Arteak eta pilotak bat egingo dute Azkoitian

  • Hil honetan edo hurrengoan hasiko dira Azkoitian Euskal Herriko Pilotaren Zentroa eraikitzeko lanak. Hiru fasetako proiektu honen barruan, lehen fasea abiatzeko dena zehaztuta eta prest dago. 6 frontoik osatutako eskultura arkitektoniko erraldoia eraikiko dute, Anton Mendizabal eskultoreak eta Carlos Lopez de Ceballos arkitektoak diseinatu bezala, Jorge Oteizaren omenez.
Kaxa baten barruan sei espazioko frontoiaz hitz egin zuen Jorge Oteizak, Miguel Pelay Orozcoren Pelota, pelotari, frontón liburuaren hitzaurrean. Carlos Lopez de Ceballosek behin baino gehiagotan kolaboratu zuen Oteizarekin, haren eskulturak hainbat herritan kokatzeko. Eta sei espazioko frontoiaren ideiak liluratuta zeukan Lopez de Ceballos. Sei frontoietako multzoa pentsatu eta Azkoitiko Udalari luzatu zion proposamena, eraikina mendian ipini nahi zuela, santuario moduan.

2002an Donostiako Kursaalean Oteizaren inguruan egin zen erakusketan Anton Mendizabal eta Azkoitiko orduko alkate Nerea Zubizarreta eta egungo alkate Asier Aranbarrik egin zuten topo. Mendizabal Pilotaz proiektua amaitzear zen eta Azkoitin pilotarien eskultura batzuk jartzeko proposamena luzatu zien. Azkoitian pilotak duen garrantzia kontuan hartuta, bertako udalak pilotaren gunea egiteko gogoa zuen eta Lopez de Ceballosen proiektuaren berri eman zioten Mendizabali.

Ordurako arkitektoak eskultorea ezagutzen zuen, hitzaldi batean entzun zuelako eta bazekien pilotaren gaia landua zuela Mendizabalek. Harremanetan jarri eta Pilotaren Zentroaren proiektua hasi ziren lantzen.

Pilotaren zentroak Euskal Herri osorako izan behar zuen eta herritarrei hurbiltzeko, Ceballosen ideia menditik kalera jaitsi zuten. Anton Mendizabal eskultoreak frontoi multzoa diseinatu eta Carlos Lopez de Ceballos arkitektoak berau gauzatzeko ezagutza teknikoa jarri behar zuen. Baina lehenago proiektuak programa bat behar zuen, edukia definitu behar zen, gero edukitzailea diseinatzeko. Frontoi multzoak ez zuen ikusteko eskultura erraldoi soila izan behar, bertan pilotan aritzeko balio behar zuen. "Hori Oteizaren espirituari heltzea da »dio Mendizabalek» artearen funtzio sozial eta didaktikoari, artelanen erabilpenari garrantzia handia ematen baitzion". Gainera, pilota guneak, museoa eta artxibategiaz gain, beste funtzio batzuk bete behar zituen: ikerketa, didaktika, tailerrak, kongresuak...

Guztia kontuan hartuta Euskal Herriko Pilotaren Zentroak honako egitura izango du: batetik sei frontoi experimentalen multzoa egingo da laster abiatuko den lehen fasean. 3.402.000 euroko aurrekontua du lehen zati honek eta 18 hilabetetan parkea eta bertan kokatuko den multzoa amaituta izango direla arreikusi dute. Bigarren fasean, 2007-2008 urteetan, luzeran 90 metro izango dituen erreboteko frontoia (plaza librea ere deitua) egingo dute, 2.200.000 euroko aurrekontuari esker. Azkenik, 2008-2009an, Pilota Zentroaren eraikina bera egingo da, erakusketa aretoa, gune administratiboa eta kristalezko egitura izango duen trinketea izango dituena, baita Miguel Pelay Orozcoren izena eramango duen liburutegia ere. Beste 4.400.000 euro beharko dira horretarako. Guztiak antzeko estetika izango du, Oteiza kutsu nabarmenarekin. Baina estetikaz gain, Lopez de Ceballosek dionez, "multzoak bizia izan behar du".

Lehen faseko multzoak sei frontoi izango ditu eta probintzia bati eskaini diote bakoitza. Gipuzkoari arkupeko frontoia egokitu zaio, aukera egokia, batez ere Azkoitian gaudela jakinik. Bertako arkupea oso ezaguna baita; atanotarren eta Azkoitiko gainerako pilotarien eskola izan da. Bizkaia frontoi luzea izango da, erramientarekin jokatzekoa, lurralde horretan baitago indartsuen erramienta. Trinquetea Lapurdirentzat da, Baiona edo Senpereko trinkete ederrak gogoan. Zuberoako ia herri guztiek dute euren erreboteko frontoia eta beraz, plaza librea egokitu zaio Zuberoari. Azkenik, Arabari elizako pareta egokitu zaio, kontrafuerteen eraginez jokoa bizi eta ezusteko bihurtzen duena.

Multzoak hainbat proiektu ezagutu ditu orain eraikiko denera iritsi arte. Eboluzio horretan Anton Mendizabalek eta Carlos Lopez de Caballosek elkarlanean jardun dute eta ez da bakoitza bere esparrura soilik mugatu. Eskultoreak ideia eman eta arkitektoak teknikoki bideragarria ote zen esan behar zuen. Baina, Mendizabalen hitzetan, "zentzu estetiko handia du Carlosek eta lehenik estetikoki gustatu behar zitzaion ideia. Biok ideiarekin gustura geundenean, orduan hasten zen hari soluzio teknikoak bilatzen. Lankidetza oso interesgarria izan da eta gauza asko ikasi dut berarekin". Carlos Lopez de Caballosentzat ere positiboa izan da elkarlana: "Antonek, nik ez bezala pilota ezagutzen du eta hori funtsezkoa zen. Hasieran egin nuen frontoien proiektuan ezin zen pilotan jokatu. Antonek eman dio eskultura eta jokoaren arteko lotura".

Multzoak 50 metro hartuko ditu luzeran: tamaina handia eskultura batentzako, baina ohiko frontoien neurriak kontuan hartuta, txikiagoak izango dira Oteiza frontoiak. Frontoien neurriak ez dituzte, hala ere, kasualitatez aukeratu. Denak zehatz neurtu dituzte, gero hurbiltzen den edozein pilotan aritzeko balio dezaten. Dimentsio zehatzak emateko Ikas Pilotako Joxean Unsainen laguntza izan dute. "Ikas Pilotakoek esperientzia dute horretan" dio Mendizabalek, "frontoi bat zatitzean, badakite zein neurritan dabiltzan ondo neska-mutilak".

Hiruek lan talde polita osatu dutela diote eta euren elkarlana ez dute Azkoitiko proiektura mugatu nahi. "Horrelako instalazioak bultzatu nahi genituzke; etorkizunean, hainbat lekutan egin litezke horrelako frontoiak" eskultore oiartzuarraren ustez.

Baina oraingoz lehen frontoi multzoa eraiki behar da eta horrek lan handia emango die. Izan ere, frontoiak hormigoi zuriz egingo dituzte, gainetik beste ezerrekin estali gabe. Egitura bera izango da azken emaitza. Lopez de Ceballosen hitzetan, Estetika oteizianoa dute frontoiek eta gainera bertan pilotan jokatuko da; beraz, oso forma puruak behar ditu". Hortaz, hormigoizko egituraren loturek oso erregularrak beharko dute izan, hots, hormigoizko piezak monolitikoa izan behar du eta hori eraikitzea konplikatua da.

Eraikinaren estetika hautsi dadin, ezin da kanaloirik edo antzeko elementurik erabili, horregatik uraren nondik norakoak ondo aztertu dituzte. Gainera urak hormigoi zurian arrastorik utzi ez dezan ere ahalegin berritzailea egingo dute materialetan. Lehen fase honetan frontoiekin hasi baino lehen, parkea, aparkalekua eta gainerako lanei ekingo diete. Modu horretan urtebeteko epea izango dute hainbat hormigoi mota frogatzeko, azken emaitzarentzat egokiena zein den erabakitzeko. "Erronka interesgarria da" dio Lopez de Ceballosek, "horrelako pieza monolitikoak ez direlako inoiz egin".

Proiektua ez da, ordea, eraikinarekin batera bukatuko. Oraindik gainerako bi faseak burutu beharko dira eta, batez ere, frontoiak jokorako erabili beharko dira. Horregatik herritarrak frontoietan sartu baino lehen ez dituzte marrak pintatuko. Sakea nondik egin, pasa non jarri... jokalariek eta esperientziak erabakiko dute. Oteiza frontoien helburua artelan erraldoia herritarrek erabiltzea baita. Eta Euskal Herriko Pilotaren Zentroarena, hain sakabanatua dagoen pilotaren mundua Azkoitian biltzea.


Azkenak
Osakidetzan egiturazko eta egiazko konponbideak eskatu dituzte Gasteiz, Bilbo eta Donostian

Milaka pertsona kalera atera dira larunbatean, Eusko Jaurlaritzari eta Osasun Sailari "konponbide errealak" eskatzeko, Osakidetzaren arazo estrukturalak konpon ditzaten.


Aroztegiari ezetz esan dio jende oldeak Iruñean, eta auzipetuen absoluzioa eskatu du

Milaka eta milaka lagun elkartu dira larunbat bazkalondoan Iruñean, Baztango Aroztegiaren makroproiektuari aurkakotasuna adierazteko eta maiatzean epaituko dituzten zazpi auzipetuen absoluzioa eskatzeko. Bideoz grabatu dugu amaiera ekitaldiko hitzartzea [albistearen... [+]


Bonus track: non dago saria?

Jan-edanean zeuden denak, itxuraz alai, baina baten bat urduri zebilen aperitibo eta aperitifa artean. Bigarrenez jasoko zuen saria, baina eskuetan edukiko zuen lehenbizikoa izango zen. Eta urduri zegoen, oroigarriak bulegora heldu beharra zeukalako, joder. ARGIA Sariak ez dira,... [+]


Argia Sarien kronika
Galga azkartasunari

Gauzak bizi eta azkar aldatzen badira ere, zenbait kontu ez dira aldatzen: Argia Sarien ekitaldia da horietako bat. Horixe esan dio kronikagile honi beharrera etorri den kanpoko kazetari batek, ARGIA asko aldatu dela esatearekin batera, sari-banaketa hasi aurretik. Onerako ari... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Interneteko Argia Saria: Oroibidea

Galtzaileen herri ondarea sarean jartzeko erakunde publiko batetik egindako ahaleginagatik, ahots gabeen ahotsa entzuteko aukera emateagatik, eta batez ere, Nafarroak aitzindari izaten segi dezan oroimen historikoa berreskuratzeko bidean, Interneteko Argia Saria Nafarroako... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Banatu ditugu euskarazko komunikazioaren 2025eko Argia Sariak

Sei sari banatu ditugu aurten: ikus-entzunezko saria EITB Kultura telebista saioari eman zaio, prentsako saria Irutxuloko Hitza Donostiako hedabideari, entzunezko saria BaDa!bil podcastari, interneteko saria Oroibidea bilatzaileari eta komunikazio kanpaina onenaren saria Altxa... [+]


2025-01-31 | ARGIA
ARGIAko lantaldearen mezua: Mundu ilunean, ARGIA gehiago

Onintza Irureta Azkunek egin du hitzartzea ARGIAko lantaldearen izenean:

"ARGIAko komunitatea osatzen duten milaka lagunetako batek berriki adierazi digu batzuetan ARGIA iluna dela, barruak mugiarazten dizkion albiste gogorrak daudela. Lan ona egiten dugula, baina... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Urteko kanpaina onenaren Argia Saria: Altxa Burua

Seme-alabek lehen mugikorra izateko adina atzeratzeko eskolaz eskola egindako lanagatik eta lortutako emaitzengatik, ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasgune izateko borrokagatik, kanpaina onenaren Argia Saria guraso elkarteek osaturiko Altxa Burua ekimenarentzat izan da... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Merezimenduzko Argia Saria: Ene Kantak

Hamabost urteotan gazteenen artean euskara sustatzeko egindako lanagatik eta lortutako arrakastagatik,  Merezimenduzko Argia Saria Ene Kantak proiektuarentzat izan da. Saria Nerea Urbizu, Fermin Sarasa eta Jesus Irujok jaso dute.


2025-01-31 | ARGIA
Entzunezko Argia Saria: BaDA!bil podcasta

Entzunezko Argia Saria BaDA!bil podcastak jaso du, Hiru Damatxo ekoiztetxeak ekoitzitakoa, eta Gerediaga elkarteak eta EITBk finantzatutakoa. Podcastak kulturgintzan dabiltzan lau mahaikidez osaturiko bost mahai inguru jaso ditu Durangoko Azokaren bueltan. Saria jaso dute Amets... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Prentsako Argia Saria: Irutxuloko Hitza

Prentsako Argia Saria Irutxuloko Hitza-rentzat izan da, eskuin muturraren igoerari egindako jarraipenagatik eta talde erreakzionarioen benetako aurpegia erakusteko kalean hor egoteagatik. Aurten 20 urte beteko ditu Donostiako hedabideak. Aizpea Aizpurua, Andrea Bosch,... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Ikus-entzunezko Argia Saria: EITB Kultura

EITB Kultura telebista saioak jaso du Argia Saria euskal kulturgileen lana bistaratzeagatik, Euskal Herriko txoko guztietako proiektuak telebista publikora ekartzeagatik, eta egiten duten kalitatezko ikus-entzunezkoagatik. Saria Leire Ikaranek eta Kerman Diazek jaso dute, Berde... [+]


Calexit, Kaliforniaren independentzia bilatzen duen ekimena

Ekimenak erreferendum eskaera egin du eta Shirley Weber estatu idazkariak onartu. Orain, prozesuari jarraipena emateko, 546.000 sinadura lortu behar dituzte datorren uztailerako. Marcus Evansek egin du eskaera.


Eguneraketa berriak daude