Ezpalak


2021eko uztailaren 27an

Kulturarentzat diru gutxiago

Upn eta cdn alderdiek 2005erako adostu duten aurrekontu aurreproiektuak aurrera eginez gero, kulturara %15 gutxiago bideratuko luke datorren urtean Nafarroako Gobernuak. Zero defizita helburu izanik aurreikusi ditu kulturako eta beste sailetako diru murrizketak. Oteiza museoak, esaterako, murrizketa handia izango du: iaz 2,8 milioi euro jaso zituen eta aurten 1,8. Nafarroako Jaialdiek, Iruñeko Orfeoiak, Iruñeko Ganbera Abesbatzak eta Erriberriko Antzerki Klasikoko Jaialdiak ez dute aurrekonturik aurten. Sail berriak zehaztu ditu Gobernuak, baita aurrekontua ere: tartean, Tuterako Katedralaren birmoldaketa eta Xabierreko auditorio berria. Proiektu berriak dira kaltetuenak aurreproiektuan: Liburutegi Nagusia »iaz 1,7 milioi euro eta aurten 25.000 euro» eta Arte Garaikiderako Zentroa »ez da dirurik aurreikusi». Egitasmoa abenduaren 22ko osoko bilkuran eztabaidatuko du Parlamentuak.



Jazza Debabarrenean eta Elorrion

Debajazz: ibetondoko jazza jaialdia lehen aldiz egin da aurten Debabarrenean. Soraluzeko Errabal kultur elkarteak Soraluzen, Elgoibar, Eibar, Deba eta Mutrikun antolatu ditu kontzertuak. Elgoibarren ostiralean (hilak 19) izango da zuzenean Tres hombres taldea eta larunbatean Iñaki Salvadorrek emango du kontzertua. Arriolako XV. Jazz-Blues Jaialdiak zortzi emanaldi eskainiko ditu azaroaren18tik 28ra, bi asteburutan. Besteak beste, Jon Urrutia Quarteten eta Listen! talde norvegiarraren jazzaz eta Arima Beltzaren eta Skeeter Brandon and The Prime Rib Blues Band taldearen bluesaz gozatu ahal izango da.


SAren aurka berriz

Gasteizko Udala izan da oraingoan. Musika Gasteizen unitate didaktikoa aurkeztu behar zuen Udalak joan den astean, haurrek musikaz gozatze aldera. Soziedad Alkoholikaren abesti bat zuen diskoak eta horrexegatik egin zuen atzera Udalak eta ez zuen aurkeztu. Aukeraketa lana Gasteizko eskoletako irakasle talde batek egin duela gaineratu du.



San Telmo museoa kolokan

Egitasmo jakinik ez zuelako zalaparta ugari izan zen duela urtebetepasa, besteak beste, hamar urtez San Telmo museoko zuzendari izandako Rafael Zulaikak dimititu egin zuen. Xabide eta K6 enpresek egitasmo bat diseinatu dute museorako eta Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiari egitasmoa onartzea eta finantzazioa eta jabetza partekatzea eskaini dio. Diputazioak, ordea, hiru alternatiba proposatu dizkio Udalari: akordioa bi aldeen artekoa izatea eta museoan lidergoa zeinena izango den zehaztea; San Telmo Gipuzkoako museo sistemaren barne sartzea; eta Gipuzkoako oroitzaren museo sarean sartzea, Ekain, Oiasso eta Santa Teresa museoekin batera.



Euskarazko kafe-antzerkien akuilu

Hirugarren urtez Bortzirietako Kafe-antzerkira Beka aurkeztu dute Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, Berako Udalak eta Etxalarko Udalak. Bi helburu ditu bekak: batetik, euskarazko kafe-antzerkiak sustatzea eta, bestetik, formatu txikiko lanak herri antolatzaileetan eskaintzea. Bekan lehiatuko diren lanak urtarrilaren 30era arte jasoko dituzte. Iaz saritutako lana, Mairu antzerki tailerraren Erregea, soldadua eta bufoia, ostiralean ikusi ahal izango da Beran, Kafe Antzerki Zikloaren baitan.



Irakurketaz gozatzen ikasteko

Gazteek egunkariak gutxi irakurtzen dituztela diote adituek. Irakurzaletasunak ere kezka franko sortzen du, gazteek gutxi irakurtzen dutela diote inkestek. Jakina, irakurzaletasuna ez da bat-batean jaiotzen, landu egin beharra dago txiki-txikitatik. Haurrek antzerkiaz eta ipuinaz gozatzen ikas dezaten bi liburu apailatu berri ditu: Ipuina lantzeko gida eta Eskola antzerkirako gida. Aurreko urteetako Idazleak ikastetxeetan programaz gain, beste egitasmo bat jarri du martxan Jaurlaritzak: Literatur bideak. Hari esker, egungo idazle bat gidari dutela, idazle ospetsu baten jaioterria edo bizi zen lekuak bisitatuko dituzte. Aipatzekoa da Paper Hotsek abiatutako Ilargiak Baleki bilduma, non Lizardi edota Lauaxetaren poemak idatzi eta entzun ditzaketen haurrek eta haiekin jolastu. Irakur dezaten, halaber, inguruan »gurasoek, helduek» irakurtzen dutela ikustea lagungarri izango zaie.



Ekaingo erreplika gertuago

Duela bost urte erabaki zen Ekaingo erreplika Zestoan egingo zela, eta erreplika jasoko duen eraikina amaituta dago jada, barnealdea egokitzea falta den arren. Dena den, gelditu samar izan den egitasmoak martxa hartu du. Izan ere, kobazuloaren erreplika kudeatuko duen Fundazioa eratuko dute aurki Zestoako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak. Kritikak kritika, badirudi Aldundiak eta Jaurlaritzak bina ordezkari izango dituztela Fundazioan eta Udalak bat: lehendakaria Joxe Juan Gonzalez Txabarri ahaldun nagusia izango da. 2006an ireki nahi dute Ekaingo erreplika eta 2008an haren ondoan eraikiko duten museo arkeologikoa.

* * * * * * * * * * * * * * * * *

Manifestaren balorazioa egin dute udan Donostian izan den nazioarteko bienalaren antolatzaileek: «Kritikak kritika, balorazioa oso ona da, eta Manifesta 5i nota bikaina jarri behar zaio». Manifesta ibiltaria izatea, Europako eta bertako arte sorkuntza berritzaileak gurean izatea eta Donostia eta Euskal Herria nazioarteko kulturaren mapan kokatzea dira balorazio baikorraren argudioak. Kritikak ere ugariak izan dira, ezagunena Manifesta bukatutakoan Euskal Herriko 55 artista, galerista eta adituk argitaratutako iritzi artikulua, non hasierako asmoak ez bete izana eta bertako kultur eta sorkutza alorrak eta bertako agenteek ekitaldian leku eskasa izatea salatzen zuten. Gipuzkoako ahaldun nagusiak esan duenez, kritikok kontuan izango dituzte aurrera begira egingo diren proiektuetan, Tabako fabrika, kasu.


Azkenak
Txema Monterok EAJ birsortzea proposatu du, ‘Deia’-k zentsuratutako artikulu batean

Joan den asteartean La Vanguardia-n argitaratutako artikuluan egin zuen proposamena Txema Montero abokatu bizkaitarrak. 30 urtez Deia egunkariko kolaboratzailea izan da eta lehenik hara bidali zuen bere artikulua, baina egunkariak ez zion argitaratu.


Kapitalismoaren aurkako artikuluak debekatu ditu Bezosek ‘The Washington Post’-en

Hemendik aurrera egunkarian soilik "norbanakoen askatasuna eta merkatu librea" sustatzen dituzten iritziak jasoko direla adierazi du enpresaburuak. Iritzi artikuluen zuzendariak hedabidea utzi duela ere argitaratu du. 


PKKri borroka armatua amaitzeko eskatu dio Öçalan buruzagi kurduak

Urteak iragan dira bere azken argazkia ikusi zenetik. 26 urte daramatza preso Abdullah Öçalanek Turkiako Imrali uhartean, "erakunde terroristako" buruzagitza egotzita. Ostegun eguerdian bere bideo bat ez, baina argazki berri bat zabaltzeko baimena eman du... [+]


EHZk aurtengo leloa eta lehen taldeak jakinarazi ditu

Elkarteak ekainaren 27, 28 eta 29an Arberatzen (Nafarroa Beherea) izango den jaialdian izateko aurresalmenta abiatu du ostegunean. Hiru eguneko sarrerak 43 euro balioko ditu eta Ipar Euskal Herriko "lau ertzetatik" festibalera hurbiltzeko autobusak antolatuko dituztela... [+]


2025-02-27 | Hala Bedi
Inko (LAB):
“Gaixotasun profesionalek, errekonozimendu gutxien daukatenek, emakume aurpegia dute”

2024ko laneko ezbeharren txostena aurkeztu dute LAB • ESK • STEILAS • EHNE-etxalde eta HIRU sindikatuek aurtengo otsailean. Emaitza larriak bildu dituzte: geroz eta behargin gehiago hiltzen dira haien lanpostuetan.


