Antzerkiola Imaginarioa. Bizitzako heriotzak


2021eko uztailaren 27an
"Goian bego!" dio Dorak bosgarreneko auzoaz gogoratuta, "Goian bego!" Ivyk Dixie Gypsie tronpeta-jolea akorduan duela. Kandelen argi leunak soslaitzen ditu bi emakumeen aurpegiak. Euren musika tresnak aldean dituzte: tronpeta eta biolina. Hilkutxa txiki bat ere badute, maleta gisa-edo. Zendutako ezagunak, lagunak eta ezezagunak dituzte gogoan. "Hemen bildu gara hiltzen den guztiaren heriotza ospatzeko" dio Ivyk. Inoren eta norberaren heriotza ari dira ospatzen.

Kaputen kantak, dena den, ez du nekrofilia arrastorik; ez bederen zentzu hertsian. Antzerkiola Imaginarioaren azken lana heriotza behin betiko eta tristeaz baino, heriotza txiki eta ezinbestekoez mintzo delako, bizitzan aurrera egiteko pasatu beharreko krisiez alegia. "Guk heriotza sinbolikoa erakutsi nahi genuen. Heriotza hitza erabiltzen dugu baina zuloak edo bizi-krisiak adierazi nahi genituen. Krisiak gainditzen badituzu posible da beste ikuspegi bat eskuratzea, ikastea. Heriotza hauekin bizitzan benetan inportanteak diren gauzek garrantzia hartzen dute, eta horrenbeste arreta merezi ez duten beste batzuek galdu", azaldu digu Jon Gerediagak, Antzerkiola Imaginarioko kideak eta dramagileak.

Halabeharrezkoak direnez, ospatu

Krisi edo heriotza txiki horiek "nahi edo nahi ez helduko direnez, gutxienez ikus dezagun botila erdi beteta, ospa ditzagun", aldarrikatzen du Gerediagak. Hortaz, gainera datorkienari modurik onenean erantzuten diete Kaputen kantako protagonistek: Ivyk eta Dorak »Miriam K. Martxante eta Maria Urzelai». Ospakizunetarako lagun paregabea topatu diete, gainera, Antzerkiola Imaginarioko kideek: musika. Kaputen kanta musikala da. "Hileta ospakizun bat egiteko musika erabiltzea ezinbestekoa dela uste genuen. Esan nahi genuen hau esateko musikala behar genuen", kontatu digu Jon Gerediagak. Bi protagonistek bost bat abesti kantatzen dituzte, batzuk besteak baino alaiagoak. Aitor Agiriano Antzerkiola Imaginarioko kideak eta musikariak eman dio lanari egitura musikala eta bereak dira abesti guztiak.

Jon Gerediagak Na Gomesekin batera idatzi du Kaputen kantaren gidoia. Dena den, antzezlana talde lanaren emaitza dela esan daiteke. Urtarrilean hasi ziren lanaren nondik norakoak prestatzen eta ordudanik denek jardun dute horretan buru-belarri: aktoreek, zuzendariak, argiztatzaileek, eszenografia arduradunak... Erabakiak hartzea, antzezlana geratu den moduan geratzea denen ardura izan da. "Niretzat idealena dramaturgia guztion artean eratzea da. Entsegura joan eta aktoreak esaten dizu: Esaldi hau ez zait gustatzen, nik beste hau esango nuke... Musikariak ere abestia aldatu behar dela esaten dizu esaldi hau ez da ondo sartzen-eta", azaldu digu Gerediagak. Na Gomesek honakoa gaineratu du: "Errazagoa da denen artean egitea. Adibidez, atrezzoa eszena idatzi baino lehen muntatzen badute, hori ikusita errazagoa da idaztea, imajina dezakezu. Jantziak eginda daudela ikusi eta pertsonaiek zer esango duten okurritzen zaizu. Pistak, arrastoak dira".

Tragedia eta komedia

Lanak dirauen 50 minutuetan festa, barrea eta kanta nagusi badira ere, Kaputen kantan badira une tragikoak »krisi edo heriotza sinboliko horien adierazle». Denetan mingarriena, esanguratsuena, gerraren eta iraultzaren krudela astintzen denekoa da. Himno partisanoa entzungai da eta ondoren, tiro eta bonba hotsak. Nolanahi ere, indarkeria ankerrenari ere aurre egiten diote protagonistek, irtenbiderik gabeko kale kantoiak ezezik abiapuntu berriak ere badirela sinistuta.

Amaieran, biziberriturik, sorbalda estutzen zien zama gainetik kendu balute bezala sentituko dira Ivy eta Dora. Ikus-entzuleak ere inpresio bera izango du; benetan edo guztiz bizitzeko, bizirik egotearen zirrara senti ahal izateko, gutxienez behin ehortzi behar dugulako geure burua. Datozen hileta ospakizunak »euskaraz» Ondarroan (abenduak 10) eta Lemoan (abenduak 26) egingo ditu Antzerkiola Imaginarioa taldeak.

