Mattin-Laurent Partarrieu: Margo sentsualak eta aldarrikapen zeinuak

  • Mattin-Laurent Partarrieu (Hazparne, 1946) margolaria Euskal Herrian izan dugu oraindik orain. Bere ibilbideaz eta bere lanez, bertatik bertara, jarduteko parada izan dugu. Parisen bizi arren Euskal Herria darama bere baitan. Bere margoetan iraganeko eta gaur egungo munduak nahasten dira, euskal jiteak eta zeinu sentsualak. ARGIAk datorren asteko zenbakiarekin bere lamina bat oparituko dizu.

2021eko uztailaren 27an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Mattin-Laurent Partarrieu margolariak lau urteetan utzi zuen sorterria, Parisera aldatu behar izan zuen gurasoekin bizitzera. II. Mundu Gerraren ondorengo garaian arrunt latzak ziren bizi-baldintzak. Aita prentsa alorrean langile espezialista zen eta horrek artearen mundua behatzeko leiho bat ireki zion. Mattinen desioa margolaria izatea zen. 1952an, bost urte zituela, Parisko eskoletako marrazki erakusketa baten karietara, Mattinen marrazki batek Collete eta Henri de Montherlant idazleen arreta eta miresmena erdietsi zituen. Mitologiako Pegaso eta uztai andana ageri ziren marrazkian. Aitak alta »bizimoldearen eskasia medio», prentsaren alorrean langile mekanikari gisa aritzera bultzatu zuen. Anartean, aitaren «beldurra» uxatuz joan zen eta Mattin gazteak margolaritza ikasteari ekin zion. P. G. Hubert-en tailerrean ikasi zuen lehenik, eta Montparnasseko Goi Eskolan grabatuaren ofizioa eta teknika gero. Litografia, berriz, Chamflery tailerretan. 1966an buru-belarri murgildu zen margolaritzan eta 1970ean jaso zuen lehen aintzatespena: gazte mailako Malakoff Sariaren urrezko domina. Harrezkero, hainbat teknika landu ditu margolaritzan. Hasieran surrealismoa eta grabatuak egin zituen. Egun, batez ere, arte figuratiboa egiten du »eskultura ere lantzen duelarik». Berezko tonalitatea lortu aldera, teknika mistoa erabili ohi ditu, olio-pintura bereziki, olio oso diluitua, akrilikoa.

Paris, New York, Singapur...

Parterrieu-ren erakusketak Paris, New York, Singapur edota Bruselan izaten dira. Parisen ikusgai dira etengabe eta Donibane Lohizuneko Hordago galerian hiruzpalau erakusketa paratzen ditu urtean. Hegoaldean ere ezaguna da, Irunen eta Bilbon bereziki.

Mattin-Laurent Partarrieuk abertzale eta euskaltzalea da: «Maleruski, Frantziako agintariek gure gurasoei euskara ez mintzatzeko gomendatu zieten garaiko semea naiz. Euskal kulturak gure heziketan eragin okerra izango zuela sinestarazi zieten gure arbasoei», adierazi digu hazpandarrak. Arras atxikia da sorterriari. Bi hilabetean behin etorri ohi da Euskal Herrira. Euskara ikasten ari da Parisko AEKn. Euskal Herria ageri-agerian dago margoetan, molde askotara ageri ere. Bere lanetan, besteak beste, Eduardo Txillidaren Amnistiaren aldeko logoa, Presoak Etxerat eslogana, ESAITen Euskal Selekzioaren aldeko aldarrikapena edota Euskal Departamenduaren eskaera ikus ditzakegu. Pertsonaien eskuetan, berriz, Abertzaleen Batasunaren (AB) agerkaria, Enbata astekaria edota Gara egunkaria ikus daitezke: «Mundura zabaldu dezakedan nire ekarpen xumea baino ez duzu. Margolaria izateaz gain euskal nortasunaren defendatzailea naiz. Amerikako Estatu Batuetan nahiz Parisen pertsona ‘katalogatua’ naiz, gorabeherak izaten ditut, baina nire herriko nortasunari atxikitzen saiatzen naiz», diosku Partarrieuk. Artista honek margo handiak egiten ditu. Pariatzaileen txokoa margoak, esate baterako, (Mihisean olio-pintura) 146 x 114 zentimetrokoa da. Margoen argazkiak liburu batean biltzeko ohitura dauka, eta beren izenak euskaraz nahiz frantsesez idazten ditu.

Kabaretak eta ostatuak nagusi dira margoetan: «bizitza partekatzeko guneak edota pertsonak gurutzatzen diren tokiak biziki maite ditut». Partarrieu une eta gune horien bila abiatzen da goizdanik egunero: «Etxetik kanpo gosaltzen dut, lanera doazen jendeak behatzen ditut, bizitzaren eszena biziak xerkatzen ditut bloka eta arkatza eskuetan ditudala». Parisko bere margoetan fikzioko tokiak hala nola ostatu zahar errealak ageri dira. Euskal Herrikoetan, kabala edo ganadu feriak, kirol guneak edota herri plazak margotzen ditu. Beraietan ere fikzioko pertsonaiak eta benetako pertsonak tartekatzen ditu. Argazki-liburuetan bildutako margoetan musika, dantza eta plazeraren bilguneak nabarmentzen dira, berauetan Parisko gau-tokietako emakumezko nahiz gizonezko erakargarriak daude, eta oroz gainetik, emazteen alderdi sentsuala islatzen da. Gizonezkoengan euskal tipologiaren eredua ageri da pertsonaia askorengan: «Euskal Herriaren lekukotasun gisa margotzen ditut, gisa horretara euskaldunek nirekin bidaiatzen dute. Munduaren trantsizio garaia ezagutu dugu, hainbat jende duela hiru mende bizi ziren bezala ezagutu ditugu eta gu horren lekukoak izan gara. Xantza handiko pertsona sentitzen naiz». Iragan tradizionala eta garai modernoa nahasten dira lanotan, pertsonaiek nostalgia eta malenkonia gisako zerbait agertzen dutelarik.

Partarrieu, hala ere, margolari «urratzailea» ere bada. Donibane Lohizuneko eliza ataria agertzen duen margoa dugu horren lekuko. Berean, jende-pilo artean, Michelle Alliot-Marie Frantziako Defentsa ministroa eta auzapeza hala nola Jean Espilondo diputatu sozialista ohia daude. Lehena Luis XIV. Erregearen jarreran margotuta dago. Luis XIV. bertan ezkondu zen eta molde horretan agertu izan da hainbat koadrotan. Alliot-Marie bastoia eta guzti azaltzen da haren tokian. Jean Espilondo, berriz, Euskal Departamenduaren aurkako politikari sutsua, aldarrikapen horren aldeko propaganda banatzen ari den mutiko bati belarritik tiraka ari zaiola margotuta dago. Espilondok margoa ezagutzen du eta Parterrieuri haserre bizia azaldu dio dagoeneko. Margolariak agintariak kritikatzeko eta herri aldarrikapenak sustatzeko eskubideari eustea erabaki du alta.

Herri aldarrikapenen sustatzaile
Bere obran Eduardo Txillidaren Amnistiaren aldeko logoa, Presoak Etxerat eslogana, ESAITen Euskal Selekzioaren aldeko aldarrikapena edota Euskal Departamenduaren eskaera ikus ditzakegu. Pertsonaien eskuetan, berriz, Abertzaleen Batasunaren (AB) agerkaria, Enbata astekaria edota Gara egunkaria daude.


Azkenak
2024-07-23 | Ahotsa.info
Lizarrako txosnak erdigunean nahi dituztela aldarrikatu dute UPNren bazterketaren aurrean

Lizarrako Udalak datozen jaietarako aurreikusia dagoen jai herrikoien egitaraua arriskuan jarri du. Txosnak erdigunetik kendu eta urrun eta baztertua dagoen zonalde batera eraman nahi ditu.

 


Arabako diputatua zen Modesto Manuel Azkonaren hezurrak bere sorterrira itzuli dira, 88 urteren ostean

1936an fusilatu zuten frankistek, une horietan Arabako diputatua zela, eta herriko beste 42 fusilatuen hilobian bertan sartu zituzten Manuelen gorpuzkinak.


2024-07-23 | Gedar
Ia 100 pertsona migrante bizi izan dira Berango eta Getxo arteko baso batean

Iazko urritik eraiki dituzte hainbat kokaleku jatorri magrebtarreko ia 100 lagunek. Poliziak duela hainbat aste jaso zuen haiek basotik botatzeko agindua.


AEBek “portu humanitarioa” kenduko dute Gazatik, bertatik laguntzarik ia sartu gabe

25 egun baino gutxiagoz egon da martxan hasieratik polemikoa izan zen portua. “Distrakzio neurria” izan dela salatu dute eragile ugarik.


Milioika migratzaile esplotazioaren eta eskubide gehiegikerien biktima, Europako nekazaritza-sektorean

Langile migratzaileek indarkeria, lanaldi luzeak eta ordainketa eskasak modu ohikoan jasaten dituzte, Europako bederatzi estatutan egindako ikerketa baten arabera. Gutxienekoa baino soldata baxuagoak jaso ohi dituzte ia estatu guztietan, eta emakumeek are soldata baxuagoak.


Greba egingo dute asteartean Iruñeko FCC-ko langileek, Iosu lankidearen heriotza salatzeko

Lan istripuz 33 pertsona hil dira Euskal Herrian aurten. Azkenekoa, Iruñeko sanferminetan garbiketan lanean ari zen Iosu izeneko langilea. Kamioiaren gainetik erori zen eta hartutako golpe larriaren ondorioz hil da. LABek FCC (Iruñerriko Mankomunitateko... [+]


Bidenek uko egin dio hauteskundeetarako hautagaitzari, eta Kamala Harrisen alde egin du

“Indar guztiak presidente karguan zentratzea” erabaki duela adierazi du, eta Kamala Harris presideneteordeari “babes eta abal osoa” eskaini dizkio. Harrisek baieztatu du bere hautagaitza aurkeztuko duela Alderdi Demokratak presidentegai izendatu dezan... [+]


Hondakinak tratatzeko Artaxoako planta itxita mantentzeko agindu du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak

Nafarroako Ecofert Sansoain enpresa itxita dago 20.000 tona hondakin toxiko legez kanpo jasotzeagatik Zubietako (Gipuzkoa) erraustegitik eta Tuterako (Nafarroa) Oleofat enpresatik.


Hamasei hondartza itxi dituzte asteburuan Lapurdin, uraren kalitate eskasagatik

Horrez gain, Biarritzen ostreopsisa atzeman dute, itsas alga toxiko mikroskopiko bat, eta karabela marmokak agertu dira Donostiako kostaldean.


Eguneraketa berriak daude