Urriko hostoak


2021eko uztailaren 28an

Idazle poliziak

Idazle bat ez da »ez luke izan behar!» ezeren polizia. Idazleak begiratu egiten du, ikusi egiten du, ulertu ezin duen zerbaiten aurrean tonto aurpegia jartzen du. Baina, prozesu horren guztiaren akaberan, ikusitakoa interpretatzen saiatzen da. Ez, ordea, juzkatzen, moralizatzen, bidea markatzen: ikusitakoari buruzko idazle baten testuak ez dauka, inondik ere, ikusitakoaren egia izateko bokaziorik. Ez. Testuak, literarioa bada, galdera bat darama beti bere baitan; egonezina; onkeriatik ihes egiteko deliberoa; ohikotik aparteko beste ikuspegi bat eskaintzeko asmoa… Testuaren borondate hori da bere egia bakarra. Ez gehiago. Ezta gutxiago ere.
Ez, idazle bat ez da ezeren polizia: idazleak badaki gauzek eta gertakariek itxura jakin bat agertzen dutela, itxura jakinaren atzean beste bat ezkutatzen dutela, eta beste bat, eta beste bat…
«Kontuak horrela dituk!», esan ohi dugu, begiratzeko modu eta egia kolore bakarrekoak baleude bezala.
Horregatik ez zaizkit, oro har, politikaren uztarrira itsuegi lotzen diren intelektualak gustatzen. Pentsamenduaren profesional gisa ageri dira, eta ez dute, publikoan behintzat, beren egiari buruzko inolako pitzadurarik erakusten. Aitzitik: pitzadurarik ez erakustea bihurtu dute beren ofizioa, pitzadurarik agertzen ez dutelako dute publiko fidela. Imajinatu nahi nituzke etxeratutakoan beren buruei galderak egiten eta, aldi berean, whiskiaz lepo egiten. Baina kostatu egiten zait eszenaren lehendabiziko partea imajinatzea, nire idazle-ofizioak halako zirkunstantziak irudikatzea eskatzen didan arren.
Idazleok ez gara inor baino ez jatorrago ez aluago. Kalean adina jator eta putakume dago gure artean ere. Ez gara »ez genuke izan behar!» ezeren polizia, hori da sarriegi ahazten zaigun kontu nagusia.


Iragarpenak

Bagdadeko emirra, eklipse bat ikusirik, itsu batengana joan zen zeruetako zeinu hark zer esan nahi ote zuen galdetzera. Burdinazko hegazti harrapariak agertuko zirela zeruan, hori iragarri zioan itsuak: desertu zabalen beste aldeko itsasotik etorriko zirela, eta sua zeriela zeharkatuko zituztela Bagdadeko zeruak. Hegaztiak bazter guztietan pausatuko zirela, han bortxa, hor suntsitu, hemen urrea bildu… Hegaztiek behin eta berriro egingo zutela handik alde egiteko imintzioa, baina izango zutela bertan gelditzeko aitzakia bat…
Bagdadeko emirrak begiak atera zituen errotik bere atzaparrekin. Behin itsututa, iragarpen hobeak egiteko gai izango zela espero zuen. Une hartan, ordea, hegazti harraparien karrankak entzun zituen gero eta hurbilago…


Abaildura

Eukalituz inguraturiko bide batean nenbilelarik, behi bat irten zitzaidan, bat-batean, arbola baten atzetik.
Gelditu nintzen, eta begietara so egin genion elkarri.
"Behiaren behi-izaerak oso zirrara sakona eragin zion nire gizon izaerari »tentsio izugarriko une horretan gure begiradak gurutzatu baitziren». Hain zirrara sakona eragin ere, non nire giza izaerarekiko, hau da, nire generoarekiko, nire giza generoarekiko urrutiramendua sentitu bainuen. Sentimendu benetan bitxia zen: gizakiaren lotsa, animalia baten aurrean; eta seguru asko orduantxe nabaritu nuen lehendabiziko aldiz sentimendu hori. Niri begiratzen eta ni ikusten utzi nion behiari, eta horrek berdindu egin gintuen, ni ere animalia bihurtu bainintzen. Baina animalia estrainioa sentitu nintzen, baita legez kanpoko animalia ere, zilegi bazait horrelakorik esatea".
Gure jaun artista Gombrowicz-en goiko testu hori irakurtzen ari zelarik, telefonoak jo du.
Gure jaun artistak egunak daramatza lanik egin gabe, irakurri gabe, idatzi gabe. Ezin ditu orduak organizatu. Buru-sentimenduak, erabateko sorgorrez. Uste du ez diola ezerk sendatuko barrena zornatzen ari zaion zorigaiztoa. Hondoraturik dago, irin-aska batera botatako txanpon bat baino galduago. Hormako erlojuak, leihoetako errezelek eta egongelako bazter batean dagoen begoniak gure jaun artistak baino izatasun gehiago dute.
Telefonoak jo du ostera.
Gure jaun artistari beldurra dio garunak ukitu eta abailduraren pultsua sentitzeari.
Telefonoa deskonektatu du.
Udazkeneko hostoena bezalako ahidura hori; eraman txarreko trenpe dekadentea…
Oinik gabe gelditu izanaren halako sentsazio etereo bat, non ez baitute ezer pisatzen hego-haizeak eta euriak, lotsak, kontzientzia txarrak, aurrera egiteko gogo-faltak…
Mendi aldera irten da gure jaun artista, behi bati begiratzeko premia erabatekoaz.


Liburu bakarrekoak

Liburu bakarreko, ideia bakarreko, norabide bakarreko garaiak bizi ditugu. Eta bizi dugu horren guztiaren bertsio modernoago bat ere: politikoki zuzenarena, onkeriarena. Liburu bakarrekoa, pentsamendu bakarrekoa.
Timeo hominem unius libri zioten klasikoek. Liburu bakarrekoa ez da azkarra, ez irekia, ez da kultura handikoa, baina bai pitzadurarik gabea.
Boterearen neurri-neurrikoa, alegia.
Babel liburutegiko apalategiak, ordea, azkenik gabeak dira, infinituak. Handia da, azkenik gabea, bertan dagoen aukera ere. Aukerak dituena da aske ala aukerak izatea ez da aski? Askatasunik ez da existitzen, ados, baina askeak bagina bezala bizitzen ahalegindu behar genukeela uste dut. Babeleko apaletan daude pentsamendu bakarra nahi luketen liburuak, ados, baina, horregatik hain zuzen, pentsamendu bakarraren aurkako antidotoa eta sinboloa da Babeleko liburutegia. Diferentziaren eta ugaritasunaren eta askatasunaren jauregia da, eta Bibliak esaten badigu ere Babeleko dorretik datorren ugaritasuna Jainkoaren zigorra izan zela, bedeinkatua bedi onkeriatik aterako gaituen oro, ongi etorria bedi giza harrokeria apaltzera datorren oro.


Estatutua

Estatutuak hogeita bost urte. Alde nengoen. Kontra egon izan banintz ere: gogoratzekoa da garai haietako parte hartzea. Proposamenen bat zuen oro herriz herri ibili zen berea agertzen, berea defendatzen, estatuaren onurak zein malurak seinalatzen. Pedagogia egiten: estatutuaren maiuskulak ulertzera iritsi ginen.
Gaur, ordea, Legebiltzarra da eztabaidako gune eta kale eta taberna eta herri-areto bakarra. Hala beharko du izan, demokrazia formalak formalitate gehiegia baitakar, baina orain hogeita bost urte estatutuaren maiuskula guztiak eta minuskula bat edo beste ulertzera iritsi baginen, nago gaur ez garela plan eta planta berrien maiuskula handienez ere jabetuko.
Legebiltzarrak garai bateko pedagogia politiko hura ito du. Glu-glu.


Aingira

Bizitzak, izendatu orduko, aingira baten modura egiten digu ihes. Badakizu ezingo duzula inoiz bete-betean harrapatu, baina giza kondizioaren ezaugarri nagusia da hala ere bizitzaren mirari hori behin eta berriro izendatzen ahalegintzea.


Azkenak
Israelek hildako 17.000 haur palestinarren izenak irakurriko dituzte Iruñean 30 orduz jarraian

Ekimena abenduaren 28an egingo da Iruñeko Baluarte plazan. Goizeko 11:00etan ipuin irakurketa antolatu du Yalak La diverxa Cris ipuin kontalariarekin eta, ondoren, 12:00etatik aurrera, BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra) ekimenak antolatuta egingo da irakurketa.


Urtebete baino gehiago greban, Elon Musken enpresaren aurka
“Teslak ez du nahi langileek iritzia emateko eskubidea izaterik”

Teslaren aurkako lehen greba –eta bakarra– da munduan, Suedian 2023ko urritik aurrera egiten ari direna. Duela mende batetik hona Suedian egindako grebarik luzeena bihurtu da. IF Metall sindikatua bultzatu du protesta, Elon Musken autogintza enpresak hitzarmen... [+]


Politono bat entzun nahi?

PLEIBAK
Miren Amuriza Plaza
Susa, 2024

--------------------------------------------------

Miren Amurizaren bigarren eleberria argitaratu du Susak Durangoko azokaren atarian: Pleibak. Aurretik egindako grabazio baten gainean kantatzen ari zarelako antzerkia egitea da... [+]


2024-12-20 | Xalba Ramirez
Xabier Badiolaren gitarra: zaharra zena, berri

Xabier Badiola
Xabier Badiola
Gaztelupeko Hotsak, 2023

-------------------------------------------------

Ea, ba. “Gaur egungo musika” musika deitzen zaio erritmo kutxa elektroniko bat duen edozeri, eta, klaro, horrela ezin da. Lerro hauetan saiatu izan gara... [+]


Globo morean

Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.

------------------------------------------------------

Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


2024-12-20 | Hiruki Larroxa
Irribarre egin, murtxikatu eta isildu

Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]


2024-12-20 | Sonia González
DSBEren ‘humilladeroa’

Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]


Siriako Arabiar Errepublikaren amaiera

Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]


“Jadanik ez gara zuen tximinoak”

Centre Tricontinental erakundeak kongoarren erresistentzia historikoa deskribatu du The Congolese Fight for Their Own Wealth (Kongoko herriak bere aberastasunaren alde borrokan dihardu) dosierrean (2024ko uztaila, 77. zk). Kolonialismo garaian, Belgikako Force Publique-k... [+]


Kongo eta kobaltoa
Zertarako gaude prest konektatuta jarraitzeko?

Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]


Peio Berterretxe
“Tresna sozial izatetik, produktu kultural izatera pasatu dira plaza antzerkiak”

Master Amaierako lan sendoa aurkeztu berri du Peio Berterretxek. Urte luzetan antzerkian ikasia eta aritua, plaza antzerkien jatorriaz eta gaur egun dituzten funtzioez aritu gara harekin, Lekorneko Kabalkadan oinarrituta egin duen ikerketaren aitzakian.


Eguneraketa berriak daude