Bero-beroan


2021eko uztailaren 27an

Auzitan da sakabanaketa

Karmele Solaguren Ekain Gerra euskal presoaren amaren heriotzak berriz astindu ditu sakabanaketaren zutoinak eta oraingoan, gainera, ez da batere oharkabean iragan Patxi Lopezek egindako adierazpena, beste hitz batzuekin esanda baina honakoa gutxi gora behera: saihestu beharko litzateke halako ondorioak dakartzan politika, baina oraingoz mantendu beharra dago. Edozein egoeratan esan daitezkeenak dira »baina orain arte ez zaio inoiz halakorik entzun PSE-EEko idazkari nagusi bati», baina egungo egoera berezian esateak interpretazio baikorrerako ateak zabaltzen ditu, ate horiek zabalik izan nahi dituenarentzat behintzat. Boluntarismoa ere izan liteke, entzun nahi direnen interpretazio interesatua egitea alegia, baina ETAren atentatuen aurrean Jose Luis Rodriguez Zapateroren berbak ere neurtuak direla aipatu da toki askotatik, eta dena kasualitatearen boluntarismoan uztea, baikortasunerako joera bezain boluntarista izan liteke, baina txarrerako norabidean.


Ibarretxe Planaren bozketa azken txanpan

Eusko Legebiltzarrean dagoeneko dena prest dago Ibarretxe Plana azken bozketan sar dadin. Hilaren 20an autogobernuaren gaia jorratu duen Batzordean bozkatuko da eta 30ean osoko bilkuran. Posizio guztiak daude beren lekuetan eta horrek horrela jarraitzen badu, plana ez da aurrera aterako, orain pentsatua dagoen bezala, dena batean bozkatzen bada. Giro gogorra sor liteke, zalantzarik gabe, eta une honetan dauden zubiak eztandarazi ditzake plana ez onartzeak.


Zestoarrek ezetza eman diote zabor errausketari

Zestoan erroldaturik dauden herritarren %91k ezezkoa eman zion Gipuzkoako Diputazioak zaborren kudeaketarako proposatzen duen errausketa ereduari. 2.727 pertsonek zuten «Zaborraren arazoaren aurrean errausketan oinarritzen den Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Mankomunitateen planarekin ados al zaude?» galderari erantzuteko eskubidea, horietatik 1.641 joan ziren bozkatzera eta 1.495ek ezetz bozkatu zuen. EAJk eta EAk dute alkatetza Zestoan (zazpi zinegotzi) eta beste lauak Bagoaz ezker abertzaleko plataformakoak dira. Udalak erreferenduma egitea onartu zuen eta Diputazioa ez zen ados horrekin. Emaitza esanguratsua da, areago errausketaren aurka egon den mugimendu handiarekin, eta aurrera begira ate berriak zabal ditzake halako arazoen aurrean hiritarren iritziak kontuan hartzeko.


Soka tenkatzen ari da

Bonba mehatxua ETArena edo beste norbaitena izanda ere, bere eragina oso agerikoa izan da, Bernabeu futbol zelaia jendez husteak oihartzun handia izan baitzuen komunikabideetan. Egia esan, aurrekariak ez ziren txantxetan ibiltzeko gisakoak eta halako gune baten hustuketa bera ere tragikoa bilaka dezake izuak berak. Ondoren, begirada gehienak berriz zuzentzen dira Batasunera, batzuk ohiko kontuak eske eta beste batzuk Belodromokoa eta egoera hau nola ulertu behar den azaltzeko eskatuz. Aspaldi ez bezala soka tenkatzen ari da eta bere malgutasuna neurtu ahal izango da orain. Halako prozesu guztietan ematen dira halako tentsio uneak eta gaitza da esaten zerbait egozten ari den hala ez, baina bai esan liteke horretarako baldintzak egon badaudela. ETAren eta kale borroka gertaeren intentsitate maila txikia izan daitezke adierazle esanguratsuenetako batzuk. Baina, noiz arte eutsiko dio sokak su-eten egoerarik gabe?


Euskarazko blogak ugaltzen

Patxi gaztelumendik sortu berri du bloga. Durangoko Liburu eta Disko Azokako egunetan hasi zen blogean idazten eta egunero idazteko asmoa du. Berak dioenez Internet piztu dute bitakorek (blogek). Beste blog bat Igor Leturiak sortu du eta komikiari eta informatikari egingo die tartea.


EHEren 25. urteurrenaren ospakizuna

Hilaren 18an Iruñean, Anaitasunan, ospatuko dute Euskal Herrian Euskaraz-ekoek 25 urteko jarduna. Surfin Kaosek doinua jarrita eta Fredi Paiak letra jarrita, bereziki gazteei zuzendutako kantua aurkeztu berri dute. Ospakizuna dute buruan, baina aldarrikapena ez dute ahaztu. Abenduaren 11n, Baluarten (Iruñea), Klasikoak bildumaren aurkezpenean, euskararen ofizialtasuna eskatuz protesta egin zuten Sanz lehendakaria hitzaldia ematen ari zela.


Jean Haritschelarren agurra

16 urtez izan da Euskaltzaindiako lehendakaria eta 81 urterekin utziko du lehendakaritza. Atzera begira hasita ordea, Haritschelarrek ez ditu 16 urte horiek soilik gogoan, aurrez 22 urte egin baitzituen lehendakariorde karguan. Hainbeste urteko ibilbidean lortutako emaitzarik onenentzat ditu Hiztegi Orokorra, Gramatika (zazpigarren tomoa laster argitaratuko dute) eta Atlasa. Euskaltzaindiako lehendakari berria abenduaren 17an aukeratuko dute.


Euskararen Etxea Bilbon

Bizkaian euskararen inguruan lan egiten duen hainbat elkartek hor izango du egoitza, San Inazio kalean. Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren ekimenez prestatutako eraikinean euskaltzale eta ikertzaileentzako lekua egongo da eta baita euskararen historiari buruzko informazioa ere.


Nafarroako AEK eta IKA Gobernuko Hezkuntza Saileko ordezkariekin

2005eko aurrekontuak aurkeztutakoan ipurdiko ederra eman zien Sanzen Gobernuak Nafarroako euskaltegiei: iazkoaren herena jasoko dute datorren urtean. Euskararen alorrak diru-laguntzak murriztea ia atal guztietan nozitu du, baina euskaltegien atzerakada adinakorik ez. Hezkuntza Saileko ordezkariek ez dute arrazoirik eman horrelako erabakia hartu izanagatik, diru gutxi dagoela esan dute, besterik gabe.


Azkenak
Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


“Oldarraldi faxistari” galga jartzeko deia Errenterian

Oldarraldi faxistaren aurrean askatasuna leloarekin manifestaziora deitu dute dozenaka herritarrek. Ostiralean —hilak 21— 19:00etan Herriko Plazatik abiatuko da protesta, eta ahalik eta jendetsuena izatea nahi dute deitzaileek, faxismoaren oldarraldiari galga... [+]


Eguneraketa berriak daude