Antzinako Europaren azken gordelekua ote gara?


2021eko uztailaren 28an
Nortzuk gara, benetan, euskaldunok? Azken urteotan sona handia eduki dute behinola Europako zati handi batean zabaldutako kultura baten azken aztarna garela dioten zenbait ikerketek. Tesi horren zutabeetako bat Luigi Luca Cavalli-Sforza genetista italiarraren lana da. Cavalli-Sforzak ehunka generen banaketa aztertu du mundu osoan; emaitzak mapetan kokatu ditu, eta mapa horiek bestelako batzuekin »arkeologikoak, hizkuntzarenak…» harremanean jarri ditu, gizateriaren historiako azken 100.000 urteetan izandako migrazio-mugimenduei buruzko hainbat argibide emanez.

Ikertzaile italiarrak Euskal Herriaren berririk eduki gabe ekin zion lanari, baina ikerketaren hariak gure herria ezagutarazi zion. Egindako mapetan, eta Europari gagozkiolarik, zenbait generen kontzentrazioak ekialdetik mendebaldera joan ahala gero eta handiagoak zirela ikusi zuen. Hain zuzen, Atlantiar itsasertzean lortzen ziren balorerik altuenak, eta bereziki Euskal Herrian eta Euskal Herriaren inguruan.

Rh-, gene "europarra"

Esandakoa hobeto azaltzeko, har dezagun adibidetzat bestela ere ospe handikoa bihurtu zaigun Rh genea. Hain zuzen, eta odol-bateraezintasunek medikuntzan sortzen dituzten arazoak zirela-eta, aspaldi hazi ziren ikertzen bai Rh bai AB0 geneak, eta horregatik dira ezagunenetakoak. Haria berreskuratuz, esan dezagun analisi erraz bat eginik Rh genearen mota bi, Rh+ eta Rh-, bereiz daitezkeela. Munduko populazio gehienetan, Rh+ da ageri den genearen forma bakarra, edo ia bakarra; izan ere, esan daiteke negatiboa Europakoa baino ez dela. Horrek bide eman du Europan sortutako genea dela esateko. Eta Rh negatiboaren munduko portzentajerik handiena »%25 inguruan» euskaldunok dugu, hain justu.

Cavalli-Sforzak Geneak, herriak eta hizkuntzak liburuan azaltzen ditu aipatutakoak bezalako kontuak. 1997an idatzitako liburua izaki, Gaiak argitaletxeak oraintsu itzuli du euskarara. Bertan esaten denez, ematen du "Europan osoan uneren batean Rh-" egon zela, edo behintzat "Rh negatibodun pertsonak ugari" izan zirela. Ekialdeko inbasio indoeuroparrak »badakigu orain 7.000 urte inguru eman zela» Rh positiboa ekarri bide zuen, Rh negatiboaren maiztasuna urrituz. Jakina, Rh+aren kontzentrazioak txikiagoak dira inbasio indoeuroparra ahulagoa bilakatu ahala. Hau da, mendebalderantz egin ahala.

Gaiak-eko arduradun Alfontso Martinez Lizarduikoak dioskunez, XX. mende erdialdean Migel Angel Etcheverry euskal hematologoa, Argentinan lanean zebilela, ohartu zen euskaldunek gainerako populazioek baino Rh- kontzentrazio handiagoak zituztela. Hortik abiatuta, hipotesi bat plazaratu zuen: ez ote ziren euskaldunak ehuneko ehunean Rh- zeukaten antzinako europarren azken aztarna izango? Rh genearen azterketa soilak, egia esan, ez du bermerik ematen hipotesia baieztatzeko, baina bai, ordea, beste ikerketa batzuekin egindako alderatzeek. Eta horixe egin du, hain zuzen, Cavalli-Sforzak, Etcheverryren lana ezagutu gabe ere.

Gene batzuk oso egonkorrak dira, eta beste batzuk aldakorragoak. Egia esan, gene arteko desberdintasunak ez dira handiegiak. Horregatik, Cavalli-Sforzak gene aldakorrak hautatu ditu, eta talde handitan aztertu, 100 gene ingurutakoak. Emaitzek bat egin dute Rh negatiboaren azterketak dioenarekin. Alegia, ekialdetik mendebalderantz indarra galduz doazen oldeak atzematen dira. Horrez gain, genetikaren mapak oso ondo ezkontzen dira arkeologiak eta hizkuntzalaritzak emandakoekin.

Euskal zibilizazioa

1998an, Alfontso Martinez Lizarduikoak berak Euskal zibilizazioa liburua argitaratu zuen, hein handi batean Cavalli-Sforzaren lana oinarritzat hartuz. Euskal zibilizazioaren tesi nagusia, funtsean, dagoeneko errepikatu duguna da: euskaldunok jatorrizko Europa zaharraren azken ordezkari biziak gara. Baina gehiago ere bazioen Martinez Lizarduikoak: Europako zati handi batean zabalduta egon zen kultura hark Euskal Herrian bertan izan zuen jatorria, eta hemendik hedatu zen gainerako lurraldeetara.

"Hori esatea gehiegizkoa izan zela", aitortzen du orain, sei urte eta gero, Martinez Lizarduikoak. "Dezente ikasi dut ordudanik eta gero eta datu gehiago dago »diosku»; bost gune nagusi egon ziren Europan: hemengoa, Italiakoa, Danubio aldekoa, Errusiakoa eta Siberiakoa, eta badirudi bosten arteko trukeak egon zirela. Migrazioak egon ziren, baina norantza guztietan, eta ez soilik hemendik hara. Genetistek lortutako datuen arabera, ematen du bi migrazio nagusi egon zirela. Bata, hemendik Danubio aldera, Ukrainaraino. Bestea, kontrako norantzan, baina historiako beste une batean. Gauzak ez daude guztiz garbi oraindik, eta beharbada gehiegikeria izan zen hura esatea".

Zer dira geneak?
Izaki bizidunok milioika zelulaz osatuta gaude, eta zelula horien barruan nukleoak daude. Nukleook, aldi berean, DNA kateak dauzkate. Kate horien osagaiak era batera ala bestera ordenatuta egon, kode genetikoa »alegia, izakia fisikoki osatzeko behar den informazioa», era batekoa ala bestekoa izango da. Informazio atal bakoitza gene bat da. Ez da, beraz, ikus dezakegun ezer, "guk egindako `marka' bat baizik", Alfontso Martinez Lizarduikoaren esanetan.
Baina DNA kateak ez daude soilik nukleoetan. Zelulek badituzte mitokondrioak izeneko osagaiak, eta horien barruan ere bada DNArik »bide batez esan dezagun emakumeen bidez baino ez dela igarotzen ondorengo belaunaldietara». Mitokondrioaren DNA hori aldakorragoa da nukleokoa baino, eta horregatik asko erabiltzen da ikerketetan. "Horren bidez frogatu da, besteak beste", azaldu digu Martinez Lizarduikoak, "gizakia Afrikan sortu zela".

Genetika eta arrazismoa
Alfontso Martinez Lizarduikoak esan digunez, Luigi Luca Cavalli-Sforzari arrazista izatea leporatu izan zaio bere ikerketak direla eta. Guztiz bestela da, baina. Cavalli-Sforza pertsona aurrerakoia da, eta arrazismoaren aurka azaltzen da. Are gehiago, genetikaren ikuspegitik arrazarik ez dagoela dio, pertsonen arteko desberdintasun genetikoak oso txikiak direlako. "Euskaldun biren arteko alde genetikoa »diosku Martinez Lizarduikoak» handiagoa izan daiteke euskaldun baten eta beltz baten artekoa baino, esaterako. Baina gene asko dago, eta horregatik beti egoten dira desberdintasunak. Ez daude guztiz berdinak diren pertsona bi. Eta Cavalli-Sforzak desberdintasun txiki horiek aztertu ditu »batez ere daukaten graduazioa, fluxua», migrazio-mugimenduak azaltzeko".


Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude