Bidaia amaierara iristear


2021eko uztailaren 19an
ETAren azkeneko adierazpenak zer esan gutxi sortu die alderdi politikoei eta denak bat etorri dira mezu hau igortzerakoan: ETArengandik nahi dugun agiri bakarra borroka armatua uzten duela adierazten duena da, bestelakorik ez zaigu interesatzen. Batasunako kideek, berriz, aipatu adierazpenean nobedade interesgarriak ikusi dituzte eta gogor kritikatu dute alderdi politikoen itsukeria. Batasunak izan ezik, beste guztiek mila arrazoi dituzte ETAri kasu ez egiteko eta bere desagerpena eskatzeko. Begi bistan daude popularrek eta sozialistek dituzten arrazoiak. Beren askatasunaren eta bizitzaren kontura gorpuzten eta justifikatzen baitu ETAk bere presentzia, arrazoia eta gatazkaren iraupena. Alderdi abertzaleentzat eta Ezker Batuarentzat aspaldidanik ETA estorbu politikoa besterik ez da, batez ere alderdi horiek autogobernuaren bidean Estatututik haruntzago joateko erabakia hartu dutenetik.

Eskarmentu handia hartu zuten Lizarrako itunaren frakasoarekin eta orduz gero ez dute ETA-Batasuna binomioarekin kontaminatu nahi. Geroz eta garbiago dute gatazka politikoa konponbidean jartzeko «gatazka armatua» deituriko horrek enbarazua eta oztopo besterik ez duela egiten. Alderdi horietako buruzagi gehienek badakite ETAren presentziak ez diola gatazka politikoari inongo balio erantsirik ematen, ezta dimentsio demokratikorik ere. Aitzitik, garbi dute alderdi politikoetako herri ordezkariak, zinegotzi nahiz parlamentari, erailtzen ihardun den erakunde armatuak ez diola ezer onik ekarriko ez demokraziari, ez askatasunari. Ezin baita ahaztu ETAren ekintzen jomuga nagusiak gure herrietako zinegotziak izan direla. Eta hori bere gordintasuenan eta benetako neurrian ikusi nahi ez duenak begi bistako arazoa baino askoz ere larriagoa den zerbait du. Totalitarismoa deitzen zaio.

Egia da urriaren 28an argitara emandako adierazpenean ETAk gauza berriak esaten dituela, malgutasun gehiago antzematen dela idatzian, gure herriaren barruko aniztasuna ere «deskubritu duela», baina gauza batean burua lehenengo lepotik du: gatazka politikoa konponbidean jartzea ezinbestekotzat jotzen dute beraiek irudikatzen duten «gatazka armatuaren» amaiera lortu ahal izateko. Duela hogeita bost urte ETAk Espainiako ejertzitoarekin negoziatu nahi zuen autodeterminazioa. Hamar bat urte beranduago, Arjelen, Estatuko ordezkari zibilekin egin zuen saioa. Lizarrako itunerako emandako negoziazioetan, abertzaletasunaren baitako paktua zen armak isilik mantentzeko jarri zen exijentzia. Bide hark nabarmen erakutsi zizkigun zer muga eta zer ezintasun zituen. Horien artean, bat, inongo dudarik gabe, jasangaitza bilakatu zen: ETAri bakea baino askoz ere gehiago inporta zitzaion prozesu politikoa kontrolatzea. Abertzaletasunaren zuzendaritza politikoa jeltzaleen eskuetatik ETA-Batasuna binomioaren eskuetara pasatzea, alegia. Hori izan zen bake eredu haren porrotaren muina.

ETAren bidaia politikoa amaiera puntura iristear dago. Ez du horrek erakundearen bukaera esan nahi derrigorrez, bidaia politikoaren agortzea baizik. Aukera bat besterik ez zaio gelditzen duintasun minimo batekin bukatu nahi badu behintzat, kartzeletan eta atzerrian dauden ehundaka gizon eta emakumeei benetako irteera bat eman nahi badie. Aukera bakar eta eraginkor hori ezker abertzalearen baitan «gatazka armatuaren» amaiera negoziatzea da. Gauzak nola dauden ikusita, ETAk Batasunarekin hitzartu behar du armen betirako isiltzea, gero ezker abertzale horrek, zilegitasun demokratikoz eta berreskuratu beharko lukeen legalitatez jantzirik, «gatazka politikoaren» nondik-norakoak negoziatu ahal ditzan beste abertzaleekin eta ez abertzaleekin ere. Hori bai, bere burua ordezkatuz bakarrik, beste inorena ez. Horrela, ETAren bidaia politikoaren bukaerak ez luke ekarriko Batasunarena. Aitzitik, bidaia berri baten hasera suposatuko luke. Alta, etxe barruko negoziazio horri uko egiten badiote, ziurrenik bidaia ez zaio bakarrik erakunde armatuari bukatuko, beste batzuei ere bai.


Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude