Nagoen lekutik: ARGIA eta ardia, azkenaldian beste konturik ez


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Ez du gutariko inork noiz eta non jaio erabakitzen, baina ez ginen garai txarrenean ezta toki okerrenean ere mundura etorri. Mende erdira arrimatzen ari garenok une gogorrak bizitakoak izan arren, ez gara gosea pasatakoak. Aurreko asteotan AEBetako hauteskundeak zirela eta nazkatzeko adina berri iritsi zaigu Atlantikoz bestaldetik. Duela berrogei urte esne hautsa bidaltzen zuten estatubatuarrek; Marshall politikariak Europari ,laguntza ekonomikoa eskaintzeko egin zuen planak bere izena hartu zuen eta guk eskola nazionaletan gogo txarrez edaten genuen esne nazkagarri hura. Ez genion produktuari boikota egiten noski, artean ez baikenekien "boikot" hitzak zer esan nahi zuen.

Azken hilabetean ez naiz munduan barrena ibili, bi lekutan eman dut denbora gehien: Lasarte-Orian eta Arantzazun. Baserriko behi esnea kalean edandako baten burutazioak besterik ez dira honako hauek.

Lasarte-Orian... ARGIA

Tolosarrak ez gara asko baina zarata dezentea ateratzen dugu. 18.000 biztanle ditu udalerriak eta sinestezina badirudi ere Lasarte-Oria Tolosa adinakoa da biztanleriari dagokionean. Andoain, Urnieta eta Hernaniko lurrez osatua zegoen 1986an udalerri bezala antolatu arte. Hipodromoa eta Michelin fabrika Lasarte herriarekin lotu izan ditugu betidanik.

Euskaltzaleok eta aldizkari hau irakurtzen dugunok badakigu, bestalde, egungo ARGIA berton idatzi, diseinatu eta inprimatzen dela. Zeruko Argiak "Zeruko" izateari 1980an utzi zion eta geroztik bidea arrastaka, belauniko edo zutik egindakoa izan arren, gaurdaino ekarri gaituena da bederen. Kaputxinoetan ezagutu nuen astekaria, Ametzagañan noizean behin bixitatzen nituen eta tarteka kolaborazioren bat edo beste egin ere bai.

Garai hartan hasi ginen Nairobitarra autobusarekin. Urte gogorrak izan ziren haiek. 1982. urtean 10.000 pezetako diru-laguntza ematen zutenen artean eta harpidetza berriak lortutakoen artean Sahara basamorturako bidaia zozketatu genuen: Zaldibiako Iñaki Zubeldia izeneko bat etorri zen beste hemeretzi lagunekin batera gurekin Afrikara. Geroztik munduan bueltaka ibili gara eta bakoitzaren bizitzak ere buelta askotxo eman ditu. Iaz, autobusa jubilatu berritan ARGIAko lagunek Nairobitarrari buruzko zerbait egitea proposatu zidaten. Alde batetik «Nagoen Lekutik» kronikatxo hau hilabetean behin idaztea, eta bestetik oroitzapenak astindu eta Nairobitarraren bizi filosofiarekin ideiaren bat lantzea. Sar ote daitezke 25 urte bi kutxatan? Kabitzen al dira milioi bat kilometro bi kaxatxotan? Garbi dago, ahalegina egin gabe ez genuela posible zen ala ez jakingo.

Normalean ez daukadan diziplina eta inoiz eduki ez dudan metodoa orekatzeko talde lanaren konpromisoa eskaini genion elkarri, zer egin erabaki bezain pronto noizko egitea komeni zen adostu genuen. Egun hartan bertan, Tolosarako bidean bi burutazio izan nituen bata bestearen aurka: Eperik gabe=Kale; Epea jarri=Kakalarri.

Ordutik hona, etxean egon naizenetan astean pare bat buelta egin ditut ARGIAra, Bego ez zenean Garbiñe, Estitxu ez zenean Onintza, Kike edo Xabier, Arantzazu edo Maider, Berdaitz edo Ander, Eli edo Marijo... horiek eta beste asko Lasarte-Orian zeudenak, handik kanpo ere lagun mordoska bat. Ia-ia autobuska bete jende Munduko Ipuinak eta Mahai Jolasa kaleratu ahal izateko. Lerro hauek aprobetxatuko ditut izan duten pazientzia eskertzeko.

Arantzazun... Ardia

Bada Nafarroako Bortzirietan Arantza izeneko udalerria eta Bizkaian Arantzazu udalerria, halere Gipuzkoako Arantzazu izango da Euskal Herrian eta hemendik kanpo izen bereko lekurik ezagunena. Oñatiko auzoa izan arren Arabatik oso gertu dago Arantzazuko Andre Maria Santutegia. Euskararekin lotura handia duen parajea da Arantzazu, Aita frantziskotarrek 1921ean sortutako hilabetekari erlijiosoak izen hori zeraman, 1956. urtean Jakin euskarazko aldizkariak ere han ikusi zuen argia, 1968. urtean Euskaltzaindiak egindako kongresuan euskara batuaren oinarriak han jarritakoak dira... izen propioak aipatzen hasita motz geratzeko arriskua dago: L.Villasante, B.Gandiaga, J. Intxausti, J.M Torrealdai, J. Azurmendi...

Arantzazuk bost mende baino gehiagoko historia dauka, 1469. urte inguruan Rodrigo Baltzategi izeneko artzainari Ama Birjinaren irudi txiki bat azaldu omen zitzaion arantza batzuen gainean. Ermitatxo bat hasieran eta urte asko baino lehen, 1493an, jatorrizko santutegia eraiki zen bertan. Hainbat sute eta eraso jasan ditu geroztik. 1918an Gipuzkoako patroia izendatu zuten. 1950eko hamarkadan egun ezagutzen dugun eraikuntza hasi zuten, XX. mendeko ikusgarrienetakoa, ziurrenik, Euskal Herrian. Luis Laorga eta Javier Sanz de Oiza arkitektoen gidaritzapean, Oteizaren fatxada eta apostoluak, Txillidaren ateak, Basterretxearen zur lanak eta polikromatuak, Muñozen pinturak, Eulateren beirateak osatu zuten klase guztietako arazoz beteriko lan erraldoia. Berriro obratan dago Arantzazu, ez santutegia bera, garai bateko seminarioa eta frontoia bota eta aparkalekuaren ezkerraldean eraikin berriak altxatzen ari dira.

Arantzazura etortzeko/joateko arrazoi asko dago, kirola, natura, lasaitasuna, artea, fedea... Horien guztien artetik azkena izango da ez hona ez inora eramango nauena. Hamaika gizarajori bazterretan azaldutako ama birjinetatik bakarra ere ez zaio agertu zientzialari bati. Ni bezala, apostasia edo kristau fedeari uko egindako batentzat halere, leku berezia da hemengo hau.

Euskara ikastaro trinko bat ematen egona nintzen Arantzazun 1982an. Aurten, ordea, ikastera etorri naiz hona. Zer ikas daiteke hemen?

Denetarik ikas daiteke edonon, baina gauza batzuk ikasteko, nik dakidala, ez dago aukera askorik hortik zehar. Arantzazuko Artzain Eskola bakarrenetakoa da munduan eta horixe da beharbada kanpotik jendea etortzearen arrazoia.

Iaz bezala aurtengo azaroan Nepalera joatekoa nintzen. Himalaia erraldoiaren magaletako bide eta herrixketatik barrena talde bat gidatuz. Ez joatea erabaki nuen. Aldez aurretik hartutako lanak amaitzeko espezial zetorkidan hemen gelditzea eta aukera ezin hobea sortzen zitzaidan aspalditik pendiente neukana burutzeko.

Planetako hainbat herri nomada eta artzain kultura ezagutu eta gero etxekoa hobeto ulertzeko denbora hartu nahi nuen. Aita artzaina izan zen eta hiru lehengusu artzainak ditut. 200 orduz teoria eta 400 praktika eginda asko ikas daitekeela irudituta nago. Ustiaketa sistemak, artegiak, ugalketa, genetika, elikadura, gaixotasunak, esnearen kalitatea, gaztagintza, salmentak eta beste gai askok osatzen dute Artzaintza Eskolako egutegia. Hori ikasita eta gustatuz gero ekin dakioke bizimodu berriari, nik ez ditut ziurrenik ardiak izango, ez dut artalderik osatuko. Nahi dudalako naiz nomada eta horrela jarraitu nahiko nuke. Llamak, alpakak, elur oreinak, dromedarioak, ahuntzak, yakak edo beste edozein animaliarekin bizitza ateratzen dutenak hurbilagoko egingo nituzke.
Josu Iztueta (Arantzazu)


Azkenak
2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


2025-03-21 | ARGIA
Ertzainen %20ak eta udaltzainen %30ak ez dute euskara-eskakizunik azken deialdian

ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.


Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


2025-03-21 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


2025-03-21 | Elhuyar
Autismoak: normaltasuna zabaltzeko aukera bat

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.


Euskal Herriko Filosofia Zaleen Sarea eratzeko prozesua abian da

Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute. 


Duero ibaitik gora otsoa berriz ehizatzea onartu du Espainiako Kongresuak

PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.


Burlatako gaztetxearen aldeko protesta amaitutzat eman dute Gazte Asanbladako kideek

Protestak 24 ordu bete dituenean, suhiltzaileak bertaratu dira udaletxera eta kateak moztu dizkiete bi gazteei. Bi kateatuek gaua bertan igarotzea "udaletxearen hautua" izan dela adierazi du Gazte Asanbladak, eta udalaren ordezkariek "ekintza deslegitimatzeko eta bi... [+]


Etxegabetzeetara ohitu zaitezke, baina egon, badaude

Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]


Eguneraketa berriak daude