Argitalpenak


2021eko uztailaren 27an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Txikira beti
hordago!
Bertol Arrieta
Erein
149 orrialde
12,70 euro

Zazpi istorio zeharo ezberdin

Erein argitaletxeak plazaratutako Bertol Arrietaren Txikira beti hordago! liburuan, ez estiloz, ez gaiez, ez gertaerak suertatzen diren lekuei dagokienez zerikusirik ez duten zazpi ipuin bildu dira. Parisko kale eta metro inguruetara garamatza lehenak, ea ibaia non bukatzen den jakin nahian dabilen Amazoniako tribu bateko gaztearen epopeia ikastera eta elezahar kitxuar bat ezagutzera, hurrengoak; bilbotar batek bereganatutako Betty Boppen terapiaren berri ematen zaigu gero »gogor samarra bada ere, onera egiten lagundu omen zion hari», eta jarraian What a wonderful world dator, piano etzan batekin harat-honat dabilen beltzaren istorioa, zabor-biltzailearen amorantearena, igogailuko laztanena eta amodio gutun bitxiarena.

Sabino Arana Goiri: euskara eta kultura
Batzuen artean
Euskaltzaindia,
Sabino Arana Kultur Elkargoa
162 orrialde
10 euro

Sabino Aranak euskara eta kulturagatik egindakoak

Sabino Aranaren heriotzaz geroztik ehun urte igarotakoan Euskaltzaindiak eta Sabino Arana Kultur Elkargoak antolatu zuten mintegian aurkeztu ziren ponentziak eta ondorengo mahai-inguruaren emaitza dago jasorik Sabino Arana Goiri: euskara eta kulturan. Paulo Iztueta, Jose Luis Lizundia, Joseba Agirreazkuenaga, Andres Urrutia, Txomin Peillen, Piarres Xarriton eta Pruden Gartziak parte hartu zuten, Xabier Kintana eta Jose Luis Aurtenetxeren koordinaziopean. Halaber, Sabino Arana Goirik 1898 eta 1902 bitartean idatzitako zazpi gutun jasotzen ditu, eta baita Xabier Lizardik, Jose Aristimuño Aitzolek edo Koldo Mitxelenak Sabino Aranak euskararen arloan egindakoaz ziotena.

Euskal hiztegi historikoa
Txubillo Taldea
Gaiak
74 orrialde

Historiarekin lotutako hitzak

Gaiak argitaletxeak aurkezten digun lan honen izenburu zehatza Euskal hiztegi historikoa: Terminoak, Gertaerak, Erakundeak da, eta Erdi Arotik aurrerako laurehun bat kontzeptu historiko biltzen ditu, haietako bakoitzaren esanahiaren azalpena emanez. Absolutismo hitzetik hasi eta zuzeneko ekintza arte, Euskal Herriko historiarekin zerikusia izan duten terminoak aukeratu ditu Txubillo taldeak lan hau osatzeko. Jakina, ondorioz, Espainiako eta Frantziako Estatuen garapen historikoarekin eta munduko historikoarekin lotura duten terminoak, gertaerak eta erakundeak ere agertzen dira hiztegian. Euskal Herriko historiaz eta Euskal Herriak Europan eta munduan bete duen zeregin historikoaz jabetu nahi duenarentzat aproposa.

Generoaren ikuspegia komunikazioan eta irudi korporatiboan
Batzuen artean
Europako Elkartea, Emakunde
323 orrialde

Hizkuntza sexista saihesteko

Emakundek Europako Gizarte Funtsaren laguntzarekin eratu zuen enpresa aholkulariak prestatzeko programak bi helburu nagusi zituen: enpresa horiek emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko prestakuntza jasotzea, eta ohiko aholkularitza lanetan genero ikuspegia barneratzea. Sexismorik gabeko hizkuntza normalizatzeko eta hedatzeko programa horretan ikasitakoak jende gehiagoren eskuetara iristea interesgarri delakoan plazaratua da Generoen ikuspegia komunikazioan eta irudi korporatiboan, gazteleraz eta euskaraz dagoen liburua. Gaien artean, hizkuntza sexista eta androzentrikoa, publizitate mezuak eta emakumea, emakumezkoek eta gizonezkoek sozializatzerakoan besteekin komunikatzeko ikasitako estrategia bereiziak...

