Abenduko hostoak


2021eko uztailaren 28an


Eguraldi beltza


Euskarak modu ugari aberatsean izendatu ditu eguraldiaren nolakoak. Asko eta asko hiztegi eta halakoetan jaso gabe daudenez, bilketa eta sistematizatze lan horri ekin dio Interneten euskal webgune batek (http://etnomet.blogspot.com/). Hasberria da orria, baina badu interesik etnografiaren eta metereologiaren uztarketa horrek, ez soilik gai horietaz arduratzen direnentzat, baita uztarketa horren emaitza linguistikoak aztertu nahi dituenarentzat ere. San Tomas egunez euri zaparrada ugariak izan zirela baliatuz, ehun bat modu eskaintzen zituen orriak euri zaparrada izendatzeko, tartean borrosta, euri-jasa, erasoa, erauntsia, borroskada, zarrasta, zaparra, ur-kolpea, zafrada...
Hitz horiek eta gehiago ez dira aski Interneteko hainbat orritatik Bernardo Atxagari erortzen ari zaizkionak izendatzeko, Ignacio Echevarría kritikoaren (?) auzia dela-eta. Bernardo Atxagaren azken nobelari El Paísen kritika gupidarik gabea egin zion otsoa, ardi-larruz agertu da oraintsu »borreroa biktimarena eginez, alegia» egunkariari aurkeztu dion dimisio-gutunean, eta gutunak izandako erreakzioek bidea zabaldu diete okasioaren zain zeuden ehiztari amorratuei hasiera hartan kaltetua izan zena berriro kaltetzeko. Erasotzaileek inpunitatea dute lagun, anonimatuan ari baitira gehienak, zaborra eta oka obratuz, eta, jakina, literaturarenganako batere interesik gabe. Itsua omen da komunikabideen arteko lehia, baina lehia horren atzean dagoen elkarren arteko herra politiko itsuak badaki nori eta non eman kolpeak.
Eguraldia beltz, aurpegia belatz?
Osti-zaparrada, hala deitzen diote Loiola partean erauntsi latzeko eguraldi beltzari: berek nahi duten bezala jokatzen ez baduzu, berek entzun eta irakurri nahi dutena eskaintzen ez badiezu, jakizu garbi eguraldi beltzak zer ekarriko dizun.


Politikaren plaza

Posible da duintasuna politikan? 11-Mko ikerketa-batzordean ikusi ditugunak ikusita, ez. Orduan? Xabier Leteren kanta datorkit burura, haren aldaketa xume batek ondo definitzen baitu zer den politikaren plaza:
"Nahiaren eta ezinaren borroka-toki miseriz betea..."


Apalak liburutegiko apaletan

"Gizaki askoren destinoak zerikusi handia du gurasoen etxean liburutegi bat zuten ala ez", zioen Edmondo de Amicis-ek.
Borgesek dio: "Unibertsoa »bestelako deituraz, Liburutegia» galeria hexagonalez osaturik dago; galerien kopurua mugagabea da, eta beharbada infinitua". Borgesek Babelgo liburutegia dioen tokian, Baudelairek basoa dio, Stendhalek mosaikoa dio, Paul Valeryk itsasoa dio. Borgesek galeriak dioen tokian, apalak esan dezakegu guk, apaletan jartzen direlako liburuak, baina baita literatura apalenak ere baduelako tokirik Babelgo apaletan.
Euskal hiztegiaren bitxikeria bati esker, unibertsaltasuna eta partikulartasuna bat eginda ikus ditzakegu.


Don Kixote Txileko

Hona On Kixote handi egiteko beste manera bat:
Pinochetek On Kixote galarazi zuen Txilen, Cervantesen nobela askatasun pertsonalaren aldarria eta botere konbentzionalaren kritika bat delako.


Bisturia

Iragan berri den urtea Gombrowicz-en jaiotzaren mendeurrena zen arren, ez da askorik hitz egin idazle poloniarraz. Tamala da.
Gombrowicz irakurri dudanetan, Berhard irakurtzerakoan gertatu izan zaidan bera bizi izan dut: kolpatua sentitu naiz, txiki deuseza, biguna, akitua eta baita ahitua ere. Gombrowicz-ek, Berhard-ek bezalaxe, ez du irakurlea epel uzten. Poloniarraren idazkuntzak bisturi baten moduan lan egiten du arimaren ehunetan, haren testuak irakurtzerakoan »Ferdydurke, Trasatlantikoa, Egunkariak…», fisikoki ere sentitzen duzu haren bisturiaren aho zorrotza zure barne-muinetako ehun bigunenak ebakitzen eta bidea zabaltzen zure arimako gela ilunenetaraino. Bakardade erabatekoan ostatu harturik, biluzik sentitzerainoko deserosotasun halako bat biziko duzu, hotz sekulakoa, Gombrowicz irakurrita.
Anekdotak, ikuskizunek, eszenografiak ez dute garrantzirik: disimulatzen ez den tramoia huts batean garatzen da kontzientziaren zirrikituetan barna egindako bidaia. Ez, Gombrowicz ez da inolaz ere idazle sinpatiko bat, ez da adeitsua irakurlearekin, ez dizkio-eta begi-belarriak gozatzen. Nola izango da adeitsua irakurlea kolpatzeko, probokatzeko eta mintzeko lanak hartzen dituen idazlea? Nola izango da adeitsua txiki eta ezgauza sentiarazten zaituen inor? Nola izango da adeitsua probokazioa arte bihurtzen dizuna?
Ez, Gombrowicz ez da idazle erraza, ezta adeitsua ere. Orduan, zertarako irakurri halako bat?
Gombrowicz-en testuetan dago erantzuna: haren bisturia nire barne-muinetaraino iristen bada, lehendabizi idazlearen beraren barne-muinetaraino iritsi delako da. Bere burua zalantzan jarri duelako jartzen dugu irakurleok ere geurea zalantzan.
"Ez nintzen fidatzen sinesmenekin, doktrinekin, ideologiekin, erakundeekin. Beraz, nigan bakarrik aurki nitzakeen ardatza eta sostengua. Baina ni poloniarra nintzen, poloniartasunak hezi ninduen, Polonian bizi nintzen. Beraz, poloniartasuna baino sakonagoko eremu batean bilatu behar nuen nire nia: poloniartasuna erantzi eta gizaki soil biluzi sentitzen nintzen eremuan".


Itzultzailea, sortzaile

(Pirandelloren Sei pertsonaia autore bila irakurtzen ari naizelarik…)
Itzultzaileen sortzaile lana ahanzten da itzulpenez ari garen guztietan. Itzultzailea ez da, sortzaile orijinalarekiko, jakina; bai, ordea, orijinal hori jasoko duen hizkuntzarekiko, batez ere hizkuntza horrek sekula adierazi ez badu orijinalean dagoen ideia edo irudia. Ez euskarak ez hizkuntzarik ahaltsuenak ere ezin du, itzulpenen bidez baizik, hainbat ahots, pentsamendu, giro eta kultur ikuspegi jaso. Munduak hots asko baditu, itzulpena da hots horiek nire hizkuntzan entzuteko modu nagusia. Euskarak oraindik izendatu ez dituen sentimendu, emozio, ikuskera, bihurgune eta bihozkada asko dago munduaren eta pentsamenduaren eta literaturaren bazterretan. Horregatik da garrantzitsua hots oihartzuntsuenak »oihartzun ugarienen oihartzun direnak» euskaratzeak.
Ulisesek, Itakarantz abiatu zenean, beldur bakarra zuen: "Eta etxeranzko itzulbidea ahazten bazait?", galdetzen zuen bere baitan. Pausoak eta arraunkadak Itakarantz eman ahala, oroimena gordetzeko moduak eraiki behar zituen Ulisesek. Gure Barbantxok ere ogi apurrak botatzen zituen basoranzko bidean, gero etxera nola itzuli jakiteko.
Esperientzia finkatzeko manera ezinbestekoa da itzulpena. Bidaia da beste hizkuntza batera; beste esperientzia batzuetara. Baina etxetik kanpora egindako bideak itzulera du, joan-etorriko bidaia baita itzulpena.
Itzulpena, zubia izateaz gainera, ahanzturaren aurkako arma da, gizon-emakumeek hizkuntza desberdinetan egin dituzten bidaietako esperientzia geurean ere finkatzeko modu bat. Itzulpena ez da atzera begiratzea, sormen lana ere baden berreraikuntza baino. Irakurleok, jatorrizko hizkuntzarik ez dakigunean, itzultzailearen laguntza eta galbahea onartzen ditugu; itzultzaileak egindako irakurketa, gurea baino askoz ere sakonagoa eta mantsoagoa, onartzen dugu. Itzultzailearen eskuetan geratzen gara, hark gida gaitzan guk geure kabuz egingo ez genukeen bidean aurrera.


Azkenak
Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


47 urteko gizon batek bere ama hil du Irunen

Atzo eguerdian labanaz eraso zion bere amari Irunen eta Donostiako Ospitalean hil da. Erasotzailea epailearen aurrean deklaratzeko esperoan dago.


Ipar Euskal Herriko lehen indarra izaten segitzen duela ohartarazi du ELBk, botoen %48 jasorik

Otsailaren 6 honetan zenbatu dituzte departamenduko laborantza ganberarako bozak. Biarnoa eta Ipar Euskal Herria biltzen dituen departamenduan lehen indarra izaten segitzen du agroindustriaren sustatzailea den FDSEAk baina indarra galdu du: %54tik %46ra pasa da.


2025eko urtarrila, mundu mailan inoiz erregistratu den urtarrilik beroena

Aurtengo urtarrila 1850. urteaz geroztik beroena izan dugu. Gainera, aurreko hilabeteen joera mantentzen du, azken hemeretzi hilabeteen artean, hemezortzigarrena da bero erregistroak apurtzen. 


Ehunka emakume hil eta bortxatu dituzte Kongoko Errepublika Demokratikoko espetxe batean

Nazio Batuen Erakundeak adierazi duenez, Goma hiria hartu ondoren hango espetxe batean zeuden ehunka emakume bizirik erre zituzten M23ko matxinoek, eta denak hil. Herrialdearen ipar ekialdean borrokan diharduten talde armatuek sexu indarkeria "arma gisa" erabili dutela... [+]


EITBko Euskara Batzordearen adierazpena

Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]


Euskal Herrian Euskarazek manifestazio nazionala deitu du apirilaren 6rako Baionan

Manifestazioa goizeko 11:30ean izango da, Justizia Jauregian. Mugimenduak euskaldunon eskubideen alde eta auziperatuekiko elkartasunean luzatu du deialdia. Auziperatuek iazko Euskararen Egunean Baionako Justizia Auzitegian "Justizia Euskararentzat" pintaketa egin zuten... [+]


Trumpen Gazarako proposatutako garbiketa etnikoak hautsak harrotu ditu nazioartean eta AEBetan

AEBetako presidentearen Gazako palestinarrak kanporatzeko asmoak aurkako erreakzio ugari eragin ditu nazioarteko nahiz herrialdeko politikan, baita Alderdi Errepublikanoan ere. Gehienek "garbiketa etnikoa" sustatzea egotzi diote, baina Trumpek bere asmoa berresten... [+]


Eguneraketa berriak daude