Argitalpenak


2021eko uztailaren 27an


Violencia doméstica en Euskadi
Mónica Ibáñez González
Eusko Jaurlaritza
442 or./ 11 euro

Euskal Gizartearen Egoera saria

Iaz Euskal Gizartearen Egoera ikerketa saria irabazi zuen saio honen izenburu zehatza Violencia doméstica en Euskadi: malos tratos a la mujer. Análisis y definición del proceso de ruptura con una relación de maltrato da, eta bereziki emakumezkoei etxe barruan jasanarazten zaizkien tratu txarrak dauzka hizpide. Mónica Ibañezek bere lan sakon honetan aztertu dituen gaien artean daude, besteak beste, horrelako egoera bat hasiera batetik bereizteko kontuan hartu beharreko arrisku faktoreak, tratu txarrak ematen dituen gizonak zein halakoak jasaten dituen emakumeak zer nolako ezaugarriak izan ditzaketen, bai batzuei zein besteei laguntzeko jarri daitezkeen bideak, eta gizarteak arazo honen aurrean hartutako jarreraren analisia.

Txikiak haundi
A. Martzel Andrinua
Ibaizabal
254 orrialde

Bizian Gora kristau mugimendukoen irakaspenak

Hamabi urte daramatza A. Martzel Andrinuak Bilboko Elizbarrutian Bizian Gora adinekoen kristau mugimendua gidatzen, eta hain zuzen ere bertan parte hartzen duten emakumezkoek eta gizonezkoek irakatsi diotena jasotzen saiatu da Txikiak haundi liburuan, beraien artean aurkitu dituelako «giza-pitxirik ederrenak». Kapitulu bakoitzean, adineko zaharberritu baten bizikizuna eskaintzen du hasteko, irakurleak bizi duenarekin pareka dezan. Gero, gaiaren zati batzuk gogora ekarriz, galdera batzuk egiten ditu, irakurtzen dituenak eman ditzakeen erantzunekin sakontzen jarraitzeko asmoz. Ondoren, ebanjelio ataltxo bat gehitzen du, eta bukatzeko, otoitz bat, irakurleak bereganatu eta osa dezan.

Senez
Batzuen artean
Eizie
222 orrialde 7,50 euro

Senezen 20. urteurrena

1984an kaleratu zen aurrenekoz Senez itzulpen aldizkaria, beraz hogei urte daramatza gure artean. Hori dela-eta, gaur arte izan dituen lau zuzendariei eginiko elkarrizketa plazaratu du bere 27. zenbakian. Gainera, bertan aurki daitezke hainbat euskal idazlek euskaratutako nazioarteko zenbait olerkariren poemak, Pedro Berrondoren Don Kixote Mantxa’ko lanaren iruzkina eta EIZIEk aurten Donostian egindako euskarazko zuzenketaren gaineko jardunaldietan aurkeztutako lanak: testu zuzenketa Bizkaiko Foru Aldundian, euskal zuzentzaile baten memoriak, zuzenketa lana eguneroko prentsan, zuzenketa literarioaz, EHUko zuzenketak, aldizkari zientifiko baten zuzentzailea, hizkuntzalariak telebistagintzan eta zuzenketa elkarlanean.

Un Fabritius en Madrid
Luis Martín Ruiz
Kutxa Fundazioa
30 orrialde
3,60 euro

Donostia Hiria ipuin saria

Iazko Donostia Hiria ipuin saria irabazi zuen Luis Martín Ruizen Un Fabritius en Madrid narrazioak, gaztelaniaz idatzitako lanen artean. Koadro izugarri estimatu bat bi txakur txikiren truk eskuratzeko mauka paregabea daukala uste duen gizon bati gertatutako ezustea kontatzen da bertan. Batek ez duela halakoak egunero bizitzeko aukerarik izaten-eta, tratua itxi aurretik ere bere buruari oparitxo bat egitea erabakitzen du gizonak, taberna batean ezagutu duen emagaldu guztiz ederarekin. Ez dirudi emakumeari ordura arte artea gehiegi interesatu zaionik, hartaz deus ere ez dakiela ematen du behintzat, eta arte adituak gustura asko eskaintzen dizkio hainbat irakaspentxo ohean hain ona dela erakutsi dionari. Are gehiago, tratua egitera ere berarekin joateko konbentzituko du.

