Bero-beroan


2021eko uztailaren 16an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Europako Konstituzioarekiko lehia gogorra izango da

Denak adierazten du Europako Konstituzioaren erreferendumak lehia bizia ekarriko duela euskal lurraldeetan. EAJren EBB baiezkoaren alde agertu da, filtrazio desberdinek aditzera eman dutenez, eta alderdiak ere datozen egunotan emango du baiezkoa, berau kritikoa izanik ere. Bitxia eta kontraesankorra da -ez ulertezina, aldiz-, datozen Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara ia seguru koalizioan aurkeztuko diren EAJ eta EA, aldeko eta aurkako botoa eskatuko dute. Euskal Herriko ikuspegi ezkertiar gehienek kontrako botoa eskatuko dute eta, beraz, berriz ikusi ahal izango da alderdi nagusienek zein neurritan ordezkatzen dituzten herritarrak Europa kontuetan. Argi dago, denek izango dute gogoan NATOn sartzeko erreferendumaren emaitza, bada parekotasunik eta. Ezin aztiarena egin, baina alderdi handienek badituzte artega egoteko arrazoiak. Ezezkoaren aldekoek, dena den, ez lukete ahantzi behar, NATO ez dela Europako Batasuna, inondik inora gainera.



Vera espetxera

Datorren astelehenean, hilak 22, epaileek espetxeratua izango dela jakinaraziko diote Rafael Vera Espainiako estatu segurtasunerako idazkari ohiari. Dena den, ez dago argi zein egunetan espetxeratuko duten. Felipe Gonzalezen ingurukoen aldetik babes eta presio kanpaina areagotu egingo da, areago Verak iragarri den gose grebari ekiten badio.



Torturaren aurkako neurri eraginkorrak errazak dira

Bizkaian izandako atxiloketa oldeak argi utzi du tortura hor dagoela, nahiz eta atxilotuen testigantza latzek ez duten gizartearen gehiengora doan komunikazio harresirik gainditu. Elkarrik atzerritik ekarritako bake prozesuen adituetako da Carlos Villan Duran unibertsitateko irakasle eta NBEko giza eskubideetako aditua, torturaren gaia bereziki ikertu duena eta, bere ustez, bi neurri behintzat hartu beharko lirateke tortura saihesteko: bata, inkomunikaziorik ez izatea, honek torturatzaileei zigorgabetasuna bermatzen dielako; bestea, inkomunikazioa desagertu ezean, graba daitezela galdeketak, batez ere jakin dadin zein da galdekatua eta zein galdeketaren egilea. Deiak hilaren 14an egindako elkarrizketan jaurti zituen proposamen horiek Villanek eta bertan, halaber, Theo Van Boven NBE behatzailearen defentsa sutsua egin zuen, honek Espainian tortura kasuak salatu ondoren izan dituen ahozko erasoak direla eta.



Batasunaren jauzi garrantzitsua

Batasunaren proposamena garrantzitsua da aurrerantzean zabal daitezkeen ateei begira. Batasunak aurkeztu du, baina bistan da ENAM osoaren izenean egin duela, ETA barne beraz. Ekimen politikoari dagokionez, Batasunak ENAMen barruan hartzen duen lidergoa eszenifika dezake, besteak beste. Beste kontu bat da, ETAk zein neurritan jarraituko duen zabaldutako prozesu honen zaindari lanak egiten, edo askatutako sokaren luzera zein den. Agerikoa zen Batasunak ez ziola ETAri su-etenik eskatu behar -garrantzitsuena ere ez zen hori-; baina agerikoa da, halaber, su-etena ezinbestekoa dela proposamenak aurrera egin nahi badu. Pentsa liteke, beraz, dena denbora kontua izango dela, baldin eta klase politikoak aintzat hartzen badu proposamena. Ikuspegi politiko oso desberdinetatik iradokitzen ari da egoera interesgarria bizitzen ari dela gatazka bortitza gainditzeko eta Anoetakoak bidenabar gizentzen du ikuspegi hori.



Elortzibarren ikastola eraikitzeko proiektua

Elortzibar kontzejua Iruñearen hegoaldean dago, hiriburutik oso gertu, baina Iruñea ez bezala, eremu ez euskalduna da. Beraz, ez dago eskola publikoan D eredua ikasterik. Hala egin nahi duten haurrak Iruñeara joaten dira eskola publiko zein ikastoletara. Elortzibarko Ikastola elkartea sortu eta hainbat gurasok Noainen edo Zuluetan ikastola eraikitzeko proiektua esku artean du. PSN eta CDNrekin ez ezik, gainerako alderdi politikoekin hitz egin dute eta, oro har, erantzun ona jaso dute. Fermin Villanueva, Hezkuntza zuzendari nagusiak, aldiz, proiektuak porrot egin dezakeela esan du.



Windows eta Office kitxuaz

Microsoft enpresak programa informatikook itzuliko ditu 2005eko erdialderako. Latinoamerikan hamar milioi biztanlek hitz egiten dute kitxua, eta Argentina, Bolivia, Txile, Colombia, Ekuador eta Perun zabalduko dituzte bi programak. Enpresak adierazi duenez, ez du helburu komertzialik. Asmoa da bitarteko teknologiko gutxi duten indigenen artean, alfabetizazio kanpainak abian jartzea. Ondoren, Txilen, maputxeen mapudungun hizkuntzara itzuliko dituzte programa horiek.



Ze Berri?k 50. zenbakia eta web gunea

Ze berri? aldizkaria 30 udalerri nafarretan baino gehiagotan banatzen da. Hamar urte bete ditu eta 50. zenbakia atera berri dute. Aitzakia horrekin zeberri.com web gunea sortu dute. Aldizkariaren zein web orriaren helburua euskaraz ez dakitenei euskaraz egiten den lanaren berri zabaltzea da.



Euskararentzako aurrekontuak murriztuta Nafarroan

UPNk eta CDNk euskararen hizkuntza politikako aurrekontuen aurreproiektua prestatu dute eta horren arabera, alor denek orain arte baino diru gutxiago jasoko lukete. Salbuespena eremu ez euskalduneko ikastolak dira. AEK-k eta IKA-k azaroaren 20an manifestazioa egingo dute Iruñean aurreproiektua dela-eta.



1.000 euskalduneko kazetari bat

Euskarazko Kazetaritzaren I. kongresuan Santi Urrutia EHUko irakasleak euskarazko kazetaritza sektorearen hainbat datu azaldu zuen. Urrutiak egindako estimazioaren arabera, 700 kazetari ari dira euskaraz lanean. 800.000 euskal hiztun garela kontuan hartuz gero, 1.000 euskalduneko kazetari bat dago eta Urrutiaren ustez, batez besteko polita da Europako gainerako hizkuntza gutxituetakin alderatuz gero. Euskarazko hedabideak 162 dira, horietatik 81 Gipuzkoan daude eta 40 Bizkaian. Nafarroan 18 daude eta Araban prentsa idatziko bost komunikabide (gehienak Jaurlaritzak sortuak) eta irrati elebiduna (Hala Bedi).


Azkenak
2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


2025-03-21 | ARGIA
Ertzainen %20ak eta udaltzainen %30ak ez dute euskara-eskakizunik azken deialdian

ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.


Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


2025-03-21 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


2025-03-21 | Elhuyar
Autismoak: normaltasuna zabaltzeko aukera bat

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.


Euskal Herriko Filosofia Zaleen Sarea eratzeko prozesua abian da

Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute. 


Duero ibaitik gora otsoa berriz ehizatzea onartu du Espainiako Kongresuak

PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.


Eguneraketa berriak daude