Oroitzapen urdin iluna
Monique Laxalt
Utriusque Vasconiae
146 orrialde 15 euro

Ameriketako euskaldun baten aitormena

Ameriketara lanera joandako euskaldunen hirugarren belaunaldiko alaba dugu Monique Laxalt, eta hemengo euskaldunei jatorri bereko hangoak nola bizi izan diren han eta zer nolako garaipen eta porrotak jasan behar izan dituzten kontatu nahian idatzi du lan hau. Fikzioa eta errealitatea era poetikoan nahasten ditu Oroitzapen urdin iluna izenburuko idazlanak. Eleberri honek ingelesez ikusi zuen lehen aldiz argia, 1993an. Euskarazko bertsioa, berriz, Haritz Monreali zor zaio. Monique Laxalt Atarratzeko artzain baten eta Baigorriko emakume langile baten biloba da, eta Dominique, artzain xiberotar bat Nevadan bezalako lan ospetsuen egile genuen Robert Laxalten alaba.

Untxi Txiki Zuria
Marie-France Floury, Fabienne Boisnard
Ibaizabal
24 or./ 5,60 euro

Untxi Txiki Zuria galduta dabilen batekoa

Etxeko txikienei begira, Marie-France Floury eta Fabienne Boisnarden artean sortu eta Jose Antonio Sarasolak euskaratutako bilduma honen protagonista untxi txiki bihurri bat da. Oraingoan, bere gurasoekin parkera joan da. Iritsi bezain azkar alde egin du lagunekin jolastera, eta ohartu denerako gurasoak non dituen ez dakiela aurkitu da. Untxi Txiki Zuria estu eta larri dago eta negar batean aita eta ama non ote dituen galdezka hasi zaie guztiei, andre batek lasaitu eta bilaketan laguntzen dion arte.

Bazaudete?
Hasier Larretxea, J.A. Perotxena Uranga
Metaziri, Elizondoko gazteak
32 orrialde

Norabiderik gabe galdurik daudenen oihuak

Hasier Larretxearen poemekin eta Juan Angel Perotxena Urangaren marrazkiekin osaturik dagoen Bazaudete? liburuxka pentsamendu sozial eta iraultzailea Baztango haranean bultzatzen duten pertsonen ekimenaren baitan sortu zen. Elizondoko Gaztetxearen alde, literaturaz, arteaz, ekologismoaz, eta beste hainbat gaiez eztabaidatzeko bilgune izan zedin lanean zebiltzan gazteen bilera batean, Bazaudete? egiteko asmo bateratuaren berri eman zutenegile biek. Batek poemak idatziko zituen, eta besteak haiek irakurri eta gero adierazten ziotena iruditan agertuko zuen. Horrela egin zuten sistema honetan norabiderik gabe galdurik daudenen oihu isilaraziak agertzen dituzten olerkiz eta marrazkiz osaturik dagoen liburuxka hau. Izugarri maite duen zerbaiten edo norbaiten bila ikusten dugu poeta; halere, bere bizitza eta ingurutik bat-batean desagertu zaio maite hori, eta jada ez daki non aurki dezakeen. Dauzkan oroitzapenak, zirrarak, nahi ezinduak eta baita hutsuneak ere agerian jarriz, gordeta dituen beldurrak azaleratu nahian dabil beharbada. Eta poema horien haritik tiraka, marrazkilaria, bere estilo garratza irudietan erakutsiz.


Azkenak
2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


2025-03-21 | ARGIA
Ertzainen %20ak eta udaltzainen %30ak ez dute euskara-eskakizunik azken deialdian

ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.


Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


2025-03-21 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


2025-03-21 | Elhuyar
Autismoak: normaltasuna zabaltzeko aukera bat

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.


Euskal Herriko Filosofia Zaleen Sarea eratzeko prozesua abian da

Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute. 


Duero ibaitik gora otsoa berriz ehizatzea onartu du Espainiako Kongresuak

PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.


Burlatako gaztetxearen aldeko protesta amaitutzat eman dute Gazte Asanbladako kideek

Protestak 24 ordu bete dituenean, suhiltzaileak bertaratu dira udaletxera eta kateak moztu dizkiete bi gazteei. Bi kateatuek gaua bertan igarotzea "udaletxearen hautua" izan dela adierazi du Gazte Asanbladak, eta udalaren ordezkariek "ekintza deslegitimatzeko eta bi... [+]


Etxegabetzeetara ohitu zaitezke, baina egon, badaude

Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]


Eguneraketa berriak daude