Jon Gerediaga eta Na Gomes , Kaputen kanta antzezlanaren gidoigileak: «Jendeak "senti-pentsatzea" nahi dugu lan honekin»
Bilborocken lana estreinatu baino ordubete lehenago harrapatu genituen biak Bilbon, Antzerkiola Imaginarioa taldearen etxea eta hiria den horretan. Urduri zeuden. Bilbao Antzerki eta Dantzan (BAD) oholtzaratu zuten euren lana. Huntaz eta hartaz, heriotzaz eta bizitzaz, solastatu gara eurekin.

Nola otu zitzaizuen heriotza eta ospakizuna batzearena? Zein izan da Kaputen kantaren abiapuntua?
J. G. : Bakoitzak bere bizipenak izan ditu oinarri. Nik badakit zer den krisi bat, eta uste dut guztiok dugula krisi bat erreferente bezala. Akordatzen naiz banuela ideia hori, bueltaka. Kasualitatez Angel Gonzalezen poema irakurri nuen: "Urtebetez bizi ahal izateko, asko hil behar dugu sarri". Friedrich Holderlinen hitz batzuk ere gogora etorri zitzaizkidan: "arriskua dagoenean onik atera daitezkeen gauzak ere hartu behar dira kontuan". Ideia buruan edukita erreferente pilo bat aurkitu dugu.

Aurreko lanean, Yuri Samen, heriotza aipatzen zenuten; oraingoan ere hori duzue ardatz. Ez ote zarete tragiko samarrak Antzerkiola Imaginariokoak?
J.G: Gurekin lan egiten duen PCs de Colores taldeko argiztapen teknikari batek honakoa bota zuen Yuri Sam ikusi ondoren: "Antzerkiola Imaginarioko hauek txikitan jo egin dituztela dirudi!" »kar, kar». Tragikoa ematen du, baina nire ustez Yuri Sam bizitzaren apologia bat da, nahiz eta heriotzaren ikuspegi pesimista eduki. Kaputen kantan, ordea, heriotza sinboliko horien ikuspegi positiboa dago.
N. G. : Antzerkiaren baliabide hori aprobetxatzean datza kontua. Batzuetan ikusleak inpresio arraroa eramaten du, hain gauza eta pertsonaia groteskoak ikusita. Baina bost minututan konbentzio horiek guztiak bereganatzen dituzte eta hortik aurrera ez dute horretan pentsatzen. Pertsonaiek berebiziko garrantzia dute Antzerkiola Imajinarioaren lanetan, zer esaten duten beste. Pertsonaiak oso handi, oso bereziak egiten ditugu, esaten duten horri indar handiagoa emateko.

Euskarazko antzerkia ikustera doan jende kopuru txikiarekin kezkatuta omen zaudete...
J.G: Bai, penatuta nago horrekin. Orain urtebete eta erdi estreinatu genuen Yuri Sam, urte osoa eman genuen lana moldatzen, gidoiaren 12 bertsio egin genituen eta jatorrizko bertsioa euskaraz zen. Estreinatu genuenean, antzokia erdi hutsik zegoen eta erdia lagunak ziren... Zaila da euskarazko sormen-lanak Euskal Herrian erakustea, ez dakit ohitura faltagatik den edo...

Publikoaren esku dago orain talde-lanaren emaitza hori juzkatzea. Zer espero duzue?
J.G: Eduardo Galeanok liburu batean termino polita asmatzen du: "Kostako arrantzaleek senti-pentsalariak deitzen diete egia dioten lagunei". Hori ba, jendeak senti-pentsatzen badu ni asetuta eta pozik geratuko naiz.


Azkenak
Osakidetzan euskaldunak identifikatuta: arta euskaraz bermatzeko bidean pauso bat?

Ospitalizatuta dauden pazienteek eskumuturrekoan eramango dute “e” ikurra. Hala, osasun langileek badakite herritar horiek eskatu dutela euskaraz artatua izatea. Osakidetzak dio euskarazko komunikazioa errazteko beste tresna bat gehiago dela. Proiektu zabalago bateko... [+]


“Udalak onartu duen HAPOaren ondorioz, Kabia egoera ezegonkorrean dago”

Kabia gune okupatuaren 19. urteurrena ospatzeko jarduerak egingo dituzte gaurtik domekara bitartean, apirilaren 24tik 26ra. Bi hamarkada betetzear dagoen gune autogestionatu honek hainbat gorabehera izan ditu bere ibilbidean, eta, Udala bultzatzen ari den Hiria Antolatzeko Plan... [+]


Anestesia, Delirium Tremens, Zea Mays, Talco, Zetak eta Naxker Hatortxu Rockeko iragarpen berrien artean

24 talde berri iragarri ditu Hatortxu Rock elkartasun jaialdiak. 63 talde iragarri dituzte dagoeneko eta guztira, 100 talde izango dira jaialdiko bost eszenatokietan.


