Iratzarri dantza lokartu hori


2021eko uztailaren 27an
Euskal dantzaren pattal aldiaz eta alor honen iratzartzeaz idatzi du berriki Jose Inazio Ansorenak ARGIAren orriotan. Hoberako aldaketak gertatzen ari direla antzeman du Ansorenak. Zenbait dantzari eta emanaldiren kalitatea, eta egoera aztertzeko ekimenak ditu irudipen horren oinarri.

Azaroko azken asteburuan Oiartzunen, Herri Musikaren Txokoaren babesean, herri musika eta dantza hezkuntza sarean izan dugu aztergai. Bertaratutakoen artean ez nuen antzeman aldarte itxaropentsurik. Gaia alorraren artikulaziorako estrategikoa zen, baina horretan interes handiena beharko luketenak falta ziren han: dantza taldeetako ordezkariak. Interesik ez? Dena ondo? Arazorik ez? Bejondeizuela! Niri oso interesgarriak gertatu zitzaizkidan jardunaldiak, nahiz eta ondoriotzat aldez aurretik ondotxo genekiena berretsi: euskal dantza tradizionalak ez duela aurreikusitako tokirik euskal hezkuntza sare arautuan. Hortik aurrera, zenbaitetan har dezake txokotxo bat tokian tokiko eta unean uneko irakasle eta arduradunen sentsibilitate, interes eta ahalmenaren arabera.

Gauzak, oro har, horrela badira ere, beti izaten dira salbuespenak. Hamabost urte dira musika eskola batzuetan dantza tradizionaleko eskolak ematen hasi zirela. Elgoibar eta Errenteriakoak izan dira horretan aitzindarietakoak, eta atzetik etorri dira beste dozena erdi bat gutxienez. Futboleko entrenatzaile izateko ere titulua eskatzen den honetan ataka bitxian daude dantza tradizionaleko irakaslea kontratatu nahi duten musika eskolak. Ez baitago euskal dantza tradizionaleko irakasle titulurik.

Orain 8-9 urte Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak dantzaren egoera aztertu eta jorratu beharreko bideak erabakitzeko dantzaren alorra hizketan jarri zuen. Ordukoan ez zuen Kulturaren Euskal Planaren moduko izen ponpoxorik izan, baina dantzari dagokionez oraingo honetan baino askoz ere partehartze zabalagoa eta irekiagoa izan zen. Dantza tradizionalekook gure arazoen berri eman genuen, eta lehentasunen artean dantza maisu titulazio bat sortu beharra azpimarratu zen. Dantza tradizionalaren alorreko dozena bat ordezkari bildu ginen mahai baten inguruan »ez da errepikatu horrelako aniztasuna duen quorumik berriz» eta asteburua eman genuen titulazio hark izan beharreko edukiak eta egiteko moduak adosten. Emaitza Lakuako kutxaren batean egongo da lo, ordutik.

Dantzaren munduaren ustezko iratzartze une hau soka-dantza bultzatzeko baliatzea proposatu du Ansorenak. Ez dut argi euskal dantza iratzartzen ari ote den, baina, dudarik gabe, bat egiten dut soka-dantza bultzatzeko egiten duen deiarekin. Badira gutxienez hamar urte Juan Antonio Urbeltzek soka-dantzak berpiztu eta sustatzearen aldeko kanpaina egin zuela. Hamaika hitzaldi eman zituen soka-dantzaren inguruan han eta hemen, eta Goierriko soka-dantzen gaineko irakurketa interesgarriak egin zituen. Dei horri erantzunez 1994an berreskuratu genuen Eibarren 25 urte lokarturik zeramatzan San Joan eguneko soka-dantza. Alkatea buru dela eta zinegotziak eta dantzariak sokan egin ohi dugu soka-dantza Eibarren. Su-etenaren aurreko eta ondoko urteetan, politikariak erabat muturtuta ikusi ditugun urteetan ere, San Joan egunez kolore guztietakoak, PP eta HBkoak barne, eskutik emanda ikusi ditugu plazaratzen. Inongo mahaitan lortu gabekoak bideratu dira dantzaren bidez.

Euskal dantzak ez dakit, baina soka-dantzak behintzat loraldia bizi du. Prentsaren jarraipena eginez bakarrik 2003an 41 herritan egindako soka-dantzen inguruko datuak bildu ditut. Askoz gehiago izango dira, dudarik gabe. Eta oraindik iratzarri behar ditugunak. Iratzarri, iratzarri dantza lokartu hori!


Azkenak
Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


“Oldarraldi faxistari” galga jartzeko deia Errenterian

Oldarraldi faxistaren aurrean askatasuna leloarekin manifestaziora deitu dute dozenaka herritarrek. Ostiralean —hilak 21— 19:00etan Herriko Plazatik abiatuko da protesta, eta ahalik eta jendetsuena izatea nahi dute deitzaileek, faxismoaren oldarraldiari galga... [+]


Eguneraketa berriak daude