Aitorrek bi ama ditu
Mª Jose Mendieta, Jon Zabaleta
Erein
38 orrialde 8 euro

Bi amekin bizi den haurraren arazoak

Jon Zabaletak marraztu eta Mª Jose Mendietak sortutako kontakizun honen ardatza bi amekin bizi den haurraren gorabeherak dira. Berez, mutiko horrek ez dauka inongo arazorik, aitarik gabe, bi emakumeekin bizitzeagatik. Asko maite ditu bata zein bestea, eta ondo daki bera ere asko maite dutela biek ala biek. Egia esan, oso zoriontsu dira hirurak elkarrekin. Baina bizi diren herriko hainbatek ez dute beraien bizimodu zoriontsu hori begi onez ikusten, zer edo zer txarra dela ere pentsatzen dute, eta Aitorrekin ez ibiltzeko agindu diete beren seme-alabei. Hori jakin duenean, Aitor oso triste jarri da eta ama Mirentxu eta ama Itziar horretaz konturatu dira.

El movimiento Demo
Igor Ahedo
Alberdania
222 or./ 22,50 euro

Iparraldeko Demo mugimenduaren nondik norakoak

Igor Ahedok osatutako lan honen izenburu zehatza El movimiento Demo y la nueva cocina vasca (desobediente) da, eta Demokrazia Euskal Herriarentzat lemapean Iparraldean sortutako mugimendu horrek martxan jarri zenetik gaur arte egindako lorpenen eta jasandako zigorren berri ematen du. Testuingurua agertzeko, Iparraldearen historiako zenbait zertzelada eskaintzen dira bertan ere, Frantziako Iraultzak ekarritako ondorioetatik hasi eta 1999 bukaeran Demoen mugimendua agertu artekoak.

Itxoidazu Café de Passy-n
Martin eta Xabier Etxeberria
Elkar
321 orrialde 18,40 euro

Dezepzioak elkartzen dituen belaunaldi bi

Bi hari ezberdineko nobela osatu dute Martin eta Xabier Etxeberria anaiek. Itxoidazu Café de Passy-n izeneko narrazioan, andregaiak utzi duela-eta triste dabilen anai bikiari laguntzeko asmoz Parisera abiatutako egungo gazte batzuk bidean eta behin hirian daudela bizitzen dituzten abenturak eta jasaten dituzten ezuste mingarriak agertzen dira, batetik, hogeita hamabi urte lehenago, apaizgaitegitik atera eta 1970ean Nanterreko unibertsitatera abiatu zen gaztearen bizikizunekin tartekatuz. Etxeberria anaien gurasoak garai hartan Parisen bizitutakoak izaki, txikitatik etxean entzundako kontuak azaltzen saiatu dira Martin eta Xabier elkarrekin egindako lan honetan: dela 68ko Maiatzaren ondorengo mikatzak, hainbeste euskalduni herio-zigorra ezarri nahi izan zien Burgosko epaiketak bere aurka sortu zuen mugimenduaren zabala, edo Parisko Euskal Etxearen inguruan zebilen jende mota ezberdinen argazki modukoa... Denbora pasa arren arazo existentzial berak mantentzen direla erakutsi nahi izan dute idazle hauek: bizitzan aurrera egiteko idealen beharra, ametsen zapuzte logikoa eta horrek eragiten duen noraeza.


Azkenak
Sare sozialak
X utzita, nora joko dugu orain?

“eXodoa” gertatzen ari da egunotan sare sozialetan. Erabiltzaile ugarik X plataforma uztea erabaki –Elon Musk enpresariaren eskutik izandako eboluzio “toxikoaz” kokoteraino– eta Mastodon edota Bluesky-ra egin dute jauzi. Proiektu horiei begira... [+]


Ertzaintzaren euskarazko arreta bermatzeko eskatu dio Arartekoak Jaurlaritzari

Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.


2024-12-18 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Loa

Loti ederra eta errauskinaren irudia izan du hizpide aurtengo Feministaldian Irene Coulon-en hitzaldiak. Loaren ideia kulturalak zartatu ditu, loaldia ere maskulinizatua dugula argituta. Loaren irakaspen (kultural) asko barneratuak ditugu, eta gorputz feminizatuan edertasunaren... [+]


Teknologia
Oinak lurrean

Interneten Willow hitza bilatzerakoan oraindik txikitan ikusi nuen pelikula baten izenburua agertzen da. Fantasiaz beteriko pelikula hartan, Willow izeneko gizon txiki batek, protagonistak, mundua eraldatu zuen, erresuma zapaltzaile batetik herritarrak askatuta. Google-k Willow... [+]


Materialismo histerikoa
Zuentzat

Araiak esan dit zuei idazteko. Esan dit, utzi baino lehen (aurten egingo dut), nire testu bat eraman nahi dizuela, nik ez dizuedala inoiz eraman, eta merezi duzuela, harro sentituko zaretela nitaz. Ezin da horrelako aukera bat galtzen utzi. Ez dakit jada esan ez dizuedan zer... [+]


Kilometro zero

Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]


Hitzen poetika

Ekintzailetza modan dago. Kontzeptuak indarra hartu du eta hiztegi ekonomikotik askoz harago zabaldu da. Just do it: egizu, besterik gabe. Baina ez dezagun ahaztu: propagandaren mundutik dator leloa. Erosle-ekintzaile aktiboak izatea ote da hitzaren mozorroa? Egungo enpresariek... [+]


Jendetasun zolatik, Kittof gogoan

Kaosean sartuak gara. Hori erran digute hedabide frantsesek, legebiltzarrak gobernua erorarazi duelarik abenduaren 4an. Kaos politiko, instituzional, sozial, ekonomikoaren zirimolak infernuko sarabandan bahituko gaituelako izua zainetara isurtzen hasia zaigu denoi. Zer komedian... [+]


2024-12-18 | Jesús Rodríguez
Borroka aro berria Herrialde Katalanetan

2011. urtean M-15eko mugimendu indartsua lehertu zen, Kataluniako Gobernua ataka estuan jarri zuena. Besteak beste, orduko hartan Polizia Bartzelonako Katalunia plazako kanpaldi suminduari oldartu zitzaion, eta parlamentua setiatu zuten ekintzaileek, Artur Mas presidentearen... [+]


Izar Mendiguren. Saltsa berrietan beti
“Ni euskaraz bizitzeak ez du esan nahi beste hizkuntzei eta kulturei ateak ixtea”

Aiaraldea Komunikabidea sortu zuten lehen, eta Faktoria gero. Laudion dute egoitza, eta bertan ari da lanean
Izar Mendiguren. Kazetari, bertsolari, musikari, militante... Ipurdi batez eserleku bi ezin estali litezkeela dio esaerak, baina hori baino handiagoa da Mendigurenen... [+]


Bortxaketaren kultura epaitzeko plaza bihurtu dute Mazango auzia

Hiru hilabetez iraun du Mazango auziak, Gisèle Pelicotek irekitakoa, zeineten ikertu duten urte luzez senarrak somniferoz drogatu eta berak zein beste dozenaka gizonek 200 bat aldiz bortxatu izana. 51 gizon epaitu dituzte, eta senar ohi Dominique Pelicotentzat 20 urteko... [+]


Eguneraketa berriak daude