Sinadura elektronikoa: egiletasuna bermatzeko euskarri digitala

  • Internet hedatzearekin atzera gelditu da eskuz idatzitako sinadura tradizionala. Firma digitalari esker, merkataritza eragiketak, transakzioak eta hitzarmenak burutu ahal ditugu Internet bidez. Eskuz idatzitako sinadurari ematen zaion erabilera berbera du, hots, eraginkortasun juridiko bera du. Egun, Administrazioarekin kudeaketak burutzeko 10.000 lagunek dute sinadura elektronikoa EAEn. Laster ordea, guztiok izango dugu sinadura elektronikoa, 2007-2008an NAN digitala ezarriko baita.

2021eko uztailaren 20an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Askotan eztabaidatu ohi da Internetek eskaintzen dituen abantaila eta desabantailen inguruan. Erosotasuna litzateke abantaila nagusienetako bat eta segurtasun eza berriz, desabantaila nabarmenena. Bi irizpideok orekatzen dituen baliabidea jorratuko dugu erreportaje honetan: firma digitala, hain zuzen. Beroni esker, edozer kudeatu dezakegu etxetik mugitu ere egin gabe eta segurtasun osoz.

Sinadura elektronikoak ohiko sinaduraren funtzio bera du. Titularrak bakarrik ezagutzen dituen gako-hitz pribatuak erabiliz, mezuak bidali eta jaso ditzake, baita edozein transakzio mota kudeatu ere. Hala, bai igorleak eta bai hartzaileak dokumentu elektronikoaren konfidentzialtasuna onartzera derrigortuta daude eta era berean, hirugarren batek aldatu edo ordezkatzeko eskubiderik ez izatera konprometitzen dira. Eztabaidarik izanez gero, legearen aurrean froga gisa erabili ahal da informazioaren osotasuna bermatzeko.

Harreman telematikoa

Informazioaren egiletasuna onartzeko sistema bezala definitu daiteke firma digitala. Mezuak kodetu eta zifratzeko mekanismotzat uler dezakegu. Komunikazio guztietan bi aldeek gakoak ezagutzea ezinbestekoa da. Bete beharreko oinarriak honakoak dira: sinatzailearen kontrolpean bakarrik sortzea, igorritako datuak hari lotzea, aldeak legeztatzea, informazioaren osotasuna errespetatzea, konfidentzialtasuna bermatzea, teknikoki eta juridikoki ez gaitzestea eta frogatzeko indarra izatea.

Legez onetsia

Sinadura elektronikoa 1999. urteaz geroztik dago araututa Europako Batasunean. Espainiako Estatuan zehazki, sinadura horren izaera juridikoa Errege Dekretu Lege baten bidez dago araututa. Hain zuzen, erakunde espezializatuek ematen dituzte sinadura elektronikoaren ziurtatze digitaleko zerbitzuak. Erakunde horiek erregistro publikoan inskribatuta daude eta ziurtagiriak legez tasatuta daude. Hala, kalte-ordainengatik ardurak eskatzeko aukera dago.

2007-2008an NAN elektronikoa izango dugu

Jordi Sevilla Administrazio Publikoetako Ministroak Tecnimap jardunaldietan aurreratu zuenez, NAN elektronikoa 2005. urte hasieran ezarriko zen. Orain gutxi ordea, José Antonio Alonso Barne Ministroak esan duenez, NAN elektronikoaren sistema 2007ko bukaeran edo 2008ko hasieran egongo da prest. Dokumentu horrek, orain arteko balioa izateaz gain, sinadura elektronikoa izango du. Ekimen hori "Plan Conecta" izenekoaren barnean sartzen da, eta beronek 2007. urtea baino lehenago burutuko diren 43 proiektu hartzen ditu bere baitan. 84 milioi euro bideratuko dira ekimen horiek guztiak gauzatzeko. Administrazio Publikoetako Ministroaren esanetan, NAN elektronikoaren helburua izapideen %80a aurreztea da. Hala, herritarrak Administrazioari dagozkion kudeaketa guztiak burutu ahal izango ditu etxetik mugitu gabe.

Euskal Herrian ere posible da egun herritarraren eta Administrazioaren arteko harreman telematikoa, Izenpe ziurtapen elektronikoko erakundeari esker. Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek sortutako erakunde horrek Internet bidez eragiketak inguru seguruan eta erabateko bermearekin kudeatzea ahalbidetzen du.

Administrazio eta herritarren arteko harremana 24 orduetan aktibo


Izenpe baltzu anonimoa da. Egiaztapen edo identifikazio erakunde honek noski, egiazkotasuna, konfidentzialtasuna, osotasuna eta uko ez egitea bermatzen ditu. Helburu nagusia euskal sektore publikoa osatzen duten erakundeen arloan, komu- nikazioetan segurtasun zerbitzuak, teknikoak eta administratiboak ematea da, teknika eta baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen bidez. Pertsonentzat edo erakunde publikoetarako zein pribatuetarako behar diren erabiltzailearen tituluak, ziurtagiriak eta txartel-euskarriak hornitzen ditu, baita zerbitzariko titulu edo ziurtagiriak ere.

Luis Mari Guinea: «Sinadura tradizionalak baino segurtasun handiagoa eskaintzen du sinadura elektronikoak»

Transakzio horiek egunerokotasunean nola gauzatzen diren ezagutu xedez, Luis Mari Guinea Izenpe ziurtapen elektronikoko erakundeko zuzendariarekin hitz egin dugu.

Zein motatako ziurtagiriak lantzen dituzue eta nori eskaintzen dizkiozue?
Administrazioarekin kudeaketak burutuko dituen orori eskaintzen diogu sinadura elektronikoa. Hiru ziurtagiri mota landu ohi ditugu: hiritarrei zuzendutakoa, enpresei dagokiena eta funtzionarioena bestea. Administrazioaren barnean lan egiten dutenek, intranet bitartez egin ditzakete kudeaketa guztiak: nominak kontsultatu, agiriak eta baimenak eskatu... Administraziotik at daudenek, berriz, hiritar eta enpresek alegia, diru-laguntzak, errenta aitorpenak, egintza fiskalak... kudea ditzakete.

Zein pauso jarraitu behar ditu sinadura elektronikoa izan nahi duenak?
Hiritarra bazara, erregistro bulegoetara jo behar duzu, lurralde bakoitzean bi daude. Behar duzun gauza bakarra Nortasun Agiri Nazionala da. Eskaera txikia denez, telefonoz eska dezakezu hitzordua. Ordea, erakundea bazara, ahal batzuk aurkeztu behar dituzu Izenpek erakunde bateko ordezkari edo kide izenda zaitzan. Sinadura elektronikoa plastikozko txartel batean ematen da. Horrekin batera, irakurgailu bat eta softwarea ematen zaio erabiltzaileari, sinadura elektronikoa bere ordenagailuan erabil dezan.

Zein da sinadura elektronikoa eskatzen duenaren profil orokorra?
Sinadura elektronikoa batik bat gestoriek eta 25 langiletik gorako enpresek eskatu ohi dute.

Zenbat jende duzue erregistratuta egun?
Urtebete daramagu sinadura elektronikoak eskaintzen eta jada hamar mila erabiltzailetik gora ditugu.

Zein kostu du ziurtagiri digitalak?
Orain arte, Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek bere gain hartu dituzte gastu guztiak. Egun, ziurtagiri baten kostu gordina 30 eta 40 euro artean dago, baina ez da ezer kobratzen. Baliteke ordea aurrerago kobratzen hastea.

Zein balio juridiko du?
2003. urtean Estatuko Buletin Ofizialean argitaratutako legearen arabera, hiru sinadura elektroniko mota daude: bata, Interneten identifikatzeko erabiltzen dena »erabiltzaile izena eta pasahitza». Sinadura elektroniko aurreratua da bestea, ziurtagiriak erabiltzen dituena. Eta azkenik, sinadura elektroniko aintzatetsi edo ezaguna, paperean idatzitako sinaduraren balio juridiko bera duena alegia. Guk azkeneko hori bakarrik hornitzen dugu. Sinadura tradizionalak baino segurtasun handiagoa eskaintzen du sinadura elektronikoak. Firma tradizionalaren faltsutze kasu batean esaterako, epaiketan kaligrafo baten beharra genuke. Sinadura elektronikoaren kasuan berriz, erabiltzaileak bakarrik daki pasahitza. Gainera, galduz gero, geuri telefonoz deitzea nahikoa du erabiltzaileak.


Azkenak
2024-07-23 | Ahotsa.info
Lizarrako txosnak erdigunean nahi dituztela aldarrikatu dute UPNren bazterketaren aurrean

Lizarrako Udalak datozen jaietarako aurreikusia dagoen jai herrikoien egitaraua arriskuan jarri du. Txosnak erdigunetik kendu eta urrun eta baztertua dagoen zonalde batera eraman nahi ditu.

 


Arabako diputatua zen Modesto Manuel Azkonaren hezurrak bere sorterrira itzuli dira, 88 urteren ostean

1936an fusilatu zuten frankistek, une horietan Arabako diputatua zela, eta herriko beste 42 fusilatuen hilobian bertan sartu zituzten Manuelen gorpuzkinak.


2024-07-23 | Gedar
Ia 100 pertsona migrante bizi izan dira Berango eta Getxo arteko baso batean

Iazko urritik eraiki dituzte hainbat kokaleku jatorri magrebtarreko ia 100 lagunek. Poliziak duela hainbat aste jaso zuen haiek basotik botatzeko agindua.


AEBek “portu humanitarioa” kenduko dute Gazatik, bertatik laguntzarik ia sartu gabe

25 egun baino gutxiagoz egon da martxan hasieratik polemikoa izan zen portua. “Distrakzio neurria” izan dela salatu dute eragile ugarik.


Milioika migratzaile esplotazioaren eta eskubide gehiegikerien biktima, Europako nekazaritza-sektorean

Langile migratzaileek indarkeria, lanaldi luzeak eta ordainketa eskasak modu ohikoan jasaten dituzte, Europako bederatzi estatutan egindako ikerketa baten arabera. Gutxienekoa baino soldata baxuagoak jaso ohi dituzte ia estatu guztietan, eta emakumeek are soldata baxuagoak.


Greba egingo dute asteartean Iruñeko FCC-ko langileek, Iosu lankidearen heriotza salatzeko

Lan istripuz 33 pertsona hil dira Euskal Herrian aurten. Azkenekoa, Iruñeko sanferminetan garbiketan lanean ari zen Iosu izeneko langilea. Kamioiaren gainetik erori zen eta hartutako golpe larriaren ondorioz hil da. LABek FCC (Iruñerriko Mankomunitateko... [+]


Bidenek uko egin dio hauteskundeetarako hautagaitzari, eta Kamala Harrisen alde egin du

“Indar guztiak presidente karguan zentratzea” erabaki duela adierazi du, eta Kamala Harris presideneteordeari “babes eta abal osoa” eskaini dizkio. Harrisek baieztatu du bere hautagaitza aurkeztuko duela Alderdi Demokratak presidentegai izendatu dezan... [+]


Hondakinak tratatzeko Artaxoako planta itxita mantentzeko agindu du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak

Nafarroako Ecofert Sansoain enpresa itxita dago 20.000 tona hondakin toxiko legez kanpo jasotzeagatik Zubietako (Gipuzkoa) erraustegitik eta Tuterako (Nafarroa) Oleofat enpresatik.


Hamasei hondartza itxi dituzte asteburuan Lapurdin, uraren kalitate eskasagatik

Horrez gain, Biarritzen ostreopsisa atzeman dute, itsas alga toxiko mikroskopiko bat, eta karabela marmokak agertu dira Donostiako kostaldean.


Eguneraketa berriak daude