Logika suplementarioa


2021eko uztailaren 28an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Aurten Nafarroan gertatu diren gauzen artean, bi ekarri nahi nituzke oraingo honetan gogora eta, batez ere, haiekin loturiko erantzun pare bat. Hauxe da lehena: Iruñeko Udalak euskal literaturari buruzko erakusketa bat, Pamiela argitaletxeak antolaturikoa, debekatu zuen. Honetaz galdeturik, Kultur zinegotziak, azalpen gehiagorekin batera, aipatu zuen bazegoela "mila zortziehun eta ez dakit noizko mapa bat…". Ez-dakit-noizko mapa hori Bonaparteren 1863ko mapa zen, baina iduri du gure Kultur zinegotziak ez zuela horren berri.

Bigarren gertakariak badu zerikusirik Nafarroako Unibertsitate pribatua argitaratzen hasi den nafar literaturaren historia batekin. Lehen emaitzak kaleratuta, euskal idazleak kontuan hartu ez izana kritikatu zitzaien egileei, eta hauxe harriturik eskaini zuten erantzun xaloa: historia hau idatzi dutenek ez dakite euskaraz.

Alde batetik, Bonaparteren mapa arrotza egiten zitzaion Iruñeko zinegotziari, Kultur arduradun horren kulturan ez zegoen dokumentu horretarako tokirik. Bertze aldetik, goi-mailako kultura ordezkatu nahi duen, ordezkatu beharko lukeen erakunde batean ez omen dago euskaraz dakienik, baina horrek, nonbait, ez du eragozpen larririk sortzen. Nafar literaturan euskarazkoa ez sartzea ez baita, antza, akats txiki bat baizik. Ildo beretik doaz, nire ustez, bi jarrerak, biek agerian uzten baitute hainbaten ikuspegitik zein den euskararen tokia Nafarroan.

Nafar kulturaren definizio ofizialean, arestian aipaturiko bi erantzunetatik usnatzen ahal den definizioan, euskara soberazko osagai bat da, kabitu ez baina, hala ere, hor dagoena, modu batean edo bertzean beti gehiegikeriarekin loturikoa. Zentzu onean, euskarak aberasten gaitu, irabaztea espero ez genuen dirua bezala, edota edertzen gaitu, tarta baten gainean kokatzen den gingaren moduan; zentzu txarrean, euskarak desitxuratu eta munstrokeriara hurbiltzen gaitu, hirugarren titipunta baten antzera. Gure artean dago, baina ez luke egon behar. Barnean egonik, kanpokoa da. Nafarroaren ikuspegi ofizialean euskarazko kulturak zein leku hartzen duen azaltzeko logika suplementario batera jo behar dugu, nahitaez: kultura hori ez baita nafar kultura, Nafarroan egiten den euskal kultura baizik.

Hortaz, nafar kulturaz ongi jantziriko nafar hiritarra izateko ez da zertan jakin ezer Bonapartez edota haren mapaz; ondorioz, Nafarroan euskarazko idazleak badira ere, ez dira zertan nafar literaturaren historian sartu. Euskara eta euskararekiko guztia nafar lurraldeetan suertatu diren gehiegizko fenomenoak dira, gure artean daudenak gure artekoak guztiz izan gabe, gure gorputzari itsatsiriko atal arrotza, gure arrazoiari gaineraturiko suplemento zamaduna. Izan ere, nafar oso-osoak izan gaitezke, izaten gara, haiek gabe. Hortik, nafar literaturaren historiaren egileen harridura: nola jakin euskarazko literatura ere kontuan hartu beharrekoa zela? Hortik, zinegotziaren ezjakintasun erakuspen lotsagabea: euskararen historia eta haren dokumentuak ezagutu behar al dira? Behar ez; ahal da, nahi izaten bada eta beti ere gehigarri gisa.

Deskribaturiko logika hori, bistan da, apurtu behar dugu. "La cultura en Navarra se hace en castellano", zioen filologo batek »ez dut izena aipatuko» Diario de Navarran, iritzi-artikulu batean. Askoren lanari esker, esaldi horretan laburbiltzen den logika hasi da eta ari da aspalditik apurtzen, baina egia da, aldi berean, ideia horiek sinesten dituztenek badutela oraindik eragin handia gure eskualde honetan. Beharbada, euskara arrotza izatera kondenatzen duen pentsamolde hori ez da inoiz desagertuko. Baina nahikoa izaten ahal da, nik uste, haren defendatzaileen planeta gero eta txikiago, gero eta bakartiago izan dadin.


Azkenak
2025-03-20 | Iñaki Inorrez
Euskaraldia ez! Euskal Oldarraldia bai!

Badakizuenok badakizue, beste gauza asko bezala, euskararen aldeko borrokan ere politikoek, eragile batzuek eta hedabideek beraien antzezlana saldu nahi digutela, benetakoa balitz bezala.

Lehen urtean pozik jaso nuen, "Euskaraldi" hau. Zer edo zer zen, ezer ez zegoela... [+]


Euskararen zapalkuntza sistematikoa

Euskarak, mendez mende, zapalkuntza sistematikoa jasan du, eta oraindik ere borrokan dabil egunerokoan bere leku duina aldarrikatzeko. Hizkuntza baten desagerpena ez da inoiz berez gertatzen; planifikazio politiko eta sozialak eragiten du zuzenean. Euskaldunoi ukatu egin izan... [+]


2025-03-20 | Sustatu
‘Eta erasotzailea ni banaiz?’ ziberjazarpena ikuspegi berri batetik

Puntueusek eta Cyberzaintzak elkarlanean ikusentzunezko baliabide pedagogiko bat sortu dute gazteentzat eta haiekin lan egiten duten profesionalentzat: irakasle, guraso eta hezitzaileentzat. Ikusentzunezko honen bidez, ziberjazarpena ezohiko ikuspegi batetik... [+]


BSHko lantokiko sarbidea itxi dute langileek euren etorkizuna negoziatu nahi dutela aldarrikatzeko

Kamioiak ez sartu ez atera. Horrela eman dute goiza BSHko Eskirozko lantokian. Parez-pare langileak aurkitu dituzte protestan. Hilkutxa batekin, elkarretaratze formatuan lehenbizi eta Foruzaingoak esku hartu behar zuela jakin dutenean eserialdia egin dute erresistentzia pasiboa... [+]


Ekologismoaren kontrako oldarraldia AEBetan: Greenpeace 660 milioi euro ordaintzera zigortua

Dakota Access oliobidearen kontrako protestengatik zigortu du Ipar Dakotako epaimahai batek erakunde ekologista, Energy Transfer Partners enpresak salaketa jarri ostean. Standing Rockeko sioux tribuak protesten erantzukizuna bere gain hartu du.


2025-03-20 | Estitxu Eizagirre
EH Bizirikek manifestazioa deitu du larunbaterako ‘Euskal Herria ez dago salgai!’ lelopean

Sareak nabarmendu du Euskal Herri osoko eragileak daudela bertan eta deialdiak 140tik gora atxikimendu jaso dituela: "Horrek islatzen du zein den gaur egungo errealitatearen urgentzia, lurraren defentsaren beharra eta auziarekiko dagoen konpromezua".


2025-03-20 | ARGIA
Arratzua-Ubarrundiako EH Bilduko zinegotziek dimititu egin dute, Solariaren proiektuarekin “eskuak lotuta” dituztelako

Koalizio abertzaleko hiru ordezkariek ohar baten bidez euren "frustrazioa" adierazi dute proiektu fotovoltaikoa ezin gelditzeagatik: "Egoera horren aurrean, ez gara legegintzaldia amaitzeko indarrez sentitzen". Proiektu honi ez! plataformak salatu du EH Bilduren... [+]


2025-03-20 | El Salto
Kataluniako erreferendumean gomazko balak jaurti zituzten lau poliziari ez diote amnistia emango, eta auzipetu egingo dituzte

Lau agenteak lesio-delituengatik ikertzen ari dira eta horrek galarazten du 2024ko amnistia aplikatzea. Polizia horietako batek, ustez, gomazko bala batekin begi bat zartatu zion Roger Español kataluniarrari.


2025-03-20 | Euskal Irratiak
Arrazismoaren kontrako giza-katea egingo dute Baionan larunbatean

Arrazismoaren aurkako nazioarteko eguna kari, larunbat honetan 16 alderdi, kolektibo eta elkartek deia luzatu dute, Baionako Marengo eta Pannecau zubien artean giza kate bat osatzeko. Aniztasuna, elkartasuna eta giza eskubideen errespetua aldarrikatzera deitu dute,... [+]


2025-03-20 | Gedar
“Ertzainek aita jipoitu zuten nire alboan, 65 urte ditu eta elbarria da”

Ertzaintzak martxoaren 13an Bilbon zauritutako bi pertsonaren testigantza jaso ditugu. Athleticen partidaren ostean larriki zauritu zituzten aita-semeak, borra-kolpeka, eta atxilo eraman zuten haietako bat. Furgonetatik ikusi zuen ertzainek nola egin zuten tiro jendearen kontra,... [+]


Israelen genozidioa salatzeko protesta andana antolatu dute

Palestinarekin Elkartasuna plataformak osteguna, ostiral eta larunbatean eginen ditu protestak, Israel genozida. Palestinar erresistentzia aurrera! lelopean. Gernika-Palestina-k ere manifestazio nazionala antolatu du larunbaterako Donostian. Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak... [+]


2025-03-19 | ARGIA
“Proiektu honi ez!” Arratzua-Ubarrundiako plataformaren adierazpena

Arratzua-Ubarrundiako "Proiektu honi ez!" plataformak adierazpen hau kaleratu du, udalerri horretako EH Bilduko hiru zinegotziek dimisioa aurkeztu berritan. Izenburu hau darama testuak: "EH Bilduren moketako politika edo Iparra nola galdu".


2025-03-19 | ARGIA
Dimititu egin duten Arratzua-Ubarrundiako EH Bilduko zinegotziek herritarrei zuzendutako agurra

Arratzua-Ubarrundia (Araba) herriko EH Bilduko hiru zinegotziek dimisioa eman dute Solariaren zentral fotovoltaikoagatik. Hau da hiru zinegotziek, Txetxu Zengotitabengoak, Laura Sanchok eta Javier Ruiz de Arkautek, herritarrei zuzendu dieten agur mezua.


Eguneraketa berriak daude