Pobreak gara, baina...

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Horrela ibili beharrik ez badute ere, amorratuak dira disimuluan ibili nahian. EPELko arduradunei buruz ari naiz, beste hainbatez ere antzeko zerbait esan badaiteke ere. EPEL: Eskuzko Pilota Enpresen Liga.

Komunikabideen pozerako »eta agian hauetako hainbatek bultzaturik», urte guztia txapelketez bete digute, lau t'erdikoa, buruz-burukoa, Nafarroako lau t'erdikoa, binakakoa... Jakina da pilotazaleak bi enpresa nagusietako pilotariak elkarrekin, edo elkarren aurka, ikustea duela gustuko eta horretarako txapelketak direla modurik egokiena, baina, txapelketa zer den eta zer ez den bereiztea komenigarria da.

Urrutira joan gabe, garai batean federazioak ematen zion txapelketa itxura lehiari. Enpresek nahi zutena egiten zuten bikoteei, pilotalekuei, egutegiari edo materialari buruz, baina itxura behintzat mantentzen zen. Euskal Herriko Pilota Federazioko Presidenteak txapela edo txapelak banatzen zituen pilotak duen unerik garrantzitsuenean eta txantxuloetatik urruti xamar zebilen pilotazaleak uste zuen lehia kontrolpean zegoela.

Aspaldi honetan ordea, ez dago disimuluan ibili beharrik. Aspek eta Asegarcek beraien interesak babesteko elkarri bizkarretik hartu eta bidea, ahal den neurrian, elkarrekin egitea erabaki dute. Fenomeno. Pilotariak lehen, ez beti baina bai sarri, enpresak eginiko eskaintza erakutsi ohi zion beste enpresari eta aukera hoberena onartu. Bale. Elkar hartuta arrisku hori, enpresek, uxatu ez, baina urrundu bederen urrun zezaketen eta arestian hainbat pilotari ezagunek sinatu dituzten kontratuak egoera berriaren lekuko dira. Txapelketak antolatzeko orduan, telebistekin hitz egiterakoan, pilotazale zahar eta berrien arreta eta ikusmina sortzerakoan... dena abantaila elkarrekin ibiltze hori.

Eta horrela ditxosozko EPEL hori sortu zuten »komentarioren bat espero baduzu berezko epeltasunari buruz, jai duzu, etorriaren iturria agorturik dudalako aspaldian» eta torneo guztiei txapelketa maila eman.

Euren barne araudia edo "reglamentoa" ere sortu zuten txapelketei seriotasun handiagoa emateko. Beraiek sortu eta beraiek famatu. Aplikatzeko unea heldu zen arte. Aldez aurretik araututa ez zeuden atzerapenak eman dira, galga ezberdinak figurak badira tartean eta gainontzekoak badira, bikoteak osatzerakoan goraipatutako oreka baztertu eta amorraturik garaipenaren atzetik abiatu dira aurrelari hoberenak atzelari indartsuenekin elkartuz. Lotsa handirik ez bada, barkagarriak guztiak.

Arau hauste hauek urte bukaeran milioi mordoa poltsikoratzen duten pilotarien artean »onerako edo kalterako» badira, gaitzerdi, baina kantxetako parien artean gertatzen direnean sutan jarri ohi da pilotazalea hurrengo asteburuko partidak sua itzaltzen dion arte.

Iban Otaegiren kasua datorkit burura, lau t'erdiko txapelketa finalaurrekoetan dugun honetan. Bat aipatzeagatik. Ez Asegarcekoa, ez, berez, Aspekoa kalean utzi zuten nahiz eta kantxan erakutsi zuen gai »gauza alegia» zela hoberenei lanak emateko eta puri-purian ez zegoenari irabazteko. Disimulurik gabe. Kalera. Eta Ibanek komunikabideetan hainbesteko indarrik ez duelako dagoeneko ahaztu zaigu gehienoi. Eta Otaegi bezala bada beste bakarren bat ere »Mikel Goñik adina salduko balu jarriko luketela dabil nire buruan bueltaka, baina, agian ez aipatzea hobe, konparazioak gorrotagarriak izan ohi dira eta».

Aurtengoan ere izan dute izaera pribatua erakusteko modurik, eta argi ibili dira. Titin ez zegoen Barriolaren aurka jokatzeko moduan eta hala ere kantxara atera zen lau pilotakadatan irabaziko ziolakoan. Partidua hasi orduko belaunak min handiagoa ematen zion Leitzakoaren jokoak baino eta apustuak bertan behera utzi behar izan zituzten. Eta bertaratu zirenek ordaindu zuten sarreraren dirua? Zergatik ez zuten pilotaria behartu proba bat egitera partidua baino ordu batzuk lehenago?

Donibane Lohizunen jokatu berri den munduko zesta punta txapelketaren finalean antzeko zerbait gertatu zaio Irastorzari eta probarik egin gabe jokatzea erabaki zuelako munduko txapeldun izateko aukera kendu dio bere aurrelariari, Baroniori alegia.

Eta kazetariok arazoak azaleratu bai, baina konponbiderik inoiz ematen ez dugula diotenentzat, hona EPELren kasurako komenigarria izan daitekeen bide bat. Egin dezatela arautegia, propio esanda, baliagarria izango dela arazoak sortzen diren unera arte, eta hauek sortzen badira, komisio bat osa dezatela presaka eta korrika, unean uneko eta tokian tokiko arazoa konpontzeko. Beraiena ez al da ba lehiaketa!