Lur arraroak nahi ditu orain Trumpek, baina ba al dago halakorik Ukrainan?

AEBek Ukrainako gerraren aurrean egindako jarrera aldaketaren barruan, “lur arraroak” deiturikoak negoziaziorako gai nagusi bilakatu dira Volodymyr Zelenskyren eta Donald Trumpen artean. Lehenak nahi du AEBek bere segurtasuna bermatu dezatela Errusiaren aurrean,... [+]


Israelek larunbatean aske utzi behar zituen 642 preso palestinarrak askatu ditu

Asteburua baino lehen lau gatiburen gorpuak itzuliko ditu Hamasek. Horrela, Gazarako su-etenaren lehen faserako adostutako preso truke guztiak gauzatuko dituzte Israelek eta talde palestinarrak.


Betharrametik Uztaritzera, ikastetxe katolikoetako indarkeriak argiratzeko lekukotasunak

Lestelle-Betharramgo (Biarno) ikastetxe katolikoko indarkeria eta bortxaketa kasuen salaketek beste ikastetxe katoliko batzuen gainean jarri du fokua. Ipar Euskal Herriari dagokionez, Uztaritzeko San Frantses Xabier kolegioan pairaturiko indarkeria kasuak azaleratu dira... [+]


Zupiriak ukatu egin du ertzainek “indarra modu desegokian” erabili zutenik Ágredoren aurka

31 urteko emakume kolonbiarra osasun zentrora eraman ordez ertzain etxera eramatean agenteek "akatsa" egin zutela aitortu du Segurtasun sailburuak, baina azpimarratu du ez zuela "jipoirik" jaso.


2025-02-27 | Gedar
Presoak gerrara bidaltzen jarraitzen du Ukrainako Gobernuak

Jarritako kondenak barkatzearen truke, armadara batu da preso andana. Azken urtean, errekrutatze-legeak gogortu ditu gobernuak.


Arma nuklearren industria finantzatzen jarraitzen dute banku espainiarrek

Arma nuklearren produkzioarekin, mantentze lanekin eta modernizazioarekin loturak dituzten hainbat enpresa aztertu dituzte, eta horien artean agertzen dira BBVA, Santander bankua eta SEPI. 


Bioaniztasunarentzako finantzamenduak kudeatzeko egitura bat espero dute Hego hemisferioko estatuek

Iazko urriko bileran lortu ez zuten akordioa erdiestea espero dute COP16ko parte-hartzaileek, eta ostegun honetan dute gailurraren azken eguna. 2030. urtea bitartean, bioaniztasunaren alde 200.000 milioi dolar bideratzeko engaiamendua hartu zuten 2022ko COP15 gailurrean, eta... [+]


Eskoletan katalanaren biziraupena kolokan jar dezakeen galdetegia abian jarri dute Valentzian

570.000 familiak euren haurren ikasgeletako hizkuntza nagusia zein izango den bozkatzeko aukera dute martxoaren 4ra arte: gaztelera edo katalana. Garikoitz Knörr filologoaren eta euskara irakaslearen arabera, kontsultak "ezbaian" jartzen du katalanaren zilegitasuna... [+]


Txapa Irratia bere 40. urteurreneko ospakizunetan murgilduta dabil

Egitarau mardula prestatu dute Bergarako irrati libreko kideek: musika, literatura eta tailerrak. Besteren artean, martxoaren 29an Txapa Eguna egingo dute.


2025-02-26 | Euskal Irratiak
“Gazteon herria” sortzeko bost proposamen plazaratu ditu Xuti Gaztek

"Ipar Euskal Herria gaztez odolusten ari da". Sail berriak sortu goi-mailako ikasketetan, etxebizitza sozialak egin gazteentzat edo aisialdia euskaraz bermatu… Hamabost proposamen konkretu egin ditu Xuti Gazte ezker abertzaleko gazte antolakundeak.


Eguneraketa berriak daude