Ausartu


2021eko uztailaren 28an
Noizbait azkaindarrik idatzi al du euskarazko eleberririk? Orain arte, gerlako berriak, antzerkiak, ipuinak, haurtzaroko oroitzapenak euskaraz kontaturik irakurri genituen azkaindarren eskutik. Baina eleberririk ez. Hutsune hori bete da urte hondar honetan, azkaindar batek, Ramuntxo Etxeberrik, egin digu opari hori. Frantseseko irakaslea da Etxepare lizeoan, gaztea, literaturzalea, zinemazalea ere, eta euskaraz idaztea erabaki du. Ez da erabaki xamurra gaurko Ipar Euskal Herriko gizartean, inongo arazorik gabe frantsesez idazteko aukera guziak zitzakeelarik.

Familia euskaldunean sortua, baina ttikitan ez zen ikastolan ibili, beraz euskal kontzientziaren erroak bakarrik bilatu behar izan zituzkeen. Euskaraz idaztea, erabaki bat, ausardia, lapurtarren artean, hain gutik egiten duen hautua. Egoera hori aipatzen du eleberrian: "… hizkuntza honek ez du fitsik balio… baizik eta 'izan' aditza osoki deklinatzeko beste biderik ez zenekiela…". Euskal gogoa, euskal bihotza bizirik diraute kostalde honetako belaunaldi berriko gazteen artean, hau da borroka latz baten emaitza, galdu ez dugula eta irabaziko dugunaren seinalea. Ramuntxok naturaltasun handiz idatziko zuen Skyroom liburua, hemen aipatzen ditudan gauza guztiei pentsatu gabe, beste kezkak izanen zituen idaztean. Baina, bera ausartu den bezala eta ereduari jarraikiz beste batzuei gogoa emanen die eta kateak jarraituko du. Eteteko arriskua ttikitzen lagundu du.

Eleberria bera oso freskoa da, literatur eremuetan frankotan ibilitako idazlea dugu hemen, komunikazioari, baita irakurlearekikoari ere, garrantzia ematen jakin duena. Sorpresak ekartzen ditu, estiloan, forman, kokapenetan, sorpresa asko eskaintzen dizkio irakurleari hastapenetik bukaeraraino gelditu gabe irakurtzen diren liburu horietakoa dugu Skyroom. Euskara komunikazio tresna gisa erabiltzen du, oso estilo bizia, erreala, hain gutitan baliatua izaten den komunikazio tresna gisa. Ez duzue antzinako lapurtar klasiko gehiegirik aurkituko, baina, hau ez da helburua, plazera eta ongi pasatzea baizik. Gazteek, bereziki Ipar Euskal Herrikoek erraxki ulertuko duten hizkuntzan, Hegoaldekoentzat parada ederra gure hitz egiteko manera, gure haserreen agertzeko erak, gure munduaren ezagutzeko aukera paregabea. Euskarak bizi dituen berrikuntzen jarraitzeko tresna egokia dugu, eskualde desberdinetako euskaldunen arteko ezagutzaren sakontzeko aukera ona.

Badira noski beste bide batzuk euskararekiko engaiamendua baimentzen dituztenak. Joan den aste honetan aukera paregabea ukan dugu horren agerrarazteko. Izan ere, lehen aldikoz, bakoitzaren lan ildoa begiratuz, egitura bakoitzean egoeraren begirada sakona egin eta gero, emaitza beretara iritsi dira, alegia Ipar Euskal Herrian eramana izan den lan zama guziaren gainetik, izugarrizko inbertsio ekonomiko eta pertsonalen gainetik, gure hizkuntzaren egoera larria da eta bere geroa arrisku latzetan. Elkarrizketa bultzaturik eta elkar lanaren eraginkortasunaz jabeturik burutu dugu iragan den larunbateko manifestaldia euskal irakaskuntzako hiru sareak, »pena da horretan Ikas Bi ez agertu izana». Hiru sareek euskararen aldeko konpromisoa eskatu dute, eta arduradun publikoei benetako engaiamendua eskatu diegu: euskararen ofizialtasuna. Ezin dugu onartu gure lurrean frantsesa ofiziala izatea gure hizkuntzari espazio izpirik ezagutzen ez zaiolarik, inongo babesik ez duela edozein nahikari zapaltzaileren aitzinean. Asko gara, denek dugu horretan parte hartzeko aukera bat, nahikoa dela errateko.

Aste bat lehenago alabaina, Villepin etorri zen, ez zuen abantzu deus berririk ekarri, baina hau ez da inportanteena. Guretzat interesatzen zaiguna da gazteek gure hizkuntza hautatzen dutela, oraindik sentitzen dutena, pentsatzen dutena eta bizi dutena kontatzeko. Guretzat interesante dena da gure oinarrizko eskubideen defenditzeko antolatzeko gai garela. Beraz, joan den larunbatean bezala segituko dugu, karrikara ateratzen ausartuko gara, ezadostasun guzien gainetik, euskaltasunari bidea baino autopista bat irekiko diogu.


Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude