Bero-beroan


2021eko uztailaren 19an

Kale istiluen zama

Joan den astean izandako kale istiluek argi gorria piztu dute zenbait lekutan, batez ere ETAren 98ko su-etenean ere kale istiluek hartu zuten garrantziagatik. Ezker abertzalean ere bada kezkarik gertaera hauen inguruan, hauek modu nabarmenean baldintza dezaketelako Batasunaren Belodromoko ekarpena. Kale Borroka gertaerak ugaritzen badira, eta era batera edo bestera hauen aurrean ezker abertzalearen posizionamendu kritikorik agertzen ez bada, Batasunaren proposamenak zailtasun handiak izango ditu aurrera jarraitzeko, eta orain arteko erreakzioek adierazten dute badela baikortasun zirrikiturik ia sektore politiko guztietan.


Babes handia Egunkaria auziko auzipetuei

Datorren ostiralean aztertuko dira Auzitegi Nazionalean Egunkaria auzian auzipetutakoen erreforma helegiteak, Juan del Olmo epailea beraren aurrean aurkezten direnak. Une honetan ikusiko da hobeto epailearen jarrera zehatza, baina ez da ezusteko handiegirik espero. Dirudienez, akusatuen defentsek hurrengo urratsean jarriko dituzte benetan frogan beren indarrak, hau da, apelazio helegitean; honetan, auziaz arduratzen den salakoa ez den epaile hirukote batek aztertzen du helegitea. 2003ko otsaila eta martxoan, Egunkariaren itxierak gizartearen protesta entzutetsua ekarri zuen eta orain ere auziperatuek gizartean eta mundu politiko-instituzionalean duten babes zabala ikusi ahal izan da astean zehar.


Miralles eta ‘El lobo‘, ETAren sator ohiaren elkarrizketa

Melchor Miralles kazetariak Mikel Lejarza ‘El Lobo’-ri elkarrizketa egin izana gezurra dela zabaldu da prentsan. Elkarrizketa joan den azaroaren 1ean ikusi ahal izan zuten Telecinco kate espainiarreko ikus-entzuleek. Aurpegia elektronikoki desitxuratuta hitz egiten ikusten zutena ‘El Lobo‘ren ordezko bat besterik ez zen. Benetako Mikel Lejarzari elkarrizketa egin ziotenak Antonio Rubio eta Manuel Cerdan izan ziren. Miralles El Mundo TVko zuzendaria da, eta berak saldu ei zien elkarrizketa faltsua Telecinco eta Antena 3 telebistei. Mirallesek saldutako elkarrizketa honetan, ahotsa benetako ‘El Lobo‘rena da, baina bizkarra ematen duen elkarrizketatua bere produktore bat da.


Elorrietaren azkena

Indar agerpenarekin eta etorkizuna ondo lotzeko gogoarekin itxi du ELAk bere XI. Kongresua. Mendebaldeko Europan kokatua, Euskal Herriak ere neoliberalismoaren bultzada bizi du bete-betean eta gizarte harremanak finkatzen dituen eredu horren aurkako borrokaren jarraipena iragarri da ELAtik. Hori da gutxienez azken urte luzetan erakutsi duen jarrera, gizarteko sektore aurrerakoi eta ezkertiarren begirunea irabaziz. Hitzez eta ekintzez irabazitako bidea da, greba luzeenetan bere erresistentzia kutxaren indarrak erakutsi duen bezala. LABekiko harremanen une txarra da kongresuan atera zaien ia arantza bakarra. Alberto Surio Gipuzkoako egunkari garrantzitsuenaren analista politikoaren irakurketa da bitxienetakoa alor honetan: ELAk jarraitzen du indar soberanisten pilaketaren eskemarekin eta -Belodromoko haize berrien eraginez- LABek jadanik ez. Edozein eratan, bi sindikatuetako buruzagiek aipatu dutenez, LAB eta ELAren elkarlana funtsezkoa da.


Noaingo ikastola proiektuari buruzko ikuspegi desberdinak

Ezaguna da Noainen guraso talde bat ikastola proiektu bat bultzatzen ari dela Elortz bailararako. Ezaguna da, halaber, halako proiektu bat Nafarroan bideratzeak dakarren buruhaustea, nagusiki foru gobernuaren jarreragatik, baina sarri bestelako buruhausteak ere agertzen dira. Ikastola proiektua bultzatzen ari direnak harrituta agertu dira alderdi abertzaleren batean proiektuarekiko dauden zalantzekin; aldi berean, ikastolen mugimendu zabalean ere proiektuarekiko ikuspegi desberdinak daudela ere ikusi ahal izan da.


Topagunea eta diru laguntzak

Euskara elkarteak eta herrietako komunikabideak biltzen dituen Topagune elkarteak Eusko Jaurlaritzak hedabideentzat duen diru laguntza politikoari buruzko hausnarketa egin du: lehenik, diru laguntzarako deialdia berandu ateratzen dela azpimarratu da, diru laguntzak oso berandu iristen direla eta horrek hedabideetako jarduera baldintzatzen duela; bigarrenik, diru laguntzak aurtengoan %6,7 jaitsi direla oro har eta tokiko aldizkarien kasuan %3,5; eta hirugarrenik, diru laguntzak bideratzeko irizpideei buruzko azterketa egitea komeni dela. Topagunean, halaber, azken hilabeteetan mahaiaren gainean egon da Hitza egunkariak elkartean sartzeko proposamena eta oraingoz Hitzak bere bidea jarraituko duela ikusten da, sarrera proposamena erretiratu egin delako.


Araba Euskaraz Amurrion

Datorren Araba Euskaraz Ikastolen festa Amurrion egingo da ekainaren 19an, Ekiozu bideari lelopean. Helburuetako bat euskararen garrantziaz arabarren kontzientzian eragitea da eta, ohikoa den bezala, bestea Amurrioko ikastolaren azpiegiturak hobetzea da. Ikastolak duela 27 urte ekin zion ibilbideari 25 ikaslerekin; gaur egun 424 ikasle, eta 40 irakasle eta langile dauzka. Amurriok festa antolatzen duen hirugarren aldia (aurrekoak 1986an eta 1996an) izango da honakoa. Jose Luis Zumeta margolariak egindako txoriak izango dira festa iragarriko duen kartelaren ardatza.


Nafarroako euskara teknikariek beste euskara politika bat eskatu dute

Nafarroako udaletako euskara teknikarien ordezkaritza batek bestelako hizkuntz politika egitea eskatu dio Nafarroako Gobernuari, oraingoak ez dituelako euskal hiztunen eskubideak bermatzen. Foru Legebiltzarrean politika honen nondik norakoak aztertzen ari den batzordearen aurrean aritu berri dira euskara teknikariak eta hizkuntza politika berri horren oinarria euskara Nafarroa osoan ofiziala izatea dela azpimarratu dute. Haien aburuz, gainera, ofizialtasun hori ez litzateke nahikoa eta hizkuntz errealitate desberdinetara egokitutako hizkuntz plangintzak indarrean jarri beharko lirateke.


Azkenak
Asteburuan egingo da Frantzisko aita santuaren hileta, eta maiatzean berria hautatzeko konklabea

88 urterekin hil da Frantzisko aita santua astelehen goizean, iktus baten ondorioz. Azken boladan osasun arazoak izan zituen. Miñan liburua gomendatu zuen publikoki, migratzaileen egoera kontatzen delako.


2025-04-22 | ARGIA
Israelek hildako 15 langile humanitarioen ikerketa-txostena gezurrez josita dagoela salatu dute

Hamabost langile humanitario hil zituen Israelgo armadak martxoaren 23an, terroristak zirela eta ez zutela euren burua identifikatu argudiatuta. Bideo batek bertsio hori gezurtatu ostean, gertatutakoaren barne-txostena egin dute Israelgo Defentsa Indarrek, baina bertan esaten... [+]


Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Eguneraketa berriak daude