Ereduak? Ala presta gaitezen datorrenerako?


2021eko uztailaren 27an
Aldioro, laurogeiko hamarkadan indarrean jarritako A, B eta D ereduen kontua hezkuntza politikaren eztabaidaren erdian kokatzen da. Testuinguru horretan, A eredua bazterrean laga eta, horren ordez, D eredua indartzeko eskaria edo eredu hori mantendu eta moldatzeko ahaleginak dirateke muturrean egon ohi diren jarrerak. Orain arteko eztabaida horri, gainera, euskarazko irakaskuntzan ganoraz aztertu gabeko hutsuneak kontuan, euskarari dagokionez, curriculumean txertatu beharrekoak zehazteko nola baita prozesuaren emaitza titulu batekin balioesteko asmoz, ikasleei azterketa bat egiteko hartutako erabakia gehitu beharko genioke »erabaki honek euskarari eta euskarazko irakaskuntzari mesede egiten diola ez dut uste» ... baina, jarrerok zein titular bat eskuratzearen truke presaka eta, behar beste sakondu gabe, hedabideetara barreiatutako azterketaren kontu horrek ez dakit muinera iristeko gauza ote diren.

Azal dezadan. Euskaraz gauza sinpleagoak edo konplexuagoak egiteko lortutako gaitasunen esplikazioa hizkuntzarekin izandako harremana »ordu kopurua» baino haratago doa, familia giroan nagusi den hizkuntzak, gelaz kanpo hizkuntza horretan jarduteko dauden egiazko aukerak, ingurune soziolinguistikoak, hizkuntzen arteko interferentziak, gela barruan hizkuntzak eskuratzeko baliatutako estrategiak, gizartean nagusi diren jarrerak zein joerak eta abarrak, maila berean ikasten aritu arren, hizkuntza maila desberdinak izatea eragiten du. Inguruabar horretan, euskarari dagokionez, B ereduko emaitzak A eredukoak baino hobeak eta D ereduan erdietsitakoak are hobeak direla bistan da, alabaina, B zein D ereduan ikasten ibilitakoen artean badira euskaraz hitz egiteko zein idazteko zailtasun ugari izaten dituztenak. Bada, B edo D ereduan ikasten ibiltze hori ere ez da pagotxa, bere baitarik, ez datorke, batzuek hala uste izan arren, salbazioa, zerurako bidea!

Egungo errealitatea endredatzen duen beste hiru gertaera garrantzitsu ere kontuan eduki beharko genituzke etorkizunerako apustuak egiteko orduan; batetik, hasierako mailetan, eredurik euskaldunenak pisua hartu dutela egia den arren, goiko mailetan »batxilergoan, lanbide heziketan, unibertsitate mailako ikasketetan» tapoi-efektua gertatzen ari da, hots, maila horietan gertatzen diren aurrerapausoak oso motel gertatzen ari dira, beraz, euskaraz ikasten ibilitakoek ikasten segitzeko aukera berdintasunik ez daukate, bada, gaur eguneko planteamenduekin zenbat urte, zenbat baliabide beharko lirateke errealitate horri buelta eman ahal izateko, irakasleak liberatuz, materialak berariaz sortuz, eta abar? Prozesu luze horrek euskarari mesede egingo ote dio, ahalegin handi hori posible ez ezik aurresan ditzakegun emaitzak kontuan harturik merezi ote du? Bestetik, lan aukerak ugaltzeko, herrialdeen artean herritarren ezagutza zein lekualdatzeak ahalbidetzeko, eta abar, bestelako hizkuntzak »ez ingelesa soil-soilik» eskuratzeko beharra zabalduz doa, gizartearen aldetik presioa areagotzen ari da, beraz, halako hizkuntzak ganoraz eskuratu ahal izateko euskarari »horren beharrezko ikusten ez denari» lekua kendu beharko balitzaio, zein izango da gizarteak egiatan erakutsiko duen jarrera? Azkenik, etorkinen etorrera berria bizitzen ari garela kontuan, eta horiek euskararekiko erakutsiko duten jarrera euskara indarberritzeko garrantzi handikoa dela kontuan, haien hizkuntza eta kultura mantenduz, zein izango da haien integrazioa ahalbidetzeko sistema eragingarria? Nagusia den hizkuntza »gaztelera» ahalik lasterren eskuratzeko asmoz, gero eta baztertuago dagoen A ereduan murgiltzea? Horrek egiazko integrazioa ahalbidetuko ote die?

Behingoagatik! Etorkizunari aurrea hartzeko ausardiaz jokatuz zergatik ez diogu beste ibilbide bati hasiera ematen, hezkuntza sistema lau hizkuntzen gainean eraikitzeko urratsak eginez. Sistema horretan, euskarak nagusitasuna izango luke »hori baita iraunarazteko eta garatzeko gutxienekoa», baina, gaztelera ez ezik ingelesa eta frantsesa ere eskuratzeko moduan landuko genituzke. Era horretara, zikloetan eta etapetan lantzen diren jakintza-arloak hizkuntza desberdinetan jorratuko genituzke harik eta derrigorrezko heziketa prozesua burutu arte. Inguruabar horretan, unibertsitatean zein lanbide heziketan gai berberak hizkuntza desberdinetan eskaini beharrean, gai desberdinak hizkuntza desberdinetan eskaini ahal dira, hots, titulua eskuratu nahi duenak lau hizkuntzatan burutuko luke prozesu osoa. Sistema honek, hizkuntzak gauza konkretuak egiteko eskuratu ez ezik »hiztunen gaitasunean eraginez», hizkuntzak »haien artean euskara» beharrezkoak izatea eragingo luke, askoz baliabide gutxiago xahutuz, azkarrago ezartzeko modua eta errealitate berriei egokitzeko malgutasuna eskainiz.

Honek, baina, gauzak burura etorri ahala erabakitzea baino, etorkizunari so, guztiok paradigma aldatzea eskatzen du; irakasle taldeak »halako egitasmo bat gorpuzteak talde lana eskatzen baitu» prestatuz; hizkuntza batean zein bestean landutako edukiak transferitzeko curriculumak osatuz; material berriak argitara emanez; ezarritako helburuen peskizan eta kanpoko ebaluazio sistema bat tartean dela, xedeetara iritsi ahal izateko, ikastetxeei dituzten baliabideak kudeatzeko autonomia aitortuz, eta abar.

Bide-urratzaile eskola eta ikastola multzo bat hauta liteke, beharko liratekeen bitartekoak esleituz, ostean, gainerakoei bidea erraztu dakien. Beraz, etorkizuna indarrean ditugun ereduetatik bat indartzetik baino haratago plantea dezakegu, horretan jarriko garen eta koplak albo batera utziko ditugun da ebatzi beharreko kontua!


Azkenak
AEBek diote Israelek onartu duela “trantsizio proposamena”, baina Hamasek kritikatu du baldintzak aldatu dituztela

Hamasek salatu du talde islamistak aurretik onartutako akordio proposamenetan Israelgo lehen ministro Netanyahuk baldintza berriak jarri dituela. Iran su-etenaren alde agertu da, baina Israel “zigortzeko eskubidea” aipatu dute, uztailaren 31n Hamaseko buruzagi Ismail... [+]


Emazteari eraso zion ertzainak tratu txarrak ea lehenagotik ematen zizkion ikertzen ari da Fiskaltza

Ertzaina emakume bezala erregistratu zen Trans Legearen bitartez, baina inori ez zion aldaketaren berri eman. Fiskaltzak uste du indarkeria matxista leporatzetik libratzeko asmoarekin aldatu zuela sexuz.


Kongok espero du tximino baztangari aurre egiteko adina txerto emango dizkiola Mendebaldeak

Kongoko Errepublika Demokratikoa ari da gehien jasaten tximino baztanga edo mpox-en epidemia. Urtea hasi zenetik 16.700 kasu atzeman dituzte, eta ia 600 pertsona zendu dira herrialdean; gehien-gehienak, haurrak.


Hainbat gizon atxilotu dituzte asteburuan indarkeria matxistagatik

Tuteran 30 urteko gizon bati 23 urteko bikotekideari erasotzea leporatu diote, eta Ondarroan 31 urteko gizon bati lankide bati ukituak egitea, herriko osasun etxean. Bilboko jaietan bi sexu eraso salatu dituzte, eta Donostian 20 urteko gizon bat atxilotu dute, hiriaren... [+]


2024-08-20 | ARGIA
Osakidetzan tratamenduari ekin nahi dioten transek psikiatriatik pasa behar dutela salatu dute

Hainbat kolektibok salatu du Gurutzetako ospitaleko Genero Identitatearen Unitatean arreta jasotzen duten transei lehen harrera psikiatrikoko profesionalek egiten dietela, horrek transak patologizatzen dituela eta harrera endokrinoak egin beharko lukeela. Harrera endokrinoak... [+]


2024-08-20 | Euskal Irratiak
Bigarren etxebizitzen kontrako aldarria entzun da Miarritzen

Etxebizitzen %20 baino gehiago jadanik bigarren etxebizitzak dira Ipar Euskal Herrian. Larrialdi klimatikoaz sentsibilizatzeko lau hilabetez, Nantesetik abiatu Alternatiba txirrindula itzulia, kostaldean zen aste buruan.


2024-08-20 | Mikel Aramendi
‘Txina komunismoaren aurretik’ ikuskizuneko sektaren atzean dagoen kuxidadea

Iazko urtarril-otsailean izan genuen Hego Euskal Herrian bisitari, egundoko propagandaz girotuta baina aparteko arrakastarik gabe, Shen Yun izeneko antolakundearen “Txina komunismoaren aurretik” ikuskizuna. Agian neuk ere esan behar nuen zerbait orduan, haren... [+]


2024-08-20 | ARGIA
Langile bat hil da Iurretan, baso-lanetan ari zela

LAB sindikatuaren kontaketaren arabera, dagoeneko 36 dira aurten Euskal Herrian lan-istripuz hildako langileak.


Taser pistola Foruzaingoaren armen araudian sartu nahi du Nafarroako Gobernuak

Nahiz eta Nafarroako hainbat udalerrietako udaltzaingoek taserrak dituzten, ez dago armen araudian jasota. Azkoienen lau aldiz erabili dute, eta Iruñean aurtengo ekainean erabili zuten lehen aldiz.


2024-08-19 | ARGIA
Palestinaren alde mobilizatu dira Bilboko eta Donostiako Aste Nagusian

Palestinarekin Elkartasuna plataformak deituta, bi hiriburuetako jaietan "Palestina presente" egoteko aldarria luzatu dute. Ostiralez Bilbon, eta larunbatez Donostian.


2024-08-19 | Behe Banda
Barra Warroak |
Soro bat, zoro bat

Testu hau goizeko ordu txikitan izaten diren hausnarketa batekin hasi da, Araba galduko herri batean zoruan jarrita, ortzimugan eguzkia ateratzen dela ikusirik. Zelai hori eta nabarren artean hegan egiten duten txoriei so eginez, mendietan dauden basoetan pentsamenduak galduta... [+]


Eguneraketa berriak daude