Ezpalak


2021eko uztailaren 27an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Musika trukea Luhuson eta Getxon

Euskal musika ardatz hartuta, munduko kulturen trukaketa egitea eta entzule berriak biltzea du helburu Euskal Kultur Erakundeak, Batek Mila kanpainaren baitan, otsailaren 5 (Luhuson) eta 6rako (Getxon) antolatu duen ikusgarriak. Maddi Oihenart, Sylvain Luc eta Kepa Junkera euskal musikariak Keyvan Chemirani (Iran) eta Likua Kanzarekin (Kongo) arituko dira taula gainean kantuan. Bost artistak ez dira inoiz elkarrekin aritu eta ikusgarriaren aurretik egonaldia egingo dute Luhuson elkar ezagutzeko.


Euskal zinema pizteko saioak

Ikus-entzunezko liburu zuriak bultzatutako gogoetaren fruitu dira joan den urtearen hondarrean Eusko Jaurlaritzak ekoizpenak bultzatzeko onartutako maileguak (9.000.000 euro). Bi mailegu mota emango ditu Jaurlaritzak, lehenak interesik gabe itzuli beharrekoak izango dira eta bigarrenak interes txikiarekin itzuli beharrekoak. Ikus-entzunezkoen arlorako diru laguntzak ere onartu ditu: 1.216.000 euro guztira. Bestalde, azken aldian sektorean ETBrekin izandako ika-mika konpontzear dela adierazi dute Ibaiak »Euskal Herri osoko elkarte bihurtu da oraintsu Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartea» eta Euskal Telebistak.


Ahanzturaren aurkako manifestua

Makina bat euskal idazle nafarrek manifestua kaleratu dute Nafarroako literaturaren historia ofizialean euskal idazleek pairatu duten bazterketak salatzeko asmoz. Joxemiel Bidadorrek idatzitako Materiales para una historia de la literatura vasca en Navarra liburuaren aurkezpenean plazaratu zuten; izan ere, euskal idazle nafarren gaineko lana apailatu du. Manifestuaren sinatzaileen artean Patxi Zabaleta, Xamar, Aurelia Arkotxa, Inma Errea, Bixente Serrano Izko eta Pablo Antoñana daude.


Antzerki garaia Goierrin

Zazpi antzezlanez gozatu ahal izango da Beasainen eta Ordizian urtarrilaren 21etik apirilaren 22a bitarte, Antzerki Garaia egitasmoaren hamargarren aldian. Glu-gluren Cocidito madrileño, Kanpingagsen Ezetz lepoa jarri, Adosen Dekameronea eta Las mujeres de verdad tienen curvas, Riki Lopezen Dando el cante, Gorringoren Bota punttuba! eta Poken Euskararen zazpi bekatu nagusiak antzezlanak ikusi ahal izango dira.


Euskal arte gaztea ikusgai

Ez da erraza artista gazte batek bidea hastea. Ez da erraza egiten duen lana erakusteko modua topatzea. Sariek eta bekek bidea samurtzen dute, lagungarri izaten dira obrak sortu eta ikusleria eta artistaren arteko jauzia leuntzeko. Urte hasiera honetan euskal artista gazteen lanak ikusteko parada eskaintzen digute Gasteizen eta Bilbon dauden bi erakusketek. Gasteizko Montehermoson ikusgai dagoen erakusketak Gure Artea saria jasotako Ibon Aranberri, Azucena Vieites eta Iñaki Garmendiaren lanak eta beste zortzi lehiakiderenak paratu ditu eta otsailaren 6a arte bisitatu ahal izango da. Bilboko Rekalde aretoan, berriz, 2001an artisten lana sustatzeko Bizkaiko Foru Aldundiak ematen duen beka jaso zuten hamabi artisten 2001eko eta oraingo sorkuntzak ikus daitezke, Bitartean, beste nonbait... lelopean, otsailaren 20a arte. Artista horiek guztiak atzerrian bizi eta lan egiten dute orain. Izan ere, ez da erraza sari eta beken ondoren bidea egitea.


Alfaren artelanak

Bizikletak eta batez ere josteko makinak egiteagatik ezagutzen dugu Eibarko Alfa enpresa. Beste lan lerro bat ere badu 1993tik: Alfa Arte. Hainbat metalen brontzea, aluminioa...» fundizio artistikoa jorratzen du eta Euskal Herriko artista ugariren eskulturak egin ditu bertan: Jorge Oteiza, Nestor Basterretxea, Dora Salazar, Remigio Mendiburu, Andres Nagel... Orain Alfa Artek eraikin berria ireki du Eibarko Torrekua 3.ean: 3.600 metro koadroko lantegi eta erakustokia. Eskulturak egiteaz gain, funtsetako artelanekin erakusketa iraunkorra paratu du. Horrez gain, artista belaunaldi berriei laguntza emango die, erakustokia lagaz eta Alfa Arte lehiaketaren bidez.


Itsuentzako ipuinak euskaraz

Hiru urte daramatzate elkarlanean ONCEk eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzia Fakultateak (HUHEZI), euskarazko materiala sortzen haur itsu euskaldunentzat. Horren fruitu dira CDAudio formatuan grabatu dituzten euskarazko 27 ipuinak. Pello Añorgak proposatutako ipuinei ikasle boluntarioek jarri diete ahotsa eta Beñat Azurmendi irakasleak zuzendu du grabazioa.


Mediateka berria Miarritzen

Urtarrilaren 18tik aurrera zabalik izango da Miarritzeko erdigunean eraiki duten Mediateka. Itsasontzi formako 3.619 metro koadroko liburutegi interaktiboan 60.000 libur, DVD eta disko bildu dituzte. Horietatik 4.000 dira euskarazkoak. Miarriztarrek doan hartu ahal izango dituzte, eta bertakoak ez direnek ordaindu egin beharko dute mailegu zerbitzuagatik.


Azkenak
2025-03-12 | Etzi.pm
Zerocalcare: “Nire bihotza taupaka jartzen duen ezer ez da existitzen jada”

SCk Zerocalcareri egindako galdera sorta eta honen erantzunak, jarraian.


EUSKAL HERRIKO TORTURATUEN SAREA
“Milaka gara tortura sufritu dugunak eta hamarkadatan isilaraziak egon gara”

MARTA PIKAZA GARAIGORTA (Laudio, 1968) Euskal Herriko Torturatuen Sareko kideak eta eskualdeko beste torturatu batzuek ekin diote Aiaraldean ekimena antolatzeari. Egingo dituzten urratsak eta helburuak azaldu dituzte.


Hernaniko natur eremuen sarea osatu dute ikasleek eurek

Eskola inguruko natur guneak aztertu dituzte Hernaniko Lehen Hezkuntzako bost ikastetxeetako ikasleek. Helburua, bikoitza: klima larrialdiari aurre egiteko eremu horiek identifikatu eta kontserbatzea batetik, eta hezkuntzarako erabiltzea, bestetik. Eskola bakoitzak natur eremu... [+]


Ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu du Jaurlaritzak sindikatu nagusiekin

ERNE, ESAN eta SIPErekin egin du akordioa Eusko Jaurlaritzak 2025-2028 aldirako. Besteak beste, urteko soldatan 4.200 euro gordineko igoera "graduala" izango du ertzain bakoitzak. Sindikatuen iturriek El Diario Vascori azaldu diotenez, akordioarekin Ertzaintza Espainiako... [+]


Bost greba egun berri iragarri dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza publikoan

LABek, STEILASek, ELAk eta CCOOek greba egutegi bateratua aurkeztu dute Bilbon: martxoaren 25, 26 eta 27, eta apirilaren 1 eta 2. Egungo hitzarmenak aldarrikatutako edukietatik urrun kokatzen direla adierazi dute, "bai sukaldearen eta garbiketaren kolektiboan zein... [+]


2025-03-11 | Hala Bedi
Izanen gazte aldizkaria jaio da

Euskal Herriko literatura gaztearen eta idazle hauen topagune bilakatu nahi den proiektu berriaren inguruan hitz egingo dugu gaur.


2025-03-11 | Euskal Irratiak
Daniela Albizu euskaltzale eta abertzaleari plaza bat eskaini diote Urruñan

Larunbatean, martxoaren 8an, Urruñako herriak Daniela Albizu izena ezarri dio herriko etxearen aitzineko plazari, emazte abertzale honen memoria omentzeko.


Gurutzetako Ospitaleko Larrialdiak “kolapsoaren ertzean” daudela salatu du ESK sindikatuak

Barakaldoko ospitaleko larrialdi zerbitzuan sufritzen ari diren "saturazioa larria" dela ohartarazi du sindikatuak. Pazienteak korridoreetan artatu dituztela eta krisia kudeatzeko "behar adina langile" ez dagoela salatu du. Errealitate horren aurrean... [+]


2025-03-11 | Estitxu Eizagirre
Makroeolikoez hitzaldia Andoainen eta egunpasa Aranon
Komunitatean hitz egin eta kultura sortu, haize-erroten aurrean

Komunitatea bildu, pilpilean dauden gaiez hitz egin, informazioa trukatu eta beste herrien esperientziak ezagutzea da herritar kritikoek egiten duten lehen ekintza, makroeoliko bat herrian jarriko diotela jakiten duenean. Halaxe egingo dute martxoaren 13an Andoainen: mendi... [+]


‘Statu quo’-a mantentzea espero da Groenlandiako hauteskundeetan, Trumpen presiopean

Inkesta gehienen arabera, Inuit Ataqatigiit alderdi ezkertiar independentistaren eta Siumut sozialdemokrataren arteko aliantzak jarraituko du indarrean parlamentuan. Herrialdeko lehen ministro Mute Egedek hauteskundeak aurreratzea proposatu zuen, AEBen "kanpo presioek"... [+]


2025-03-11 | Joan Mari Beloki
Euskal Herria Europa berrian

Ukrainako gudaren amaierak ondorio sakonak ekarriko ditu Europa osora. Europako elite ekonomikoek beren indar guztia jarri dute guda-zelaian eta galdu egin dute. Galtzaileek, elite globalistek, beren egitasmo kuttuna galduko dute, Europako Batasuna, eta Bruselatik europar... [+]


Pablo Gonzálezen aurkako zigor auzibidea itxi du Poloniako Justiziak

Varsoviako Barrutiko Auzitegiak argudiatu du González jada ez dagoela Polonian, eta ezin dutela jakin noiz aterako den Errusiatik. Auzitegiak ez du kazetari nabarniztarraren aurkako bestelako prodezurarik abian jarriko.


2025-03-11 | ARGIA
Euskal Herria antimilitarista dela aldarrikatuko du EH Bilduk apirilaren 20ko Aberri Egunean

Mundua "oso azkar" aldatzen ari dela azaldu du Arnaldo Otegik, militarismorantz eta autoritarismorantz doala, eta norabide horren aurkako jarrera duela koalizio subiranistak.


Duela bost urte baino %155 aldiz arma astun gehiago inportatzen ditu Europak

Ukraina da munduan arma gehien erosten dituen herrialdea; munduko erosketa guztien %8,8. Merkatuaren ia erdia kontrolatzen duena, berriz, AEB dira: Europak erosi dituen armen erdia baino gehiagok jatorri estatubatuarra dute.


Eguneraketa berriak daude