Izaki Gardenak
Kantuak euria atertu zuenekoa

Izaki Gardenak
Noiz: apirilaren 20an.
Non: Iruñeko Gazteluko Plazan.

-----------------------------------------------

Ordu erdia baino ez da falta Iruñeko Gazteluko Plazan kontzertua hasteko; baina erdi hutsik da oraindik, euria ari baitu. Porlanezkoa nahiz ez den,... [+]


Trumpek gelditzeko eskatu dio Putini, eta Errusiak dio bake akordiorako ia prest dagoela

Zelenskiri Ukrainako gerra amaitu behar duen bake akordioa "arriskuan" jartzea leporatu ostean, Putini egin dio errieta Trumpek bere sare sozial Truth Socialen. Sergei Lavrov Atzerri Ministroak adierazi du bake akordioa adosteko prest dagoela Errusia. Kievek jakinarazi... [+]


Eguneko zentro publiko baten beharra aldarrikatu dute Uribe Kostako herritarrek

Bizkaian eguneko zentro publikorik ez duen eskualde bakarra da. Elkarretaratzea eginen dute apirilaren 27an, 12:00etan, Sopelako (Bizkaia) Udaletxeko plazan.


2025-04-25 | Enbata
Herriek (ere) asko egin dezakete euskararen alde

2026ko hauteskundeei begira, zutabe bat ireki du Enbata-k. Plantan emanak izanen diren zerrenda abertzaleen hautagaiei ideia kutxa bat eskaini nahi die, beren programak Herriko Etxeen eskumeneko sail ezberdinetan eraikitzeko. Hilabete honetan, Herriko Etxeek euskararen alde egin... [+]


2025-04-25 | Aiaraldea
Baso Erresilentea proiektua martxan, mendietako jasangarritasunaren mesedetan

Urduñako 2022-2042 Onura Publikoko Mendia Antolatzeko Planaren parte da ekintza, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren babesa eta Bizkaiko Foru Aldundiko Mendi Zerbitzuaren laguntza jaso du.


Frantziako lehen ministroaren alabak ere salatu du “bortizki jipoitu” zutela Betharramgo ikastetxean

Alain Esquerrek idatziriko Le silence de Bétharram (Betharramgo isiltasuna) liburuan eman du lekukotza Helene Perlantek, François Bayrouren alabak. 1980ko hamarkadan egon zen ikastetxe katolikoan ikasle eta berrogei urte luzeetan isilik atxiki ditu bertan jasandako... [+]


Analisia
Denok gaude katean

Urtarrilaren 29an, gaur egungo mundu berekoi honetan ohituta ez gauden zerbait gertatu zen Laudioko Guardian lantegiaren atarian. Zuzendaritzak hango labea itzaltzeko asmoa erakutsi zuen, eta horri aurre egiteko, langileek atea blokeatu zuten pankarten bidez. Baina ez zeuden... [+]


Espainiako Gobernuak atzera egin du Israelgo balen erosketan

Israelgo IMI Systems enpresarekin Espainiako Barne Ministerioak egindako bala erosketa bertan behera uztea agindu du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko lehendakariak. PSOEren eta Sumar-en arteko gobernu koalizioan zegoen apurketa arriskua baretu du erabakiak.


‘Elgarrekin’ lelopean ospatuko dute aurtengo Herri Urrats maiatzaren 11n

Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko bestaren 42. edizioa iraganen da maiatzaren 11n Senperen.


Aurrekontu militarren handitzea salatzeko bizikleta martxa egingo dute Bilbon

Bilbotik abiatu eta Barakaldoko ITP Aero eta Getxoko Sener enpresen paretik pasako da bizikleta martxa, bi enpresa horiek "ekoizpen militarraz arduratzen direlako", antolatzaileen aburuz. Azken aldian ematen ari den armamentu gastuen hazkundea salatzeko protesta izango... [+]


Artzain Egun jendetsua, Ordizian

Aurten 1.500 ardi inguruk zeharkatu dute Kale Nagusia, bost artaldetan banatuta. Idiazabal Gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egin da, udaletxean. Garena Jatetxeko Julen Bazek eta Peli Perez de Anuzitak moztu dute gazta.


MADDI OIHENART
“Kantuen ikastez hasi nintzen euskara ikasten”

1997an plazaratu zuen Maddi Oihenartek (Barkoxe, 1956) lehen diska, Lurralde zilarra, Mixel Arotze eta Mixel Etxekoparrekin batera. Txiki-txikia zenetik barrenean dituen paisaiak, isiltasunak eta soinuak partekatzen dizkigu kantuan ari denean. Kantatzean aurreko ahotsen... [+]


Eguneraketa berriak daude