Los Santxez

Orain dela hilabete parea gertatu zitzaidan: etxera nentorren trenez, Koldo Mitxelena Kulturunean mahai-inguru bat entzun ondoren »Txillardegiri buruzkoa, kasualitatea»; uzkurkeria soziala jabetu da gu guztioz eta, lagunen batekin joan ezean, txoko batean eseri eta parean inor ez egokitzea nahi izaten dugu; Donostiako aldirietako trenak bete samarrak ibiltzen dira, ordea »zorionez, erantsi beharko», eta neska baten aurrean eseri nintzen. Arazorik ez: liburua atera poltsikotik eta irakurtzen hasteko moduan nengoen. Neska haren ezagun bat azaldu zen baina, eta kalaka batean hasi ziren biak. Tira: irakurketan kontzentratzerik ez zegoenez gero, nesken berriketa aditzen joan nintzen. Beti ikasten da zer edo zer halakoetan.

Hogei-hogeita bost urte bitartean zebiltzan neskak: ikasketak amaitu eta lan-mundu beti zailean sartu beharreko garaian, eta gai horien inguruan joan zen beren solasaldiaren parte handi bat. Beste bat, Salamancako kontuez. Hangoak zirela esan behar nuen, baina zehaztu dezadan: Zumarraga-Urretxu aldekoa zen bata, Beasain-Ordiziakoa bestea; bien familiak, berriz, Salamanca inguru horretakoak, eta handik ezagutzen zuten elkar, nonbait. Ez ziren ez herri ez bailara berekoak hala ere: hizketalditik sumatu nuenez, Ciudad Rodrigo eta Béjar eskualdeetan zeukaten jatorria, eta Zezen Larruaren mapari begiratzen dionak ikusiko du Salamancako probintzian daudela biak, baina elkarrengandik aski urrun.

Zer dela-eta hainbeste xehetasun, galdetuko duzue. Deigarria iruditu baitzitzaidan gurasoen lurrari zioten atxikimendua. Neska haiek bezala Goierriko herri industrializatu batekoa naiz ni, auzo proletario batean hazia eta emigrante-familietako lagunekin ibilia: Ourensekoak, Burgoskoak, Valladolidekoak… Hala ere, neska horiek baino hogei urte zaharragoak ziren nire lagunei sekula ez nien sumatu familiaren jatorriarekiko halako interesik ez maitasunik. Eta ez dut uste inguruko presioagatik disimulatzen zutenik ere. Zer aldatu da hogei urte honetan? Beharbada ekonomia aldetik oso atzeratuak zeuden Gaztelako bazterrak orain ez dira horren arlote eta lotsagarri; poztekoa litzateke hori. Edo agian, eta hau ez da horren pozgarria, lehen nola-halako erakarmen eta ilusioa sortzeko gai zen Euskal Herriak galdu du lilura hura.

Kasu bakan batetik ezin eraiki daiteke teoriarik baina, utz iezadazue garaien arteko konparaketarekin jarraitzen. Batetik, kanpotarren seme ziren nire ikaskideek ez bezala, euskaraz aski txukun jakingo dute neska bi hauek, eskolan ikasita. Bestetik, duela hogei urteko emigrante-semeak guztiz integratuta oroitzen ditut, gustu eta iritzietan bertako Rhdunokin bat eginda, gu bezalaxe erdaraz eta abertzale; treneko nire bidai lagunak, berriz, bere adinkide agirretarrengandik aparte samar imajinatzen ditut: igande horretantxe zen ospatzekoa Kilometroetako festa Orio eta Zarautzen, eta hara joango ziren Goierriko gaztetxo txeroki gehienak, giro euskaldun eta jatorrean mozkortzera; neska haien festa-leku maiteena, aldiz, Irun omen zen »barka nazatela nire lagun irundarrek, baina ez da hura probintziako lekurik euskaldunena».

Nire belaunaldikoek baino askoz gehiago egiten dute euskaraz gaurko gazteek. Hala ere beldur naiz, kanpotarren familietakoen integrazioan ez ote dugun atzera egin. Trenaren pasadizotik harago, ondorio praktikoak dituen korapiloa da hau: hizkuntza ereduetan eta euskalgintzaren lehentasunetan, besteak beste. Dena dela, ez nuke dilema faltsurik plazaratu nahi: galdetzen badidate zer den inportanteago, betidaniko euskaldunek beren artean euskarari eustea, ala hona datozenak ohitura eta pentsaeretan geureganatzea, dudarik gabe erantzungo dut: biak!

Arazoa beste bat da: ea aski indarrik ote dugun, bata eta bestea egiteko.


Azkenak
Bonus track: non dago saria?

Jan-edanean zeuden denak, itxuraz alai, baina baten bat urduri zebilen aperitibo eta aperitifa artean. Bigarrenez jasoko zuen saria, baina eskuetan edukiko zuen lehenbizikoa izango zen. Eta urduri zegoen, oroigarriak bulegora heldu beharra zeukalako, joder. ARGIA Sariak ez dira,... [+]


Argia Sarien kronika
Galga azkartasunari

Gauzak bizi eta azkar aldatzen badira ere, zenbait kontu ez dira aldatzen: Argia Sarien ekitaldia da horietako bat. Horixe esan dio kronikagile honi beharrera etorri den kanpoko kazetari batek, ARGIA asko aldatu dela esatearekin batera, sari-banaketa hasi aurretik. Onerako ari... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Ikus-entzunezko Argia Saria: EITB Kultura

EITB Kultura telebista saioak jaso du Argia Saria euskal kulturgileen lana bistaratzeagatik, Euskal Herriko txoko guztietako proiektuak telebista publikora ekartzeagatik, eta egiten duten kalitatezko ikus-entzunezkoagatik. Saria Leire Ikaranek eta Kerman Diazek jaso dute, Berde... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Prentsako Argia Saria: Irutxuloko Hitza

Prentsako Argia Saria Irutxuloko Hitza-rentzat izan da, eskuin muturraren igoerari egindako jarraipenagatik eta talde erreakzionarioen benetako aurpegia erakusteko kalean hor egoteagatik. Aurten 20 urte beteko ditu Donostiako hedabideak. Aizpea Aizpurua, Andrea Bosch,... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Entzunezko Argia Saria: BaDA!bil podcasta

Entzunezko Argia Saria BaDA!bil podcastak jaso du, Hiru Damatxo ekoiztetxeak ekoitzitakoa, eta Gerediaga elkarteak eta EITBk finantzatutakoa. Podcastak kulturgintzan dabiltzan lau mahaikidez osaturiko bost mahai inguru jaso ditu Durangoko Azokaren bueltan. Saria jaso dute Amets... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Merezimenduzko Argia Saria: Ene Kantak

Hamabost urteotan gazteenen artean euskara sustatzeko egindako lanagatik eta lortutako arrakastagatik,  Merezimenduzko Argia Saria Ene Kantak proiektuarentzat izan da. Saria Nerea Urbizu, Fermin Sarasa eta Jesus Irujok jaso dute.


2025-01-31 | ARGIA
Urteko kanpaina onenaren Argia Saria: Altxa Burua

Seme-alabek lehen mugikorra izateko adina atzeratzeko eskolaz eskola egindako lanagatik eta lortutako emaitzengatik, ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasgune izateko borrokagatik, kanpaina onenaren Argia Saria guraso elkarteek osaturiko Altxa Burua ekimenarentzat izan da... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Interneteko Argia Saria: Oroibidea

Galtzaileen herri ondarea sarean jartzeko erakunde publiko batetik egindako ahaleginagatik, ahots gabeen ahotsa entzuteko aukera emateagatik, eta batez ere, Nafarroak aitzindari izaten segi dezan oroimen historikoa berreskuratzeko bidean, Interneteko Argia Saria Nafarroako... [+]


2025-01-31 | ARGIA
ARGIAko lantaldearen mezua: Mundu ilunean, ARGIA gehiago

Onintza Irureta Azkunek egin du hitzartzea ARGIAko lantaldearen izenean:

"ARGIAko komunitatea osatzen duten milaka lagunetako batek berriki adierazi digu batzuetan ARGIA iluna dela, barruak mugiarazten dizkion albiste gogorrak daudela. Lan ona egiten dugula, baina... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Banatu ditugu euskarazko komunikazioaren 2025eko Argia Sariak

Sei sari banatu ditugu aurten: ikus-entzunezko saria EITB Kultura telebista saioari eman zaio, prentsako saria Irutxuloko Hitza Donostiako hedabideari, entzunezko saria BaDa!bil podcastari, interneteko saria Oroibidea bilatzaileari eta komunikazio kanpaina onenaren saria Altxa... [+]


Calexit, Kaliforniaren independentzia bilatzen duen ekimena

Ekimenak erreferendum eskaera egin du eta Shirley Weber estatu idazkariak onartu. Orain, prozesuari jarraipena emateko, 546.000 sinadura lortu behar dituzte datorren uztailerako. Marcus Evansek egin du eskaera.


Estatuaren biktimek Chivite lehendakariari eskatu diote egon dadila euren aitortza ekitaldian otsailaren 13an

Estatuaren biolentziaren biktima gisa onartzeko 125 eskaera egin zaizkio Nafarroako Gobernuari 2023an eta 2024an. Horietatik 41 onartu dira. Egiari Zor eta Torturatuen Elkarteak ongi baloratu dute egiten ari den bidea.


'Arizona' antzezlana
Muturrekoa, muturreraino eramanda

Arizona
Aktoreak: Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola..
NOIZ: urtarrilaren 26an.
NON: Berrizko Kultur Etxean. plazan.

-------------------------------------------

Arizona eta Mexiko banatzen dituen muga zaintzera abiatu da Idahotik Margaret (Aitziber Garmendia) eta George (Jon... [+]


Eguneraketa berriak daude