Ez diezaiotela ordea, txapelketa izena eta itxura eman berez torneoa besterik ez denari. Bestela ateak zabaldu beste enpresetako pilotariei eta utzi antolaketa lana enpresez kanpokoei. Dabiltzan interesak ibilita, ametsetan ez ote naizen ari beldur naiz. Pobreak gara baina mixerableak ez, edo antzekoa dena: inuxente xamarrak bai baina seko tontoak, oraindik, ez.


Azkenak
5.000 ‘erlezain’ lortzeko kanpaina nazionala abiatu du Herri Urratsek

Otsailaren 28an Hendaian eman dio hasiera kanpainari Herri Urratsek. Euskararen transmisioa bermatzen duen Seaska babestea da helburua.


8 urteko ume bati biluzik argazkiak egiteagatik ikertzen ari dira gizon bat Ortuellan

Gizonak ustez Ortuellako Jendea futbol taldean zuen posizioa baliatu zuen umeari argazkiak egiteko. Ertzaintzak ikerketa abiatu du eta aurretik antzerako salaketak zituela jaso dute.


2025-03-03 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Karbonoa ez da neutroa

Agintari gutxik aitortzen dute publikoki, disimulurik eta konplexurik gabe, multinazional kutsatzaileen alde daudela. Nahiago izaten dute enpresa horien aurpegi berdea babestu, “planetaren alde” lan egiten ari direla harro azpimarratu, eta kutsadura eta marroiz... [+]


PKK-k su-etena deklaratu du, buruzagiaren agindua onartuta

Abdullah Öcalan buruzagiak PKKri otsailaren 27an eskatu zion armak uzteko. Taldeak egin duen adierazpenean babes osoa agertu dio buruzagiari eta Öcalanek eskatutakoa betetzeko konpromisoa adierazi du.


Istilu handiak Grezian, 57 lagun hil ziren tren istripuaren bigarren urteurrenean

Poliziaren eta manifestarien arteko talkek atxilotu eta zauritu ugari utzi dituzte ostiralean herrialdeko hiri nagusietan. Herritarrek gertatukoaren erantzuleak zigortzea eskatu diote gobernuari, ez baita oraindik istripuaren inguruko epaiketarik ireki. Greba orokorra deitu... [+]


Frantziak eta Erresuma Batuak Ukrainarako su-eten plan bat aurkeztuko diete AEBei, Trump Zelenskiri oldartu ostean Etxe Zurian

Hala iragarri du Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak Londresen eginiko goi bileran. Etxe Zurian Trumpek Zelenskiren aurka egin ostean, izandako eztabaidaren aurrean, Europako buruzagiek babesa adierazi diote Ukrainako presidenteari.


Elizako sexu abusuen biktimei kalte-ordaina emango die Iruñeko Artzapezpikutzak, “laster”

Elizak 23 kasu ditu onarturik Nafarroa Garaian. Haiek "ekonomikoki, psikologikoki eta espiritualki laguntzeko" konpromisoa adierazi du Iruñeko artzapezpikuak.


Nafarroako armarri historikoaren erabilera debekatu du Castejoneko alkateak

Karbankulu pomelatua "garai batean gure bizilagun Francisco Casanova hil zutenen ideiak babesten dituztenek erabilitako ikurra" dela, adierazi du  Noelia Guerra UPNko Castejoneko alkateak, eta sinbolo "ez ofizialak" udalaren espazioetan erabiltzea... [+]


Larhunen dabilen otsoaren presentziaren “ondorio larriak” salatu ditu ELB sindikatuak

Mendizale batek asteburuan ikusi du animalia Lapurdiko Azkaine herrian, eta otsoa dela baieztatu du Pirinio Atlantikoetako Prefeturak. ELB lurraldean "harraparien presentziaren kontra" agertu da.


Pagolarren gainean eolikoak jartzearen aurkako aldarria, plazara

Elkarretaratzea egin zuen Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak atzo Laudioko Lamuza plazan, Mugagabe Trail Lasterketaren testuinguruan. 


2025-03-03 | Ahotsa.info
Iruinkokoa, Iruñeko iñauteri euskaldunen bersignifikazioaren aurka

Martxoaren 2an igandea Iruinkokoak berriz ere Iruñeko karrikak hartu ditu.


Erabat doan izango da Hondarribian euskara ikastea

EH Bilduk sustatuta, Hondarribiako udalak euskara sustatzeko diru-laguntzetan aldaketak egin eta laguntza-lerro berri bat sortu du. Horri esker, erabat doakoak izango dira euskalduntze ikastaroak, besteak beste.


Martxoak 3tik 49 urte
“1976ko Gasteizko greben mugimendua eskola politikoa izan zen”

Martxoak 3ko sarraskiaren 49. urteurrena beteko da astelehenean. Grebetan eta asanblada irekietan oinarritutako hilabetetako borroka gero eta eraginkorragoa zenez, odoletan itotzea erabaki zuten garaiko botereek, Trantsizioaren hastapenetan. Martxoak 3 elkartea orduan... [+]


Memoria bala bat da buruan

1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak ehunka tiro egin zituen asanbladan bildutako jendetzaren aurka, zabalduz eta erradikalizatuz zihoan greba mugimendua odoletan ito nahian. Bost langile hil zituzten, baina “egun hartan hildakoak gehiago ez izatea ia miraria... [+]


Eguneraketa berriak daude