Mediku falta, etorkizunak dakarren mehatxua


2021eko uztailaren 28an
Gero eta mediku gutxiago dago. Hala omen da ia Europa osoan, eta zenbait herrialdetan (Alemania, Ingalaterra, Frantzia, Suedia…) arazoa bete-betean jasaten ari dira. Aurre egiteko, oraindik hain gaizki ez dabiltzan herrialdetatik eraman behar dituzte sendagileak. Horien artean, Espainiako Estatua eta, bereziki, Euskal Herria. Nolanahi ere, arazoa gurera ere iritsiko da honela jarraituz gero, momentuz mediku faltan ez gabiltzan arren.

"Ez dakit zehatz-mehatz zeintzuk diren Europan mediku gutxi egoteko zergatiak", diosku Bizkaiko Sendagileen Elkarteko presidente Cosme Navedak, "baina hemen, behinik behin, hiru azpimarratuko nituzke: batetik, medikuak gizartean zeukan garrantzia gutxituz doa; medikua izatea oraindik zerbait da, baina ez lehen bezainbat. Bestetik, Euskadin txarto ordainduta dago mediku izatea, osasungintza publikoan behintzat. Hirugarrenik, medikuntza ikasketak luzeegiak dira eta jendea ikaratu egiten da horren aurrean". Navedak adierazi duenez, Europako herrialde batzuek duten arazoa ez da oraindik gureganaino heldu, baina etorri egingo da medikuen heziketa beste era batez bideratzen ez bada.

Izan ere, geu ere hasiak gara mediku urritasuna igartzen hainbat espezialitatetan: oftalmologia, dermatologia, alergologia… "Mediku gutxi hezi dira horietan, eta ezin esan sobera gaudenik. Bestetik, eskaintza publikoa eta pribatua desberdindu behar dira. Pribatuak mediku nahikoa du hartzen duen gaixo kopurua kontuan hartuta. Publikoak, berriz, itxaron zerrenda handiak dauzka zenbait kasutan. Zein da arazoa, espezialista gutxi dagoela, ala espezialistek ospitaletan dihardutela, herrietako osasun zentroetara joan beharrean? Gauza biak izan daitezke, baina edonola ere Osakidetzak eman behar luke informazio hori, ez neuk". Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila, haatik, mutu dago, eta gai honetaz solasteko egin dizkiegun deiek ez dute erantzunik jaso.

Irakaskuntza aldatu

Espezialitate jakinetako egoerak gorabehera, sendagile ugari dago oraindik Hego Euskal Herrian. Zenbat denborarako? Navedak azaldu duenez, 1975etik 1985era, gutxi gorabahera, mediku berri asko »gehiegi beharbada» atera ziren unibertsitateetatik. Gero, gauzak baretu egin ziren, eta dagoeneko medikuak ez daude, lehen bezala, sobera. "Arazo larriena orain 45 eta 55 urte bitartean daukagunok erretiroa hartzean sortuko da, asko baikara. Egongo da gu ordezkatzeko mediku berri nahikorik? Nik uste dut medikuntza irakaskuntza aldatu egin behar dela, edo arazo handiak edukiko ditugula. Europan gertatzen denaz ikasi beharko genuke, eta neurriak orain hartu, beranduegi izan baino lehen".

Bizkaiko Sendagileen Elkarteko presidentearen ustez, beste ezer baino lehen ikasle kopurua handitu beharko litzateke. "Orain numerus clausus daude; sarbidea zabaldu beharko lukete. Eta espezialitate bakoitzerako zenbat mediku beharko den aurreikusi, ez oraingo beharren arabera, etorkizunekoen arabera baizik".

Medikuntza ikasketen galga nagusia, hala ere, gehiegizko luzera da. "Espezialitate batzuek hamaika urte irauten dute. Egia da seigarren urtean »dena ondo badoa, oso arrunta baita ikasturteren bat errepikatzea» egoitza egiten hasten direla, BAME ospetsua, baina hezkuntza izaten jarraitzen du". Eta hezkuntza hori ezin da laburtu, guztiz beharrezkoa delako. Mediku onak gura baditugu, hezi egin behar ditugu Navedak dioenez. Beraz, BAMEn dabiltzanen lan-baldintzak hobetu beharko lirateke. "Gaur egun goardia mordoa egin behar dute eta gainera oso gutxi ordaintzen zaie. Hobetu diezazkietela lan-baldintzak, diru-baldintzak batik bat, eta mediku izan nahi duten gazteek ez dute pentsatuko ‘hamar edo hamaika urtez itxaron behar dut lanean hasi aurretik; sei baizik’".

Soldata eskasaz kexu

Beste gako bat soldataren txikian dago, antza. Euskal medikuek gutxi irabazten dutela uste dute, eta froga gisa Europako adibideak ipintzen dituzte mahai gainean. Europako Batasun osoan, greziarrek soilik dauzkate soldata urriagoak. "Euskadin, gainera", dio Cosme Navedak, "batez beste Espainiako Estatuan baino dezente gehiago irabazten genuen lehen, baina hori ere parekatu egin da azken urteotan". Medikuek dagoeneko soldata ederrak jasotzen dituztela dioenik ere bada, noski. "Bai, egia da nahikotxo diru irabazten dugula, baina zeren arabera neurtuta?", argudiatu du Navedak, "guk daukagun erantzukizuna ez dauka inork, ez ingeniari batek ez enpresa bateko edozein goi-mailako teknikarik, baina ez dugu horiek baino soldata handiagoa". Hortaz, ez da harritzekoa euskal sendagile askok atzerrirako bidea hartzea, Sendagileen Elkarteko presidentearen iritziz: "Kanpoan etxean baino maiteago bagaituzte…".

Bizkaiko medikuak, Essex ingeles konterria hornitzen
Bizkaiko Sendagileen Elkarteak hitzarmena dauka Ingalaterrako Essex konterriarekin, hemengo medikuak hara joateko lanera. "Akordioa primerakoa da guretzat", dio Cosme Navedak, "hemendik doazenen ingelesa ona ez bada eskolak ematen baitizkiete lan orduetan eta soldata galdu gabe, eta gainera guk behatu egiten dugu han egiten duten lana benetan aurrez adostutakoa dela". Aurten, sei sendagile joan dira milioi eta erdi biztanle daukan Essexera. Bertakoak pozik omen daude, ondo hezitako medikuak bidaltzen dizkiegulako.
"Garai batean burmuinek ihes egiten zutela esaten zen", dio Navedak. "Ez dut esamolde hori erabili nahi, baina esan daiteke ondo hezitutako jendea ari dela ihes egiten". Hemen diru asko erabili da horiek mediku onak izateko, eta orain beste leku batzuetara jo behar dute, hemen erdipurdiko lanak dauzkatelako. Ingalaterran, esaterako, hemengo soldataren bi halako jasotzen dute, Navedak esan digunez.
Sendagileen Elkarteko presidentearen ustez, Hego Euskal Herriko medikuak Europako onenetakoak dira. "Oso ospital onak ditugu, eta are oinarrizko harrera hobea. Essexekoak hona etorri zirenean, harrituta geratu ziren gure lan egiteko era ikusita. Atzerrian desberdina da. Berbarako, Ingalaterran ez dago pediatrarik osasun-sistema nazionalean".


Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude