Askatzailearen herri askatu berria

Bolibarren hasiko dugu Ziortzako (Markina-Xemeingo auzoa) kolegiatara bidea: Gernikaldetik etorrita eskuinaldean topatuko dugu bidegurutzea. Autoz pare bat kilometro pasatxo dago Zenarruzako Andra Maria elizaren ondoko aparkalekura; guk, ordea, oinez ekingo diogu bideari eta Zenarruzako kolegiata eraiki zuteneko harrizko bidea egingo dugu, aldapan gora. PR-BI-140 izeneko bidea da, gurutzez markaturiko bidea, eta tarteka arbola artetik doana. Harrizko bide hau X. mendekoa ei da, Ziortzako Kolegiata fundatu zutenekoa, baina 1982. urtera arte ezkutuan egon zena.

Bizkaiko kolegiata

Berehala helduko gara Zenarruzako kolegiatara. Sarrera harrizko erdi puntuko arku batek egingo digu eta, bertara sartzeko baimena, berriz, arkuaren gainaldean dagoen arranoak emango. Kondairak dioenaren arabera, Ziortzako Andra Mari elizak artzapezpikurik ez zuen, abade batek gobernatu zuen.

Han eraikitzeko arrazoia ere legendak jasotzen du. Itxura denez, 968. urteko Asuntzio egunez, Garaiko »Gerrikaizko barrutian dagoen auzunea» Santa Luzia ermitan meza entzuten ari zirela, arrano batek hilerriko burezur bat atzaparretan hartu eta sastraka inguru batean laga zuen erortzen. Kaskezurra jausi zen leku horretan eraiki zuten kolegiata eta kondaira horren testigu da kolegiatako arku gaineko armarria.

Gerora, 1380. urtearen bueltan, Kalahorrako artzapezpiku Gonzalo de Menak berritu zuen kolegiata eta 1851.ean parrokia bihurtu zuten.

Erabat berritua dago gaur egun Ziortza; izan ere, 1954ko urriaren 15ean suteak hondatu egin zuen eta ospitale zaharra, abadearen etxe berria eta klaustroaren alboko etxeak suntsituta geratu ziren.

Elizpea garbitu berri dagoen harrizkoa da, oso handia. Elizarako ate ondoan harrizko hilobia dago alde batera, eta bestera, berriz, klaustrorako sarrera. Eraikin guztien erdi-erdian patioa dago eta oraindik ere sua hartu zuten eraikinaren aztarna legez, eraikin berriaren ondoko horma ikusten da.

Ziortzako kolegiataren arkutik sartu gara bertara, atera, berriz, plazaren beste aldetik egin dugu. Baina, jakina, behin han egonda eliza barrura ere sartu gara. Meza igandez 12:30ean izaten da. Bestela ere aukera dago aurrez joateko, 10:30etik aurrera tenplua zabalik baitago. Uda honetan askok ekin diote bideari bertatik pasatuta. Izan ere, Iparraldeko Done Jakue bidean dago Ziortzako kolegiata eta bertako fraideek aterperik eskaini ez arren, asko dira bertara hurbildu eta aterpea eskatu dietenak. Aurrera begirako kontua litzateke, Ziortzan, Done Jakue bidean dagoela jakinda, erromesentzako behar moduko aterpea sortzea.

Ingurua, udazkenean behinik behin, kolore gorriz jantzita dago; gorri, laranja eta horia dira nagusi Ziortzak atzeko aldean duen arboladian. Bertara iritsi aurretik ikusi dugu baso koloreanitz hori eta gertutik ere ikusgarria da. Bidea ez galtzeko ere balio izan digu. Esaterako, bidean aurrera eginda, ibarraren beste aldera pasatu beharra dugunean, albora eta atzera tarteka begiratu eta hantxe ikusiko ditugu zuhaitz hori-laranja-gorriak. Udazken kolore biziak.

Ermitarik ermita

Handik aurrera ere, zati batean Done Jakue bidea egiten jarraituko dugu. Gerrikaitz auzorantz jo behar dugu. 4 kilometrora, Gontzugaraiganera iritsiko gara (220 metro). Handik errepidera atera beharko dugu, Done Jakue bidea alde batera lagata. Gure bidea, kondairari jarraitu eta Gerrikaizko Santa Luzia ermitarantz doa. Ordu erdi bateko bidea dago, errepideko seinaleak dioenez. Asfalto berri-berriko bidea da, aldapatsua hasieran, laua geroago. Gerrikaitz auzoan dago Santa Luzia ermita. Baserri bati lotua, bera da auzoko 1 zenbakia.

Hurrengo geldialdia, Aresti dorretxearen aurrealdetik ateratzen den bidetik aurrera eginda topatuko dugu: Madalena baseliza. Hori baino lehen, ordea, gaur egun ehiztarien elkartea den sasoi bateko ikastolaren egoitza aurretik pasatuko gara: "Bizkayaren auzo ikastola" dio kartelak.

Handik ezkerretara dagoen bidea hartuko dugu gure hurrengo helmugaraino. Bertatik ikusten den Madalena ermitara joko dugu. Zelai eder bat dauka aurrealdean eta auzotarrek, jaia egiten denerako, taberna izateko egitura jarrita laga dute ermitaren aurrealdean.

Inguruan, arbola artean, zaldiak daude Madalenaren zain. Leku polita, benetan, Madalena egunean erromeria egiteko.

Itzulera

Ziortzako Andra Mari elizan hasi eta Santa Luzia eta Madalena ermitak zeharkatu ditugu. Bada, honekero, bueltan Bolibarrerako bideari ekiteko garaia. Hori izango da gure hurrengo geldialdi turistikoa.

Zeinka auzora jaitsiko gara lehenengo. Hantxe ikusiko dugun bidegurutzean Bolibar aldera hartuko dugu. 25 minutuko bidea dela adierazten du bide-seinaleak. Aukeran Munitibar »ordubete eta 5 minutu» edo Markinara »ordubete eta 25 minutu» joan daiteke, handik bertatik. Zeinka baserri auzoa da; "izenik ez daukan auzoa" bota zigun hango baserritar batek, baina, segituan eraman zigun kartela eskegita duen baserri horma ikustera. "Zeinka, hori da izena" esan zigun artzain txakurra ondoan zuela.

Handik Bolibarrerako bidea ere adierazita dago; zelai artetik jaisten den bidea da eta Bolibarreraino eramango gaitu.

Bolibar txikia bai, baina historia handiko lekua da.

Bolibar herri-auzunea

Oraindik orain Markina-Xemeingo auzo legez jasota dago administrazioari dagokionez, baina aurten egin dute, bigarrenez, bereizteko erreferenduma. Maiatzaren 30ean egin zen erreferenduma. Berriz ere, baietzak irabazi du (%96 alde). Markina-Xemeingo udalerria ere ados dago banaketarekin eta bolibartarrek desio dutena da. Sasoi batean independenteak izan ziren eta zergatik ez izan berriz? 1970eko hamarkadara arte udaletxea izan zen eraikina berreskuratu beharko dute bolibartarrek. Bolibartarrok plataformak bultzatu zuen erreferenduma eta, antza, Bizkaiko Foru Aldundiak onartu du dagoeneko banaketa; hamabost urteren buruan, lortu dute bolibartarrek independentzia, horrela jasota dago Bizkaiko Foru Aldundiaren gobernu batzordeak urriaren 13an egindako batzarrean; itxura denez, azaroko osoko batzarreko gai zerrendan gehituta dago, onartutakoa berresteko.

Hauxe, bada, gaurko ihesaldia, Ziortza-Bolibar izena hartuko duen herrian zehar egin duguna.

Nondik-nora
1-Bolibar.
2-Ziortza auzoa (Markina-Xemein).
3-Gerrikaitz auzoa.
4-Gontzugaragain (220 metro).
5-Gerrikaitz auzoa.
6-Zeinka auzoa.
7-Bolibar.


Azkenak
50 urte Potasaseko grebatik

Gaur, urtarrilak 21, gure oraintsuko historiaren efemeride interesgarri bat gogora ekartzeko eta hari buruz hausnartzeko eguna dugu. 50 urte bete dira Potasas de Navarra enpresako 47 langilek itxialdia amaitu zutenetik. Hamabost egun iraun zuen itxialdi horrek eta greba orokorra... [+]


Industria militarraren konbertsioa, behar etikoa

Duela aste pare bat Norvegiako zenbait datu plazaratu ziren. Ipar Europako herrialde hartan auto elektrikoak nagusitu dira, eta Tesla marka dute salduena; energia birziklagarriaz sortutakoa omen da han kontsumitzen denaren %90. Aldiz, Norvegiako enpresa publikoek ez dute inolako... [+]


Oibarko ikastetxe publikoak D eredua izango du

Hezkuntza Departamentuak Oibarko ikastetxe publikoan D eredua ezarriko dutela iragarri du. Hilabeteetako protesten ondoren, euskarazko lerroa ezartzea lortu dute.


2025-01-21 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Joe Biden eta Marcus Garvey: barkamenak barkatzailea itsusten duenean

Bere agintaldiaren azken egunetan Joe Biden AEBetako presidenteak egikaritu duen barkamen-zaparrada historikoak zeresanik eman behar luke, halakoen onuradun ezagunenetako batzuen kasuan behintzat ezinbestez egin beharko litzatekeen irakurketagatik. Edo ez al da justiziaren... [+]


2025-01-21 | Hala Bedi
Ekaitz Samaniego (All In Da Haus): “Hemen irabazle bakarrak preso politikoak dira”

Joan dira All In Da Hauseko hiru final aurrekoak. Oñati, Gernika eta Hendaiako Gaztetxeetaraino iritsi da freestyle txapelketaren bederatzigarren edizioa. Orain arte egindako bide honen balorazio positiboa egiten dute antolatzaileek, "Euskal Herriko txoko hauetan,... [+]


Moriartitarrek ere badute Urrezko Danborra

Aitor Arregik, Jon Garañok, Jose Mari Goenagak, Asier Achak eta Xabier Berzosak osatzen dute ekoiztetxe donostiarra, eta euren lana aitortu nahi izan du Donostiako Udalak.


Umeek debekatuta dute Debako liburutegian egotea, denboraren zati handienean

6 urtetik beherakoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute liburutegian egon Deban, eta 2 urtetik beherakoek zuzenean debekaturik dute. Bestelako neurri baztertzaileak ere jasaten dituzte. Ageriko diskriminazioak haurrak literaturatik aldendu baino ez ditu egiten, eta borroka luzea... [+]


Depresioarekin lotutako hainbat gene identifikatu dira lehenengoz, mundu osoko populazioetan

Dibertsitate genetikoaren ikuspegitik inoizko metaanalisi zabalena egin dute, depresioaren arriskuarekin lotutako geneak identifikatzeko. Horri esker, aurrez ezagutzen ez zituzten 700 aldaera eta 300 gene inguru aurkitu dituzte.


Larrialdi egoera Mexikorekin mugan: migratzaileen aurkako ehiza abiatu du Trumpek

"Ameriketako Estatu Batuen gainbehera aldia amaitu da", esanez abiatu du kargu hartze ekitaldiko diskurtsoa Donald Trumpek. Besteak beste, trans eta pertsona ez-bitarren eskubideak deuseztatuko dituela promestu du, baita energia berriztagarrien aldeko politikekin... [+]


2025-01-20 | ARGIA
Otegi buru, “belaunaldi berri batek” hartuko du EH Bilduren gidaritza

EH Bilduk astelehen honetan abian ipini du mahai politikoa berritzeko barne prozesua. Zuzendaritzak zerrenda proposatu du. Arnaldo Otegik buruzagi izaten segituko du.


2025-01-20 | Julene Flamarique
Iruñeko Erorien Monumentua eraistea eskatu dute

Elkarte memorialisten ustetan, Rozalejoko Markesaren Jauregia, Nafarroako Memoriaren Institutua kokatuko litzatekeen tokia, "omenaldi, oroimen eta oroimenerako lokal bat" izan daiteke, eta Maravillas Lamberto izena eraman. Manifestariek adierazi dute ez dela nahikoa... [+]


2025-01-20 | Leire Ibar
Ortuzar prest agertu da EAJren buru izaten segitzeko

Abian da EAJren barne prozesua. Lehen fasea urtarrilaren 20tik otsailaren 2ra bitartean egingo da. Gaurtik aurrera, Ortuzarrek alderdiaren buru izaten jarraituko duen erabakitzeko aukera izango dute EAJko afiliatuek.


2025-01-20 | Julene Flamarique
Sunsundegiren aldeko manifestazioa: “Sakanan bizi eta lan egin nahi dugu”

Sunsundegik “produktua eta merkatua” dituela azpimarratu dute Altsasun eginiko manifestazioan. “Nafarroarentzat enpresa estrategikoa” izan daitekeela defendatu dute langileek, eta itxiera “aukera gisa ulertzen ez dutela” ziurtatu.


Eguneraketa berriak daude