrura sartzeko gonbita luzatu ostean, aterbea emateko gertu azaldu zitzaion ikazkina, denekin berdin jokatzen zuela argudiatuz, aberats zein behartsu. Herio sartu zen etxolan eta ikazkinak zuen apurra bien artean banatu zuen. Biharamun goizean, Heriok galdetu zion, joan baino lehen bere alde zerbait egiterik nahi ote zuen. Ikazkinak oparoago bizitzea nahiko lukeela erantzun zion, lotarako ohe biguna eta egunero zer jana izatea, alegia. Heriok, amaierarik gabeko begi haiekin aitortu zion, gaixo baten gelan sartzen zenean, ohe-buruan ikusten bazuen Herio, gaixoa hil egingo zela. Hala nola, Herio gaixoaren oinetan ikusten bazuen, edozer emanda ere gaixoa berehala sendatuko zela. Eta beste hitzik egin gabe, bat-batean desagertu zen.

Handik egun gutxira, erregearen emaztea oso gaixo zegoela jakin zuen ikazkinak. Gainera, emaztea sendatuko zuen edonor sendatzeko, erregea sekulako ondasunak emateko prest omen zegoen. Ikazkinak ez zuen denborarik galdu eta soldaduek oztopoak jarri bazizkioten ere, berehala sartu zen erreginaren logelan. Herio ohe-oinean zegoen. Hori horrela, ikazkinak belar arrunt batzuk eskatu zituen eta haiekin egindako edabea eman zion. Berehala sendatu zen erregina. Erregeak botere eta ondasunez hornitu zuen mediku ofizial berria. Kontseilari izendatu eta adiskide min egin zen erregearekin.

Oparotasun hartan pozarren, handik gutxira jauregiko lorategian pasioan zebilela, ikazkin izandakoari Herio gerturatu zitzaion. Berarekin eramango zuela arrapostu zion Heriok, ikazkinaren diosalari. Hori ez egiteko eskatu zion ikazkinak, miseriatik oparo bizitzera igaro berri zenean. Heriok, bere amaierarik gabeko begiekin begiratu ostean, irribarretsu ikazkinak esandako hitzak gogorarazi zizkion: Heriok denekin berdin jokatzen duela, alegia, aberats zein behartsuekin. Eta orain, bere txanda zen. Horrela bada, Heriok ikazkina eraman zuen, berak ez duelako inolako bereizketarik egiten.


Azkenak
Haurrak gara behelaino artean

Ardatzean haur filosofia izango duen Galdera Basatiak podcastak, ez alferrik, haur filosofia tailerretan barneratzeko asmoa du. Horixe hitzeman digu Iñigo Martinezek lehen atal honetan. Podcastaren zimenduak ezarri dizkigu, markoa marraztu, eta, batik bat, haurtzaroaz... [+]


Langileek epaiketari uko eginda, Guardian enpresak xake mate egin du Laudion, urte luzez jokaldia prestatu eta gero

Guardian Llodio fabrikako behargin gehienek epaitegira jotzeko bidea bertan behera utzi ondoren, multinazionalak lortu du nahi zuena: enpresa errentagarri bat ixtea erabateko inpunitatearekin. Ez da egun batetik bestera sortutako estrategia, eta bide luzea izan arren, erabat... [+]


2025-04-07 | Behe Banda
barra warroak
Zutitu berri denari

Testu hau balorazio bilera baten ondorio dela esan genezakeen agian. Ordea, balorazio bilerek sarritan uzten dute aho zapore lehor eta gazi-gozoa. Astearte arratsalde eguzkitsu bat da. 16:53. Balorazio bilerara konektatu, eta erabaki dugu limoizko karamelu bana sartzea... [+]


Lokizaldeako Euskararen Eguna
“Euskara gero eta gehiago entzuten da eskualdean, bereziki gazteen artean”

Aurtengo Lokizaldeako Euskararen Eguna Murieta herrian ospatu dute, larunbatean, goizean hasi eta ordu txikiak handitu arte. Zita garrantzitsua eta gozagarria da Nafarroako Lizarra ondoko eskualdeko euskaltzaleentzako.


Komunitateaz (eta III)

Komunitateari buruzko artikulu segida honekin hasi nintzenean, Antoine eta Antoine zeuden etxean, gazta-ganbara hutsik zegoen, hiltegirako bueltak asterokoak ziren eta hiru egunetik behin egiten genuen gazta. Hau idazten hasi naizenerako, Picardieko lagunak jaioterrira joan... [+]


2025-04-07 | Iñaki Sanz-Azkue
Suge arrantzalea, errekan barrena

Sugea entzun eta leku lehor bat etorriko zaio burura askori, narrastiek beroa behar dutela ondo barneratua baitu gizakiak. Suge guztiak ez dira berdinak, ordea; denek ez dituzte baldintza berak gustuko, eta horri esker dago, besteak beste, dagoen dibertsitatea. Bakoitzak bere... [+]


2025-04-07 | Jakoba Errekondo
Ustezko nekazaritza eta lur lantzea

Nekazariarentzat baratzea eragozpena besterik ez da. Egungo makina bat nekazari “aurreratuk” horrela pentsatzen du. Bere lanean ez dute baratzerik behar, ezta oilategirik, ezta sagarrondorik, ezta erlauntzarik ere.


2025-04-07 | Garazi Zabaleta
Soilik
Lursail txikian eta inbertsio erraldoirik gabe garatu daitezkeen proiektu agroekologikoak

Gasteizko Basaldea etxaldean dago kokatuta Soilik nekazaritza birsortzaileko proiektua, Abetxuko auzoan, eta Jaime Garcia, Joseba Vigalondo eta Javier Chaves dira bultzatzaileak. “Lehen sektorean, eredu agroekologikoan inkorporazio berriak bultzatzea da gure helburua,... [+]


“Errebeldia hazi egin da Argentinan, herri oso bat bultzaka ari da”

Argentinako Abokatuen Gremioa erakundean egiten du lan Laura Taffetanik (Buenos Aires, Argentina, 1963). Gobernuaren errepresioa pairatu duten maputxe ugarirekin lan egin du azken urteetan, eta Askapena antolakundeak antolatutako topaketa antiinperialisten barnean izan da Euskal... [+]


Ertzaintzak Etxarri II gaztetxea hustu du Bilboko Errekalde auzoan

Iragarrita zegoen moduan, Bilboko Errekalde auzoko Etxarri II gaztetxea hustu du Ertzaintzak 9.00etan abiarazi duen operazioarekin. Arratsaldean protesta manifestazioa egingo dute auzoan, 19:00etan Amezolako tren geltokitik abiatuta.


2025-04-04 | ARGIA
Langile bat hil da Agoitzen obra batetik jausita

Ezbeharra ostegunean gertatu da eta SOS Nafarroak 16:00 orduak jotzear zirela jaso du haren berri. Medikua, anbulantzia et Foruzaingoa bertarako dira, baina ezin izan dute gizona suspertu eta bertan hil da.


2025-04-04 | ARGIA
Euskaraldia Hika-rako 83 herrik eman dute izena

Aurtengo berritasuna da. Ahobizi eta belarriprest rolen artean aukeratzeaz gain, herritarrek Euskaraldia Hikan parte hartzeko aukera izango dute. Hitanoa erabiltzen ez den herrietan, toka eta noka, bien erabilera bultzatuko da, eta hitanoa bizirik dagoen herrietan nokaren... [+]


Eguneraketa berriak daude